Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko azaroaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira eskola-garraiorako banakako esleipenak 2022-2023ko ikasturterako, maila hauetan ari diren ikasleentzat: Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko hirugarren maila, Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Oinarrizko Lanbide Heziketa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 220
  • Hurrenkera-zk.: 4990
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/02
  • Argitaratze-data: 2022/11/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Hezkuntza Sailak ikasleak garraiatzeko zerbitzua antolatzen du ikasturte oro, hezkuntzaren zerbitzu osagarri modura.

Zerbitzu horrek zenbait ibilbideren kontratazioa hartzen du barnean; honako hauek hartzen dira kontuan ibilbide horiek zehazterakoan: ikasleen bizilekutik ikastetxera dagoen distantzia eta ikasle-kopurua.

Eskola-garraiorako eskubidea duten zenbait ikaslek zuzenean ordaintzen dute zerbitzua, batez ere hiru arrazoirengatik. Lehenik, ezin direlako egokitu sail honek antolatutako ibilbideetara; bigarrenik, egoki irizten zaiolako ikasleek garraio publikoa erabiltzeari, eta, azkenik, beste administrazio batzuekin eginiko hitzarmenak daudelako horiek antolatutako garraio-zerbitzuak erabiltzeko.

Gastu horien finantzaketan laguntzeko, banakako esleipen hauen deialdia egiten da.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioari hezkuntzaren arloan eskumenak dituen sailak finantzatutakoari buruzko maiatzaren 19ko 69/2015 Dekretuan (186/2019 eta 217/2021 dekretuek aldatua) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan ezarritakoa oinarri hartuta, hau

Eskola-garraiorako banakako esleipenak iragartzen dira 2022-2023ko ikasturtean maila hauetan ari diren ikasleentzat: Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko hirugarren maila, Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Oinarrizko Lanbide Heziketa unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan, bai eta itunpeko ikastetxe pribatuetan daudenentzat ere agindu honen 4.1.a) artikuluan jasotako kasuetan. Hori guztia maiatzaren 19ko 69/2015 Dekretuan xedatutakoaren arabera, zeina Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioari hezkuntzaren arloan eskumenak dituen sailak finantzatutakoari buruzkoa baita (186/2019 eta 217/2021 dekretuek aldatua).

Hezkuntza Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria da laguntzak kudeatzeko organo eskuduna.

000.000 euro bideratuko dira helburu horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako finkatutako aurrekontu-partiden kargura.

Behar izanez gero, adierazitako zenbatekoak handitu ahal izango dira, kontuan harturik ebazteko dauden baina ebazpen-proposamena duten eskabideen zenbatekoa; betiere, eskabideak ebatzi baino lehen egingo da hori. Horren berri emango da, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpena EHAAn argitaratuta.

  1. Betekizun hauek aldi berean betetzen dituzten ikasleek izango dute deialdi honetan parte hartzeko eskubidea:

    1. Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasketei dagokienez, Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publiko batean matrikulatuta egotea, edo hezkuntzaz bestelako Administrazioko ikastetxe publiko batean edo itunpeko ikastetxe pribatu batean. Azken bi kasu horietan, hezkuntza-administrazioak hala adierazi behar izan du espresuki, Sailaren ikastetxe-sarean eskaintzarik ez dagoelako edo, salbuespenez, administrazio horrek arrazoitutako kausaren bat dagoelako, eta ikasleak ez du plazarik esleituta izango Sailak antolatutako garraio-zerbitzuan.

    2. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasketei dagokienez, erroldatze-bizilekua ikastetxearen eragin-eremuan egotea, eta ikastetxe hori izatea bizileku horretatik hurbilen dagoena eragin-eremu hori hartzen duten guztietatik. Bigarren Hezkuntzako ikasketei dagokienez, Lehen Hezkuntza amaitzeko egokitu zaion ikastetxeari lotutako ibilbidearen ondoriozko ikastetxea izatea, eta aipatutako ibilbidean sartzen direnen artean bizilekutik hurbilenekoa izatea.

      Hezkuntza-administrazioak berariaz esleitzen badu ikastetxea, ez da eskatuko baldintza hori betetzea.

