Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko maiatzaren 16koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita, 2023ko ekitaldirako, nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzetarako, martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuan xedatutakoari jarraituz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 107
  • Hurrenkera-zk.: 2676
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/05/16
  • Argitaratze-data: 2023/06/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiategietan sasoiko zerbitzuak ematen dituzten pertsonentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzen araubidea erregulatzea du xede Nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzei buruzko martxoaren 24ko 45/2020 Aginduak.

  1. artikuluak xedatzen du urtero, agindu bidez, eskabideak aurkezteko epea irekiko dela. Agindu horrek honako hauek jasoko ditu: eskabideak aurkezteko epearen hasiera; Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren laguntzetarako gehieneko zuzkidura globala; eskabide-ereduak onartzea; eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak izapidetzeko moduari buruzko zehaztapenak; higiezinak eraikitzeko eta, hala badagokio, erosteko laguntzaren gehieneko zenbatekoa; balorazioa egiteko azpi-irizpideei esleitutako puntuazioen baremazioa eta laguntza-portzentajearen baliokidetasuna, aipatutako dekretuaren 10. artikuluaren 2. apartatuan xedatutakoaren arabera; inbertsioak eta gastuak egiteko epea; diruz lagunduko den ekintza mota bakoitzerako laguntzak eskatzeko aurkeztu behar diren agiriak, deialdi bakoitzean erabilitako irizpide objektiboen arabera; eta deialdian ordainketa partzialak egitea.

    Dirulaguntzen deialdi hau jasota dago 2022ko otsailaren 16ko Aginduan, zeinaren bidez bigarren aldiz aldatzen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko martxoaren 17ko Aginduak onartutako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa; azken agindu horren bidez onartzen da, hain zuzen, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2021, 2022 eta 2023ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluarekin bat etorriz.

    Hori guztia dela-eta, abenduaren 23ko 15/2022 Legean onartzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorretan badenez laguntza horiek finantzatzeko ordainketa-kreditua erabilgarri, eta Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatu beharreko dirulaguntzen araudia kontuan hartuta, hau

Lehenengoa. Xedea.

Agindu honen bidez deialdia egiten da, 2023. ekitaldirako, nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzetarako, martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuan xedatutakoari jarraituz.

Bigarrena. Eskabideak aurkezteko epea.

  1. Martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuan adierazitako laguntzen deialdira eskabideak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasi, eta funtsak erabat agortzen direnean amaituko da, edo, bestela, 2023ko azaroaren 15ean. Funtsak agortu direla jakinarazteko, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariak ebazpen bat emango du, zeina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko baita.

  2. Agindu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/servicios/1013810) eskuragarri dagoen eskabide-eredua onartzen da, eta I. eranskin gisa argitaratzen da.

    Hirugarrena. Izapidetze-zehaztapenak.

  1. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 14. artikuluan ezarritakoa betez:

    1. Pertsona fisikoek modu presentzialean zein elektronikoan aurkez ditzakete eskabideak.

      Modu presentziala: eskabideak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren bulegoetan aurkeztuko dira (Donostia kalea 1 01010 Vitoria-Gasteiz) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak xedatzen dituen tokietariko edozeinetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuarekin bat etorriz. Eskatzaileak postetxe batean aurkezten badu eskabidea, gutun-azal irekian egin beharko du, postako langileek zigila dezaten eta data ezar diezaioten. Eskabidea Zuzenean zerbitzuan aurkezteko, ezinbestekoa izango da aurretik hitzordua eskatzea: https://www.euskadi.eus/web01-ejqmatic/eu/zuzeneanwebbooking/#/?lang=eu_es.

      Hala ere, ahal den neurrian behintzat, eskabideak aurkezteko eta espedientea izapidetzeko, bide telematikoa erabiltzea gomendatzen da.

      Bide elektronikoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta aurkeztuko dira eskabideak: https://www.euskadi.eus/servicios/1013810

      Eskabidea izapidetzeko eta dokumentazioa aurkezteko moduak (elektronikoa zein presentziala izan) ez du behartuko aurrerantzean ere prozedurako gainerako izapideak modu berean egitera, edonoiz alda daiteke eta.

    2. Pertsona juridikoek eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluko 1. apartatuko a), b), c) eta d) letretan aurreikusitako gainerako subjektuek bitarteko elektronikoak erabilita aurkeztuko dute eskabidea.

  2. Eskabideak bide elektronikoz nahiz presentzialez aurkezteko, eskaeretarako inprimaki-eredu normalizatua erabiliko da. Eredu hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan dago eskuragarri: https://www.euskadi.eus/servicios/1013810

  3. Eskabidearen ondorengo izapideak elektronikoki egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikora sartu beharko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide honetan eskuratu daitezke: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

  4. Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak modu presentzialean eta elektronikoan nola izapidetu jakiteko xehetasunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektroniko honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/servicios/1013810

  5. Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza.

