Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko apirilaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei dei egiten diena dirulaguntza eska dezaten 2023-2024 ikasturtean heziketa-zikloen eskaintza partzialeko emateko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 84
  • Hurrenkera-zk.: 2095
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/04/19
  • Argitaratze-data: 2023/05/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak (2008-03-05eko EHAA) 14/2016 Dekretuak aldatua (2016-02-10eko EHAA) Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du. Dekretu horren 8. artikuluaren arabera, behar bezala baimendutako ikastetxeek heziketa-zikloak modu partzialean eskaini ahalko dituzte, pertsona helduentzat bakarrik. Eskaintza horretan heziketa-zikloaren lanbide-modulu guztiak eskaini ahal izango dira, eta ikasleek lanbide-moduluka egin ahalko dute matrikula, aipaturiko dekretuaren 29. artikuluan adierazten den bezala.

Halaber, Lanbide Heziketako heziketa-zikoak eskaintza partzialeko modalitatean ematea arautzen duen 2010eko martxoaren 22ko Aginduak (2010-04-12ko EHAA) 7. artikuluan jasotzen duenez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako Sailak eskaintza hau egiteko egoki deritzon beste deialdi egin ahal izango du, eta ikasturteko gutxienez deialdi bat egin beharko du. Ikastetxe pribatuetarako deialdien kasuan, eskolak emateko baldintzez gain, behar den finantzaketa lortzeko baldintzak ere arautuko dira.

Agindu honen bidez, itunpeko ikastetxe pribatuei 2023-2024ko ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko dirulaguntza eska dezaten dei egiten zaie, eta heziketa-ziklo horiek irakasteko baldintzak ezartzen dira.

Hezkuntza sailburuaren 2023ko urtarrilaren 23ko Aginduaren bidez onartutako Hezkuntza Sailaren 2023rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan sartzen da deialdia, eta Sailaren euskadi.eus webgunean argitaratzen da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatutakoa betez.

Ondorioz, honako hau

Agindu honen xedea da dirulaguntzen deialdia egitea, 2023-2024 ikasturtean Lanbide Heziketako eskaintza partziala emateko Lanbide Heziketako erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloak ematen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei.

  1. Heziketa-zikloak 2023-2024 ikasturtean eskaintza partzialaren modalitatean diruz laguntzeko erabiliko diren diru-baliabideak 476.000,00 euro izango dira. Badago aurrekontu-zuzkidura nahikoa dago, Euskal Autonomia Erkidegoko 2023 ekitaldiko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 15/2022 Legeak baimendutako kredituen arabera.

  2. Esleitutako zenbateko osoa 476.000,00 euro, honela banatuko da:

    • 70, 333.200,00 euro industria-arloko zikloetarako (II. eranskina).

    • 30, 142.800,00 euro zerbitzuen eta bestelakoen arloko zikloetarako (II. eranskina).

      Aurkeztutako eskabideak dagokion prozeduraren bidez izapidetuko dira deialdiaren xede den laguntza-lerro bakoitzean, eta prozedura horren ebazpenak erabakiko ditu erakunde interesdunek planteatutako gai guztiak.

      Laguntza-lerro bakoitzerako adierazitako zuzkidurak alde batera utzi gabe, eskabiderik ez dagoelako edo betekizunak betetzen ez direlako laguntza-lerro horietako batean ezarritako zenbatekoa agortzen ez bada, kreditu-soberakin hori beste laguntza-lerroarentzat ezarritako zenbatekoa handitzeko erabiliko da, betiere azken hori oraindik ebatzi gabe badago.

  3. Hartzaileak.

    2023-2024 ikasturtean eskaintza partzialeko modalitatean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak irakasteko dirulaguntza eskatu ahal izango dute Lanbide Heziketako heziketa-zikloak irakasteko ofizialki baimenduta dauden Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuen pertsona edo erakunde titularrek.

  1. Baliabide elektronikoak erabili beharko dituzte erakunde interesdunek eskaerak, kontsultak eta prozedura honetako izapide guztiak egiteko. Izapidetze elektronikoa araututa dago Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan Administrazio Elektronikoari buruzko Dekretua bigarren aldiz aldatzen duen apirilaren 21eko 55/2020 Dekretuak aldatua eta Informatika eta Teknologiako zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpenean; ebazpen horren bidez, Platea E-Administrazioko Plataforma Teknologikoa onartu zen.

