Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko apirilaren 21ekoa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, langileek, dagozkien ordainsariak jasota, 2023ko maiatzaren 28ko Tokiko eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeetan parte hartzeko arauak ematen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 80
  • Hurrenkera-zk.: 1999
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/04/21
  • Argitaratze-data: 2023/04/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Lana eta enplegua; Funtzio publikoa

Testu legala

2023ko maiatzaren 28an Tokiko eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeak deitu direnez gero, beharrezkoa da Sailak neurriak ezartzea langileek kontsulta horretan parte hartu ahal izan dezaten beren ordainsariak jasota.

Horretarako, eta urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Langileen Estatutuaren Legearen Testu Bateginaren 37.3.d) artikuluan zehazten dena aintzat hartuta, indarrean dagoen legedia exekutatzea dagokio, Autonomia Estatutuaren 12.2 artikuluan xedatuaren arabera.

Ondorioz, honako hau

  1. 2023ko maiatzaren 28an hautesle, hauteskunde-mahaiko kide, kontu-hartzaile edo ahaldun izanik egun horretan 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren urriaren 23koa, Langileen Estatutuaren Legearen Testu Bategina onartzen duena 37.1 artikuluan xedaturiko asteko atsedenik hartzerik ez dutenek eskubidea izango dute egun horretan dagokien lanaldian baimen ordaindu bat hartzeko, deitutako Tokiko eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea gauzatu ahal izateko hurrengo artikuluetan ezartzen diren baldintzetan.

  2. Adierazitako baimena ez da berreskuratzekoa izango, eta hauteslekuak irekita dauden orduen barruan baliatu beharko da; langileak zerbitzuak normaltasunez eman balitu bezala jasoko lukeen soldata ordaindu beharko du enpresak.

  3. Baldin eta prima edo pizgarri batez osatua badago berreskuratzekoa ez den baimen ordaindurako eskubidea duten langileek jaso beharreko soldataren zati bat, aurreko azken sei hilabeteetan adierazitako kontzeptuagatik langileak jaso duen batez bestekoaren arabera kalkulatu behar da aipatutako zatia.

  1. 2023ko maiatzaren 28an bozkatzeko eskubideaz baliatu nahi dutenek, baldin eta egun horretan dagokien ohiko lanaldiak lau orduz edo gehiagoz kointziditzen badu hauteslekuak irekita dauden ordutegiarekin, lau orduko baimen ordaindua izango dute. Baimen hori hauteslekuak irekita dauden ordutegiaren barruan erabili beharko dute.

  2. Baldin eta ohiko lanaldiarekiko kointzidentzia lau ordutik beherakoa bada, baimena lanaldiarekin bat datorren denborara mugatuko da, eta hauteslekuak irekita dauden ordutegiaren barruan erabili beharko da.

  3. Baimen horien iraupena proportzionalki murriztuko da, baldin eta egun horretan ohiko, legezko edo hitzartutako lanaldia baino lanaldi laburrago bat aitortua baldin badute bozkatzeko eskubidea baliatu nahi duten langileek.

  1. Agindu honen 2. artikuluan aurreikusitako kasuetan, enpresaren zuzendaritzak zehaztuko du zein izango den bozkatzeko eskubidea baliatzeko baimena hartzeko ordutegia, lanaren antolamenduaren arabera; nolanahi ere, hauteslekuak irekita dauden ordutegiaren barruan izan beharko du.

  2. Baliatutako baimenaren denboraren soldata ordaintzeko, enpresaren zuzendaritzak bere langileei eskatu ahal izango die aurkez dezatela bozkatu izanaren egiaztagiria, dagokion hauteskunde-mahaiak emana.

  1. 2023ko maiatzaren 28an, lanaldi osoko baimena emango zaie Langileen Estatutuaren Legearen Testu Bategina onartzen duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 37.1 artikuluan aurreikusitako asteko atsedena baliatzen ez, eta hauteskunde-mahaietako kide direla edo bertan kontu-hartzaile funtzioak bete behar dituztela egiaztatzen duten langileei, bai eta hurrengo eguneko lanaldiaren lehenengo bost orduetako baimen bat ere.

  2. Bozketa-egunean asteko nahitaezko atsedena baliatzen duten langile guztiei aplikatzen zaie aurreko paragrafoan in fine ezartzen den lehenengo bost orduen baimena, adierazitako paragrafoak ezartzen dituen baldintza berberetan, baldin eta mahaiko kide edo kontu-hartzaile direla egiaztatzen badute.

  3. Baimen horiek, berreskuratzekoak ez direnak, enpresak ordaindu behar ditu, hauteskunde-mahaiko kide gisa edo kontu-hartzaile gisa jardun izana justifikatu ondoren.

Hauteskundeen egunean ahaldunak direla egiaztatzen duten langileek ezin badute baliatu asteko atsedena (Langileen Estatutuaren Legearen Testu Bategina onartzen duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 37.1 artikuluan aurreikusten dena), berreskuratzekoa ez den baimen bat baliatuko dute bozketa-egunean, enpresak ordaindu beharko duena langileek justifikatu ondoren.

Baldin eta, hauteskunde-egunaren aurreko egunean, gaueko txandan lan egin behar badu agindu honen 4. eta 5. artikuluetan aipatutako langileren batek, enpresaren zuzendaritzak gau horretako txanda aldatu beharko du, interesdunak hala eskatuz gero.

  1. Berreskuratzekoa ez den baimen ordaindu bat eman behar zaie dagokien lanaldiaren barruan, gehienez ere lau ordukoa, beren lana ohiko etxebizitzatik urrun garatzen dutenei edo 2023ko maiatzaren 28an botoa emateko eskubidea gauzatzeko zailtasunak dakartzaten bestelako baldintza batzuetan lan egiten dutenei, beren botoa posta bidez eman ahal izateko behar den ziurtagiriaren eskaera pertsonalki egin ahal izan dezaten.

  2. Posta bidezko botoa emateko eskubidea gauzatzeko legez gaitzen diren egunetan zehar baliatu ahal izango da adierazitako baimena; kasu horretan, agindu honen 2. eta 3. artikuluetan xedaturikoa aplikatzen da; eta, Hauteskunde Erroldaren Bulegoko probintzia-ordezkaritzei edo Posta Zerbitzuko bulegoei egindakotzat hartu behar dira hauteslekuei edo hauteskunde-mahaiei egindako erreferentzia guztiak.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 21a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik