Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko abenduaren 4koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, hirugarren herrialdeetan ardogintzako produktuei buruzko sustapen- eta informazio-programetarako eta -ekintzetarako laguntzen deialdia egiten duena 2020. urterako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 237
  • Hurrenkera-zk.: 5709
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/12/04
  • Argitaratze-data: 2019/12/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza; Informazio etak komunikazioak; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Erkidegoko mahastizaintza eta ardogintzako ekoizleen lehiakortasuna areagotzeko eta haien ardoen kalitatea finkatzeko, mahastizaintza eta ardogintzako merkatu-antolakunde erkide bat ezarri da. Europako Erregelamenduak ezarritako babes-neurrien artean, erkidegoko ardogintzako produktuak hirugarren herrialdeetako merkatuetan sustatzea jasotzen da.

Merkatu-antolakunde erkide hori (MAE), egun, honako erregelamendu hauen arabera arautzen da: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamendua, Nekazaritza-produktuen merkatu-antolakunde erkidea sortzen duena eta erregelamendu hauek baliogabetzen dituena: 922/72 (EEE), 234/79 (EE), 1307/2001 (EE) eta 1234/2007; Batzordearen 2016ko apirilaren 15eko 2016/1149 Erregelamendu Delegatua (EB), zeinaren bidez osatzen baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 Erregelamendua (EB) mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko programa nazionalei dagokienez, eta aldatzen baita Batzordearen 555/2008 (EE) Erregelamendua, eta Batzordearen 2016ko apirilaren 15eko 2016/1150 Betearazpen Erregelamendua (EB), zeinaren bidez ezartzen baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 Erregelamenduko (EB) zer xedapen aplikatu behar diren mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko programa nazionalei dagokienez.

Estatuan, azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuak urriaren 25eko 608/2019 Errege Dekretuak aldatu zuen ezartzen ditu Espainiako mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko 2019-2023ko programako neurriak aplikatzeko arauak. Errege Dekretu horretan, II. kapituluko 1. atalean, hirugarren herrialdeetako merkatuak sustatzeko neurria dago jasota.

Euskal Autonomia Erkidegoan, abenduaren 9ko 227/2014 Dekretuak ezartzen ditu Europako Erkidegoko erregelamenduak eta Estatuko oinarrizko araudia garatzeko eta aplikatzeko arauak (227/2014 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko Europako Erkidegoaren laguntza-neurriak aplikatu eta garatzekoa). Arau horrek abenduaren 22ko 630/2009 Dekretua indargabetu eta ordeztu du, hain zuzen ere laguntza hauek arautzen dituzten arau substantiboetan egindako aldaketak txertatzea ahalbidetzeko.

Bestalde, agindu honen bidez, deialdia egiten da azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuan ezarritako laguntzak emateko, baina laguntza horien gastua 2021eko Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren aurrekontuari egotziko zaio. Horrenbestez, laguntza horiek eraginkorrak izateko, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2020ko Aurrekontu Orokorretan behar besteko kreditua eduki behar da, hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzko 2007ko apirilaren 26ko Aginduan. Halaber, deialdi hau Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren 2019rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan dago jasota. Plan hori Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko martxoaren 6ko Aginduaren bidez onartu zen, eta sail horren web-orrian dago argitaratuta.

Hori dela-eta, honako hau

Lehenengoa. Xedea.

Agindu honen xedea da ardogintzako produktuen sustapen- eta informazio-ekintzak eta -programak hirugarren herrialdeetan egiteko laguntzen 2020ko deialdia egitea, betiere 2020ko maiatzaren 1etik 2021eko apirilaren 30era bitartean garatzen badira.

Bigarrena. Eskabideak aurkeztea eta horretarako epea.

  1. Agindu hau argitaratu eta biharamunean hasiko da ardogintzako produktuak hirugarren herrialdeetan sustatzeko eta haiei buruzko informazioa emateko ekintza eta programetarako laguntza-eskabideak aurkezteko epea, eta 2020ko urtarrilaren 15ean bukatuko da.

  2. Irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren 8. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14 artikuluan xedatutakoa betez:

  1. Pertsona fisikoek modu presentzialean zein elektronikoan aurkez ditzakete eskabideak:

    Modu presentziala: eskabideak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren bulegoetan aurkeztuko dira (Donostia kalea 1 01010 Vitoria-Gasteiz) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak xedatzen dituen tokietariko edozeinetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuarekin bat.

    Modu elektronikoa: eskabideak euskadi.eus egoitza elektronikoan sartuta aurkeztuko dira, ebazpen honen 4. apartatuan adierazitako helbideen bidez.

    Eskabidea izapidetzeko eta dokumentazioa aurkezteko moduak (elektronikoa zein presentziala izan) ez du behartuko aurrerantzean ere prozedurako gainerako izapideak modu berean egitera, edonoiz alda daiteke eta.