  2. Eskabidearekin, justifikazioarekin eta deialdiarekin zerikusia duten gainerako izapideak egiteko jarraibideak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri, honako helbide honetan:

    https://euskadi.eus/zerbitzuak/0050812

  3. Eskabidearen ondoko izapideak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren «Nire Karpeta» atalean egingo dira.

    https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  1. Eskaerak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, aipatutako egoitza elektronikoan sartuta. Eskabideak aurkezteko argibideak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan egongo dira, helbidean honetan:

    https://euskadi.eus/zerbitzuak/0050812

  2. Eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute eskaera, eta berorri atxikitako dokumentazioa. Halaber, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza hori erabili ahal izango da prozedura osoan, Euskararen Erabilpena Arautzen duen 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluek xedatzen duten moduan.

  3. Eskabideak aurkezteak deialdi honetako oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartu direla adierazten du.

  4. Eskabidea itunpeko ikastetxe pribatuetako pertsona edo erakunde titularrek Hezkuntza Saileko Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzan aurkeztu beharko dute.

  5. Klaustroak heziketa-zikloen eskaintza partziala eta ondoriozko jarduerak ezagutu behar ditu eta proiektu horrek ikastetxearen barne-antolakuntzan izan dezakeen ondorioaren erantzukizuna bere gain hartu behar du. Halaber, proiektua egiteko behar diren neurriak hartzeko eta ikastetxearen Urteko Plangintzan sartzeko konpromisoa hartu beharko da. Ikastetxeak eskabidearekin batera aipatutako plana aurkeztu beharko du.

  6. Eskabidearekin batera nahitaezko dokumentazio hau aurkeztu behar da:

    1. Laburpen-fitxa, adierazitako betebeharrak egiaztatzen dituzten erantzukizunpeko adierazpenekin eta ikasturtean garatuko den modulu-eskaintzaren deskribapenarekin (bakar-bakarrik horiek konpetentzia-atalei lotuta ez daudenean). Bertan, oinarrizko argibideak adieraziko dira. «Laburpen-fitxa» (ikus I.I eranskina) eta «Erantzukizunpeko adierazpenak» (ikus I.II. eranskina) inprimaki normalizatuan ezarritako eskemaren arabera egingo da. Inprimaki horiek eskuratzeko, jo euskadi.eus helbide elektronikora.

      Moduluak bakar-bakarrik eskatu beharko dira modulu horiek konpetentzia-atalei lotuta ez daudenean.

    2. Horrez gain, Eskaintzaren Justifikazioa aurkeztu beharko du euskadi.eus helbidean aurkitzen den «Eskaintzaren Justifikazioa» izeneko formularioak duen eskemari jarraituz (ikus I.III eranskina).

Eskabideak: aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Dirulaguntzaren eskabidea behar bezala beteta ez badago edo atxiki beharreko dokumentazioa falta dela ikusiz gero, interesdunari eskatuko zaio 10 egun balioduneko epean osatzeko edo beharrezkoak diren dokumentuak aurkezteko. Epe horretan zuzenketa egin ezean, eskaerari uko egin diola ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

  1. Modalitate honetan heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko onartutako baldintzetan gauzatzen dela bermatzeko, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzak horien jarraipena egingo du Hezkuntza Ikuskaritzaren bidez.

  2. Irakaste-aldian prestakuntza garatzean gorabeherarik egongo balitz heziketa-zikloen eskaintza partziala ematen duten ikastetxeetan, dagokien Ikuskaritzako Lurralde Burutzak txostena igorriko dio Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzari, zuzendaritza horrek behar diren neurriak har ditzan.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza saila.

Xedea: Itunpeko ikastetxe pribatuei dirulaguntzak ematea, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialeko modalitatean emateko.

Legitimazioa:

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzko Orokorra.

Hartzaileak:

Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk.

Ekonomia eta Ogasun Saila.

Eskubideak: Eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean https:///www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna//047400-capa2-eu.shtml

Araudia:

Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from-ES).

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id-BOE-A-2018-16673).

  1. Eskaintza partzialeko modalitatean heziketa-ziklo bat irakasteko dirulaguntza eskatzeko beharrezko baldintza bakarra izango da heziketa-ziklo hori irakasteko baimenduta egotea.

