Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko ekainaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, lanbide-heziketako hiru espezializazio ezartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 141
  • Hurrenkera-zk.: 2851
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/06/15
  • Argitaratze-data: 2020/07/20

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 16. artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak du irakaskuntzaren gaineko eskumena irismen, maila eta gradu guztietan eta modalitate eta espezialitate guztietan, betiere Konstituzioaren 27. artikulua eta hori garatzen duten Lege Organikoak ezertan eragotzi gabe, baita Konstituzioaren 149.1.30.a artikuluak Estatuari esleitzen dizkion ahalmenak eragotzi gabe, eta berau betetzeko eta bermatzeko beharrezko ikuskapena eragotzi gabe ere.

Lanbide-heziketari eta kualifikazioei buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren helburua, zehazki, honako hau da: lanbide-prestakuntza, kualifikazio eta akreditazioen sistema integrala antolatzea, prestakuntza-modalitate desberdinen bidez gizartearen eta ekonomikoaren eskariei eraginkortasunez eta gardentasunez erantzuteko. Era berean, funts publikoekin sostengatzen den prestakuntza-eskaintzak bizialdi osoko prestakuntzari bide eman behar diola eta hainbat asmo eta egoera pertsonal nahiz profesionaletara egokitu behar duela ezartzen du.

Lan-arloan, Autonomia Estatutuaren 12.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dagokio estatuaren legeria betearazteko eskumena, batez ere hemen esanguratsuena den honetan, eta, horretarako, langileen kualifikazioa eta prestakuntza integrala bultzatuko ditu.

Pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko, bai epe laburrean, bai epe luzean, estrategia eta mekanismo berriak eskatuko dira. Alde batetik, eskumenak eskuratzeko prozesuetan eman beharreko orduak areagotuko dira, geroz eta konplexuagoak diren eremuek eskatzen duten espezializazio-maila altuagoa lortzeko bide bakar gisa. Bestetik, gaur egungo lehiakortasun-egoerara egokitutako prestakuntza eta konpetentziak dituzten langileak eskatzen dira, eta horrek berekin dakar orain arteko eskemak haustea; hau da, «lanpostura» bideratutako prestakuntza-eredua atzean utzi eta «lanbide-eremura» bideratutako eredu berri bat hartzea. Paradigma-aldaketa horrek pertsona du ardatz, pertsonek gaitasun tekniko, pertsonal eta sozialak eskuratzea eta finkatzea sustatzen baitu. Hartara, bermatzen da pertsona horiek zenbait arlotarako balioko dutela eta funtzionalitate handiagoa izango dutela.

Produkzio-egituraren benetako beharrizanetara gehien egokitzen diren kualifikazioak ezarriz, hauek ahalbidetu behar dira: alde batetik, lanbide-heziketa ikasten ari diren pertsonen prestakuntza enpresen gero eta beharrizan espezializatuetara egokitzea, eta, bestetik, langileen kualifikazioa hobetzea, enplegua sortzen duten produkzio-sektoreek eskatzen dituzten gaitasunak emanez.

Lanbide-heziketa hobetzeko, eraginkortasunari dagokionez, eskaintza espezializatu, eta lan-merkatuaren beharrizanetara gehiago egokituta planifikatu behar da, bereziki azaleratzen ari diren sektore eta lanpostuetan. Hala, enplegu gehiago sortuko dute, eta estrategikoak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren etorkizunerako.

Testuinguru horretan, lanbide-heziketa elementu giltzarria da egungo eta etorkizuneko lanpostuetarako eskatzen diren kualifikazioei erantzuteko.

Ekonomiarako esanguratsuak diren ekoizpen-sektoreetatik datorren eskari ugari dagoenez, pertsonen enplegagarritasuna egokitu eta hobetzeari nahiz ekoizpen-sarean espezializazio altuena duten eskariei erantzun azkarra emango dieten prestakuntza-programak bultzatzeko beharrizana sortzen da. Hala, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak prestakuntza-programa horien ziurtagiriak eman ahal ditu. Halaxe ziurtatutako programek, edonola ere, ez dute titulu edo ziurtagiri akademikoa, lanbide-ziurtagiria edo ziurtagiri partzial metagarria emango, eskumenak ez baitaude Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean sartuta.

Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuan (otsailaren 2ko 14/2016 Dekretuaren bidez aldatutakoan), zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-espezializazioko programak ezartzen dira, lanbide-heziketaren eremuan, bai eta horien aitorpena eta ziurtapena ere, indarreko araudi-esparruan duten balioa egiaztatzeko.

Horregatik 4/2018 Legean, ekainaren 28 koan, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoan, V. kapituluan Lanbide Kualifikazio eta Espezializazioen euskal esparrua ezartzen du.

Legeak, lanbide-kualifikazio eta -espezializazioen euskal esparrua arautzen du, gure lan-merkatuari erantzun ahal izateko, lanbide-heziketako sistema orokorraren bidez. Esparru horretan sartuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-espezializazioko programen ziurtagiriak eta egiaztagiriak. Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzko Legean ezarrita dago jada hainbat bide erabiliz ikaskuntza-jarduerak egiaztatzeko sistema. Lege honen bidez, orduan arautu zena osatu nahi da, eta berariaz aipatzen da bereziki sustatu nahi den jarduera bat: lanbidearen eremuko espezializazio-programak. Ezinbestekoa da jarduera horien balioa aitortzea eta ziurtatzea indarrean dagoen araudiaren esparruan.

Erreferente horiek gogoan izanda aztertu dira gure ekonomiako ekoizpen-sektore estrategikoen eskariak, eta, halaxe definitu dira agindu honetan jaso diren lanbide-espezializazioko programak.

Agindu honek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko uztailaren 27ko Aginduaren bidez argitaratutako lanbide-espezializazioko programen katalogoa osatzen du (Agindua, 2016ko uztailaren 27koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinaren bidez lanbide-espezializazioko zazpi programa eta horiek baimendu eta emateko baldintza orokorrak ezartzen baitira), Hezkuntza sailburuaren 2016ko abenduaren 23ko Agindua, zeinaren bidez lanbide-espezializazioko bost programa ezartzen baitira; Hezkuntza sailburuaren 2018ko urriaren 16ko Agindua, zeinaren bidez lanbide-espezializazioko lau programa ezartzen baitira; Hezkuntza sailburuaren 2019ko ekainaren 24ko Agindua, zeinaren bidez lanbide-espezializazioko bost programa ezartzen baitira izan ere, lanbide-espezializazioko beste hiru programa eransten zaizkio.

Horregatik guztiagatik, honako hau

  1. Agindu honen xedea da eranskinetan jasotako lanbide-espezializazioko hiru programaren egitura ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 12.ter artikuluan ezarritakoaren arabera.

  2. Agindu honen eranskinean aipatzen diren espezializazio-programak, zeinen egitura zehazten baita, honako eranskin hauetan aipatzen dira:

  1. Programa hauek Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen-sektore estrategiko desberdinek eskatutako kualifikazio bereziko beharrizanak asetzera bideratuta daude, batez ere industriaren eremuan, beren lehiakortasuna hobetu ahal izateko.

  2. Era berean, programa hauek lanbide-heziketa ikasten duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko aukera emango dute, bai eta tituludunen eta profesional kualifikatuen enplegagarritasuna hobetzeko ere, ezagutzak sakontzea eta ekoizpen-sektore jakin batzuek eskatutako konpetentzia profesionalak handitzea ahalbidetuz.

  1. Programa hauek, lehentasunez, lanbide-heziketako zentroen eta enpresen artean jarduerak txandakatuz garatzen dira. Lanbide-espezializazioko programa bakoitza martxan jartzeko planifikazioan berariaz zehaztuko da programa bakoitzak lanbide-heziketako zentroetan nahiz enpresetan izango duen garapena, eta, edonola ere, programa bakoitza emateko modu, egitura eta baldintzen definizioa zainduko da.

  2. Programa ematen duten irakasleen artean, zentroak koordinatzaile arduradun bat izendatu beharko du, zentroan eta enpresetan ebaluazio-prozesua koordinatu dezan.

  1. Lanbide Heziketako Sailburuordetzak, hezkuntzaren gaineko eskumena duen sailaren menpeko lanbide-heziketako zentroetan planifikatu ahalko du edo beste administrazio batzuen menpeko zentroetan edo zentro pribatuetan baimendu ahalko du, azken horiek eskatuta, lanbide-espezializazioko programen eskaintza, betiere zentro horiek baimen egokia badute eta programara lotutako prestakuntza-zikloren bat edo batzuk ematen ari badira, dagokion curriculumeko a) atalean adierazitakoaren arabera.

  2. Bi urtetik gorako iraupena duten ikas-ekinezko araubideko lanbide-prestakuntza dualeko planetako prestakuntza osagarri gisa jasotako lanbide-espezializazioko programen kasuan, Lanbide Heziketako Sailburuordetzak plan horiek baimentzen baditu, horietan sartutako lanbide-espezializazioko programaren baimena ere inplizitua izango da.

  3. Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 12 ter artikuluko 3. zenbakian adierazi bezala (dekretu hori Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 2ko 14/2016 Dekretuaren bidez aldatu zen), salbuespen gisa, eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzak aldez aurretik baimenduta, lanbide-espezializazioko programa horiek Lanbide Heziketako tituludunei eta programa ematen laguntzen duten enpresek horretarako proposatzen dituzten profesionalei eskaini ahal izango zaizkie, baldin eta ezarritako esperientzia- eta prestakuntza-eskakizunak betetzen badituzte Hala bada, lehendabizi ikas-ekinekoak egingo dira, enpresako prestakuntza-egonaldiarekin txandakatuta. Eskaintza-modalitate horretarako eskaria behar bezala arrazoituta egon beharko da, eta salbuespen hori justifikatzen duten arrazoiak azalduta egongo dira.

  4. Edozein kasutan, programaren antolaketaren berezko alderdiez gain, eskarian berariaz adierazi beharko dira lanbide-heziketako zentroko irakasleak eta programa ematen parte hartzen duten enpresen instruktoreak, espezialitatearen, prestakuntzaren eta esperientziaren gaineko baldintzak bete ote diren egiaztatze aldera. Informazio horren ordez, prestakuntza-zentroko zuzendariak eta enpresaren ordezkaritzak sinatutako aitorpena aurkeztu ahalko da, eta, bertan, jarduera hasi baino lehen behar den kualifikazioa duten langileak jarriko dituztela adieraziko da. Egoera hori jarduera hasi baino lehen egiaztatu beharko da, Prestakuntza eta Ikaskuntza Zuzendaritzako pertsona titularrak eskatuta.

  1. Lanbide-heziketako prestakuntza-ziklo bat ikasten duten pertsonentzako ikas-ekinezko erregimeneko lanbide-prestakuntza dualeko esparruan garatzen diren programei dagokienez, programa horiek garatzeko Ikas-ekinezko erregimeneko lanbide-heziketa duala Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duen ekainaren 2ko 83/2015 Dekretuan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

  2. Agindu honen 4.3 artikuluan adierazitakoaren arabera Lanbide Heziketako tituludunentzat edo enpresek proposatutako profesionalentzat aurreikusitako modalitateari dagokionez, enpresa laguntzailearen jarduerarekin batera ikas-ekinezko erregimenean burutzen bada, enpresa laguntzaile bakoitzarekin programak garatzeko sinatzen den akordioa lanbide-heziketako ikastetxearen eta parte hartzen duen enpresaren arteko hitzarmen batean jaso behar da, ekainaren 2ko 83/2015 Dekretuaren 7. artikuluan adierazten diren ezaugarri eta konpetentziekin. Kasu horretan, izaera orokorrarekin, ekoizpen-sareak proposatutako programa hauen izaera zeinen berezia den kontuan izanik, prestakuntza-zentroan emango diren ikaskuntza-orduak gehienez ere programarako ezarritako iraupen osoaren % 40 izango dira.

  3. Aseguruak eta bestelakoak finantzatzeko eta kontratatzeko hartutako betebeharrei buruzko alderdiak berariaz islatu beharko dira sinatutako hitzarmenean, artikulu honetan ezarritakoaren arabera.

  4. Agiri horretan berariaz adieraziko da koordinatzailearen nortasuna, agindu honen 3.2 artikuluan jasotakoa.

  1. Edozein modalitatetan parte hartzen duten enpresek bete egin beharko dituzte Ikas-ekinezko erregimeneko lanbide-heziketa duala Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duen ekainaren 2ko 83/2015 Dekretuan jasotako eskakizunak eta betebeharrak. Zehazki, agindu honen 4.3 artikuluan aipatu modalitateetarako, lantokiren bat izan beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoan.

  2. Enpresa partaideek prestakuntza teoriko eta praktikoa eman beharko diote programan parte hartzen duen pertsona bakoitzari, prebentzioaren gainean, enpresan sartzen diren unean bertan, Lan-arriskuen prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legean eta berau garatzen duten eta aplikagarriak diren gainerako arauetan adierazitako baldintzetan.

Agindu honen 4.2 artikuluan jasotakoaren arabera garatzen diren programak Ikas-ekinezko erregimeneko lanbide-heziketa duala Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duen ekainaren 2ko 83/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera finantzatuko dira.

  1. Beken bidez finantzatutako programen kasuan, urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuan ezarritako betebeharrak bete beharko dira (1493/2011 Errege Dekretua, urriaren 24koa, Gizarte Segurantza eguneratzeko, egokitzeko eta modernizatzeko abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen hirugarren xedapen gehigarria garatzeko, prestakuntza-programetan parte hartzen duten pertsonak Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean sartzeko baldintzak eta betebeharrak arautzen dituena).

  2. Era berean, agindu honen 4.3 artikuluan aurreikusitako salbuespenezko eskaintzaren kasuan, lanbide-heziketako zentroaren betebeharra izango da istripuetarako aseguru-poliza bat eta erantzukizun zibileko beste bat kontratatzea, ikasleentzat, programaren esparruan enpresan jarduten dutenerako.

  1. Lanbide-heziketako programa bakoitza emateko baimena duen zentroak programa hori garatzeko programazioa egin beharko du, eta, edonola ere, programa bakoitza emateko modua, egitura eta baldintzen definizioa zaindu beharko du. Programazio horretan, prestakuntza-eremuetako edukien garapena ezarri beharko da, eskuratu beharreko konpetentziekin lotuta. Era berean, edukiak garatzean egin beharreko ikaskuntza-jarduera gakoak adierazi beharko dira, lanbide-heziketako zentroan garatuko direnak eta enpresaren testuinguruan garatuko direnak zehaztuta.

  2. Programazioan, zentroaren prestakuntzan esku hartuko duten irakasleez gain, enpresaren aldetik prestakuntza-erantzukizunak hartuko dituzten langileak edo instruktoreak adierazi beharko dira. Programazio horretan ezarriko dira, halaber, zentroaren eskutik koordinatzaile funtzioa garatzen duen pertsonaren eta enpresak izendatzen duen instruktorearen arteko koordinaziorako alderdiak.

  1. Programaren programazioan, ikasleek egiten duten ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko prozesua ezarri beharko da.

  2. Programaren hasieran, ebaluazio-prozesuaren ezaugarrien berri eman beharko zaie ikasleei, bai eta kalifikazio-irizpideen berri ere.

  3. Programaren egutegian proportzionalki tartekatutako bi unetan gutxienez egin beharko dira programako ikasle bakoitzaren bilakaeraren jarraipena ebaluatzeko bilerak. Ikasleei agiri bidez emango zaie lortu dituzten emaitza partzialen, beren ikaskuntzen bilakaeraren, eta, hala badagokio, beharrezko diren errefortzu-jardueren berri. Jarduera horiek, edonola ere, programazioren esparruan planifikatuko dira.

  4. Eremu zehatz bakoitzaren eta programa osoaren balorazioa egitea, bestalde, programa ematen esku hartzen duten irakasleen ardura izango da. Enpresaren testuinguruan partzialki edo osorik garatzen diren eremu horietan, zentroko irakasle bat egongo da izendatuta, eta hark partekatuko du instruktorearekin programan parte hartu duen pertsona bakoitzak lortutako bilakaeraren balorazioa, edo, hala badagokio, balorazioa berarekin harremanetan egingo du.

