Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2023ko abenduaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, Pasaiako (Gipuzkoa) «Madre Pilar Izquierdo» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena, irakaskuntzak murrizteagatik.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 2
- Hurrenkera-zk.: 26
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/12/20
- Argitaratze-data: 2024/01/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak
Testu legala
Pasaiako (Gipuzkoa) «Madre Pilar Izquierdo» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularraren «Obra Misionera de Jesús María» ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Haur Hezkuntzako bigarren zikloa irakasteko emandako baimenaren jardueraren iraungitzea eskatzen duen.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin dituzte txostenak.
Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatuen baimenei buruzkoa; 131/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena; 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan; azaroaren 19ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
Lehenengoa. 2024-2025 ikasturtetik aurrera, indarrik gabe uztea Pasaiako (Gipuzkoa) «Madre Pilar Izquierdo» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako 2. zikloa emateko baimena eman zion agindua. Une horretatik aurrera, Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta egongo da, erregistroko datu hauekin:
Kode zenbakiak: 012464 (EAE) eta 20006894 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Madre Pilar Izquierdo».
Titularra: Obra Misionera de Jesús María.
Helbidea: Ulia 13.
Udalerria: Pasaia.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimendutako irakaskuntzak:
Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 8 unitate, honelako edukierakoak:
Hiru unitate 0-1 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.
Hiru unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.
Bi unitate 2-3 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 16 ikaspostuko edukierakoa.
Bigarrena. Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez. Era berean, dagokion aldaketa eskatu beharko du, bere legezko ordezkariaren bitartez, erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Hirugarrena. Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 20a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.