  2. LOE legeak ezarritako heziketa zikloetan bakarrik lagunduko da diruz modalitate hau. Halaber, LOGSE legeak ezarritako zikloak diruz lagundu ahal izango dira, ziklo horiek LOE legeak ordezkatu ez dituenean.

  3. 2023-2024 ikasturtean modalitate honen bidez emango diren moduluak edo moduluek bermatu beharko dute, gutxienez, LOE legearen konpetentzia-atal bat egiaztatzea, baldin eta konpetentzia-atalei lotuta ez dagoen modulu bat edo zeharkako moduluak geratzen badira eskaintzeko.

  4. Ikastetxeak eskatutako konpetentzia-atalak irakasteak dakar ikastetxearen konpromisoa 2022-2023 ikasturtean konpetentzia-atala egiaztatzeko gainditu behar diren modulu guztiak irakasteko, konpetentzia-atalei lotuta ez dauden moduluak izan ezik.

  5. Eskaintza partzialeko modalitate hau irakasteko baimenak berekin ekarriko du irakaskuntza horiek beraiek ikasten dituzten ikasleentzat ondorio akademikoak izatea, ziurtapenaren ondorioetarako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2010eko martxoaren 22ko Aginduan ezarritakoaren arabera.

  6. Deialdi honen bidez ez dira diruz lagunduko 2023-2024 ikasturterako onarpen-eskabideak aurkezteko epearen amaieran gutxienez 12 ikasle ez dituzten taldeak.

Ezingo dute deialdiko dirulaguntzarik eskuratu Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2, 13.3 eta 13.3 bis artikuluetan aurreikusitako egoeraren batean daudenek, besteak beste:

Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez izatea.

Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean ez izatea.

Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta egotea edo horretarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean egotea.

Berreskuratzeko agindu baten menpe egotea, laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jotzen duen aldez aurreko erabaki baten arabera.

Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako epeak bete ez izana, 30.000,00 eurotik gorako enpresei emandako dirulaguntzetarako.

Estatuko araudiaren araberako berdintasun-planik ez izatea, 50 langile baino gehiago dituzten enpresentzat, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri izana ez egiaztatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legeriak ezarritako baldintzetan.

Halaber, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan aurreikusitakoaren arabera:

Ez zaio inolako laguntzarik edo dirulaguntzarik emango sexuaren ziozko bereizkeria eragiten duen ezein jarduerari, ez eta sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zigor administratibo edo penala jaso duten pertsona fisiko eta juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako aldian.

Baldintza horiek bete beharko dira laguntza-eskabidea aurkezten denetik ematen den dirulaguntza likidatzen den arte.

Administrazioak ofizioz egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, «Erantzukizunpeko adierazpenak» dokumentua betez (ikus I.II eranskina) eta aurka egiteko eskubidea baliatzeko laukitxoa markatuz; kasu horretan, kasu bakoitzean eskumena duen organoak emandako administrazio-ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

Gainerako betekizunak erantzukizunpeko adierazpen bidez egiaztatuko dira eta eskabide-inprimakian jasoko dira, «Erantzukizunpeko adierazpenak» (ikus I.II eranskina), euskadi.eus-en eskuragarri.

1. 2.2 artikuluan ezarritako dirulaguntza lerro bakoitzean, aurkeztutako eskabideak alderatuko dira, haien arteko hurrenkera ezartzeko, 13. artikuluan aurreikusitako balorazio-irizpideei jarraikiz. Bi zerrenda egingo dira, bat industria arloko zikloetarako eta bestea zerbitzuen eta bestelakoen arloko zikloetarako, beheranzko hurrenkeran ordenatuta, lortutako puntuazioaren arabera. Dirulaguntzak 16. artikuluak ahalbidetzen duen zenbatekoan esleituko dira, ordena horri jarraituz, eskuragarri dauden aurrekontu-kredituak agortu arte.

  1. Agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskaera guztien arteko lehiaketa-prozeduraren bidez ebatziko da dirulaguntza ematea.

  2. Ebaluazio-batzordeak eskaerak aztertuko ditu artikulu honetan adierazitako irizpideen arabera eta puntuak esleituko ditu.