      Era berean, eskola-mapa aldatzen bada, aldaketa hori egin aurretik garraio-eskubideaz baliatzen ari diren ikasleei ez zaie eskatuko betekizun horiek konplitzea, betiere bizilekuz aldatzen ez badute, ez eta haiekin bizi diren eta gerora matrikulatzen diren neba-arrabei ere, baldin eta Haur edo Lehen Hezkuntzan lehen aldiz matrikulatzen badira.

      Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasketetan, beharrezkoa izango da Hezkuntzako sailburuaren 2022ko apirilaren 19ko Aginduan araututako onarpen-prozesuan parte hartu izana (agindu horren bidez, 2022-2023 ikasturterako Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta pribatu itunduek eskaintzen dituzten hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako zikloetan eta ikastetxe publikoek eskaintzen dituzten espezializazio-kurtsoetan izena emateko eskaerak aurkezteko, berauek onartzeko eta matrikula egiteko epeak biltzen dituen egutegi komuna ezartzen da, eta zentro horietan onartua izateko eta matrikula egiteko jarraibideak onesten dira, hezkuntza hori eskaintzen duten zentro guztietan eskaerak grabatzeko eta matrikula egiteko irizpideak onesteaz gain), eta plaza eskatu izana esleitutako plazaren ziklo eta eredu berean Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko batean. Ikasleari plaza bat esleitu bazaio, hari ez uko egin izana.

    3. Ikastetxearen eta bizilekuaren arteko distantzia honako hau edo handiagoa izatea:

      1. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako ikasleak: 2 kilometro.

      2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako ikasleak eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleak: 4 kilometro.

        Distantzia neurtzeko, ikaslearen bizilekutik ikastetxera edo gertuen dagoen geralekura oinez dagoen ibilbide laburrena hartuko da erreferentziatzat. Distantzia kalkulatzeko, 5.2 artikuluan adierazten den tresna erabiliko da.

        Salbuespenez, tresna informatikoaren bidez kalkulatutako oinezko ibilbidea egingarria ez bada bide-segurtasuneko gutxieneko baldintzak betetzen ez dituelako, zenbaketatik kanpo utziko da, eta, proposatutako aukerako ibilbideen artean, benetan oinez baldintza egokietan egingarria den kilometraje txikiena duena hartuko da kontuan. Bide-segurtasuneko gutxieneko baldintzetan egingarritzat joko dira zirkulaziorako egokiak diren bide guztiak, ikasleak beren osotasun fisikoa arriskuan jarri gabe egunero hortik ibiltzea bideragarria bada.

        Salbuespen hori aintzat hartzeko, ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeak ziurtatu beharko du bidea ezin dela baldintza egokietan oinez egin.

    4. Matrikulatuta dagoen ikasturtea amaitzen den urtean ikasleak adin-muga hauek ez gainditzea:

      Derrigorrezko irakaskuntza: 18 urte baino gehiago ez betetzea.

      Oinarrizko Lanbide Heziketa: 21 urte baino gehiago ez betetzea.

    5. Ez izatea doako garraio aukerarik edo entitate publikoek edo pribatuek erabat ordaindutako garraio aukerarik.

  2. Aurreko apartatuan ezarritako betebeharrak aplikatuz, ikaslea erroldatuta dagoen bizilekua hartuko da aintzat, hurrengo apartatuan aurreikusten den kasuan izan ezik.

  3. Zaintza partekatuko kasuetan, ikasleak bizilekuz aldatzen badira guraso bakoitzarekin bizi diren denboraren arabera, aurreko apartatuan eskola-garraiorako eskubidea lortzeko ezarritako betekizunak egiaztatzeko, kontuan hartuko dira erroldatze-bizilekua eta beste gurasoaren bizilekua.

    Bizilekuetako batek ere ez baditu betetzen artikulu honen 1. apartatuaren b) eta c) letretako betekizunak aldi berean, garraiorako eskubidea izango da c) letrako betekizuna betetzen duen bizilekurako baina, betiere, beste bizilekuak b) letrako betekizuna betetzen badu.

    Nolanahi ere, nahitaezkoa izango da ikasleak plazarik ez izatea Sailak antolatutako garraioan.