  2. Pertsona juridikoek baliabide elektronikoz aurkeztuko dituzte eskabideak, ebazpen honen 4. apartatuan adierazitako helbide elektronikoaren bidez.

  3. Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak agindu honen II. eranskinean jasotako edukiarekin modu presentzialean zein elektronikoan nola izapidetu jakiteko xehetasunak euskadi.eus-en egoitza elektroniko honetan eskura daitezke:

    http://www.euskadi.eus/ayudas_appa/ Programa OCM Vino Promoción 2021 (Ref: 0111007).

    http://www.euskadi.eus/laguntzak_naep/ MAB-Ardoa sustapena Programa 2021 (Ref: 0111007).

    Eskabidea egin osteko izapideak helbide elektroniko honen bidez egingo dira: http://www.euskadi.eus/micarpeta eta http://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  4. Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, artikulu hauetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluak.

  5. Eskabideak http/www.euskadi.eus web-orrialdean egongo dira eskuragarri

    Hirugarrena. Egokitzapena.

  1. Laguntza hauek xedapen eta erregelamendu hauetan xedatutakoaren arabera arautuko dira: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 Erregelamendua (EB) (apirilaren 15eko 2016/1149 EB Erregelamendu Delegatuak osatua), Batzordearen 2008ko ekainaren 27ko 555/2008 (EE) Erregelamendua, Batzordearen 2016ko apirilaren 15eko 2016/1150 Betearazpen Erregelamendua (EB), azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretua (urriaren 25eko 608/2019 Errege Dekretuak aldatua) denak ere Espainiako estatu osoan bete beharrekoak, abenduaren 9ko 227/2014 Dekretua, edo horiek ordezten dituzten araudiak.

  2. 2020ko laguntzak arautzen dituen araudia ezagutarazteko, abenduaren 9ko 227/2014 Dekretuaren 7.2 artikuluan xedatutakoa betez, agindu honen I. eranskinean jasotzen da araudia, ekitaldi horretan aplikatzekoa zein erreferentziazkoa.

    Laugarrena. Balorazio-batzordea.

    Abenduaren 9ko 227/2014 Dekretuaren 10.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, balorazio-batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak baloratzeko. Batzorde hori honako hauek osatuko dute: Mario Michel Rodríguez, batzordeburu eta idazkaria; eta Santiago Martínez Martínez de Lizarduy eta Miguel Angel Osua Perdigón, zeinak bokalak izango baitira.

    Bosgarrena. Baldintza.

    Agindu hau eraginkorra izateko, kreditu egokia eta nahikoa izan beharko da Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko Aurrekontu Orokorretan, behin betiko ebazpenaren unean, hala xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako gastu-espedienteen aldez aurretiko izapidetzea arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan.

    Seigarrena. Bateraezintasuna.

  1. Agindu honen deialdiko laguntzak ezin dira bateratu xede bereko beste laguntza batzuekin, eta, are gutxiago, irailaren 23ko 179/2015 Dekretuak araututako dirulaguntzekin. Dekretu horren bidez, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira (Lehiatu Sustapena Programa).

  2. Ezingo dira dekretu honetan jasotako laguntzen kontura finantzatu Euskadiko Landa Garapenerako Programan bildutako neurriak, ez eta europar funtsekin finantzatutakoak ere. Laguntza hauek ezingo dira inola ere Eusko Jaurlaritzak edo Foru Aldundiek helburu berdinerako finantzatutako beste edozein laguntzekin batera hartu edo horiekin osatu. Zehazkiago, bateraezinak izango dira landa-garapenerako programetatik eratorritakoekin.

    Zazpigarrena. Errekurtsoak.

    Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke nekazaritza-gaietan eskumena duen sailburuari, hilabeteko epean, edo bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

    Zortzigarrena. Ondorioak.

    Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 4a.

    Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

    MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

  1. Ekintza-motak eta programen iraupena.

    1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 Erregelamenduaren (EB) 45. artikuluan aipatutako neurria azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren I. eranskinean zerrendatutako edozein ekintzatan eta jardueratan aplika daiteke.

    2. Halako ekintzak programa baten barruan gauzatu beharko dira, hala zehazten baita azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren 2.h) artikuluan, eta programa hori 2020ko maiatzaren 1etik 2021eko apirilaren 30era bitartean garatu beharko da.

    3. 2019-2023 programazio-aldian, programak hiru urtekoak izango dira gehienez, onuradun jakin batentzat, hirugarren herrialde batean edo hirugarren herrialde bateko merkatu batean. Hala ere, programaren efektuek hala justifikatzen badute, programak luzatu ahal izango dira behin, bi urtez gehienez, edo bi aldiz, urtebetez gehienez luzapen bakoitzean, aurretik horretarako eskabidea eginda, hala xedatzen baita azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren 8.4 artikuluan.