  3. Aurkeztutako eskabideak finantzatzeko, lehentasuna emango zaie 2021-2022 ikasturtean 3 ikasturteko prestakuntza-plana hasi zuten zikloei, 2022-2023 ikasturtean hasi zutenen aurretik, eta ziklo horiei, berriz, 2023-2024 ikasturtean hasi zutenen aurretik. Eskaintza partzialak ikasleen titulazioa bermatu behar du 3 ikasturtetan; beraz, aurreko ikasturteetan prestakuntza hasi zuten ikasleei jarraipena eman behar zaie.

  4. Gutxienez 12 ikasle dituzten taldeei dirulaguntza bermatuko dieten eskabideak baino ez dira finantzatuko. Horretarako, 2023-2024 ikasturterako ezarritako epearen amaieran aurkeztutako onarpen-eskaeren kopurua hartuko da kontuan; gutxienez 12 izan beharko dira.

Eskaerak honako irizpide hauen arabera balioetsiko dira. a) eta b) puntuak baloratzeko datuak ondorengo helbideetatik jasoko dira:

https://www.lanbide.euskadi.eus/ikerketa-estatistikak/

https://www.lanbide.euskadi.eus/estatistika/-/lan-egoera-2021eko-abenduan-2020ko-lh-promozioa/

https://opendata.euskadi.eus/katalogoa/-/lan-egoera-2021eko-abenduan-2020ko-lh-promozioa/

https://www.confebask.eus/eu/node/32321?q=formacion/empresa-formacion/estudio-necesidades-empleo-cualificacion/

  1. Eskaera/eskaintza. Eskatutako lanbide-arloak lan-merkatuan duen eskaria eta 2022-2023 ikasturtean izandako matrikula kopurua. Gehienez, 20 puntu.

    20 puntu: Matrikulak < eskaria

    10 puntu: Matrikulak = eskaria

    0 puntu: Matrikulak > eskaria

  2. Enplegagarritasuna. Eskatutako zikloaren enplegagarritasuna. Gehienez, 10 puntu.

    10 puntu: % 100

  3. Esperientzia. Ikastetxeak eskaintza partzialeko heziketa-zikloak irakasten izandako ibilbidea. Gehienez, 20 puntu.

    5 puntu eskaintza partziala eskaintzen ikasturteko.

  4. Finkatzea. 2022-2023 ikasturtean heziketa-zikloak eskaintza partzialeko modalitatean ematen finkatutako taldeen ehunekoak. Gehienez, 10 puntu.

    10 puntu: % 100

    7 puntu: % 80<=P<% 100

    4 puntu: % 50<=P<% 80

    0 puntu: P<% 50

  5. Eraginkortasuna. 2021-2022 ikasturtean konpetentzia-atal edo moduluren bat gainditu duten ikasleen ehunekoak eta ikasketak utzi dituzten edo baja eman duten ikasleen ehunekoak. Gehienez, 10 puntu.

    10 puntu: % 100

    7 puntu: % 80<=P<% 100

    4 puntu: % 50<=P<% 80

    0 puntu: P<% 50

  6. Emakumeen parte hartzea. 2022-2023 ikasturtean KU edo moduluetan matrikulatutako emakumeen ehunekoak. Gehienez, 10 puntu

    10 puntu: % 100

  7. Euskara: D ereduan eskainitako zikloek, gehienez ere, % 20 gehituko dute puntuazio osoa. Puntuazio osoa aurreko irizpideei dagozkien puntuazioak batuta lortzen da. KU edo moduluren bat D ereduan eskainiz gero, puntuazioa igoko da proportzionalki, alegia, moduluetan eskainitako orduen eta zikloak dituen orduen proportzioan, Lan Prestakuntzari dagozkion orduak kontuan hartu gabe (1.650 ordu)

  8. Berdinketarik balego, balorazio-irizpideetan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan, 12. artikuluko 4. paragrafoan ezarritako ordenari jarraituz.

Dirulaguntzaren eskaera berariaz sortutako ebaluazio-batzorde batek balioetsiko du. Batzordea honako hauek osatuko dute:

Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzako Lanbide Heziketako arduraduna (presidentea izango da) eta Zuzendaritza bereko teknikari bat (idazkaria izango da), Lanbide Heziketako Sailburuordetzak izendatuak.

Presidentea: Aitor López de Aberasturi Ortiz de Pinedo.