  5. Programan parte hartzen duten pertsonen ikaskuntzaren gaineko balorazioa programaren amaierako ebaluazio zehatzeko bilera batean jaso beharko da eta akta batean dokumentatu. Akta prozesuan esku hartu duten irakasleek sinatuko dute. Akta horren kopia bat Lanbide Heziketako Sailburuordetzari bidaliko dio zentroko zuzendariak, dagozkion ziurtagiriak eman ditzan.

  6. Lanbide Heziketako Sailburuordetzak programaren ziurtagiria emango die programan ebaluazio positiboa lortu duten pertsonei, Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuko (Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen Dekretua aldatzeko otsailaren 2ko 14/2016 Dekretuaren bidez aldatutako) 12.ter artikuluan ezarritakoaren arabera.

Irakasle eta instruktoreei eskatuko zaizkien baldintzak lanbide-espezializazioko programetako bakoitzean adierazitakoak izango dira.

Salbuespen-kasuetan, hezkuntzaz kanpoko administrazioek egiaztatu behar duten prestakuntza- edo gaikuntza-motaren bat beharrezkotzat duten espezializazio-programetan, egiaztagiri hori edukitzea ezinbestekoa izango da eskolak ematen dituzten irakasleentzat.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA. Programak eskaintzeko hizkuntzak.

Lanbide Heziketako Sailburuordetzak lanbide-espezializazioko programak Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan eta atzerriko beste hizkuntza batzuetan nahiz eredu mistoan emateko aukera sustatuko du, eskaintza apurka-apurka egokituz.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Indarrean jartzea.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 15a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

a) IDENTIFIKAZIO-DATUAK.

Izena: pertsona ardatz duen arreta.

Kodea: EP022.

Iraupena: 800 ordu.

b) LANBIDE-PROFILA.

Konpetentzia orokorra:

Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen beharrak identifikatzea, antolatzea eta horiei erantzutea, bizitza-egitamua garatzen laguntzeko, pertsona ardatz hartzen duen arretaren esparruan.

Lanbide-eremua:

Arlo soziosanitarioko profesionalak, egoitzetan, ospitaleetan eta/edo erabiltzaileren baten etxean lan egiten dutenak. Langileok diziplina anitzeko taldeetan lan egiten dute pertsona ardatz duen arretaren esparruan.

Lanbide eta lanposturik esanguratsuenak:

Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzailea instituzioetan eta/edo etxean. Arreta psikiatrikoko zentroetako zaintzailea. Gerokultorea. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko instituzioetako gobernaria eta azpigobernaria. Adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen egoitzetako plantako laguntzaile arduraduna. Etxez etxeko laguntzailea. Etxez etxeko arretako laguntzailea. Familia-langilea. Hezkuntza bereziko laguntzailea. Laguntzaile pertsonala. Telelaguntzako teleoperadorea. Askotariko instituzioetan eta/edo etxean mendekotasun-egoeran dauden pertsonei zuzendutako zerbitzuetan laguntzeko integratzaile soziala.

Esku-hartze profesionalerako konpetentzia profesional tekniko, pertsonal eta sozialak:

  1. Pertsonaren eta/edo bere familiaren beharrak eta nahiak identifikatzea, eta, arreta ematen duten beste profesionalekin batera, proposamenak egitea pertsona horien autonomia eta ongizatea sustatzeko. b) Mendekotasun-egoeran dauden pertsonekin eta arreta emateko taldeko profesionalekin batera arreta emateko planak prestatzea eta proposatzea, plan horietan lehentasuna emanda pertsona horien eguneroko autonomiari eta independentziari, eta eraginkortasunez parte hartzen dutela bermatuta. c) Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren familiaren eta/edo ingurukoen gertutasuna eta parte-hartzea sustatzea. d) Egunerokoan erabakiak har daitezen sustatzea, beren kontura erabakirik hartu ezin duten pertsonen artean ere bai. e) Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonari bere bizitza-egitamuan laguntzea, harremanetarako gaitasunen eta gaitasun sozial zein emozionalen bitartez. f) Laguntza pertsonalizatua ematea, kontuan hartuta pertsona bakoitzaren ezaugarriak eta egoera. g) Dementzia edo komunikatzeko zailtasunak dituzten pertsonen espresioak interpretatzea, eta pertsona horien ongizatea sustatzeko estrategiak aplikatzea. h) Eguneroko bizitzan laguntzeko lantaldea definitzen laguntzea, etxean zein egoitzetan mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren beharrei erantzuteko, pertsona ardatz hartzen duen arretaren bidez. i) Diziplina anitzeko lantaldeetan integratzea, eta beste profesional batzuekin batera lan egitea. j) Pertsonen baimenarekin, haien historia idaztea, haien ongizaterako datu biografiko esanguratsuenak dokumentatuta. k) Bere arretapean diren pertsonen tratu egokia bultzatzea eta haien eskubide eta balioak defendatzea. l) Arreta pertsonalizatua emateko planetan parte hartzea, eta jarraipen egokia egitea, kontu berezia jarrita aldaketek edo egoera berriek arretapean dituen pertsonengan eragin dezaketen egonezina eta sufrimendua saihesteko. m) Familiaren, egunero laguntza ematen duten langileen eta boluntarioen jarduketa koordinatzea. n) Laneko egoera berrietara egokitzea, egunean izanda lanbide-ingurunearen gaineko ezagutza zientifikoak, teknikoak eta teknologikoak; prestakuntza eta baliabideak bizialdi osoko ikaskuntzan kudeatuta eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabilita. o) Jardunean sortutako gorabeherak konpontzea, horiek sortu dituzten arrazoiak identifikatuz eta erabakiak arduraz hartuz.

    c) PRESTAKUNTZA.

    (Ikus .PDF)

    PROGRAMAREN IKASKUNTZAREN EMAITZAK:

    ERANTZUKIZUNA ETA AUTONOMIA JARDUERA PROFESIONALEAN (programaren zeharkakoak).

    Pertsona honen ardura da mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko planak prestatzea eta garatzea, pertsona ardatz duen arretaren esparruan, eta horietan ezarrita dauden helburuak lortzen direla bermatzea; horretarako, emaitzak aztertuko ditu, beste teknikarien laguntzarekin. Halaber, bere jardunean sortzen diren arazo edo gorabeherak konpondu behar ditu (batzuetan aurreikustezinak); hala, konponbideak bilatu, informazioa eman eta hobetzeko proposamenak egingo ditu.

    1. EREMUAREKIN LOTUTA: PERTSONA ARDATZ DUEN ARRETAREN MARKO ETIKO ETA KONTZEPTUALA.

    ESKURATU BEHARREKO GAITASUNAK ETA TREBETASUNAK:

    1. Pertsonen eskubideak aztertzea eta barneratzea, eta identifikatzea zer-nolako egoeratan urratu ohi diren.

      Ebaluazio-irizpideak:

      1. Pertsonen oinarrizko eskubideak identifikatu ditu. b) Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei laguntza emateko kode etikoa barneratu du. c) Pertsonen eskubideak urratzeko arrazoiak identifikatu ditu, bai eta zein egoeratan urratu ohi diren ere. d) Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen eskubideei dagokienez, kontuan hartu du aplikagarri den legedia.

    2. Pertsona ardatz duen arretaren oinarri arautzaileak aztertzea eta barneratzea, baita arreta emateko irizpideak ere.

      Ebaluazio-irizpideak:

      1. Pertsona ardatz duen arretaren printzipio etikoak identifikatu ditu. b) Pertsona ardatz duen arretaren esparruan laguntza ematea ahalbidetzen duten irizpide eta balioak identifikatu ditu.

    3. Pertsona ardatz duen arretak egindako ekarpen nagusiak aztertzea, arreta tradizionalarekin alderatuta.

      Ebaluazio-irizpideak:

      1. Pertsona ardatz duen arreta ikuspegi tradizionaletatik desberdintzen dituen ezaugarriak identifikatu ditu. b) Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen eta haien familien autonomia eta ongizatea sustatzeko pertsona ardatz duen arretaren ikuspegitik emandako laguntzak zer ekarpen egin duen identifikatu du.

    4. Pertsona ardatz duen arretaren jarduketa-ildo nagusiak identifikatzea bizitegiaren zein etxearen eremuetan.

      Ebaluazio-irizpideak:

      1. Bizikidetzako unitateen ezaugarriak, antolaketa eta funtzionamendua ulertu ditu. b) Arreta emateko orduan etxe bakoitzaren ezaugarriak aintzat hartzea zeinen garrantzitsua den ulertu du. c) Pertsona ardatz duen arretaren uberan sortu diren lanbide berriak deskribatu ditu. d) Ulertu du zer-nolako garrantzia duten giro atsegin, abegitsu, esanguratsu eta terapeutikoek. e) Pertsona ardatz duen arretak pertsonaren familian eta inguruan zer eragin duen aztertu du. f) Ulertu du malgutasunez jardun behar dela, egunerokoan sortzen den egoera bakoitzaren berezitasunetara egokituz. g) Ulertu du zer garrantzi duen diziplinarteko lanak eta horretarako profesionalekin elkarlanean aritu beharra dagoela.

        EZAGUTZAK (60 ordu).

        Pertsonen eskubideak:

        Oinarrizko eskubideak. Bioetikaren printzipioak, mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zainketari aplikatuta. Eskubideen urraketa eguneroko bizitzan. Tutoretza, kuradoretza eta erabakiak hartzeko ahalmena.

        Pertsona ardatz duen arreta:

        Jatorria, erreferenteak eta garapen nagusiak. Arreta tradizionalaren eredua eta pertsona ardatz duen arretarako trantsizioa. Etika, pertsona ardatz duen arretaren oinarri. Pertsona ardatz duen arretaren oinarri arautzaileak eta hura ahalbidetzen duten irizpideak.

        Pertsona ardatz duen arretaren oinarrizko kontzeptuak:

        Mendekotasun-egoeran dagoen pertsona: hurbilpenak. Gizakiaren ahultasuna. Interdependentzia. Duintasuna. Bizitza proiektua. Tratu egokia. Arreta pertsonalizatua: desberdina, banako arretatik haragokoa.

        Pertsona ardatz duen arreta:

        Mendekotasun-egoeran dauden pertsonak. Familiak. Familien egitekoa pertsona ardatz duen arretan. Profesionalak. Erakundeak.

        Pertsona ardatz duen arreta bizitegi guneetan:

        Inplikazioak eta hura ezartzeko ezinbesteko elementuak. Bizitza proiektuaren sustapena bizitegi guneetan. Espazioak eta giroak: Bizikidetzako unitateak. Lanbide-rolak eta horietako bakoitzaren egiteko nagusiak. Jarduera esanguratsuak eta zentzuzkoak. Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonak eta/edo bere familiak arreta eta bizitza planean duen partaidetza. Partaidetza sustatzen duen antolakuntza malgua. Arretako taldeen egonkortasuna Bizikidetzako Unitateetan. Borondatezko ekintza.

        Pertsona ardatz duen arreta etxean:

        Inplikazioak eta hura ezartzeko ezinbesteko elementuak. Bizitza proiektuaren sustapena etxean. Etxebizitza eta ingurua. Lanbide-rolak eta horietako bakoitzaren egiteko nagusiak. Jarduera esanguratsuak eta zentzuzkoak. Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonak eta/edo bere familiak arretan eta bizitza planean duen partaidetza. Arretako taldeen egonkortasuna etxean eta komunitatean. Koordinazio soziosanitarioa. Borondatezko ekintza. Komunitateko esku-hartzea.

        Zahartze-prozesua:

        Zahartze-prozesua, ezaugarriak eta berezitasunak. Adinarekin lotura duten aldaketak, maila biopsikosozialean. Adinari lotutako heterogeneotasuna. Adinari lotutako usteak eta estereotipoak.

        Dementzia eta pertsonen autonomiari eragiten dioten bestelako gaixotasunak:

        Pertsona bera gaixotasunaren aurretik kokatzea; pertsona ardatz duen arretaren ekarpena. Dementzia; dementzia motak eta bakoitzaren ezaugarriak. Pertsonen autonomiari eragiten dioten bestelako gaixotasunak. Dementziaren ondorioak eta osasunarekin lotutako bestelako egoerak, pertsonengan zuzenean zein inguruan.

        2. EREMUAREKIN LOTUTA: ESKU-HARTZE PROFESIONALERAKO BALIABIDEAK ETA ESTRATEGIAK PERTSONA ARDATZ DUEN ARRETAREN ESPARRUAN.

        ESKURATU BEHARREKO GAITASUNAK ETA TREBETASUNAK:

        1. Erreferentziako profesional aritzea, mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren eskubideak errespetatzen direla bermatuz, bai eta esku-hartzeen jarraitutasuna eta koherentzia ere.

          Ebaluazio-irizpideak:

          1. Bermatu du eguneroko arretan mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren eskubideak errespetatzen direla. b) Arreta eta Bizitza Plana prestatu, egokitu eta eguneratu du, mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren, bere familiaren eta beste profesional batzuen laguntzarekin. c) Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren egoeran egon zitezkeen aldaketak aurreikusi ditu, eta bere Arreta eta Bizitza Plana egokitu ditu. d) Lana antolatu du mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren beharren arabera, baliabide propioak eta ingurukoak aintzat hartuz. e) Esku-hartzea jarraitua izateko eta profesionalen eta arreta emateko lanetan parte hartzen duten beste eragile batzuen artean koherentziaz jokatzeko lan egin du. f) Aldez aurretiko erabakiak ahalbidetu ditu, eta prozedura bat dago bizitza amaitzear dagoenerako.

        2. Senideekin, profesionalekin eta/edo inguruko eragileekin harremanetan egotea eta koordinatzea zainketa lanetarako.

          Ebaluazio-irizpideak:

          1. Bizitegi guneko eta/edo komunitateko profesionalekin harremanetan egon eta koordinatu da. b) Senideekin eta inguruko pertsonekin komunikatu eta koordinatu da. c) Ulertu du arreta espezializatua behar duten egoerak identifikatu eta gero laguntza eta aholkuak eskatu behar zaizkiela beste profesionalei. d) Galderak egin dizkie beste profesional batzuei, eta laguntza eman die, pertsona bakoitzari eguneroko arretarik egokiena eskaintzeko.

        3. Konponbideak bilatzea eta ideiak ematea, modu proaktiboan.

          Ebaluazio-irizpideak:

          1. Jarrera proaktiboa izan du, ekiteko gogoarekin eta lana antolatzeko gaitasunarekin. b) Bere jarduerarekin lotutako arazoak konpontzeko autonomia erakutsi du.

        4. Laguntza bideratzeko behar den informazio garrantzitsua eskuratzea, erregistratzea eta kudeatzea.

          Ebaluazio-irizpideak:

          1. Mendekotasun-egoeran dagoen pertsona ezagutzeko behar den informazioa identifikatu eta eskuratu du helburu horretarako diseinatutako tresnak erabiliz. b) Mendekotasun-egoeran dagoen pertsona zaintzeko behar den informazioa erregistratu eta kudeatu du. c) Izaera pertsonaleko informazioa isilpean gorde du.

        5. Tresnak (teknikoak eta teknologikoak) erabiltzea jardun profesionala kudeatzeko eta mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren bizitza proiektua garatzeko.

          Ebaluazio-irizpideak:

          1. Tresna tekniko eta teknologikoak erabili ditu lana modu eraginkorrean egiteko. b) Tresna tekniko eta teknologikoak erabili ditu mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren autonomia sustatzeko. c) Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen Bizitza Proiektua babesteko teknologiak identifikatu ditu, eta pertsona animatu du horiek erabiltzera.

        6. Arreta plana garatzeko erabilgarriak izan daitezkeen komunitateko baliabideak erabiltzea.

          Ebaluazio-irizpideak:

          1. Zainketa eta autozainketa prozesuan lagungarriak izan daitezkeen komunitateko baliabide eta zerbitzuak identifikatu eta erabili ditu. b) Etxean dauden beste zaintzaileei senideak izan zein familiaz kanpokoak izan aholkuak eta laguntza eman dizkie, laguntza egokia emate aldera, eta, behar izanez gero, beste baliabideren bati laguntza eskatuta. c) Etxean dauden beste zaintzaileei argibideak eman dizkie, senideak zein familiaz kanpokoak izan, autozainketari buruz, eta, behar izanez gero, beste baliabideren bati laguntza eskatu.