  4. Ezingo dira deialdian sartu dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea berekin dakarren zigor penal edo administratiboren bat edo horretarako desgaitzen duen lege-debekuren bat ezarrita dutenak, ezta sexu-diskriminazioagatik zigortuta daudenak ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoaren arabera.

  5. Dirulaguntza honen onuradunek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. eta 14. artikuluetan ezarritako betekizunak eta betebeharrak bete beharko dituzte, lege horren 13.2.e) artikuluan ezarritakoa izan ezik, ematen den dirulaguntzaren izaera dela-eta.

  1. Ikaslearen bizilekutik ikastetxera edo geralekura joateko garraio publiko erregularren bat edo tren-baliabideren bat (autobusa, tranbia, metroa, trena) erabiliz gero, aukera guztien artetik merkeena ordaintzeko izango da dirulaguntza.

  2. Ikaslearen bizilekutik ikastetxera edo geralekura joateko ibilgailu partikularra erabiliz gero, kilometroko 0,29 euroko dirulaguntza ordainduko da, eta, ibilbide hori motoan eginez gero, kilometroko 0,15 euro.

    Kilometroak kalkulatzeko, hauek hartuko dira kontuan: bizilekutik ikastetxerako edo bizilekutik geralekurako bi joan-etorri, jardunaldi zatituko eskola-egun bakoitzeko, eta joan-etorri bat, jardunaldi jarraituko eskola-egun bakoitzeko.

    Ikastetxe publikoetan, jantoki-zerbitzurik bada zuzeneko kudeaketako erregimenean, kalkulu hori egiteko ez dira barne hartuko jardunaldi zatituko eguerdiko joan-etorriak, baldin eta garraiorako eskubidea duten ikasle guztiak hartu ahal baditu jantokiak.

    Distantziak neurtzeko, «GeoEuskadi» kartografian oinarritutako tresna erabiliko da.

  3. Ikastetxeko guraso-elkarteak antolatutako eskola-garraioko zerbitzua erabiliz gero, hau izango da dirulaguntzaren zenbatekoa, gehienez: zerbitzuaren benetako kostua zati hura erabiltzen duten ikasle-kopurua.

  4. Laguntza horiekin batera, xede bererako beste era bateko dirulaguntza edo laguntzak eskuratu ahal izango dira, publikoak zein pribatuak. Deialdi honetan aurreikusitako helbururako beste laguntzaren bat jasoko balu onuradunak, horri dagokion zenbatekoa kendu egingo litzaioke laguntzari.

  1. Eskabideak betetzeko, web-helbide honetan dagoen aplikazio informatikoa erabiliko da: https://www.euskadi.eus/informazioa/eskola-garraioa/web01-a2hikasl/eu/

  2. Eskabidea eranskineko ereduaren arabera aurkeztuko da, eta ikasleak berak bete beharko du, edo, emantzipatu gabeko adingabea bada, haren legezko ordezkariak; hilabeteko epea izango da horretarako, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabidea aurkez daiteke:

    1. telematikoki; horretarako, ezinbestekoa izango da sinadura elektronikoa izatea indarrean dagoen ziurtagiri digitalarekin (NAN, Izenpe txartela) edo itsasontzi-jokoa (B@kq)

    2. paperean; horretarako, aplikazioak sortuko duen eskabide-inprimakia inprimatu, sinatu eta ikasleak ikasketak egiten dituen ikastetxearen zuzendariari aurkeztu beharko zaio, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren lekuetan.

  3. Eskabideak aurkezteko epea amaitu ostean, aurkeztutako eskabideetako datuak egiazkoak diren egiaztatuko dute ikastetxeek, 10 egun balioduneko epean, artikulu honen 2. apartatuan ezarritako eskaera-epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.

  4. Epe horretatik kanpo ere laguntzak eskatu ahal izango dituzte artikulu honen 2. apartatuan ezarritako muga-dataren ondoren matrikulatzen diren ikasleek.

    Halakoetan, eskabide arruntetarako ezarritako prozedura berari jarraituko zaio. Ez da inolaz onartuko 2023ko martxoaren 31ren ondoren egindako eskabiderik.

Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzei dagokie aurkeztutako eskabideak aztertzea eta ebaluatzea.

