Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2023ko apirilaren 21ekoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez behin-behineko langile bat izendatzen baita Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailean.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 84
- Hurrenkera-zk.: 2086
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/04/21
- Argitaratze-data: 2023/05/05
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1.a) eta 30.3 artikuluetan eta aplikagarria den gainerako araudian ezarritako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, honako hau
Lehenengoa. Álvaro García Serrano jauna Azterlan eta Programetako aholkulari izendatzea Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailean (kodea: 5166; dotazioa: 1; maila: zuzendaria) Leire Uria Salamero andrea aldi baterako absentzian dagoen bitartean.
Bigarrena. Egin beharreko zereginak aholkularitzako lanpostu baten berezkoak eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren barnean atxikita dagoen alorreko berariazkoak izango dira.
Hirugarrena. Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goren-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 eta/edo 5.1 eta/edo 5.2 artikuluetan jasota dauden aurreikuspenen bat edo guztiak aplika diezazkion.
Laugarrena. Izendapen honek 2023ko apirilaren 24tik aurrera izango ditu diru- eta administrazio-eraginak.
Era berean, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da aholkulariak betetzen duen konfiantza- edo aholkularitza-funtzioaren hartzailea den agintariak kargua uzten duenean, lehenago edozein momentutan ezeztatzeko dagoen aukerari uko egin gabe.
Bosgarrena. Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 21a.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.