            EZAGUTZAK (110 ordu).

            Bizitza Historia eta Arreta eta bizitza plana:

            Bizitza Historiaren kontzeptua. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko eduki biografiko garrantzitsuak. Gomendioak jardunbide egokirako gerturatze biografikoa egiten den kasuetan. Arreta eta bizitza planaren kontzeptua. Desberdintasunak banako arreta klasikoko planekiko. Arreta eta bizitza planaren faseak.

            Kasuaren kudeaketa eta profesionalen arteko koordinazioa.

            Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonak, familiak, inguruak eta beste profesional batzuek Arreta eta bizitza planean duten partaidetza.

            Informazioa eskuratzea eta erregistratzea, Arreta eta bizitza plana prestatu eta haren jarraipena egiteko.

            Izaera pertsonaleko informazioaren konfidentzialtasuna.

            Konfidentzialtasuna bermatzeko prozedurak eta protokoloak. Araudia.

            Jardunbide profesionalerako laguntza-produktuak.

            Aldez aurretiko erabakiak eta bizitza amaierako prozedurak.

            Komunitateko baliabideak Arreta eta bizitza plana garatzeko, eta pertsona zaintzailearen autozainketarako:

            Zerbitzuak eta borondatezko ekintza.

            3. EREMUAREKIN LOTUTA: PERTSONALIZAZIOA, EGUNEROKO BIZITZA ETA AUTONOMIAREN SUSTAPENA.

            ESKURATU BEHARREKO GAITASUNAK ETA TREBETASUNAK:

            1. Estrategiak erabiltzea mendekotasun-egoeran dagoen pertsona ezagutzeko, bere osotasunean ulertzeko, bere identitatea eta berarentzat garrantzitsua dena balioetsiz.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Pertsonaren identitatea mantentzeko, biografia, bizitza historia eta balio pertsonalak aztertu ditu, behaketaren entzute aktiboaren eta elkarrizketaren bitartez. b) Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonari on egiten dioten gauzak identifikatu ditu, bere lehentasunei, gustuei eta nahiei lotuta. c) Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren gaitasunak eta indarguneak identifikatu ditu.

            2. Eguneroko jardueretan modu pertsonalizatuan laguntzea hau da, pertsonaren hizkuntza- eta kultura-lehentasunak aintzat hartuta.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Pertsona bakoitzaren balioak errespetatu ditu, harekin harremanetan izan denean. b) Ulertu du zer garrantzi duen egunerokoan ama-hizkuntzak. c) Behar bezala erantzun die mendekotasun-egoeran dauden pertsonen eskaerei. d) Mendekotasun-egoeran dauden pertsonak eroso eta seguru sentiarazi dira, unerik intimoenetan, baita ahul sentitzen diren horietan ere. e) Hausnarketa egin du arriskuak bere gain hartzeari buruz eta eguneroko bizitzako segurtasunaren arteko orekari buruz, betiere pertsonen ongizateari lehentasuna emanez.

            3. Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren partaidetza erraztea eta/edo sustatzea harentzat garrantzitsuak diren jardueretan.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonarentzat garrantzitsuak diren jarduerak identifikatu ditu, bai etxean bai inguruan. b) Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren partaidetza sustatu du, bai eta erabakiak hartzeko gaitasuna ere, proaktiboa izan dadin berarentzat garrantzitsuak diren gauzetan, hala nola, osasunaren arloan eta proiektu pertsonaletan. c) Pertsonarekin batera aukeratu, antolatu eta prestatu ditu aisialdirako jarduera atsegingarriak. d) Baliabide eta laguntza osagarriak bilatu ditu: profesionalak, familia eta bestelako pertsonak. e) Ohitura atsegingarriak identifikatu, errespetatu eta sustatu ditu, mendekotasun-egoeran dagoen pertsonari segurtasuna ematen diotenak, eta bere ongizatea zein bere inguruarena sustatzen dutenak.

            4. Konponbideak bilatzea eta ideiak ematea, modu proaktiboan.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Jarrera proaktiboa izan du, ekiteko gogoarekin eta lana antolatzeko gaitasunarekin. b) Bere jarduerarekin lotutako gorabeherak ebazteko autonomia eta eraginkortasuna erakutsi du. c) Jokabide konplexuen arrazoiak identifikatu ditu, nahitasuna eman gabe, eta horiek kudeatzeko estrategiak aplikatu ditu.

            5. Mendekotasun-egoeran dagoen pertsona bere ingurukoekin harremanetan egoteko bideak sustatzea, pertsonak harreman sozialik garrantzitsuenak mantendu ditzan, eta, hala nahi izanez gero, harreman berriak egiteko.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonak bere inguruarekin harremanetan egoteko dituen aukerak identifikatu eta sustatu ditu. b) Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonak bere inguruarekin harremanetan egoteko espazioak sortu ditu, harreman positiboak sortzeko eta/edo mantentzeko. c) Jarduera sozialak eta aisialdikoak bultzatu dira testuinguru normalizatu eta integratuetan.

            6. Eguneroko bizitzan aukerak hartzeko egoerak sustatzea, eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen erabakiak errespetatzea.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Hautaketak eta erabakiak hartzeko egoerak sustatu ditu. b) Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen jokabideak eta espresioak identifikatu ditu, egin dituzten hautaketetan eta haien lehentasunetan oinarrituta.

            7. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen autonomia, independentzia eta ongizatea sustatzen lagundu dezaketen aldaketak eta/edo elementuak identifikatzea eta bultzatzea haien inguruan.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Giroak eta bertan gertatzen diren aldaketek pertsonen ongizatean duten balioa identifikatu du, eta pertsonen bizi-giroa egokitu eta zaindu du. b) Laguntza-produktuen erabilera sustatu du, laguntza behar duten pertsonak independenteagoak izateko, eta bai beren bai zaintzaileen ongizatea sustatzeko. c) Aldaketak egin ditu inguruan, ohituretan eta/edo tratuan; hala, arrisku posibleak saihestu ditu, eta egoera konplexuak ezabatu edo murriztu ere bai.

                EZAGUTZAK (450 ordu).

                Elementu giltzarriak eta estrategiak mendekotasun-egoeran dagoen pertsona ezagutzeko:

                Biografia, bizitza historia, balioak eta ohiturak.

                Tratu egokia eguneroko jardueretan.

                Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonak edo bere familiak une berezia bizi duenean, laguntza ematea:

                Etxebizitza aldaketa, aldaketa esanguratsuak eguneroko bizitzan, dueluak, bizitzaren amaiera.

                Jarduera garrantzitsuak eta pertsonarentzat zentzua dutenak, eta beren garrantzia pertsonaren ongizatea bermatzeko.

                Komunikatzeko zailtasunak dituzten pertsonek inguruarekin duten interakzioa sustatzeko estrategiak.

                Jokabide konplexuak kudeatzeko estrategiak.

                Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren autodeterminazioa sustatzeko estrategiak: Ingurua kontrolpean duelako sentsazioa eta eguneroko hautaketekin duen harremana.

                Harreman sozialak, pertsonaren ongizatea sustatzeko bidea.

                Muga kognitiboak dituzten pertsonen sexu-harreman gogobetegarriak.

                Giroek eta bizitza-inguruak pertsonaren ongizatean duten eragina.

                Autonomia, segurtasuna eta eguneroko bizitzako arriskuak orekatzeko estrategiak.

                4. EREMUAREKIN LOTUTA: BALIABIDE PERTSONALAK ETA TALDEARENAK.

                ESKURATU BEHARREKO GAITASUNAK ETA TREBETASUNAK:

                1. Norberaren emozioak ulertzea eta estrategiak aplikatzea emozio horiek kudeatzeko.

                  Ebaluazio-irizpideak:

                  1. Kontzientzia-maila nahikoa lortu du emozioaren azpian dagoen beharra identifikatzeko, bai eta horrek gorputz pertzepzioarekin, adimenarekin, usteekin eta jokabidearekin duen lotura ere. b) Hainbat egoeraren eta aldaketaren aurrean norberak jartzen duen erresistentziaz jabetu da. c) Estrategiak sortu ditu emozioaren azpian dagoen beharra betetzeko. d) Eredu emozional propioak esperimentatu eta ulertu ditu, bai eta ni-ni, ni-zu, ni-gu harremanak ere.

                2. Norberak bere burua zaintzeko ardura duela jakitea, eta beste norbait zaintzean ardura horrek nolako garrantzia duen ulertzea.

                  Ebaluazio-irizpideak:

                  1. Ulertu du bere ongizateak on egiten diela besteei. b) Ulertu du zer garrantzi duen bizimodu osasungarriak. c) Estresa kontrolatzeko estrategiak erabili ditu bere burua zaintzeko, eta ohitura berri horiek bere egunerokoan txertatu ditu.

                3. Eguneroko harremanetan ahozko eta hizketaz kanpoko komunikazioaren garrantziaz jabetzea, bai eta pertsonarekiko, bere familiarekiko, inguruarekiko, lankideekiko eta beste profesionalekiko enpatiaren balioaz ere.

                  Ebaluazio-irizpideak:

                  1. Komunikatzeko aukerak identifikatu eta erabili ditu pertsonen ongizatea sustatzeko. b) Estrategiak erabili eta sortu ditu zaintzen ari den pertsonarekin, bere inguruko pertsonekin eta zainketan parte hartzen duten beste profesional edo eragileekin modu eraginkorrean komunikatzeko. c) Modu positibo eta irekian komunikatu da, eta komunikazioaren nondik norakoak identifikatu ditu; hipotesiak, aurreiritziak, estereotipoak, motibazioa, proiekzioa, pertzepzioa, emozioak eta komunikazio paradoxikoa. d) Modu aktibo eta irekian entzun du, aurreiritzi pertsonalak albo batera utzita, igorlearen mezua ez baldintzatzeko, eta pertsonen beharren aurrean ere bere iritzia alboratuz. e) Komunikazioetan, pertsona bakoitzaren denbora errespetatu du, eta ulertu du isiluneek ere garrantzia dutela.

                4. Taldeka lan egitea proiektu partekatuetan, dibertsitatea barne hartuz.

                  Ebaluazio-irizpideak:

                  1. Jarrera positibo eta integratzailea erakutsi du dibertsitatearen arloan. b) Ulertu du arazoak norbera zein taldea garatzeko aukera ere badirela. c) Trebeziaz eta metodoak aplikatuz egin die aurre egoera konplexuei eta ezjakintasun egoerei. d) Estrategiak aplikatu ditu taldearen lana eraginkorragoa izan dadin.

                    EZAGUTZAK (180 ordu).

                    Zainketa eta enpatia.

                    Emozioak kudeatzeko estrategiak.

                    Autozainketa. Norberaren erantzukizuna, eta beste norbait zaintzean erantzukizun horrek duen garrantzia.

                    Autozainketarako estrategiak.

                    Ahozko eta hizketaz kanpoko komunikazioa, eta bien garrantzia pertsonen arteko harremanetan.

                    Komunikazio eraginkorra eta entzute aktiboko teknikak.

                    Taldeko lana eta dibertsitatearen balioa:

                    Taldeko komunikazio egokia lortzeko gaitasunak. Taldearen bilera eraginkorrak. Egoera konplexuei eta ezjakintasun egoerei aurre egiteko gaitasunak eta metodoak. Barne berrikuspena egiteko metodoak, partaidetzan oinarrituak, taldearen lana hobetzeko.

                    d) PROGRAMAREKIN LOTUTAKO TITULUAK.

                    Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko teknikaria. Erizaintzako zaintza osagarrietako teknikaria. Gizarteratzeko goi-mailako teknikaria.

                    Halaber, salbuespen gisa, eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren baimenarekin, 3 urtetik gorako esperientzia duten profesionalek ere parte hartu ahal izango dute espezializazio-programa hauetan; horretarako, enpresa laguntzaileek langile horien hautagaitza proposatu beharko dute.

                    e) SEKTORE EKONOMIKOA ETA ESKATZAILEAK.

                    Sektore ekonomikoa honako hau da: Gerontologia eta Osasuna. Babes, zainketa eta laguntza soziosanitarioko zerbitzuak eskaintzen dituzten elkarteak eta etxean pertsonei laguntza ematearekin lotura duten beste profesional independenteak.

                    f) IRAKASLEEN ETA INSTRUKTOREEN BETEKIZUNAK.

                    1. atala. Irakasleen espezialitateak eta irakaskuntza-atribuzioak, lanbide-espezializazioko programaren ikaskuntza-eremuetan.

                      Prestakuntza-zentroko irakasleek araututako baldintzak bete beharko dituzte jarraian adierazten diren espezialitateetan:

                      (Ikus .PDF)

                    2. atala. Programa osatzen duten ikaskuntza-eremuak beste administrazio-hezkuntza batzuetako zentro pribatu nahiz publikoetan irakasteko eskatzen diren tituluak.

                      Prestakuntza-zentroko irakasleek programako prestakuntza-zikloetako modulu profesionalak emateko araututako baldintzak bete beharko dituzte, titulazioari, prestakuntzari eta lan-esperientziari dagokienez, aurreko atalean irakaskuntza-eremu bakoitzerako adierazi diren irakasleen espezialitateetakoren batean irakasteko.

                    3. atala. Enpresak jarritako langile instruktoreen esperientzia- eta prestakuntza-baldintzak.

                      Prestakuntzan parte hartzen duten enpresen bidez lortutako irakasleek gutxienez 3 urteko esperientzia izango dute programaren profilarekin loturiko ekintzetan, edo, bestela, gutxienez 5 urteko prestakuntza egiaztatuko dute programaren ikaskuntza-emaitzekin lotuta.

a) IDENTIFIKAZIO-DATUAK.

Izena: Retail sektoreko produktu freskoak.

Kodea: EP023.

Iraupena: 900 ordu.

b) LANBIDE-PROFILA.

Konpetentzia orokorra:

Janari-produktuak saltzen dituzten establezimenduetan produktu freskoak prestatzea, manipulatzea, banatzea eta baten bat falta denean gehiago ateratzea, bai eta lan horiek egiten direla kontrolatzea ere. Horrez gain, bezeroei salmenta lagundua eskaintzea eta erakustaltzaria modu egokian mantentzea hots, ezarrita dauden kalitate irizpideak betez, eta araubide higieniko-sanitarioak, laneko zein ingurumeneko arriskuen prebentzioari buruzkoak eta kontsumitzailearen babesari buruzkoak ezarritakoa betetzea.

Lanbide-eremua:

Profesional honek janari-produktuak saltzen dituzten enpresetan egiten du lan, zehazki, produktu freskoen atalean.