Idazkaria: María Luisa Sobrón Plágaro.

Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritza bakoitzeko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak izendatutako pertsona bat, bere lurraldeari atxikitako ikastetxeen eskaintza partzialerako eskaerak dituena.

Araba: Mikel Imaz Gorrotxategi.

Bizkaia: Beatriz Aranaga Elorriaga.

Gipuzkoa: Argińe López Población.

  1. Deialdian aurkeztutako eskabideak dagokion prozeduraren bidez izapidetuko dira 2.2 artikuluan aurreikusitako laguntza-ildo bakoitzean. Ebaluazio-batzordeak aurkeztutako eskabideak ebaluatu ondoren, Plangintza eta Antolaketako zuzendariak behin-behineko ebazpena egingo du, behar bezala arrazoituta, eta erakunde eskatzaileei jakinaraziko zaie, agindu honen 5. artikuluan ezarritako bitarteko elektronikoen bidez, eta 10 eguneko epea emango zaie, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Edukia eskuratu gabe 10 egun natural igarotzen badira, jakinarazpena atzera bota dela ulertuko da, eta izapidea egintzat joko da, eta prozedurak aurrera jarraituko du.

  2. Aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, Plangintza eta Antolaketako zuzendariak esleipen-prozedura bakoitzean hartzen den behin betiko ebazpena egingo du. Ebazpen horretan, eskatutako dirulaguntzak ematea eta, hala badagokio, ukatzea zehaztuko da. Lehenengoen kasuan, erakunde onuradunen izena edo izen soziala adieraziko da, baita emandako dirulaguntzaren zenbatekoa ere, urteka banakatuta. Ukatutakoen kasuan, erakunde eskatzaileen izen soziala eta ukatzeko arrazoiak jasoko dira.

  3. Aurreko paragrafoan aipatzen den behin betiko ebazpenak ez du administrazio-bidea agortzen, eta erakunde interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Lanbide Heziketako sailburuordeari.

  4. Behin betiko ebazpena agindu honen 5. artikuluan ezarritako bitarteko elektronikoen bidez jakinaraziko zaie erakunde eskatzaileei. Era berean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jendeak horren berri izan dezan.

  5. Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa jakinarazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igarota aurreko zenbakian ezarritako argitalpena egin ez bada, dirulaguntzaren eskaera ezetsi egin dela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

  6. Agindu honetan aurreikusitako laguntzak erakunde onuradunei emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea itzulketa- edo zehapen-prozedura oro, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo dirulaguntzengatik hasitakoak eta artean izapidetzen ari direnak. Prozeduraren ondorioz laguntza publikoak jasotzeko desgaikuntza edo itzultzeko betebeharra ezartzen bada, eta hori ez bada egiten ordainketa egiteko borondatezko epean, indargabetu egingo da baldintzapean emandako laguntza, onuradun izateko debekua dakarten egoeretako batean egoteagatik.

  1. 2023-2024ko ikasturtean eskaintza partzialean irakatsiko diren heziketa-zikloen finantzaketa, baimendutako konpetentzia-atalen edo moduluen iraupen finkoaren arabera zehaztuko da.

  2. Lanbide Heziketako heziketa-zikloen KU eta moduluak 2023-2024ko ikasturtean irakasteko ezarritako gehienezko modulu ekonomikoak honako hauek dira:

    Erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloen KU eta moduluak: 98,00 euro/ordua.

    Soldadura eta galdaragintzako erdi-mailako heziketa-zikloaren Giro naturaleko soldadurako eta Babes-giroko soldadurako konpetentzia-atalak: 116,50 euro/ordua.

  1. Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

    Diruz lagunduko diren gastuak dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 31. artikuluak ezarritakoari lotuko zaizkio.

    1. Langile-gastuak: soldata gordinak eta enpresaren konturako gizarte-segurantza.

    2. Funtzionamendu-gastuak. Funtzionamendu-gastuek ezingo dute gainditu finantzatutako gastuen % 30. Halaber, funtzionamendu-gastu honetatik, bai zuzendaritza, koordinazio, kudeaketa eta administrazioko gastuek eta lokalen alokairuak edo amortizazioak ezingo dute gainditu batera funtzionamendu-gastuen herena.