  1. Aurkeztutako eskabideak aztertuta, Hezkuntzako lurralde-ordezkariak behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du, eta Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzara bidaliko.

  2. Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak behin-behineko ebazpena emango du, eta ebazpen hori ukituei jakinarazteko aginduko, ebazpena https://euskadi.eus web-orriaren iragarki-taula elektronikoan argitaratuta. Ebazpen horretan aipatu beharko da nor diren onuradunak eta zenbatekoak diren onartutako laguntzak, edo, ukatuz gero, zergatik ukatu diren. Esandakoa alde batera utzi gabe, organo kudeatzaileak interesdunei jakinarazpen-abisuak bidali ahal izango dizkie, SMSak edo mezu elektronikoak igorriz eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakinarazpen eginaren ondoriorik izango.

    Jakinarazpen horri esker, beren interesak defendatzeko alegazioak eta agiriak aurkeztu ahal izango dituzte ukitutako pertsonek, jakinarazpena egin eta 15 egun balioduneko epean.

  3. Behin-behineko ebazpenaren kontrako alegazioak aztertuta, epea igaro eta gero, eta beharrezkoak diren egiaztapenak eta izapideak egin ondoren, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak prozeduraren behin betiko ebazpena emango du, eta ebazpena https://www.euskadi.eus/informazioa/eskola-garraioa/web01-a2hikasl/eu/ web-orriko iragarki-taula elektronikoan argitaratuz jakinaraziko da.

    Behin betiko ebazpenaren jakinarazpenak ebazpenaren testu osoa jaso beharko du, bai eta laguntza jaso duten eta jasoko ez duten eskatzaileen zerrendak ere, laguntza ez jasotzeko arrazoiak azalduta. Horretarako ezarritako epean ebazpen espresurik argitaratzen ez bada, eskabidea ezetsi egin dela ulertu behar da.

    Esandakoa alde batera utzi gabe, organo kudeatzaileak interesdunei jakinarazpen-abisuak bidali ahal izango dizkie, SMSak edo mezu elektronikoak igorriz eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakinarazpen eginaren ondoriorik izango.

  4. Behin betiko ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, behin betiko ebazpena https://euskadi.eus web-orriko iragarki-taula elektronikoan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  5. Behin betiko ebazpena eta laguntzen jakinarazpena sei hilabeteko epean egingo dira, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  1. Laguntzak bi zatitan ordainduko dira, deialdiaren behin betiko ebazpena eman ondoren, eskolara joandako egun kopuruaren arabera:

    1. lehenengo zatian, laguntzaren guztizko zenbatekoaren % 70 ordainduko da, eta behin betiko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean izapidetuko da.

    2. bigarren zatian, gainerako zenbatekoa ordainduko da, eta ikasturtea amaitutakoan izapidetuko da, laguntzaren justifikazio-agiriak azterturik.

  2. Eskatzaileak laguntza-eskabidean adierazitako kontu korrontean sartuko da laguntzaren zenbatekoa.

  3. Onuradunei laguntza horiek emateko eta, bidezko denean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaiera ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emanda dituzten izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiei.

  1. Ikasturtea amaitzean eta 2023ko ekainaren 23a baino lehen, ikasle onuradunek agiriak entregatu beharko dituzte ikastetxean, justifikatzeko esleipenaren zenbatekoa egunero edo astero ikastetxera joateko garraioaren gastuak ordaintzeko erabili dutela; ikastetxeak Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzari onuradunen zerrenda jakinaraziko dio, banakako esleipenen aplikazioaren bidez, eta berariaz adieraziko dio zein ikasleri dagokion eskatutako zenbatekoa baino zenbateko txikiagoa, kontuan hartuta benetan zenbat egunetan joan den eskolara.

    Justifikazioa partziala bada, onartutako laguntzaren bigarren ordainketa murriztu egingo da, benetan justifikatu den zenbatekoari lotzeko; halakoetan, laguntza aldatzeko ebazpena emango da, eta, beharrezkoa bada, laguntza errebokatzeko eta itzultzeko prozedura abiaraziko da, hurrengo artikuluak xedatutakoaren arabera.