Lanpostu eta lanbiderik esanguratsuenak:

Freskoetan espezializatutako saltzailea. Freskoen ataleko arduraduna

Esku-hartze profesionalerako konpetentzia tekniko, pertsonal eta sozialak:

  1. Produktua jasotzea (zentralizatua zein deszentralizatua), egiaztapen kuantitatiboa (fakturak eta albaranak) eta kualitatiboa (zerbitzuaren kalitatea eta baldintzak) egitea, beharrezkoak diren zordunketa/abonuak egitea eta arduradunari hautematen diren gorabeheren berri ematea. b) Atal horri dagozkion ekoizpen eta/edo manipulazio lanak egitea (hala nola, gantza kentzea, zatitzea, xerrak egitea, ontziratzea, etiketak jartzea edo produkturik falta denean gehiago ateratzea), ezarritako prozedurei jarraikiz. c) Atalari dagokion erakustaltzaria prestatzea, ezarritako prozedurei jarraikiz. d) Bezeroak artatzea, atal horretarako ezarri den mailako zerbitzua eta tratua eskainita. e) Produktuen kontserbazio-egoera eta/edo iraungitze-data kontrolatzea, aurrez emandako irizpideen arabera. f) Aurrez emandako irizpideen arabera, atalari dagozkion lanak egitea, prezioak eta kartelak eguneratzea, datuak biltzea eta abar. g) Eremu horretako parametroak mantentzen direla egiaztatzea, eskaera zentralizatua egokia izan dadin, jasotako eskaera gainbegiratzea eta, beharrezkoa bada, hura aldatzea. h) Arduradunei bezeroek eskatutako produktuen eta egindako erreklamazioen berri ematea, emandako zerbitzua hobetze aldera. i) Erakustaltzarian dauden produktuak higiene eta osasungarritasun baldintza egokietan daudela egiaztatzea, eta, arazorik hautemanez gero, ataleko arduradunari jakinaraztea. j) Atal horri dagozkion kalitate-irizpideak betetzen direla kontrolatzea. k) Aldian-aldiko inbentarioa egiten laguntzea. l) Kontrolatzea atal horretako tresnak, makineria eta instalazioak egoki erabiltzen, mantentzen eta garbitzen direla. m) Lanpostuari lotutako segurtasun eta higiene arauak betetzea. n) Arduradun baten ardurapean, ataleko lana erregistratzea , hainbat zerrendatan (kudeaketako zerrendak, ustiapen-kontua...), agertzen diren kontzeptuak interpretatzea eta horiek hobetzen laguntzea. o) Taldeko kudeaketa planeko helburuak modu autonomoan, Hobetzeko Taldeen bitartez edo bestelako moduren batean garatzea, eta helburuak lortzeko beharrezkoak diren ekintzak egitea. p) Taldeko bileretan, foruetan eta lanetan parte hartzea, modu solidarioan, taldeak behar duenaren arabera. q) Lan-egoera berrietara egokitzea, kasuan kasuko lan-esparruarekin loturiko ezagutzak eguneratuz, bizialdi osoko ikaskuntzarako nork bere prestakuntza nahiz eskura dauden baliabideak kudeatuz, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz. r) Gorabeherak edo arazoak ekimenaz eta autonomiaz konpontzea nork bere eskumen-esparruan, sormenaz, modu berritzailean eta norberaren nahiz taldeko kideen lana hobetzeko jarrerarekin jokatuz. s) Maila berean dauden kideekin, gorago dauden lankideekin, bezeroekin eta ardurapean dituzten kideekin komunikatzea. Komunikatzeko bide eraginkorrak erabiliko dira, informazio edo ezagutza egokiak emanez, eta lan-esparruan parte hartzen duten beste pertsonen autonomia eta eskumena errespetatuz.

    c) PRESTAKUNTZA.

    (Ikus .PDF)

    PROGRAMAREN IKASKUNTZAREN EMAITZAK:

    ERANTZUKIZUNA ETA AUTONOMIA JARDUERA PROFESIONALEAN (programaren zeharkakoak)

    Pertsona honek bere gain hartzen du produktu freskoak prestatzeko eta saltzeko erantzukizuna, betiere atal horretako parametroak errespetatuz.

    1. LANBIDE MODULUARI LOTUTA: ELIKADURAREN ARLOKO MARKETINA ETA BEZEROARENTZAKO ARRETA.

    ESKURATU BEHARREKO GAITASUNAK ETA TREBETASUNAK:

    1. Retail sektorearen kontzeptua, merkatuan dauden lehiatzeko joerak eta unean uneko kontsumitzaileen ezaugarriak aztertzea.

      Ebaluazio-irizpideak:

      1. Retail sektorearen ezaugarriak identifikatu ditu, eta horri esker sektorearen ikuspegi globala lortu du. b) Merkatuko joeren ikuspegi osoa lortu du, eta ulertu du nola eragiten dioten retail sektoreari. c) Aintzat hartu ditu garatzeko bidean dagoen ekonomia, aldaketa sozialak eta joera teknologiko berriak. d) Merkatuko egungo kontsumitzaileek erostean dituzten kezkak, nahiak eta motibazioak identifikatu ditu. e) Formatu fisikoak eta digitalak identifikatu ditu, eta horietako bakoitzaren eskaintza ere bai. f) Retail sektorearen bilakaera, negozio-ereduetan egondako aldaketak, kanal aniztasuna (ingelesez, omnichannel) eraldaketa digitala eta eskaintzaren pertsonalizazioa aztertu ditu. g) Bezero ahalduna balioetsi du, ezinbestekoa baita retail negozioak arrakasta izateko.

    2. Laguntza ematea elikaduraren arloko marketin plana prestatzeko, bai eta marketineko ekintzak egiteko ere.

      Ebaluazio-irizpideak:

      1. Inguruko txikizkako beste establezimenduei buruzko informazioa eskuratu du (hala nola, ordutegiak, eskaintzak, sustapenak...) zuzeneko behaketaren eta erosketaren bitartez. b) Eskainitako produktua saltzeko ahalmena aztertu du, bai eta inguruko lehiakideen prezioak ere. c) Xede den publikoari buruzko datuak aztertu ditu, adibidez, erosahalmena, gustuak eta ohiturak. d) Enpresa hornitzaileak eta erabili beharreko banaketa-kanalak identifikatu ditu. e) Janari-produktuen salmentari eragiten dioten faktoreak identifikatu ditu. f) Komunikazio ekintza baten eraginkortasuna baloratzeko erabili diren adierazleak identifikatu ditu. g) Bezeroaren edo bezeroen gogobetetasuna eta arazoak kudeatzeko prozedura lotu ditu transmititu nahi den enpresaren irudiarekin. h) Marketin plana aztertu du bezeroen fidelizazioarekin eta atzeraelikadurarekin lotuta. i) Sustapen-ekintzen eraginkortasuna balioetsi du, emaitzak aztertuta.

    3. Askotariko teknikak aplikatzea erosketak sustatzeko eta bezeroak fidelizatzeko.

      Ebaluazio-irizpideak:

      1. Komunikazio-politikaren helburuak identifikatu ditu, xede den publikoaren eta enpresa-estrategien arabera. b) Elikaduraren arloko negozio baten komunikazioa osatzen duten ekintzak aplikatu ditu, horietako bakoitzaren helburuaren arabera. c) Identifikatu ditu publizitatearen eremuan dauden beharrak, bai eta egin nahi diren ekintzek behar dituzten bitartekoak eta euskarriak ere. d) Sustapen-ekintzak jarri ditu martxan saltokian, xede den publikoa erakartzeko. e) Programatutako komunikazio ekintzak bideratu ditu, kontuan hartuta, besteak beste, honako hauek: zer negozio mota den, janari-produktua nolakoa den, eskari handiko edo gutxiko epea den, produktuak zer urtarokotasun duen eta eskualdeko jarduera komertzialak nolako bilakaera duen. f) Kontuan hartu ditu bezero mota bakoitzaren kontsumo ohituretan egondako aldaketak eta horien eragina, eta, beharrezkoa izan denean, merkatu-segmentu berriei zuzendutako sustapen-ekintzak proposatu ditu.

    4. Janari-produktuen salmenta prezioa osatzen duten elementuak aztertzea, bai eta prezioak finkatzeko eta kostuak kalkulatzeko metodoak ere.

      Ebaluazio-irizpideak:

      1. Janari-produktuen salmenta-prezioa ezartzeko irizpide komertzialak identifikatu ditu. b) Janari-produktuak saltzen dituen enpresa batean existitzen diren kostuak eta lotutako zergak bereizi ditu. c) Janari-produktuen errendimendua egiaztatzeko proben edukia deskribatu du. d) Hainbat janari -produkturen laginketa eta marjina komertzialak kalkulatu ditu, lanari dagokion softwarea erabiliz, horien arabera salmenta-prezioa ezartzeko.

    5. Produktu freskoetan aditua den pertsonaren kontzeptua aztertzea, saltzailea den ikuspuntutik, bere ezaugarriak eta trebeziak kontuan hartuz.

      Ebaluazio-irizpideak:

      1. Hainbat motatako saltzaileak identifikatu ditu. b) Saltzaileari dagozkion funtzioak barneratu ditu.

    6. Bezeroaren beharrak eta erosteko dituen motibazioak identifikatzea.

      Ebaluazio-irizpideak:

      1. Bezeroen motibazioak eta beharrak identifikatu ditu. b) Inplikazioa motibazio mota bezala identifikatu du, oinarrizko osagaiak kontuan hartuz. c) Erosteko erabakia hartzeko hainbat irizpide bereizi ditu: alderdi ekonomikoa, pasiboa, emozioak eta arrazionaltasuna.

    7. Bezero motak bereiztea.

      Ebaluazio-irizpideak:

      1. Hainbat bezero mota identifikatu ditu, honako irizpide hauek oinarri hartuta: produktua, produkturen indarraldia, zein maiztasunarekin erosten duen, zenbat erosten duen eta kontsumitzailearen ezaugarri pertsonalak. b) Hainbat bezero mota bereizi ditu beren ezaugarri pertsonaletan oinarrituta.

    8. Salmenta-prozesua aztertzea bezeroak bizi duen esperientziaren funtsezko elementu bezala.

      Ebaluazio-irizpideak:

      1. Salmentaren kontzeptua barneratu du. b) Kontaktuaren faseak identifikatu ditu, jarrera, espresioa, oztopoak eta hurbiltzeko moduak kontuan hartuz. c) Bereizi ditu bezeroaren beharrak ezagutzeko balio duen galdeketaren faseak. d) Salmenta-taktikak identifikatu ditu, salmenta-argumentarioari erreparatuta. e) Eragozpen motak deskribatu ditu, horietako bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz. f) Itxiera-faseak aplikatu ditu: itxiera, salmenta osagarria eta agurra.

    9. Ulertzea erosketa egiteko unea zerbitzu-zikloaren edo erosketaren esperientziaren zati bat dela.

      Ebaluazio-irizpideak:

      1. Zerbitzu-zikloaren esanahia ulertu du. b) Erosteko unean, arreta desberdindu edo pertsonalizatua eman dio bezeroari. c) Zerbitzu-zikloaren unea identifikatu du, itxaropenak eta jasotako zerbitzua aintzat hartuz.

    10. Bezeroak fidelizatzeko prozesua aztertzea.

      Ebaluazio-irizpideak:

      1. Bezeroen fidelizazioaren kontzeptua barneratu du. b) Bezeroen gogobetetasuna identifikatu du, eskainitako zerbitzu moten arabera. c) Bezeroak fidelizatzeko prozesua jarri du martxan, ohiko bezeroak izan daitezen.

        EZAGUTZAK. (250 ordu).

        Retail sektorea:

        Retail sektorearen ezaugarriak. Sektorean lehiatzeko joerak eta kontsumitzaileen ezaugarriak. Merkatuko joeren ikuspegi osoa, eta Retail sektorean duten eragina: globalizazioa, krisia, internet sakelakoan, cloud technology, big data, elkarlaneko ekonomia, gizarte zaharkituak, kontsumitzaileen kezka berriak (etika eta pribatutasuna), erosahalmenaren hazkundea. Shopper edo kontsumitzaileak: egungo kontsumitzaileen ezaugarriak, nahiak, kezkak eta erosteko motibazioak. Eskainitako formatuak: formatu fisikoak eta digitalak. Retail sektorearen bilakaera: negozio-ereduetako aldaketak. Kanal aniztasuna. Eraldaketa digitala. Eskaintza pertsonalizatua. Shopper edo kontsumitzailea, ezinbestekoa negozioak arrakasta izateko: bezero ahaldundua.

        Janari-produktuen salmentako marketina:

        Merkatu-azterketa: Xedeko publikoa: ezaugarriak. Kontsumitzailearen portaeraren azterketa. Lehiakideak: Eskainitako produktuak, marketineko estrategiak eta abar. Marketineko ekintzak janari-produktuen salmentarako. Janari-produktuak negozio-ideiarekin lotuta: ezaugarriak eta urtarokotasuna. Helburua. Banatzaileak. Enpresa hornitzaileak Publizitate-ekintzen antolaketa janari-produktuen salmentan: Komunikazioaren helburuak. Xede den publikoa. Enpresaren estrategiak. Janari-produktuak sustatzeko teknikak. Merkatu-segmentu berrietara heltzeko ekintza posibleak Sustapen-ekintzak balioesteko irizpideak. Aurretik ezarritako helburuak eta lortu direnak. Adierazleak. Emaitzak aztertzea. Produktuaren errentagarritasuna neurtzea. Enpresa-irudiaren balioespena. Bezeroaren gogobetetasuna.

        Janari-produktuen salmenta-prezioa:

        Prezioak finkatzeko metodoak. Irizpideak: kostua, lehian eta merkatuaren eskarian oinarrituta. Janari-produktuak saltzearen kostua kalkulatzea. Irabaziak kalkulatzea. Janari-produktu bakoitzari lotutako zergak. Janari-produktuen errendimendua neurtzeko probak: Publikoarentzako salmenta-prezioa. Laginketa kalkulatzea. Prezioak finkatzea. Marjina komertziala. Osagaiak eta kalkulua. Itopuntua. Merkatuaren joera. Merkatuaren fluktuazioak.

        Produktu freskoetan aditua den profesionala, saltzailea den ikuspuntutik:

        Ezaugarriak eta trebeziak. Saltzaile motak. Saltzailearen funtzioak.

        Bezeroen beharrak eta erosteko motibazioak:

        Bezeroen motibazioa eta beharrak: funtzionalak, sentsorialak eta sinbolikoak. Inplikazioa motibazioa bezala: inplikazioaren oinarrizko osagaiak. Erosteko erabakia hartzeko irizpideak: alderdi ekonomikoa, pasiboa, emozioak eta arrazionaltasuna.

        Bezero motak:

        Bezero motak, hainbat irizpideren arabera: produktua, produkturen indarraldia, zein maiztasunarekin erosten duen, zenbat erosten duen eta kontsumitzailearen ezaugarri pertsonalak zein diren. Bezero motak, haien ezaugarri pertsonaletan oinarrituta.

        Salmenta-prozesua:

        Definizioa: zer esan nahi du saltzeak? Kontaktu fasea: jarrera, espresioa, ohiko oztopoak eta hurbiltzeko moduak. Galdeketa, bezeroaren beharrak ezagutzeko. Salmenta-teknikak: argumentarioa. Eragozpen motak: oinarridunak eta oinarririk gabekoak. Itxiera-fasea: itxiera, salmenta osagarria eta agurra.

        Zerbitzu-zikloa edo erosketaren esperientzia:

        Definizioa: zerbitzu-zikloaren esanahia. Arreta desberdindua edo pertsonalizatua. Zerbitzu-zikloaren uneak: itxaropenak vs jasotako zerbitzua.

        Bezeroa fidelizatzea:

        Fidelizazioaren kontzeptua. Bezeroaren gogobetetasuna. Zerbitzu motak: egokia, espero dena, nahi dena. Bezeroa fidelizatzeko prozesua.

        2. LANBIDE MODULUAREKIN LOTUTA: FRESKOEN ATALETAKO GAMEN, PRODUKTUEN TRATAMENDUEN ETA PROZESUEN EZAGUTZA.

        ESKURATU BEHARREKO GAITASUNAK ETA TREBETASUNAK:

        1. Freskoen ataletako produktuak aztertzea.

          Ebaluazio-irizpideak:

          1. Harategiko produktuen gamak (behia, txerria, ardia, untxia eta hegaztiak), kalitateak, jatorria eta abar identifikatu ditu. b) Urdaitegiko produktuen gamak (produktu egosiak, gaztak, pateak, haragizko janari onduak eta urdaiazpiko onduak), kalitateak, jatorria eta abar identifikatu ditu. c) Arrandegiko produktuen gamak (arrainak, itsaskiak, zefalopodoak eta gourmet produktuak), kalitateak, jatorria eta abar identifikatu ditu. d) Okindegiko ogi eta opilen gamak, kalitateak, jatorria eta abar identifikatu ditu. e) Frutategiko produktuen gamak (frutak, barazkiak, moztutako frutak, nekazaritza ekologikoa eta 4. gama), kalitateak, jatorria eta abar identifikatu ditu. f) 5. gamako produktuak identifikatu ditu aurrez prestatutako plateren eta plater aurrekozinatuen atalean.

        2. Saltokian janari-produktuak jasotzeko baldintzak ezartzea, kontuan hartuta kalitateko irizpideak, irizpide higieniko-sanitarioak, garraioa eta lotutako dokumentazioa.