    Izapidetze elektronikoaren kasuan, ordezkaritza Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan inskribatu ahal izango da honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ahalordeen-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/

    Laugarrena. Diru-zuzkidura.

    Deialdiaren xede diren laguntzak finantzatzeko 80.000 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2023rako aurrekontuen kargura.

    Bosgarrena. Laguntzen zenbatekoa finkatzeko eta horiek haztatzeko irizpide objektiboen zehaztapena.

    Eskabideak aztertzeko eta laguntzen zenbateko zehatza ezartzeko, irizpide objektiboak eta bakoitzari esleitutako gehieneko puntuazioa hartuko dira kontuan. Hauek izango dira:

  1. Gehienez ere 100 puntu emango dira.

  2. Honela emango dirua puntuak:

    1. Kokapena: ostatuaren kokapena, eremuko ostatu-beharrizanekin lotuta: gehienez ere 20 puntu.

      1. Kalteberatasun-maila, agindu honen II. eranskinean jasotakoaren arabera: gehienez ere 10 puntu.

        1. Kalteberatasun-maila KM1 edo ABE (arreta bereziko eremua): 10 puntu.

        2. Kalteberatasun-maila KM2: 7 puntu.

        3. Kalteberatasun-maila KM3: 5 puntu.

        4. Kalteberatasun-maila KM4: 3 puntu.

        5. Hirigunea: 0 puntu.

      2. Eskualde lehenetsiak. Gehienez ere 10 puntu.

        1. Arabako Errioxa: 10 puntu.

        2. Arabako Lautada eta Mendialdea: 8 puntu.

        3. Beste eskualde batzuk: 5 puntu.

    2. Sustatzailea:

      1. Entitate publikoak:

        1. Indarrean dagoen Sasoikako Lanaren Arretarako Plan Integralean ezarritako nekazaritzako sasoikako lanaren programari atxikita egotea. Bai: 40 puntu / Ez: 0 puntu.

      2. Entitate pribatuak:

        1. Indarrean dagoen Sasoikako Lanaren Arretarako Plan Integralean ezarritako nekazaritzako sasoikako lanaren programari atxikita egotea. Bai: 20 puntu / Ez: 0 puntu.

        2. Jarduera nagusia nekazaritza izatea. Bai: 5 puntu / Ez: 0 puntu.

        3. Nekazaritzako ustiategi bateko emakume nekazari titularra edo titularkidea izatea, edo, pertsona juridikoa bada, emakumeen esku dagoen ehunekoa edo partaidetza sozialak gutxienez % 50 izatea kideak bi badira; edo gutxienez orekatua, gainerako kasuetan. Bai: 15 puntu / Ez: 0 puntu.

    3. Proiektua: gehienez ere 40 puntu.

      1. Ostatuko plaza kopurua: gehienez ere 20 puntu.

        1. 8 plaza artekoak: 10 puntu.

        2. 9 eta 16 plaza artekoak: 15 puntu.

        3. 16 plaza baino gehiagokoak: 20 puntu.

      2. Kostuaren eta plazen arteko erlazio egokiena: gehienez ere 20 puntu.

        7.000 euro baino gehiago plaza bakoitzeko: 5 puntu.

        3.000 eta 7.000 euro artean plaza bakoitzeko: 15 puntu.

        3.000 euro baino gutxiago plaza bakoitzeko: 20 puntu.

  3. Aurreko irizpideak aplikatuz proiektuak lortu duen puntuazioaren arabera, proiektu bakoitzari emango zaion laguntza honela zehaztuko da:

    100 puntu: laguntzaren % 60 79 puntu: laguntzaren % 39

    99 puntu: laguntzaren % 59 78 puntu: laguntzaren % 38

    98 puntu: laguntzaren % 58 77 puntu: laguntzaren % 37

    97 puntu: laguntzaren % 57 76 puntu: laguntzaren % 36

    96 puntu: laguntzaren % 56 75 puntu: laguntzaren % 35

    95 puntu: laguntzaren % 55 74 puntu: laguntzaren % 34

    94 puntu: laguntzaren % 54 73 puntu: laguntzaren % 33

    93 puntu: laguntzaren % 53 72 puntu: laguntzaren % 32

    92 puntu: laguntzaren % 52 71 puntu: laguntzaren % 31

    91 puntu: laguntzaren % 51 70 puntu: laguntzaren % 30

    90 puntu: laguntzaren % 50 69 puntu: laguntzaren % 29

    89 puntu: laguntzaren % 49 68 puntu: laguntzaren % 28

    88 puntu: laguntzaren % 48 67 puntu: laguntzaren % 27

    87 puntu: laguntzaren % 47 66 puntu: laguntzaren % 26

    86 puntu: laguntzaren % 46 65 puntu: laguntzaren % 25

    85 puntu: laguntzaren % 45 64 puntu: laguntzaren % 24

    84 puntu: laguntzaren % 44 63 puntu: laguntzaren % 23

    83 puntu: laguntzaren % 43 62 puntu: laguntzaren % 22

    82 puntu: laguntzaren % 42 61 puntu: laguntzaren % 21

    81 puntu: laguntzaren % 41 60 puntu: laguntzaren % 20

    80 puntu: laguntzaren % 40

    Seigarrena. Aurkeztu beharreko agiriak.

