Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2019ko irailaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bitartez hezkuntza-ituna duten ikastetxe pribatuei dei egiten baitzaie Ulibarri 2019-2020 programan parte hartzeko beharrezkoak diren dirulaguntzak eska ditzaten. Berriak edo jarraitu nahi dutenak izan daitezke eskatzaileak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 175
- Hurrenkera-zk.: 4215
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2019/09/10
- Argitaratze-data: 2019/09/16
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Ekainaren 11ko 84/2019 Dekretuak (ekainaren 21eko EHAA) Hizkuntza Normalkuntzako Ulibarri programa arautzen du.
Aipatu dekretuaren 8.d) artikuluak hauxe dio: Hezkuntza-ituna duten ikastetxe pribatuetan, hezkuntza arloko eskumenak dituen Sailak dirulaguntza emango du, ikastetxeko hizkuntza normalizazioko arduradun teknikoari bere eskola-emankizunetan esleitu zaizkion ezinbesteko liberazio-orduen kostua ordaintzeko, dekretu honen 20. artikuluan xedatutakoarekin bat.
Bestalde, Dekretuaren 18.1 artikuluaren lehen puntuak dio dirulaguntza deialdia hezkuntza alorreko eskumenak dituen sailburuaren agindu baten bidez egingo dela, eta bertan ezarriko direla programari esleitutako aurrekontu-kreditua eta eskabideak aurkezteko epea. Dekretuaren 27.3 artikuluak dio hezkuntza-ituna duten ikastetxe pribatuentzat aipatutako prozedurak agindu bakarrean iragarri ahal izango direla, edo deialdi berezietan.
Deialdi honen prozeduran aplikagarri izango dira Hizkuntza normalizazioko Ulibarri Programa unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan arautzen duen ekainaren 11ko 84/2019 Dekretua (ekainaren 21eko EHAA), Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren eta berorren araudia onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren oinarrizko xedapenak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua (VI. titulua), Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena, eta abenduaren 17ko 698/1991 dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaiki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena.
Hortaz, Ulibarri programak eta 2019-2020 ikasturtean bertan arituko diren ikastetxeek izango dituzten baliabideak finkatu behar dira batetik eta, bestetik, programan sarbidea eskatu nahi duten ikastetxeentzako prozedura ezarri behar da agindu bidez.
Horren guztiaren haritik, hauxe
Deialdi honen xede nagusia da hezkuntza-ituna duten ikastetxe pribatuei dei egitea Ulibarri programako 2019-2020 ikasturteko eskabideak egin ditzaten. Eskatzaileak berriak edo jarraitu nahi dutenak izan daitezke.
Deialdi honetan, Ulibarri programan ari diren itunpeko ikastetxeei dirulaguntzak esleitzeko, 1.225.000 euro erabiliko ditu gehienez Hezkuntza Sailak.
Ulibarri programan sartu edo jarraitu nahi duten ikastetxeek eskabidea egin behar dute. Eskabideak jasotzeko epea agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da eta 2019ko urriaren 1ean amaituko da.
Eskabideak aurkezteak deialdi honetako oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartu direla adierazten du.
Ikastetxe berriak: 2019-2020 ikasturterako Ulibarri programara bildu nahi duen ikastetxeak 84/2019 Dekretuaren 11.1 artikuluan zehaztutako dokumentuak aurkeztu behar ditu eskabidearekin batera.
Eskabideak nola bete behar diren jakin nahi izanez gero, honako helbide honetara jo daiteke: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2019/ulibarri_berri/y22-izapide/eu
Ulibarri Programan dauden ikastetxeak: 2019-2020 ikasturtean Ulibarri programan jarraitu nahi duten ikastetxeek horretarako eskabidea egin beharko dute helbide honetan aurkezten diren arauen arabera: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2019/ulibarri_jarrai/y22-izapide/eu
Eskabidea egin ondoreneko jarraibidea gune honen bitartez egingo da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta.
Ulibarri programan dauden ikastetxeek, sartu berriek zein lehendik daudenek, 2019ko urriaren 15etik 2019ko azaroaren 15era bitartean, 2019-2020 Ikasturteko Plana aurkeztu behar izango dute egoitza elektronikoko «nire karpeta» atalean: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Era berean, 2020ko ekainaren 1etik 2020ko ekainaren 30era bitartean, 2019-2020 ikasturteko bukaerako memoria eta Ikastetxeko hizkuntza normalizazioko arduradun teknikoaren (HNAT) diruz lagundutako liberazio-orduak estaltzeko kontratatutako irakasleen nomina aurkeztu behar izango dituzte egoitza elektronikoko «nire kudeaketak» atalean: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta.
Deialdi honi dagokion araudia Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan hizkuntza normalizazioko Ulibarri Programa arautzen duen ekainaren 11ko 84/2019 Dekretuan dago jasota.
Halaber, eskatzaileek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan eta 84/2019 Dekretuan ezarritako gainerako betebeharrak ere bete behar dituzte, eta jasotako dirulaguntzaren zabalkundea egin behar dute, aipatutako 38/2003 Legearen 18. artikuluko 4. apartatua betez.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari; beraz, beronen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Era berean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 10a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.