          Ebaluazio-irizpideak:

          1. Egindako eskaera eta hartutako salgaia bat datozela egiaztatzeko prozedura deskribatu du, kopuruari, entrega-epeari, kalitateari eta prezioari dagokienez. b) Jasotako janari-produktuen trazabilitatea egiaztatu du, horien dokumentazioa eta etiketak aztertuz. c) Garraiatutako salgaien ontzien egoera eta tenperatura egiaztatu ditu, eta atzera bota ditu hotz-katea etetearen ondorioz baldintza egokietan ez zeudenak. d) Jasotako janari-produktuen kalitatea balioetsi du; horretarako, garraioaren baldintza higienikoak, tenperatura, ontziak eta biltegiratzeko modua aztertu ditu. e) Kanpoko enpresaren batek garraiatutako janari-produktuen iraungitze-data begiratu du. f) Enpresa hornitzaileei salgaiak itzultzeko prozedura identifikatu du. g) Jasotako salgaien dokumentazioa alderatu du erregistro informatikoarekin. h) Aplikazio informatiko zehatzak erabili ditu.

        3. Saltokietako biltegietan salgaiak gordetzeko prozedurak errespetatzea, horien urtarokotasunaren, kalitate higieniko-sanitarioaren eta ezaugarrien arabera, baldintzarik egokienetan egon daitezen.

          Ebaluazio-irizpideak:

          1. Biltegiak zonaka antolatu ditu, elikagaien ezaugarrien arabera: izoztuak, freskoak, hoztuak edo ez-galkorrak. b) Salgaiak, ekipamenduak eta tresnak deskargatzeko, manipulatzeko eta lekualdatzeko protokoloa aplikatu du, arriskuak prebenitzeko eta hondakinak kudeatzeko araudia kontuan hartuz. c) Saltokietako makineria erabili du enpresa barruan salgaiak garraiatzeko, lekualdatu beharreko salgaien eta erabileraren arabera. d) Janari-produktuak kontserbatzeko irizpideak eta horiek kontsumitzeko ordena lotu ditu saltokiko biltegian duten lekuarekin. e) Beharrezkoa izan denean, produktuak lekualdatu ditu, biltegia berrantolatzeko, kontuan hartuta horien birjartzea, produktu berriak eta egon litezkeen arazoak. f) Biltegiko seinaleak ezagutzen ditu, eta badaki zein den horien helburua. g) Saltokietako biltegien tenperatura, ordena eta garbitasuna lotu ditu biltegiratu beharreko produktuekin.

        4. Janari-produktuak dituzten ganberen eta biltegien kudeaketan laguntzea, hornidura-beharrak kalkulatzea, salmentak aurreikustea eta elikagaiak saltzen dituzten atalen beharrei erantzutea.

          Ebaluazio-irizpideak:

          1. Saltokiko ganberaren eta biltegiaren inbentarioa egin eta eguneratu du, indarrean dagoen legedia aplikatuz, gastu- eta hornidura-beharrak kalkulatzeko. b) Ganberaren eta biltegiaren inbentarioa eguneratuta mantendu du, aplikazio informatiko zehatzak erabiliz. c) Hainbat stock mota identifikatu ditu, besteak beste, segurtasunekoa, galera ezezagunena eta lermarena (galera ezaguna), eskariaren, produktuaren txandakatzearen, urtarokotasunaren eta ganberaren zein biltegiaren edukieraren arabera. d) Aurreikusitako erosketen eta benetakoen zifren artean hautemandako desbideratzeen zergatiak aztertu ditu. e) Janari-produktuen hornidura antolatzeko orduan aintzat hartu beharreko aldagaiak identifikatu ditu, hala nola, eskari handiko edo gutxiko epea den, produktuaren urtarokotasuna eta eskualdeko jarduera komertzialaren bilakaera. f) Aplikazio informatiko zehatzak erabili ditu.

        5. Haragia eta haragizko produktuak zatitzea, prestatzea eta aurkeztea, pieza bakoitzari eta bere helburuari dagokion teknika aplikatuta, eta betiere araudi higieniko-sanitarioa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betez.

          Ebaluazio-irizpideak:

          1. Haragizko produktuen egoera aztertu du, usainari eta koloreari erreparatuz. b) Tenperatura-tarteak, manipulazio-jardunbide egokia, trazabilitatea, balio-bizitza eta garbiketako erreferentzia erabilgarriak identifikatu ditu. c) Haragiari eta haragizko beste produktuei hezurra kendu die, eta moztu egin ditu, teknika egokiak erabiliz eta araudi higieniko-sanitarioa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betez. d) Haragizko produktu freskoak prestatu dira, hala nola, haragi txikitua, ontzutua eta saltxitxa freskoak. e) Haragia edo haragizko bestelako produktuak mozteko hainbat modu ezagutzen ditu, eta lotu ditu piezak sukaldaritzan izango duen erabilerarekin. f) Hainbat teknika erabili ditu haragia edo haragizko bestelako produktuak mozteko, produktuaren eta sukaldaritzan izango duen erabileraren arabera. g) Haragia edo haragizko bestelako produktuak jarri ditu erakustaltzarietan, aurrez ezarritako irizpideak aplikatuz, kontserbazio baldintza, freskotasun eta itxura egokia dutela bermatzeko. h) Haragizko produktuak ontziratu eta etiketatu ditu, bakoitza bere ezaugarrien eta bezeroaren eskakizunen arabera; horretarako, aplikazio informatiko zehatzak erabili ditu. i) Laneko arriskuen eta arrisku higieniko-sanitarioen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du, eta NBE egokiak erabili ditu. j) Harategiko lan-eremuak ordenatzeko eta garbitzeko baldintzak gainbegiratu ditu. k) Harategian hondakinak biltzeko eta kudeatzeko irizpideak aplikatu ditu.

        6. Urdaitegiko produktuak zatitzea, prestatzea eta aurkeztea, pieza bakoitzari eta bere helburuari dagokion teknika aplikatuta, eta betiere araudi higieniko-sanitarioa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betez.

          Ebaluazio-irizpideak:

          1. Urdaitegiko produktuen egoera aztertu du, usainari, eta zaporeari erreparatuz, eta ozpindu diren begiratuta. b) Urdaiazpikoak, gaztak eta gourmet produktuak jarri ditu erakustaltzarietan, horietako bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz. c) Tenperatura-tarteak, manipulazio-jardunbide egokia, trazabilitatea, balio-bizitza eta garbiketako erreferentzia erabilgarriak identifikatu ditu. d) Urdaiazpikoaren zatiak identifikatu ditu, eta kontuan izan ditu mozteko eta hezurra kentzeko teknikak, kategoriaren eta kalitatearen arabera. e) Gaztak mozteko hainbat modu ezagutzen ditu, eta lotu ditu piezak sukaldaritzan izango duen erabilerarekin. f) Hainbat taula prestatu ditu kontsumorako (gazta, urdaiazpikoa eta hestebeteak), produktuaren eta sukaldaritzan izango duen erabileraren arabera, produktuak mozteko teknika egokiak erabiliz. g) Produktuaren zenbait ezaugarri identifikatu ditu: gazten hauskortasuna, dentsitatea, gogortasuna eta krematsutasuna; eta sukaldaritzan nola erabiliko diren zehaztu du. h) Produktuak ontziratu eta etiketatu ditu, bakoitza bere ezaugarrien eta bezeroaren eskakizunen arabera; horretarako, tresna informatiko zehatzak erabili ditu. i) Segurtasun- eta babes-elementuak jarri ditu. j) Laneko arriskuen eta arrisku higieniko-sanitarioen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du, eta NBE egokiak erabili ditu. k) Urdaiazpikoak, gaztak eta gourmet produktuak jarri ditu erakustaltzarietan; horretarako, kontuan hartu ditu horietako bakoitzaren ezaugarriak eta erakustaltzariak muntatzeko irizpideak. l) Urdaitegiko lan-eremua ordenatzeko eta garbitzeko baldintzak gainbegiratu ditu. m) Urdaitegian hondakinak biltzeko eta kudeatzeko irizpideak aplikatu ditu.

        7. Arrainak eta itsaskiak zatitzea, prestatzea eta aurkeztea, pieza bakoitzari eta bere helburuari dagokion teknika aplikatuta, eta betiere araudi higieniko-sanitarioa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betez.

          Ebaluazio-irizpideak:

          1. Arrain freskoen egoera begiratu du, kontuan hartuta ezaugarri organoleptikoak, urtarokotasuna, gutxieneko neurriak eta kontserbazio-egoera. b) Tenperatura-tarteak, manipulazio-jardunbide egokia, trazabilitatea, balio-bizitza eta garbiketako erreferentzia erabilgarriak identifikatu ditu. c) Arrainak garbitu, ezkatak eta azala kendu, xerrak egin eta zatitu ditu, eta, hala dagokionean, burua, erraiak eta hezurra ere kendu dizkie, kontuan hartuta zer espezie den eta sukaldaritzan nola erabiliko den. d) Hainbat teknika erabili ditu produktuak agindutako tamainan, moduan eta kalitatearekin mozteko, arrain motaren eta sukaldaritzan izango duen erabileraren arabera. e) Arrainak eta itsaskiak jarri ditu erakustaltzarietan, izotzarekin eta ureztatzeko sistemarekin, behar bezala kontserbatzeko, fresko mantentzeko eta erakargarriak izateko. f) Aurrez ezarritako irizpideak aplikatu ditu erakustaltzariak muntatzeko. g) Itsaskiak prestatu ditu, agindutako tamainan, moduan eta kalitatearekin, itsaski motaren eta sukaldaritzan izango duen erabileraren arabera. h) Produktuak ontziratzeko eta etiketatzeko teknikak aplikatu ditu, bakoitza bere ezaugarrien eta bezeroaren eskakizunen arabera; horretarako, aplikazio informatiko zehatzak erabili ditu. i) Arrandegiko lan-eremua ordenatzeko eta garbitzeko metodoak zehaztu ditu. j) Laneko arriskuen eta arrisku higieniko-sanitarioen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du, eta NBE egokiak erabili ditu. k) Arrandegian hondakinak biltzeko eta kudeatzeko irizpideak aplikatu ditu.

        8. Fruta eta barazkien erretiluak prestatzea, kontsumoari egokituta, salmenta-irizpideen arabera, laneko arriskuen prebentzioari eta arrisku higieniko-sanitarioei buruzko araudia aplikatuz.

          Ebaluazio-irizpideak:

          1. Fruta eta barazkien egoera aztertu du, tamainari, heldutasun-mailari eta itxurari erreparatuz. b) Tenperatura-tarteak, manipulazio-jardunbide egokia, trazabilitatea, balio-bizitza eta garbiketako erreferentzia erabilgarriak identifikatu ditu. c) Aztertu du frutak eta barazkiak nola jarri diren erakustaltzarietan eta erretiluetan, besteak beste, urtarokotasunaren, kalitatearen eta kalibrearen arabera. d) Frutak eta barazkiak zatitu eta ontziratu ditu, agindutako tamainan, moduan eta kalitatearekin, bakoitza bere ezaugarrien eta bezeroaren eskakizunen arabera. e) Produktuak ontziratzeko eta etiketatzeko teknikak aplikatu ditu, bakoitza bere ezaugarrien eta bezeroaren eskakizunen arabera; horretarako, aplikazio informatiko zehatzak erabili ditu. f) Fruta eta barazkien erretiluak prestatu ditu, agindutako tamainan, moduan eta kalitatearekin, bakoitza bere ezaugarrien eta bezeroaren eskakizunen arabera. g) Frutak eta barazkiak jarri ditu erakustaltzarietan eta erretiluetan, aurrez ezarritako irizpideak aplikatuz. h) Laneko arriskuen eta arrisku higieniko-sanitarioen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du. i) Fruta eta barazkien atalean hondakinak biltzeko eta kudeatzeko irizpideak aplikatu ditu.

        9. Askotariko ogiak, opilak, gozogintzako gaiak eta pastelak prestatzea, manipulatzea eta aurkeztea, betiere araudi higieniko-sanitarioa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betez.

          Ebaluazio-irizpideak:

          1. Okintzako produktuak prestatzeko prozedurak identifikatu ditu, kontuan hartuta produktu bakoitzaren ezaugarriak. b) Opilak prestatzeko prozedurak identifikatu ditu, kontuan hartuta produktu bakoitzaren propietateak. c) Hainbat hartzidura mota ezagutzen ditu, kontuan hartuta oreak izoztuta dagoenetik labean sartzen den arte dituen ezaugarriak. d) Tenperatura-tarteak, manipulazio-jardunbide egokia, trazabilitatea, balio-bizitza eta garbiketako erreferentzia erabilgarriak identifikatu ditu. e) Ogiek, opilek, gozogintzako gaiek eta pastelek behar dituzten konposizio eta apainketa lanak egin ditu. f) Ogiak, opilak, gozogintzako gaiak eta pastelak ontziratu, bilgarrian sartu eta etiketatu ditu, edo lan horiek gainbegiratu ditu, aplikazio informatiko zehatzak erabiliz. g) Produktuak jarri ditu erakustaltzarietan, bitrinetan eta erretiluetan, aurrez ezarritako irizpideak aplikatuz. h) Laneko arriskuen eta arrisku higieniko-sanitarioen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du, eta NBE egokiak erabili ditu. i) Okindegian hondakinak biltzeko eta kudeatzeko irizpideak aplikatu ditu.

            5. gamako produktuak prestatzea eta aurkeztea, betiere araudi higieniko-sanitarioa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betez.

            Ebaluazio-irizpideak:

            5. gamako produktuak prestatzeko teknikak aplikatu ditu. b) Sukaldaritzako teknikak aplikatu ditu 5. gamako produktuak lortzeko. c) 5. gamako produktuak kontserbatzeko teknikak aplikatu ditu (pasteurizazioa, denboren eta tenperaturen kontrola, iraungitze-daten egiaztapena laborategian. APPCC). d) Tenperatura-tarteak, manipulazio-jardunbide egokia, trazabilitatea, balio-bizitza eta garbiketako erreferentzia erabilgarriak identifikatu ditu. e) 5. gamako produktuak ontziratu eta aurkeztu ditu, erakustaltzariak muntatzeko aurrez ezarritako irizpideak aplikatuta. f) 5. gamako produktuen etiketatzea eta trazabilitatea egin du, aplikazio informatiko zehatzak erabiliz. g) Araudi higieniko-sanitarioa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du 5. gamako produktuak prestatzean. h) 5. gamako produktuen atalean hondakinak biltzeko eta kudeatzeko irizpideak aplikatu ditu.

            EZAGUTZAK. (500 ordu).

            Freskoen ataletako produktuen gamak:

            Haragia: behia, txerria, ardia, untxia eta hegaztiak. Haragizko produktuen ezaugarriak: Organoleptikoak. Kalitatea. Jatorria. Elikagaien kalitateko Europako eta Espainiako zigiluak. Trazabilitatea. Urdaitegiko produktuak: egosiak, gaztak, pateak, haragizko produktu onduak eta urdaiazpiko onduak. Urdaitegiko produktuen ezaugarriak: Organoleptikoak. Kalitatea. Jatorria. Elikagaien kalitateko Europako eta Espainiako zigiluak. Trazabilitatea. Arrandegiko produktuak: arrainak, itsaskiak eta zefalopodoak. Gourmet produktuak. Arrandegiko produktuen ezaugarriak: organoleptikoak, urtarokotasuna, gutxieneko neurriak eta kontserbazio-egoera. Elikagaien kalitateko Europako eta Espainiako zigiluak. Trazabilitatea. Ogia, opilak, gozogintzako gaiak eta pastelak. Ogien, opilen, gozogintzako gaien eta pastelen ezaugarriak: organoleptikoak, kalitatea, jatorria. Elikagaien kalitateko Europako eta Espainiako zigiluak. Trazabilitatea. Frutategiko produktuak: frutak, barazkiak, 4. gamako produktuak (poltsaratuak), moztutako frutak eta nekazaritza ekologikoa. Fruta eta barazkien ezaugarriak: Organoleptikoak. Kalitatea. Jatorria. Elikagaien kalitateko Europako eta Espainiako zigiluak. Trazabilitatea. 5. gama: Produktu kozinatuak eta ontziratuak, kontsumitzeko prest. 5. gamako produktuen ezaugarriak: kalitatea eta trazabilitatea.