      Deialdi honen bidez eskaintza partziala emateko diruz lagundu daitezkeen langile- eta funtzionamendu-gastu guztiak, inola ere ezingo dira ordainketa eskuordetuaren bidez finantzatu, eta ituna finantzatzeko sistema orokorraren edozein estalduratatik kanpo daude.

Dirulaguntzaren ordainketa epe bitan egingo da.

  1. Lehenengoa, emandako guztizkoaren % 39,23koa, behin agindu honen 21.e artikuluan aipatutako epea igarota dirulaguntzari uko egin ez bazaio.

  2. Bigarrena, gainerako % 60,77, 2024an egingo da, 22.a eta 22.b artikuluetan adierazitako agiriak aurkeztu eta horiek ebaluatu ondoren.

    Ez da inolako ordainketarik egingo onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez dituen bitartean edo itzulketa-ebazpen bidez zordun den bitartean.

  1. Laguntzen erakunde onuradunek, nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kargurako laguntza publikoak erabiltzeagatik ezarritako arau-hausteen araubidea bete beharko dute, eta, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikulua aplikatuz, emandako eta jasotako zenbatekoa itzuli beharko dute, baita aplikatzekoak diren legezko interesak ere, dirulaguntza ordaintzen denetik itzulketa bidezkoa dela erabakitzen den egunera arte edo zordunak itzulketa egiten duen egunera arte, hura baino lehenagokoa bada, honako kasu hauetan:

    1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluaren 1. apartatuan edo Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 91-93 artikuluetan jasotako itzulketa-kausaren bat izatea.

    2. Dirulaguntza eragin zuen jarduera ez egitea.

    3. Ikastetxeak aurkeztutako azken memorian diruz lagundutako jarduerari egiten zaion jarraipenetik ondorioztatzen bada jarduerak ez dituela lortzen diruz lagundutako proiektuan proposatutako gutxieneko helburuak.

    4. Ez betetzea, oro har, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. tituluan, agindu honetan edo dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritako betebeharrak.

  2. Itzulketa egiteko, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan horretarako ezarritako prozedurari jarraituko zaio. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko araubide orokorra arautzen da, eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, araubidea eta eginbeharrak ezartzen dira. Horrez gain, bestelako ekintzak ere egin ahal izango dira. Zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira legezko ondorio guztietarako.

Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, eta, nolanahi ere, beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuetatik laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badira, edo, hala badagokio, helburu bererako beste diru-sarrera edo baliabide batzuk eskuratzen badira, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, betiere dirulaguntzen arauan onuradun izateko ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira eta hirugarrenen eskubideei kalterik egiten ez bazaie.

Era berean, dirulaguntzaren baldintzen aldaketatzat hartuko dira, eta, beraz, dirulaguntzaren zenbatekoak aldatzeko ebazpena emango da, baldin eta, dirulaguntzaren xedea bete ondoren, erakunde onuradunak benetan gastatutako zenbatekoa emandako laguntzaren zenbatekoa baino txikiagoa bada. Agindu honetan ezarritakoaren arabera dirulaguntzaren xede diren gastuak ez badira behar bezala justifikatzen edota egiaztatzen ez badira, emandako laguntzaren zenbatekoa gutxitu egingo da, justifikatu gabeko gastuaren baliokidea.

Horretarako, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzak likidazio-ebazpena emango du eta, han, eman diren dirulaguntzen zenbatekoak doituko dira.

  1. Erakunde onuradunek xedatutako betebehar guztiak bete beharko dituzte: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Antolarauei buruzko testu bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikulua.

  2. 2023-2024 ikasturtean finantzatzen den Lanbide Heziketako heziketa-zikloen eskaintza partziala ikasturte horretarako Ikastetxearen Urteko Planean sartu beharko da.

  3. Ikasketa Burutzak finantzatutako eskaintza partziala abian jartzen dela zaindu eta horretarako jarduerak koordinatu beharko ditu. Lan hori Ikasketa Burutzak berak egingo du edo, bestela, berak eskuordetzen duen irakasleak, modalitate horretako prestakuntza-koordinatzailea izango denak. Hala bada, koordinatzaile horrek, aldiro, eskaintzaren eta jardueren garapenari buruzko informazioa emango dio Ikasketa Burutzari, eta zuzendaritza-taldearen bileretara joan ahal izango da gai horrekin zerikusia duten gaiak aztertzen direnean.

