Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2019ko urtarrilaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak izendatzen eta kide kargutik kentzen baitira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 30
- Hurrenkera-zk.: 752
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2019/01/28
- Argitaratze-data: 2019/02/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, lege hori garatuz Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz eta EHIGEren eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren proposamenez, honako hau
Lehenengoa. Usoa Urbieta Egaña andrea kentzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik, orain arte Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikasleen gurasoen ordezkaria izan da eta.
Bigarrena. Imanol Andetxaga Bengoa jauna izendatzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide, Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikasleen gurasoen ordezkaria izan dadin, Usoa Urbieta Egaña andrearen agintaldia amaitzeko falta den denbora-tarterako.
Hirugarrena. Ane Hernández Sánchez andrea kentzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide titular baten ordezkoaren kargutik. Titularra Maialen Olabe Aguirre da eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren ordezkaria da.
Laugarrena. Irati Agorria Cuevas andrea izendatzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide titular baten ordezko. Titularra Maialen Olabe Aguirre da eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren ordezkaria da.
Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 28a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: AGINDUA, 2022ko abenduaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak izendatzen eta kargutik kentzen dituena.
- Ikus: AGINDUA, 2018ko ekainaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak izendatzen eta kide kargutik kentzen dituena.
- Ikus: AGINDUA, 2017ko maiatzaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinen bidez Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kargutik kentzen, izendatzen eta berresten baitira.