            Elikaduraren arloko saltoki batean janari-produktuak jasotzeko baldintzak:

            Eskaerak ikuskatzeko prozedura. Kopurua, entrega-epea, kalitatea eta prezioa. Janari-produktuen trazabilitatea. Dokumentazioa eta etiketak. Garraiatutako salgaien bilgarriaren egoera eta produktuen tenperatura. Jasotako janari-produktuen kalitatea. Garraioaren baldintza higienikoak, eta tenperaturaren, bilgarrien, ontzien eta biltegiratzeko moduaren kontrola. Garraiatutako produktuen iraungitze-data. Janari-produktuak hornitzaileei itzultzeko prozesua. Jasotako produktuen dokumentazioarekin lotutako erregistro informatikoa. Aplikazio informatiko zehatzak.

            Janari-produktuak biltegiratzeko baldintza ezin hobeak:

            Biltegiak zonakatzea. Produktuen ezaugarriak: Kontserbazioa eta hoztea. Salgaiak deskargatzeko, bilgarrietatik ateratzeko, manipulatzeko eta lekualdatzeko prozedurak. Ekipamendua eta erremintak. Makineria, ekipamenduak eta biltegiko erremintak. Produktu pisutsuak. Kontserbatzeko irizpideak. Janari-produktuak kokatzea, lekualdatzea eta birjartzea. Janari-produktuen biltegian seinaleak jartzeko irizpideak. Helburua eta segurtasuna. Biltegiratzeko baldintzak. Kontserbazioaren eta kontsumoaren araberako kokalekua. Tenperatura, ordena eta garbiketa. Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak. NBEak. Hondakinak kudeatzeari buruzko arauak.

            Janari-produktuen biltegiaren kudeaketa:

            Inbentarioak egiteko eta eguneratzeko prozedurak: izakinen balorazioa, irizpideak eta balorazioa egiteko metodoak: FIFO eta PMP. Gastu- eta hornidura-beharrak. Inbentarioa erregistratzeko eta mantentzeko prozedurak. Aplikazio informatiko zehatzak. Stockak kudeatzeko metodoak: Segurtasuna, optimoa eta minimoa. Galerak: ezaguna eta ezezaguna. Lerma: naturala, deshidratazioagatik; fisikoa, hondatzeagatik; edo iraungitzea. Aurreikusitako erosketen eta benetakoen zifren arteko desbideratzeen balorazioa. Arrazoiak eta azterketa. Janari-produktuen stocken txandakatze-ratioa. Produktuen hornidura. Horniduren antolaketa. Urtarokotasuna, eskaria dagoen aldiak eta jardueraren bilakaera. Aplikazio informatiko zehatzak.

            Haragiaren eta haragizko bestelako produktuen atala:

            Kanalei eta haragizko piezei hezurra kentzeko eta zatikatzeko teknikak. Haragizko produktu freskoen deribatuak prestatzeko teknikak: Haragi txikitua, ontzutua, saltxitxa freskoak eta abar. Piezak eta haragizko produktuen deribatuak zatitzeko moduak. Sukaldaritzako erabilera. Erakustaltzarietan haragizko produktuak jartzeko teknikak: kontserbazioa, freskotasuna eta itxura erakargarria. Haragizko produktuak eta horien deribatuak ontziratzeko eta etiketatzeko prozedurak. Ontziratzeko materialak. Etiketatzeko teknikak. Barra-kodea. Janari-produktuen errotuluak. Arriskuen prebentzioari buruzko araudia. Araudi higieniko-sanitarioa. NBEak. Kalitatea: tenperatura-tarteak, manipulazio-jardunbide egokia, trazabilitatea, balio-bizitza eta garbiketako erreferentzia erabilgarriak. Atala batuta uzteko prozedurak. Hondakinak kudeatzeari buruzko arauak. Aplikazio informatiko zehatzak.

            Urdaitegiko produktuen atala:

            Urdaiazpikoak: Urdaiazpikoaren atalak. Kategoriak eta kalitateak. Zatitzeko eta hezurra kentzeko teknikak: eskuzkoak eta mekanikoak. Gaztak zatitzeko eta mozteko teknikak. Ezaugarriak. Gazta, urdaiazpiko eta hestebeteen taulak. Ezaugarriak: zer usain eta zapore dituen eta mina ote den. Gaztak. Ezaugarriak: hauskortasuna, dentsitatea, gogortasuna eta krematsutasuna. Sukaldaritzan nola erabiliko den. Erakustaltzarietan gaztak, urdaiazpikoak eta gourmet produktuak jartzeko teknikak. Arriskuen prebentzioari buruzko araudia. Araudi higieniko-sanitarioa. NBEak. Produktuak ontziratzeko eta etiketatzeko prozedurak. Ontziratzeko materialak. Segurtasun- eta babes-elementuak. Etiketatzeko teknikak. Barra-kodea. Janari-produktuen errotuluak. Kalitatea: tenperatura-tarteak, manipulazio-jardunbide egokia, trazabilitatea, balio-bizitza eta garbiketako erreferentzia erabilgarriak. Atala batuta uzteko prozedurak. Hondakinak kudeatzeari buruzko arauak. Aplikazio informatiko zehatzak.

            Arrainen eta itsaskien atala:

            Arraina garbitzeko prozedurak: ezkatak kentzea, azala kentzea, xerrak egitea, burua kentzea, erraiak kentzea eta hezurrak kentzea. Arrain zatiak egiteko teknikak. Sukaldaritzan nola erabiliko den eta zer arrain mota dauden. Erakustaltzarietan arrainak jartzeko teknikak: kontserbazioa, freskotasuna eta itxura erakargarria. Itsaskiak prestatzeko prozedurak: tamaina, forma, kalitatea, mota eta sukaldaritzan nola erabiliko den. Arraina eta itsaskiak ontziratzeko eta etiketatzeko prozedurak. Ontziratzeko materialak. Etiketatzeko teknikak. Barra-kodea. Janari-produktuen errotuluak. Arriskuen prebentzioari buruzko araudia. Araudi higieniko-sanitarioa. NBEak. Kalitatea: tenperatura-tarteak, manipulazio-jardunbide egokia, trazabilitatea, balio-bizitza eta garbiketako erreferentzia erabilgarriak. Atala batuta uzteko prozedurak. Hondakinak kudeatzeari buruzko arauak. Aplikazio informatiko zehatzak.

            Fruta eta barazkien atala:

            Frutak eta barazkiak erakustaltzarietan eta erretiluetan jartzeko teknikak. Urtarokotasuna, kalitatea eta kalibrea. Propietateak eta kontserbazioa. Frutak eta barazkiak aurkezteko eta zatitzeko prozedurak. Frutak eta barazkiak erretiluetan jartzeko eta ontziratzeko prozedurak. Arriskuen prebentzioari eta baldintza higieniko-sanitarioei buruzko araudia. Kalitatea: tenperatura-tarteak, manipulazio-jardunbide egokia, trazabilitatea, balio-bizitza eta garbiketako erreferentzia erabilgarriak. Produktuak ontziratzeko eta etiketatzeko prozedurak. Ontziratzeko materialak. Etiketatzeko teknikak. Barra-kodea. Janari-produktuen errotuluak. Atala batuta uzteko prozedurak. Hondakinak kudeatzeari buruzko arauak. Aplikazio informatiko zehatzak.

            Okintza eta opilgintza:

            Okintzako eta opilgintzako produktuak prestatzeko teknikak. Opilgintzako produktuak prestatzeko teknikak, orea izoztuta dagoenetik labean sartzen den arte. Okintzako eta opilgintzako produktuen hartzidura. Okintzako eta opilgintzako produktuak apaintzeko teknikak. Okintzako eta opilgintzako produktuak ontziratzea eta etiketatzea. Ontziratzeko materialak. Etiketatzeko teknikak. Barra-kodea. Janari-produktuen errotuluak. Okintzako eta opilgintzako produktuak aurkezteko eta erakustaltzarietan jartzeko teknikak. Arriskuen prebentzioari buruzko araudia. Araudi higienikoa eta sanitarioa okintzako eta opilgintzako lantegian. NBEak. Kalitatea: tenperatura-tarteak, manipulazio-jardunbide egokia, trazabilitatea, balio-bizitza eta garbiketako erreferentzia erabilgarriak. Atala batuta uzteko prozedurak. Hondakinak kudeatzeari buruzko arauak. Aplikazio informatiko zehatzak.

            1. gamako produktuen atala:

            1. gamako produktuekin lotura duten aurretiazko elaborazioak eta sukaldaritzako teknikak. 5. gamako produktuak kontserbatzeko teknikak. Ontziratzea, etiketatzea eta trazabilitatea: Ontziratzeko materialak. Etiketatzeko teknikak. Barra-kodea. Janari-produktuen errotuluak. Erakustaltzarian jartzeko teknikak. Araudia: Higieniko-sanitarioa. Laneko arriskuen prebentzioa. NBEak. Kalitatea: tenperatura-tarteak, manipulazio-jardunbide egokia, trazabilitatea, balio-bizitza eta garbiketako erreferentzia erabilgarriak. Atala batuta uzteko prozedurak. Hondakinak kudeatzeari buruzko arauak. Aplikazio informatiko zehatzak.

              3. LANBIDE MODULUARI LOTUTA: GASTRONOMIA, NUTRIZIOA ETA OSASUNA.

              ESKURATU BEHARREKO GAITASUNAK ETA TREBETASUNAK.

            1. Tokiko eta nazioarteko gastronomia identifikatzea, eta produktu, elaborazio, tradizio eta ohiturarik adierazgarrienak ezagutzea.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Gastronomia herrien kulturarekin lotu du. b) Tokiko eta nazioarteko gastronomiaren ezaugarriak identifikatu ditu. c) Tokiko eta nazioarteko elaborazio eta produkturik adierazgarrienak ezagutu ditu. d) Tokiko eta nazioarteko ohitura eta tradizio gastronomikoak aztertu ditu. e) Tokiko gastronomiak nazioarteko ondare gastronomikoari egindako ekarpenak aztertu ditu. f) Nazioarteko gastronomiaren ezaugarriak identifikatu ditu, herrialdeen, eremuen edo zona geografikoen arabera. g) Nazioarteko elaborazio eta produkturik adierazgarrienak ezagutu ditu. h) Nazioarteko gastronomiak Espainiako gastronomian duen eragina ezagutu du.

            2. Elikagaien nutrizio-propietateak identifikatzea, eta horien elikadura-funtzioak aztertzea.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Elikaduraren eta elikagaiaren kontzeptuak deskribatu ditu. b) Elikagaien piramidea ezaugarritu eta elikagai-taldeekin duen erlazioa zehaztu du. c) Elikadura-ohiturak osasunean duten eraginarekin lotu ditu. d) Gaur egungo gizartearen elikadura-ohitura berriak ezagutu ditu. e) Nutrizioaren kontzeptua deskribatu du. f) Mantenugaiak eta horien funtzioak identifikatu ditu. g) Elikagai-taldeetan agertzen diren mantenugaiak identifikatu ditu. h) Elikaduran dauden koipe motak identifikatu ditu.

            3. Saltokietan oinarrizko dietetika-printzipioak aplikatzea, eta elikagaien propietate dietetikoak eta nutrizionalak bezeroen beharrekin lotzea.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Dietetikaren kontzeptua deskribatu du. b) Pertsonek bizitza osoan dituzten behar nutrizionalak eta energetikoak ezagutu ditu, baita metabolismoan duten eragina ere. c) Bizimoduekin lotzen diren dieta motak ikasi ditu. d) Dieta mediterraneoak osasunean duen balioa ulertu du. e) Bizitza osoan elikadura-ohitura osasuntsuak izatea zeinen garrantzitsua den ulertu du.

            4. Sukaldaritzako erabilerak ezagutzea, eta ataleko produktuekin lotzea, ikuspegi komertzialetik.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Atal bakoitzarekin lotura duten errezetak identifikatu ditu. b) Salgai dauden produktuak sukaldaritzan nola erabiltzen diren identifikatu du, kontuan hartuta beren urtarokotasuna eta tokiko produktuak.

                EZAGUTZAK. (150 ordu).

                Tokiko eta nazioarteko gastronomia:

                Kulturaren eta gastronomiaren arteko lotura aztertzea. Tokiko gastronomia. Ezaugarri orokorrak eta eskualdeetakoak. Produktu eta elaboraziorik adierazgarrienak. Sukaldaritzako erabilerak. Ikuspegi komertziala. Atalarekin, salduko den produktuarekin, urtarokotasunarekin eta tokiko produktuarekin lotura duten errezetak. Tokiko ohitura eta tradizio gastronomikoak. Nazioarteko gastronomia. Herrialdeen edo eremu geografikoen araberako ezaugarri orokorrak. Produktu eta elaboraziorik adierazgarrienak. Sukaldaritzako erabilerak. Ikuspegi komertziala. Atalarekin, salduko den produktuarekin, urtarokotasunarekin eta tokiko produktuarekin lotura duten errezetak. Beste herri eta kultura batzuetako ohitura eta tradizio gastronomikoak. Gastronomiak kultura-ondarearen elementu integratzaile gisa duen garrantzia baloratzea.

                Elikagaien nutrizio-propietateak:

                Elikaduraren eta osasunaren arteko lotura aztertzea. Elikadura-ohitura osasuntsuak identifikatzea. Elikadura-ohitura berriak behatzea eta aztertzea. Elikagai taldeen eta horiek osatzen dituzten mantenugaien arteko lotura aztertzea. Elikagaiaren eta elikaduraren kontzeptuak. Elikagai taldeak. Ezaugarriak. Elikagaien piramidea. Nutrizioaren kontzeptua. Mantenugaiak: makromantenugaiak eta mikromantenugaiak. Definizioa, motak eta funtzioak. Elikadurako koipe motak. Mantenugaien degradazioa.

                Dietetikako oinarrizko printzipioak:

                Dietetika. Kontzeptua eta helburua. Bizitzaren etapa bakoitzeko behar nutrizionalak eta energetikoak. Metabolismoa. Dietak eta bizimoduak. Dieta mediterraneoa. Plater osasuntsua. Elikadura-alergiak eta -intolerantziak.

                d) PROGRAMAREKIN LOTUTAKO TITULUAK.

                Sukaldaritza eta gastronomiako teknikaria.

                Halaber, salbuespen gisa, eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzak baimena eman badu, 3 urtetik gorako esperientzia duten profesionalek ere parte hartu ahal izango dute espezializazio programa hauetan, baldin eta enpresa laguntzaileren batek langile horren hautagaitza proposatzen badu.

                e) SEKTORE EKONOMIKOA ETA ESKATZAILEAK.

                Deskribatutako profesionalek janari-produktuak saltzen dituzten enpresetan egingo dute lan, batik bat produktu freskoen ataletan.

                f) IRAKASLEEN ETA INSTRUKTOREEN BETEKIZUNAK.

                1. atala. Irakasleen espezialitateak eta irakaskuntza-atribuzioak, lanbide-espezializazioko programaren ikaskuntza-eremuetan.

                  Prestakuntza-zentroko irakasleek araututako baldintzak bete beharko dituzte jarraian adierazten diren espezialitateetan:

                  (Ikus .PDF)

                2. atala. Programa osatzen duten ikaskuntza-eremuak beste administrazio-hezkuntza batzuetako zentro pribatu nahiz publikoetan irakasteko eskatzen diren tituluak.

                  Prestakuntza-zentroko irakasleek programako prestakuntza-zikloetako modulu profesionalak emateko araututako baldintzak bete beharko dituzte, titulazioari, prestakuntzari eta lan-esperientziari dagokienez, aurreko atalean irakaskuntza-eremu bakoitzerako adierazi diren irakasleen espezialitateetakoren batean irakasteko.

                3. atala. Enpresak jarritako langile instruktoreen esperientzia- eta prestakuntza-baldintzak.

                  Prestakuntzan parte hartzen duten enpresen bidez lortutako irakasleek gutxienez 3 urteko esperientzia izango dute programaren profilarekin loturiko ekintzetan, edo, bestela, gutxienez 5 urteko prestakuntza egiaztatuko dute programaren ikaskuntza-emaitzekin lotuta.

a) IDENTIFIKAZIO-DATUAK.

Izena: Bizikletak muntatzea, prestatzea eta mantentzea.

Kodea: ep024.

Iraupena: 650 ordu.

b) LANBIDE-PROFILA.

Konpetentzia orokorra:

Askotariko bizikletek dituzten pieza guztiak osorik muntatzea; funtzionamendu akatsak hautematea; bizikletei prebentzioko eragiketak egitea, edo hautematen diren arazoak konpontzea; azken emaitza egiaztatzea, aurrez ezarritako prozedura eta denboretara egokituz eta protokoloak betez (kalitatea, segurtasuna, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumenaren babesa).