  1. Martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuaren 7. artikuluan zehaztutakoaren arabera, eskabidearekin batera honako hauek aurkeztu beharko dira:

  1. Hirugarrenen alta.

    Egoitza elektronikoan izapidetu ahal izango da, esteka honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

  2. Pertsona juridikoa izanez gero, eratzeko eskrituraren kopia bat eta estatutuen kopia bat (dagokion erregistroan sartu dela adierazten duen zigilua jarrita).

  3. Pertsona juridikoa izanez gero, zuzendaritza-organoen osaera egiaztatzen duen ziurtagiria.

  4. Entitate publikoen kasuan izan ezik, nekazaritza-ustiategiaren titularra edo titularkidea izatearen egiaztagiria.

  5. Ondasun higiezina ostatu gisa egokitzeko erabiltzeko baimena ematen duen tituluaren kopia, hura jabetza osoan edo partekatuan, errentamenduan, gozamenean edo prekarioan eduki.

  6. Pertsona fisikoen edo nortasun juridikorik gabeko pertsona juridiko pribatuen elkarteak edo ondasun-erkidegoak direnean, eskabideek berariaz adierazi behar dituzte, eskaerari erantsitako dokumentu batean, elkarteko kide bakoitzak proiektua egikaritzeko hartzen dituen konpromisoak, eta bakoitzak exekutatu beharreko aurrekontu-zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Nolanahi ere, elkarteek ordezkari edo ahaldun bat izendatu beharko dute, eta behar besteko ahalmena eman betearaz ditzan elkarteari onuradun gisa dagozkion betebeharrak. Elkartea ezingo da desegin, harik eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 39. eta 65. artikuluetan aurreikusitako preskripzio-epea igaro arte.

  7. Egin beharreko inbertsioa edo gastua deskribatzen duen memoria. Bertan, aurreikusitako egikaritze-epeak, kokalekua, finantzaketa eta aurrekontua adierazi beharko dira, behar beste xehatuta, edo proformako fakturak.

  8. Nahitaezko kasuetan, ostatuei buruz indarrean dauden xedapen espezifikoetara egokitzen den proiektu teknikoa, bai eta hura gauzatzeko behar diren baimen eta lizentziak ere, edo, bestela, haiek eskuratzeko eskabidea.

  9. Hala badagokio, indarrean dagoen Sasoikako Lanaren Arretarako Plan Integralean ezarritako nekazaritzako sasoikako lanaren programari atxikita dagoela adierazten duen «konpromisoaren» kopia.

  10. Erantzukizunpeko adierazpena, honako hauei dagokienez: martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuan eskatutako betekizunak betetzen dituela; aurkeztu dituen dokumentuak egiazkoak direla; martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuaren 6. artikuluaren c) eta k) letren artekoetan, biak barne, ezarritako betekizunak betetzen dituela; hori egiaztatzen duen dokumentazioa baduela, eta Administrazioaren esku jarriko duela horrela eskatzen zaionean; eta aurreko bi zerga-ekitaldietan eta unekoan jasotako beste edozein «de minimis» laguntzaren edukiaren gaineko erantzukizunpeko adierazpena.

  11. Azken bi urteetako kontu ikuskatuen kopia, sozietateen zerga edo PFEZaren aitorpena.

    Dirulaguntza baloratzeko eta kalkulatzeko, ez dira kontuan hartuko eskabidean jasotako datu edo merezimenduak, agiri bidez justifikatu ez badira.

    Zazpigarrena. Diruz lagun daitezkeen kostuak.

    Diruz lagundu daitezkeen kostuak martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuaren 4. artikuluan jasotakoak dira, BEZa barne, betiere ezin bada berreskuratu. 20.000 eurokoa izango da sasoikako langileentzako ostaturako higiezinak eraikitzeko edo, hala badagokio, erosteko laguntzaren gehieneko zenbatekoa.

    Zortzigarrena. Gauzatzeko epea.

    Inbertsioak eta gastuak 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra bitartean gauzatu beharko dira.

    Bederatzigarrena. Ordainketa.

    Inbertsioa egin eta justifikatu ondoren ordainduko da laguntza, martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuaren 17. eta 18. artikuluetan ezarritako baldintzetan.

    Deialdi honetarako ez da ordainketa partzialik aurreikusten.

    Hamargarrena. Errekurtsoak.

    Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da zenbatzen epea.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 16a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)