  4. Erakunde eskatzaileak ebazpenean kontuan hartu diren inguruabarren edozein aldaketa jakinarazteko konpromisua hartzen du.

  5. Emandako dirulaguntza onartzea. Ildo horretatik, deialdiaren ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera, hamabost eguneko epean, erakunde onuradunek esanbidezko ukapena egiten ez badiote eta idatziz horren berri ematen ez badute, dirulaguntza onartzen dutela ulertuko da.

  6. Eman den xede jakinerako erabiltzea dirulaguntza.

  7. Onuradunek programa, jarduera, inbertsio edo diruz lagun daitezkeen edozein motatako ekintzen finantzaketaren izaera publikoaren publizitate egokia egin beharko dute, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18.4 artikuluan xedatutako baldintzei jarraikiz.

  8. Ekonomia Kontrolerako Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari jakinaraztea eskatzen dieten informazioa, deialdi honen kargurako jasotako dirulaguntzei buruzkoa.

  9. Lanbide Heziketako zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimendutako ikastetxeek dituzten baldintza guztiak ere betetzea.

  10. Jasotako funtsen erabileraren egiaztagiriak gorde beharko dituzte, egiaztatu eta kontrola daitezkeen bitartean.

  11. Deialdi honen bidez diruz lagundutako prestakuntza-ekintzek guztiz doakoak direla parte-hartzaileentzat bermatu behar dute.

  1. Ikastetxe onuradunek azken txosten bat egingo dute, eta bertan, baimendutako eskaintzan aurreikusitako helburuen garapen-maila eta emaitza partzialen berri emango da. Justifikazio hau bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu ahal izango da, egoitza elektronikoaren «Nire Karpeta» atalean sartuta http://www.euskadi.eus/nirekarpeta 2024ko uztailaren 31 baino lehenago.

    Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0050812, eskuragarri dago «Eskaintzaren justifikazioa» eredua (ikus I.III eranskina), azken txostenak izan behar duen gutxieneko informazioa adierazten duena.

  2. Txosten ekonomikoa inprimaki normalizatuan ezarritako eskemaren arabera egin eta «Nire Karpeta» bide elektroniko bidez bidali beharko da. Inprimaki hau eskuragarri dago euskadi.eus orrialdean. Txostenak ondorengo agiriak izan behar ditu: gastu guztien zerrenda exhaustiboa, kapituluak eta kontzeptuak kontuan hartuta ordenatuta, fakturen zerrenda kronologikoki antolatuta eta beste edozein frogagiri, betiere legez onartuta badaude eta emandako dirulaguntzari badagozkio. Eranskin horrekin batera fakturak, nominak, TC1ak, TC2ak, RNTak edo RLCak, eta horien egiaztagiriak aurkeztuko dira, euskarri elektronikoan edo kopia digitalizatuetan, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 30. artikuluan xedatutako baldintzei jarraikiz.

    Dirulaguntzaz gain, finantzaketaz ere baliatu badira jarduerak bai baliabide propioez bai bestelako dirulaguntzez edo baliabideez, justifikazio horretan, egiaztatu beharko da zenbatekoa, haren jatorria eta funts horiek diruz lagundutako jardueretarako erabili direla.

    Ikastetxeek txostena bitarteko elektronikoen bidez 2024ko uztailaren 31 baino lehenago aurkeztuko dute ondorengo helbidean: http://www.euskadi.eus/nirekarpeta

    Justifikazioari buruzko zehaztapenak ondorengo Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan xehatzen dira: https://euskadi.eus/zerbitzuak/0050812

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira beste instituzio publiko eta pribaturen batek helburu bererako ematen dituenekin, baldin eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Beste dirulaguntza edo laguntza batzuk jasoz gero, horren berri eman beharko da. Izan ere, gainfinantzaketarik gertatuz gero, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, behar den gehieneko mugaraino.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan aipatzen diren dirulaguntzak honako hauetan xedatutakoaren mende daude: urriaren 1eko 39/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluaren III. kapitulua; Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean jasotako oinarrizko erregulazioa, eta 887/2006 Errege Dekretua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretua.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza sailburuari, hilabeteko epean. Halaber, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hileko epean. Epe biok agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 19a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)