Lanbide-eremua:

Profesional honek bizikletak fabrikatzen dituzten enpresen produkzio-sailean egiten du lan; bertan, muntaketako eta prestaketako prozesu osoaz arduratuko da, produktua prest uzteko, fase eta arlo tekniko guztietan (besteak beste, mekanika eta elektrizitatea/elektronika).

Horrez gain, laguntza mekanikoa emango du txirrindularitzaren arloko ekitaldietan, probak egingo dizkie produktuei dendan, eta standak, karpak eta bestelakoak muntatzen lagunduko du ekitaldi, aurkezpen eta azoketan.

Lanpostu eta lanbiderik esanguratsuenak:

Bizikleta-muntatzailea. Bizikletak mantentzeko teknikaria.

Esku-hartze profesionalerako konpetentzia tekniko, pertsonal eta sozialak:

  1. Egin beharreko lanak eskatzen duen materiala prestatzea, garraiatzea eta kokatzea (adibidez, osagaiak, tresnak eta dokumentuak), eta prozesua enpresak ezarritako moduan errespetatuz eta erregistratuz. b) Elementu mekanikoak muntatzea bizikletak fabrikatzeko fase guztietan, betiere laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari buruzko araudiak betez. c) Elementu elektriko/elektronikoak muntatzea bizikletak fabrikatzeko fase guztietan, betiere laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari buruzko araudiak betez. d) Bizikleten mantentze mekanikoa (prebentziokoa eta zuzentzailea) egitea, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari buruzko araudiak betez. e) Bizikleten mantentze elektrikoa/elektronikoa (prebentziokoa eta zuzentzailea) egitea, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari buruzko araudiak betez. f) Efikaziaz komunikatzea, bere lanaren esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta konpetentzia errespetatuz. g) Dagokion konpetentziaren esparruan erantzukizunez eta autonomiaz jardutea, eta esleitutako lana egitea, lan-ingurunean edota enpresak antolatzen dituen ekitaldietan beste profesional batzuekin talde-lanean edo lankidetzan jardunez. h) Denbora modu eraginkorrean kudeatzea, eta muntaketa eskatutako denboran eta kalitatearekin egitea; halaber, lana hasteko eta amaitzeko ordutegia errespetatzea, eta jarduna erregistratzea, tartean egiten dituen etenak barne, eta gainerako lanorduetan bere lanpostuan egotea. i) Bere jarduerari dagozkion gorabeherak arduraz konpontzea, horien sorburuak identifikatuz, bere konpetentziaren eta autonomiaren esparruan. j) Produkzio-prozesuetako teknologia- eta antolamendu-aldaketen ondoriozko lan-egoera berrietara egokitzea, bizialdi osoko ikaskuntzarako dauden baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabilita, jakintzak eguneratzeko. k) Produkzio-prozesuan laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako neurriak eta protokoloak aplikatzea, pertsonen, lan-ingurunearen eta ingurumenaren gaineko kalteak saihesteko.

    c) PRESTAKUNTZA

    (Ikus .PDF)

    POGRAMAREN IKASKUNTZAREN EMAITZAK:

    ERANTZUKIZUNA ETA AUTONOMIA JARDUERA PROFESIONALEAN (programaren zeharkakoak)

    Pertsona honen ardura izango da bizikletak osorik muntatzea eta erabiltzeko prest jartzea, mantentzea egitea (prebentziokoa eta zuzentzailea), eta amaieran berak zein taldeko beste edonork egindako lana ondo dagoela egiaztatzea.

    1. EREMUAREKIN LOTUTA: BIZIKLETEN OSAGAI MEKANIKOAK MUNTATZEA.

    ESKURATU BEHARREKO GAITASUNAK ETA TREBETASUNAK:

    1. Bizikleta desmuntatzeko planoak interpretatzea, zati eta osagai mekaniko guztiak identifikatuz, horien ezaugarri fisiko eta funtzionalak zehaztuz eta funtzionamendua aztertuz.

      Ebaluazio-irizpideak:

      1. Bizikleta motak eta beren egiturazko zati nagusiak identifikatu eta bereizi ditu, horietako bakoitzaren ezaugarrien arabera. b) Aztertutako dokumentazio teknikoan erabilitako irudikapen eta sinbolo normalizatuak eta horiek irudikatzen dituzten elementu fisikoak lotu ditu. c) Planoetan adierazitako elementuak bizikletaren zein lekutan dauden adierazi du. d) Bizikletaren osagai mekanikoen ezaugarri fisiko eta teknikoak identifikatu ditu. e) Aztertutako osagai mekaniko bakoitzak zer funtzio duen definitu du, baita zein eremutan aplikatzen den ere.

    2. Lantokian bizikleten osagaiak manipulatzeko eta garraiatzeko metodo eta sistemak erabiltzea.

      Ebaluazio-irizpideak:

      1. Lantokian manipulatzeko eta garraiatzeko metodo eta sistemak identifikatu ditu. b) Zehaztu ditu osagaiak manipulatzeko eta garraiatzeko beharrezkoak diren segurtasun elementuak eta neurriak, bai eta langilea babesteko balio dutenak ere. c) Osagaiak manipulatzean eta garraiatzean gertatzen diren istripuen ohiko arrazoiak identifikatu ditu. d) Egoki erabili ditu lantokian bizikleten osagaiak manipulatzeko eta garraiatzeko sistemak.

    3. Bizikleten elementu mekanikoak muntatzeko eta desmuntatzeko eragiketak egitea.

      Ebaluazio-irizpideak:

      1. Multzo eta osagai mekanikoen dokumentazio teknikoa interpretatu du. b) Muntaketa eta desmuntaketa mekanikoaren prozesuaren faseak, sekuentziak eta eragiketak aztertu eta interpretatu ditu. c) Muntatu beharreko elementuek akatsik ez dutela egiaztatu du. d) Sekuentzia jarraitu du, eta aurrez ezarritako prozedurak aplikatu ditu bizikletak muntatzeko eta desmuntatzeko. e) Kasu bakoitzean ekipamendu, erreminta eta tresna egokiak aukeratu eta baliatu ditu, eta NBE egokiak erabili. f) Erreminten, makinen eta ekipamenduen lehen mailako mantentze-lanak deskribatu ditu. g) Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari buruzko araudia bete du. h) Jarduerak egitean jarrera ordenatua eta metodikoa izan du. i) Prozesurako fase guztietan aurreikusitako denborak hartu ditu aintzat. j) Autonomiaz jardun da, eta egondako gorabeherak konpondu ditu. k) Agindutako erregistroak egin ditu prozesu guztietan.

    4. Muntaketek ondo funtzionatzen dutela egiaztatzea, eta bizikletak martxan jartzea.

      Ebaluazio-irizpideak:

      1. Bizikleta martxan jarri aurretik, bizikleta garbitu du, eta elementu mekanikoak koipeztatu ditu. b) Prozesuaren emaitza egiaztatu du, eta bizikleta martxan jarri du, aurrez ezarritako zehaztapenak, funtzionamendu probak eta doikuntza funtzionalak aintzat hartuta. c) Neurtzeko eta egiaztatzeko metodo, ekipamendu eta tresna aproposak eta NBE egokiak erabili ditu. d) Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari buruzko araudia bete du. e) Egindako lanari dagokion dokumentazioa bete du.

    5. Bukatutako produktua prestatzea, enbalajea edo bidaltzeko bestelako teknikarik erabiliz.

      Ebaluazio-irizpideak:

      1. Bizikletak paketatzeko edo prestatzeko sistemak identifikatu ditu, ondoren bidali ahal izateko. b) Bizikletak bidaltzeko egin beharreko lanak egin ditu (zatika desmuntatzea, babesak jartzea eta abar). c) Bizikleta bilgarri egokian sartu du, eta produktua bidaltzeko prest utzi du.

        EZAGUTZAK (320 ordu).

        Bizikleta motak, osagai mekanikoak eta muntaketari buruzko dokumentazioa:

        Bizikleten piezen eta multzoen piezakatzearen planoak. Konponketak eta muntaketa egiteko gidaliburuak. Bizikleta motak: errepidekoa, mendikoa eta abar. Bizikleten zatiak eta osagai mekanikoak. Ezaugarriak eta funtzionamendua: koadroa, direkzioa, urkila, motelgailua, gurpilak, eskulekua, abiadurak, desbideragailuak, platerak eta piñoiak, katea, zela, balaztak, pedalierra, potentzia, heldulekuak eta abar.

        Manipulazioa eta garraioa:

        Manipulatzeko eta garraiatzeko sistemak eta metodoak. Segurtasun-elementuak eta -neurriak.

        Bizikleten muntaketa eta desmuntaketa mekanikoa.

        Bizikleten muntaketa eta desmuntaketa mekanikoa egiteko prozesuak eta eragiketak. Osagaiak egiaztatzea. Tresnak eta erremintak: giltzak, erauzgailuak, hariak eta hariztatzeko ardatzak, otxabuak, kate-erremintak, kable-ebakitzaileak, giltza bereziak, erremintak muntatzeko eta desmuntatzeko tresnak, mozteko erremintak, karrakaketarako erremintak, giltza dinanometrikoak, neurtzeko erremintak, torlojuteria eta abar. Konponketak egiteko eta osagai mekanikoak muntatzeko gidaliburuak. Muntatze-denborak. Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia eta NBEak. Dokumentazio osagarria, erregistroak.

        Egiaztapen mekanikoa eta martxan jartzea:

        Garbiketa eta koipeztaketa. Egiaztapenak, funtzionamendu probak eta martxan jartzea. Neurtzeko ekipamendu eta tresnak, eta egiaztapen mekanikoa. Dokumentazio osagarria, erregistroak.

        Produktuaren bidalketa:

        Bizikletak prestatzea, bidaltzeko. Enbalatzeko sistemak.

        2. EREMUAREKIN LOTUTA: BIZIKLETEN OSAGAI ELEKTRIKO/ELEKTRONIKOAK MUNTATZEA.

        ESKURATU BEHARREKO GAITASUNAK ETA TREBETASUNAK:

        1. Eskema elektrikoak/elektronikoak interpretatzea, zati eta osagai guztiak identifikatuz, horien ezaugarri fisiko eta funtzionalak zehaztuz eta funtzionamendua aztertuz.

          Ebaluazio-irizpideak:

          1. Bizikleten zirkuitu elektriko/elektronikoen eskemak interpretatu ditu. b) Eskemetan erabilitako irudikapen eta sinbolo normalizatuak eta horiek irudikatzen dituzten elementu fisikoak lotu ditu. c) Eskemetan adierazitako elementu elektriko/elektronikoak bizikletaren zein lekutan dauden adierazi du. d) Bizikletaren osagai elektriko/elektronikoen ezaugarri fisiko eta teknikoak identifikatu ditu. e) Aztertutako osagai elektriko/elektroniko guztien funtzioa definitu du, bai eta zein eremutan aplikatzen diren ere.

        2. Bizikleten elementu elektrikoak/elektronikoak muntatzeko, konektatzeko eta desmuntatzeko eragiketak egitea.

          Ebaluazio-irizpideak:

          1. Eskemetan eta dokumentazio teknikoan multzo eta osagai elektriko/elektronikoei buruzko informazioa interpretatu du. b) Osagai elektriko/elektronikoen muntaketa eta desmuntaketa prozesuaren faseak, sekuentziak eta eragiketak aztertu eta interpretatu ditu. c) Muntatu beharreko elementuek akatsik ez dutela egiaztatu du. d) Sekuentzia jarraitu du, eta aurrez ezarritako prozedurak aplikatu ditu bizikletak muntatzeko eta desmuntatzeko. e) Kasu bakoitzean ekipamendu, erreminta eta tresna egokiak aukeratu eta baliatu ditu, eta NBE egokiak erabili. f) Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari buruzko araudia bete du. g) Jarduerak egitean jarrera ordenatua eta metodikoa izan du. h) Prozesurako fase guztietan aurreikusitako denborak hartu ditu aintzat.

        3. Muntatutako osagai elektriko/elektronikoek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzea.

          Ebaluazio-irizpideak:

          1. Prozesuaren emaitza egiaztatu du, eta martxan jarri du bizikleta (osagai elektriko/elektronikoak), aurrez ezarritako zehaztapenak, funtzionamendu probak eta doikuntza funtzionalak aintzat hartuta. b) Kasu bakoitzerako egokiak diren egiaztapen-metodoak eta neurketa-ekipamenduak erabili ditu. c) Neurketak eta egiaztapenak egiteko metodo eta tresneria egokiak erabili ditu. d) Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari buruzko araudia bete du. e) NBE egokiak erabili ditu. f) Egindako lanari dagokion dokumentazioa bete du.

            EZAGUTZAK (150 ordu).

            Bizikleten osagai elektrikoak/elektronikoak eta lotutako dokumentazioa:

            Bizikleten eskema elektrikoak/elektronikoak. Osagai elektrikoen/elektronikoen dokumentazioa. Bizikleten zatiak eta osagai elektrikoak/elektronikoak. Ezaugarriak eta funtzionamendua: motorrak, bateriak eta metagailuak, argiztapena, sentsoreak, bielak, kableak eta konexioak, abiadura elektronikoak, programazioa.

            Bizikleten osagai elektriko/elektronikoak muntatzea eta desmuntatzea:

            Bizikleten osagai elektrikoak/elektronikoak muntatzeko eta desmuntatzeko prozesuak eta eragiketak. Osagaiak egiaztatzea. Konponketak egiteko eta osagai elektrikoak/elektronikoak muntatzeko gidaliburuak. Muntatze-denborak. Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia eta NBEak. Dokumentazio osagarria, erregistroak.

            Egiaztapen elektrikoa/elektronikoa eta martxan jartzea:

            Egiaztapenak, funtzionamendu probak eta martxan jartzea. Neurketetarako ekipamendu eta tresnak, eta egiaztapen elektrikoa/elektronikoa. Dokumentazio osagarria, erregistroak.

            3. EREMUAREKIN LOTUTA: BIZIKLETEN MANTENTZE MEKANIKOA (PREBENTZIOKOA ETA ZUZENTZAILEA).

            ESKURATU BEHARREKO GAITASUNAK ETA TREBETASUNAK:

            1. Dokumentazio teknikoa erabiltzea (gidaliburuak eta mantentze-programa, adibidez) mantentze mekanikoa behar duten bizikletaren zatiak eta osagaiak identifikatzeko.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Prebentzioko mantentzeak mantentze zuzentzailearekiko dituen abantailak balioetsi ditu. b) Beharrezko dokumentazio teknikoa hautatu du. c) Prebentzioko mantentzea behar duten bizikletaren osagai mekanikoak identifikatu ditu dokumentazio teknikoan.

            2. Dokumentazio teknikoan oinarrituta, bizikletek behar dituzten prebentzioko mantentze mekanikoko eragiketak eta sekuentziak aztertzea.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Beharrezkoa den mantentze mekanikoa zehaztu du, bizikleta motaren eta erabileraren arabera. b) Prebentzioko mantentze mekanikoko eragiketak eta sekuentziak definitu eta zehaztu ditu, kasuan-kasuan. c) Prebentzioko mantentze mekanikoko eragiketen antolamendua eta denbora ezarri du.

            3. Matxura edo akats mekanikoak hautematea.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Matxuraren edo akatsaren jatorria identifikatzeko prozedura eta teknikak definitu ditu. b) Matxuraren sintomak aztertu eta interpretatu ditu. c) Sintomak aztertzean, matxura eragin duten osagaiak identifikatu ditu. d) Neurtzeko erremintak eta tresnak hautatu ditu matxuraren sorburua bilatzeko. e) Funtzionamendu hutsegiteak lotu ditu matxuraren balizko sorburuekin. f) Matxuraren balizko sorburu diren elementuen egoera aztertu du, eta aurkitu ditu bai sorburu-elementua bai arrazoia.