  2. Dirulaguntzaren zenbatekoa kontrolatzeko, egoki iritzitako agiriak aurkez ditzatela eskatu ahal izango diete lurralde-ordezkaritzek onuradunei.

  3. Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak beren fiskalizazio-eginkizunak betez informazioa eskatuz gero, dirulaguntzen onuradunek eman egin beharko diete informazio hori.

  4. Guraso-elkarteek antolatutako garraioaren kasuan, ikasturtea amaitzean eta 2023ko ekainaren 23a baino lehen, elkarte horiek egindako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, honako hauek biltzen dituena:

    Garraioaren eguneroko kostua.

    Garraioa erabiltzen duten ikasleen kopurua.

    Ikasleak ordaindu beharreko kuota.

  5. Justifikazio-agiri horiek (txartelak, fakturak, kuotak eta, ibilgailu partikularra erabiltzen bada, erantzukizunpeko adierazpena) ikastetxean artxibatuko dira, behar izanez gero egiaztatu ahal izateko.

  1. Ebazpena aldatzea erabaki daiteke, baldin eta laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, bestelako laguntzak edo dirulaguntzak pilatuta eskuratzen badira eta helburu bera duten bestelako diru-sarrera edo baliabideak jasotzen badira. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 49.12 artikuluari jarraituz (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua), emate-ebazpena aldatzeko, laguntzaren onuradun izateko ezarritako gutxieneko betekizunei eutsi behar zaie.

    Laguntzaren emate-ebazpena aldatzeko, espedientearen entzunaldi- eta ikustaldi-izapidea egin behar da aldez aurretik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluan aurreikusten den bezala.

  2. Laguntza errebokatu eta, hala badagokio, itzuli egingo da, eman den berariazko helbururako erabiltzen ez bada, laguntza eskuratzeko eskatutako baldintzak betetzen ez direla egiaztatzen bada, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan jasotako gainerako kasuetan (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua). Errebokatzea erabaki ondoren, emandako zenbatekoa oraindik ordaindu ez bada, ezingo da ordainketa eskatu, eta, ordainduta egonez gero, jasotako zenbatekoak eta horien legezko interesak itzuli beharko dira. Itzultzeko prozedura, berriz, aipatutako Legearen 53.4 artikuluan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 4. eta 5. artikuluetan xedatzen da.

    Itzulketa agintzen duen ebazpenean, beharrezkoa den informazioa jasoko da, itzulketa egiteko betebeharra bete ahal izateko, legezko diruz edo txekez edo Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak baimendutako beste edozein bide erabiliz. Horretarako, bi hilabeteko epea emango da, dirua itzultzeko betebeharra ezartzen duen ebazpena jakinarazten denetik aurrera.

    Eskuratutako zenbatekoak borondatez itzultzen ez badira, premiamendu-bideari ekingo zaio.

Halaber, deialdi honetan parte hartzen duten pertsonek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzari baimena ematen diote aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko beste organismo publiko batzuetan.

Zure datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta tratamendu-jarduera honetan sartuko: Unibertsitateaz kanpoko laguntzak, dirulaguntzak eta bekak.

Arduraduna: Hezkuntza Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza.

Helburua: Unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleei bekak ematea, eta ikasleei eskola-garraioko laguntzak eta zuzendaritza honetako beste zenbait laguntza ematea.

Legitimazioa:

Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzean egin behar den eginkizun bat betetzeko.

Hartzaileak:

Ekonomia eta Ogasun Saila.

Ikastetxe publikoak eta pribatuak.

Eskubideak: datuak irispidean izateko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: gure web-orrian kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua: https://www.euskadi.eus/clausulas-informativas/web01-sedepd/eu/transparencia/043500-capa2-es.shtml

Araudia:

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES)

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673)

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Honako hauetan xedatutakoak arautuko du agindu hau:

69/2015 Dekretua, maiatzaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioari hezkuntzaren arloan eskumenak dituen sailak finantzatutakoari buruzkoa (186/2019 eta 217/2021 dekretuek aldatua).

38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena.

1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta dirulaguntza horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan jasotako ondorioetarako, agindu honetako laguntzei buruzko ebazpena emateko garaian, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoaren 2023. urteko aurrekontu orokorretan.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 2a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)