Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2020ko urriaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak izendatzen eta kargutik kentzen baitira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 219
- Hurrenkera-zk.: 4694
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2020/10/23
- Argitaratze-data: 2020/11/05
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, lege hori garatuz Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz eta STEILAS sindikatuaren proposamenez, honako hau:
Lehenengoa. Josean Bueno Sáez de Albéniz jauna kentzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik, orain arte Euskadiko unibertsitatez kanpoko irakasleen ordezkaria izan da eta.
Bigarrena. Aitor Idigoras Lasaga jauna izendatzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide, Euskadiko unibertsitatez kanpoko irakasleen ordezkaria izan dadin, Josean Bueno Sáez de Albéniz jaunaren agintaldia amaitzeko falta den denbora-tarterako.
Hirugarrena. Arantza Fernández de Garaialde Ulacia andrea kentzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide titular baten ordezkoaren kargutik. Titularra Josean Bueno Sáez de Albéniz jauna da eta Euskadiko unibertsitatez kanpoko irakasleen ordezkaria da.
Laugarrena. Nagore Landa Longarte andrea izendatzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide titular baten ordezko. Titularra Aitor Idigoras Lasaga da eta Euskadiko unibertsitatez kanpoko irakasleen ordezkaria da.
Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 23a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: AGINDUA, 2023ko urriaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinen bidez Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kargutik kentzen, izendatzen eta berresten baitira.
- Ikus: AGINDUA, 2017ko maiatzaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinen bidez Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kargutik kentzen, izendatzen eta berresten baitira.