            4. Bizikleten mantentze-eragiketa mekanikoak (prebentziokoa eta zuzentzailea) egitea.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Egin beharreko eragiketak identifikatu eta interpretatu ditu. b) Eragiketen prozedura eta sekuentzia antolatu ditu. c) Neurketarako erremintak, tresnak eta ekipamenduak egoki hautatu, antolatu eta baliatu ditu. d) Aurreikusitako eragiketak egoki egin ditu. e) Azken emaitza aztertu du, beharrezkoak izan diren probak eginez. f) Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari buruzko araudia bete du. g) NBE egokiak erabili ditu. h) Egindako lanari dagokion dokumentazioa egoki bete du.

                EZAGUTZAK (50 ordu).

                Dokumentazioa eta mantentzea behar duten osagaiak:

                Bizikleten prebentzioko mantentze mekanikoa egitearen abantailak. Lotutako dokumentazioa: mantentze-lanei buruzko gidaliburuak, gamak Prebentzioko mantentze mekanikoa behar duten zati eta osagaiak.

                Prebentzioko mantentze-eragiketak:

                Ohiko eragiketak: koipeztatzea, doikuntzak eta abar. Bizikleta mota bakoitzak behar dituen eragiketa zehatzak (balazta mekanikoen edo hidraulikoen egoera egiaztatzea, adibidez). Mantentze-lanen antolamendua.

                Bizikleten mantentze mekaniko zuzentzailea:

                Ohiko matxurak eta arazoak: Sintomak eta disfuntzioak aztertzea. Disfuntzioak dituzten elementuak aztertzea. Diagnostikorako tresnak. Mantentze mekaniko zuzentzaileko eragiketak (erradioak apurtzea, kableak, katea, gurpila zulatzea, arazoak abiadurekin eta abar)

                4. EREMUAREKIN LOTUTA: BIZIKLETEN MANTENTZE ELEKTRIKOA/ELEKTRONIKOA (PREBENTZIOKOA ETA ZUZENTZAILEA).

                ESKURATU BEHARREKO GAITASUNAK ETA TREBETASUNAK:

                1. Dokumentazio teknikoa erabiltzea (gidaliburuak eta mantentze-programa, adibidez) mantentze elektrikoa/elektronikoa behar duten bizikletaren zatiak eta osagaiak identifikatzeko, eta mantentzea egitearen abantailak balioestea.

                  Ebaluazio-irizpideak:

                  1. Prebentzioko mantentze elektrikoak/elektronikoak mantentze zuzentzailearekiko dituen abantailak balioetsi ditu. b) Beharrezko dokumentazio teknikoa hautatu du. c) Prebentzioko mantentzea behar duten bizikletaren osagai elektrikoak/elektronikoak identifikatu ditu dokumentazio teknikoan.

                2. Dokumentazio teknikoan oinarrituta, bizikletek behar dituzten prebentzioko mantentze elektriko/elektronikoko eragiketak eta sekuentziak aztertzea.

                  Ebaluazio-irizpideak:

                  1. Beharrezkoa den mantentze elektrikoa/elektronikoa zehaztu du, bizikleta motaren eta erabileraren arabera. b) Prebentzioko mantentze elektriko/elektronikoko eragiketak eta sekuentziak definitu eta zehaztu ditu, kasuan-kasuan. c) Prebentzioko mantentze elektriko/elektronikoko eragiketen antolamendua eta denbora ezarri du.

                3. Matxura eta akats elektriko/elektronikoak diagnostikatzea, elementuen egoera egiaztatuz eta sintomak interpretatuz.

                  Ebaluazio-irizpideak:

                  1. Matxuraren edo akatsaren jatorria identifikatzeko prozedura eta teknikak definitu ditu. b) Matxuraren sintomak aztertu eta interpretatu ditu. c) Sintomak aztertzean, matxura eragin duten osagaiak identifikatu ditu. d) Neurtzeko erremintak eta tresnak hautatu ditu matxuraren sorburua bilatzeko. e) Funtzionamendu hutsegiteak lotu ditu matxuraren balizko sorburuekin. f) Matxuraren balizko sorburu diren elementuen egoera aztertu du, eta aurkitu ditu bai sorburu-elementua bai arrazoia.

                4. Bizikleten mantentze elektrikoa/elektronikoa (prebentziokoa eta zuzentzailea) egitea, eta azken emaitza aztertzea.

                  Ebaluazio-irizpideak:

                  1. Egin beharreko eragiketak identifikatu eta interpretatu ditu. b) Eragiketen prozedura eta sekuentzia antolatu ditu. c) Neurketarako erremintak, tresnak eta ekipamenduak egoki hautatu, antolatu eta baliatu ditu. d) Aurreikusitako eragiketak egoki egin ditu. e) Azken emaitza aztertu du, beharrezkoak izan diren probak eginez. f) Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari buruzko araudia bete du. g) NBE egokiak erabili ditu. h) Egindako lanari dagokion dokumentazioa egoki bete du.

                    EZAGUTZAK (30 ordu).

                    Dokumentazioa eta mantentzea behar duten osagaiak:

                    Bizikleten prebentzioko mantentze elektrikoa/elektronikoa egitearen abantailak. Lotutako dokumentazioa: mantentze-lanei buruzko gidaliburuak, gamak Prebentzioko mantentze elektrikoa/elektronikoa behar duten zati eta osagaiak.

                    Eragiketen azterketa:

                    Ohiko eragiketak: bateriak, sentsoreak eta kableak ikuskatzea, eta aldaketa elektronikoak egitea, besteak beste. Bizikleta mota bakoitzak behar dituen eragiketa zehatzak (besteak beste, transmisioa ikuskatzea, motorra gurpil-abatzean edo pedialerrean duten bizikletetan). Mantentze-lanen antolamendua.

                    Bizikleten mantentze elektriko/elektroniko zuzentzailea egitea:

                    Ohiko matxurak eta arazoak: Sintomak eta disfuntzioak aztertzea. Disfuntzioak dituzten elementuak aztertzea. Diagnostikorako tresnak. Mantentze elektriko/elektroniko zuzentzaileko eragiketak (motorrak aldatzea, sentsoreak ordezkatzea, software hutsegiteak eta abar).

                    5. EREMUAREKIN LOTUTA: LEAN MANUFACTURING LAN METODOA, LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA, ENPRESAREN ANTOLAMENDUA, KALITATEA.

                    ESKURATU BEHARREKO GAITASUNAK ETA TREBETASUNAK:

                    1. Produkzio sisteman Lean Manufacturing metodoa txertatzeko helburuak eta metodoaren abantailak identifikatzea.

                      Ebaluazio-irizpideak:

                      1. Produkzio industrial prozesuetan dauden diru-xahuketak eta alferrik galtzeak identifikatu ditu, bai eta horien arrazoi eta sorburu nagusiak ere. b) Diru-xahuketak eta alferrik galtzeak ezabatzea lotu du enpresaren balio erantsiaren eta produktibitatearen hazkundearekin. c) Aurretik ezarritako helburuak lortzeko produkzio sisteman Lean Manufacturing metodoa txertatzearen abantailak aztertu dira.

                        2: Lean Manufacturing sistemaren printzipio nagusiak, tresna operatiboak eta teknikak aztertzea.

                        Ebaluazio-irizpideak:

                      1. Lean Manufacturing metodoaren printzipio nagusiak identifikatu ditu, eta horietako bakoitzaren helburuak ulertu ditu. b) Lean Manufacturing metodoan baliatzen diren tresnak eta teknikak identifikatu ditu, eta ulertu du horietako bakoitzaren xedea eta dinamika. c) Ulertu du etengabe hobetzeko eta Lean Manufacturing metodoa aplikatzeko pertsonek egiten duten ekarpenaren garrantzia.

                        1. Lean Manufacturing metodoaren printzipioen arabera jardutea bere eskumen-eremuan.

                          Ebaluazio-irizpideak:

                          1. Lanpostuan Lean Manufacturing metodoarekin bat datorren jokabidea izan du, adibidez, taldean lan egitea, ezagutzak partekatzea, prozesu osoan zehar kalitatea bermatzea eta arazoak hautematea. b) Aldi oro Lean Manufacturing metodoari dagozkion tresnak aplikatu ditu bere lanpostuan. c) Irmotasunez eta kemenaz heldu dio eguneroko kudeaketa hobetzeko bideari.

                            EZAGUTZAK (50 ordu).

                            Lean Manufacturing metodoaren azalpena:

                            Lean Manufacturing sistema: historia, kontzeptuak, helburuak eta abantailak. Balio erantsia. Diru-xahuketa eta alferrik galtze motak eta horien sorburua. Lean, etengabe hobetzeko tresna.

                            Printzipio nagusiak eta tresnak:

                            Lean Manufacturing sistemaren printzipio nagusiak. Lean Manufacturing sistemaren tresnak (5S, Kaizen eta abar). Pertsonak eta Lean Manufacturing sistema. Talde-lana.

                            Lean metodologia aplikatzea:

                            Lean giroan murgiltzea. Lanpostu guztietan Lean tresnak aplikatzea. Jardunbide egokiak: metodoaren alderdirik garrantzitsuenak identifikatzea, ebaluazioa eta hobetzeko proposamenak egitea, diru-xahuketak identifikatzea eta abar.

                            6. EREMUAREKIN LOTUTA: ZEHARKAKO KONPETENTZIAK, ENPRESAREN BALIOAK ETA KULTURA.

                            ESKURATU BEHARREKO GAITASUNAK ETA TREBETASUNAK:

                            1. Egoerak eskatzen duenean, bizkor lan egitea.

                              Ebaluazio-irizpideak:

                              1. Jarrera irekia erakutsi du bai bezeroen aurrean bai lankideen aurrean, eta behar izan duten laguntza eman die. b) Bisitak artatzeko eta partekatzeko jarrera irekia izan du, bai eta erabiltzaileen ekitaldietan parte hartzeko ere. c) Foru eta ekitaldi berriak bilatu ditu etengabe.

                            2. Besteen ikuspuntuak ulertzea, eta bezeroei arreta pertsonalizatua ematea.

                              Ebaluazio-irizpideak:

                              1. Beste kultura eta sistema batzuetako pertsonak modu egokian artatu ditu. b) Bezeroarekin elkarrizketa egokia izan du.

                            3. Besteekin elkarlanean aritzea arazoak edo egoera bereziak konpontzeko, taldearen zein enpresaren helburuak lortzeko, eta giro sozial egokia mantentzeko.

                              Ebaluazio-irizpideak:

                              1. Elkarlanean aritu da, eta planak, informazioa, ezagutzak, prozesuak eta baliabideak partekatu ditu. b) Besteak animatu eta motibatu ditu, betiere pertsonen arteko errespetua, lan egiteko borondatea eta elkarlana sustatuz. c) Denon lanari eragingo dioten erabakiak hartzerako orduan, iritzia eskatu die taldekideei.

                            4. Norberaren eta besteen jarduna etengabe ebaluatzeko gogoa erakustea, hobetzeko aukerak eta arloak identifikatzeko.

                              Ebaluazio-irizpideak:

                              1. Bere edo taldearen jardunean eraginkortasunik eza hauteman du, eta hobekuntza operatiboak proposatu ditu egoera hobetzeko. b) Bere jarduna zalantzan jarri du, eta beste pertsona batzuei galdetu die nola hobetu ahal duen bere eguneroko lana.

                            5. Jokabide malgua izatea aldaketei aurre egiteko, eta aukeren alderdi positiboak identifikatzea.

                              Ebaluazio-irizpideak:

                              1. Taktikak, jokabideak eta erantzunak egokitu ditu egoera aldatu ahala. b) Egoki kudeatu ditu eskaerak, eta lehentasunak berrantolatu ditu, aldaketetara azkar egokitu ahal izateko.

                            6. Norbera taldearen eta enpresaren helburuekin identifikatzea eta horien alde egiteko konpromisoa hartzea.

                              Ebaluazio-irizpideak:

                              1. Enpresaren interes orokorraren alde egin du, eta ez soilik bere edo bere sailaren interesen alde. b) Enpresaren balioak hartu ditu gogoan beste aukera batzuk bilatzeko, eta bere gain hartu du hartutako erabakien gaineko erantzukizuna.

                            7. Beste pertsona batzuen ikaskuntza edo garapena hobetzea, bai beren bai enpresaren beharrak aztertu ondoren.

                              Ebaluazio-irizpideak:

                              1. Iritzi bai positiboak bai negatiboak eman dizkie kolaboratzaileei, haien jokabidea behatu ondoren, beren garapena sustatzeko. b) Hobetzeko gomendioak eman dizkie kolaboratzaileei. c) Norberaren hutsegiteak onartu ditu, eta horien gaineko erantzukizuna hartu du.

                            8. Bezeroen (barrukoak zein kanpokoak) beharrak aurretik hautematea, eta gabezia horiek betetzen laguntzea.

                              Ebaluazio-irizpideak:

                              1. Barruko bezeroaren beharrak ikertu ditu. b) Jokabide irekia izan du, eta laguntza eman die behar izan duten pertsonei.

                            9. Lanaren ordena, kalitatea eta prestaketa balioestea eta sustatzea.

                              Ebaluazio-irizpideak:

                              1. Enpresaren prozeduretan, prozesuetan eta arauetan ezarritakoa betez lan egin du. b) Informazioaren zehaztasuna eta lanaren egokitasuna egiaztatu ditu. c) Argitasuna eskatu eta sustatu du, bai lan-espazioari dagokionez, bai rolei, itxaropenei, eginkizunei eta datuei dagokienez ere, eta idatziz eskatu edo zehaztu ditu, egoki iritzi duenean.

                                EZAGUTZAK (50 ordu).

                                Lan-giroko harremanak eta komunikazioa:

                                Konpromiso bateratua. Taldearen kohesioa. Gatazkak Integratzeko eta komunikatzeko trebetasunak. Jakintza partekatua.

                                Elkarlanean oinarritutako eredua, enpresaren balioak eta kultura:

                                Hezkuntza. Lanaren burujabetza. Libreki kide egitea. Enpresa demokratikoa. Izaera instrumentala eta kapitalaren burujabetza. Ordainsarien banaketa solidarioa. Partaidetza kudeaketa-lanetan. Elkar-lankidetza. Izaera unibertsala. Gizarte-eraldaketa.

                                d) PROGRAMAREKIN LOTUTAKO TITULUAK

                                Mantentze-lan elektromekanikoetako teknikaria. Mekanizazioko teknikaria. Ibilgailuen elektromekanikako teknikaria. Makineriaren elektromekanikako teknikaria. Karrozeriako teknikaria.

                                Halaber, salbuespen gisa, eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren baimenarekin, 3 urtetik gorako esperientzia duten profesionalek ere parte hartu ahal izango dute espezializazio-programa hauetan; horretarako, enpresa laguntzaileek langile horien hautagaitza proposatu beharko dute.

                                e) SEKTORE EKONOMIKOA ETA ESKATZAILEAK.

                                Deskribatutako profesionalek bizikletak fabrikatzen, saltzen, mantentzen eta konpontzen dituzten enpresetan, talde ziklistetan edo bizikletak alokatzeko enpresetan egingo dute lan.

                                f) IRAKASLEEN ETA INSTRUKTOREEN BETEKIZUNAK.

                                1. atala. Irakasleen espezialitateak eta irakaskuntza-atribuzioak, lanbide-espezializazioko programaren ikaskuntza-eremuetan.

                                  Prestakuntza-zentroko irakasleek araututako baldintzak bete beharko dituzte jarraian adierazten diren espezialitateetan:

                                  (Ikus .PDF)

                                2. atala. Programa osatzen duten ikaskuntza-eremuak beste administrazio-hezkuntza batzuetako zentro pribatu nahiz publikoetan irakasteko eskatzen diren tituluak.

                                  Prestakuntza-zentroko irakasleek programako prestakuntza-zikloetako modulu profesionalak emateko araututako baldintzak bete beharko dituzte, titulazioari, prestakuntzari eta lan-esperientziari dagokienez, aurreko atalean irakaskuntza-eremu bakoitzerako adierazi diren irakasleen espezialitateetakoren batean irakasteko.

                                3. atala. Enpresak jarritako langile instruktoreen esperientzia- eta prestakuntza-baldintzak.

                                  Prestakuntzan parte hartzen duten enpresen bidez lortutako irakasleek gutxienez 3 urteko esperientzia izango dute programaren profilarekin loturiko ekintzetan, edo, bestela, gutxienez 5 urteko prestakuntza egiaztatuko dute programaren ikaskuntza-emaitzekin lotuta.