      Laguntzaren gehieneko iraupena kontabilizatzeko, 2018ko Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren ekitalditik egikaritutako programak hartuko dira kontuan, gauzatzen ari den programa izan ezik; izan ere, kasu horretan, eskabide berriak aurkezteko datan onartutakoa eta/edo aldatutakoa hartuko da kontuan.

  2. Onuradunak.

    1. Hirugarren herrialdeetan sustapen-neurriak finantzatzeko laguntza-eskabideak honako hauek aurkez ditzakete:

      1. Ardogintzako enpresak.

      2. Mahastizaintzako eta ardogintzako ekoizleen erakundeak, eta erakunde horiek biltzen dituzten elkarteak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 Erregelamenduaren (EB) 152. eta 156. artikuluei jarraituz definituak.

      3. Lanbidearteko erakundeak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 Erregelamenduaren (EB) 157. eta 158. artikuluen arabera definituak eta maila nazionalean aitortuak, eta Espainian aitortuak Nekazaritzako elikagaien lanbidearteko erakundeak arautzen dituen abenduaren 30eko 38/1994 Legean xedatutakoari jarraituz.

      4. Erakunde profesionalak: halakotzat hartuko dira gehienbat ardoaren sektorean jarduten dutenak, eta maila nazionalean aitortuta daudenak indarreko araudiarekin bat etorriz, betiere beren estatutuetako helburuen artean sustapen-jarduerak egitea jasota badute.

      5. Ardogintzaren adierazpen geografiko babestuen eta jatorri-deitura babestuen kudeaketa- eta ordezkaritza-organoak eta haien elkarteak.

      6. Bi ekoizle edo gehiago biltzen dituzten aldi baterako elkarteak edo elkarte iraunkorrak, baldin eta beren helburuen artean ardoa sustatzeko eta merkaturatzeko ekimenak garatzea badute.

      7. Kooperatibek berek edo kooperatibakideek egindako ardoak merkaturatzen dituzten kooperatibak.

      8. Ardogintzaren sektoreko enpresez bakarrik osatutako irabazi asmorik gabeko elkarteak, helburuen artean ardoak kanpoan sustatzea dutenak.

      9. Erakunde publikoak, legez ezarritako eskumena dutenak produktuak eta merkatuak hirugarren herrialdeetan sustatzeko jarduerak garatzeko.

        Ekoizleak biltzen dituzten aldi baterako elkarteek edo elkarte iraunkorrek ordezkari bat izendatu beharko dute, ahalmen nahikoa izango duena elkarteak laguntzen onuradun den aldetik izango dituen betebeharrak konplitzeko, hala ezartzen baita azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 11.3 artikuluan. Elkarteko kide guztiak onuradun izango dira, eta elkartean jarraitu beharko dute eskaera egiten denetik azaroaren 17ko 38/2003 Legean ezarritako finantza-kontroleko betebeharrak bukatu arte.

    2. Onuradunek, langile-kopuruaren, enpresaren tamainaren eta azken urteetako lan-esperientziaren arabera, frogatu beharko dute gaitasun tekniko nahikoa dutela hirugarren herrialdeekiko merkataritza-harremanen eskakizunei aurre egiteko, eta badaukatela baliabide finantzario eta langile nahikoa bermatzeko neurria ahalik eta modurik eraginkorrenean aplikatzen dela. Horretaz gain, bermatu beharko dute aski produktu dutela, kantitate nahiz kalitatean, egindako sustapenaren ondorioz sor daitezkeen eskaerei epe luzeko erantzuna ziurtatzeko, behin sustapena bukatuta.

  3. Produktu eta herrialde onargarriak.

    1. Sustapen-neurriak aplikatu ahal izango zaizkie azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren II. eranskinean zehaztuta dauden zuzeneko kontsumorako kalitatezko produktuei, baldin eta hirugarren herrialdeetan merkataritza-irteera berriak edo esportatzeko aukerak badituzte eta kategoria hauetako batean sartzen badira:

      1. Jatorri-deitura babestua duten ardoak.

      2. Adierazpen geografiko babestua duten ardoak.

      3. Ardogintzako mahats-aldaera (edo aldaerak) zehaztua duten ardoak.

    2. Hirugarren herrialde guztietan egin daitezke sustapen-neurriak, baina lehentasuna emango zaie azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren III. eranskinean zehaztutakoei.

  4. Ekintzen eta programen ezaugarriak.

    1. Ekintzek eta programek oso argi definituta egon behar dute, eta, bereziki, zehaztuko dira zer hirugarren herrialde edo merkatu duten helburu, zer ardo-mota landuko dituzten, zer ekintza eta jarduera gauzatu nahi diren eta haietako bakoitzak zer kostu izango duen gutxi gorabehera.

    2. Ekintzak 12 hilabeteko epeetan banatuko dira, 2020ko maiatzaren 1etik hasita.

    3. Mezuak produktuaren berezko ezaugarrietan oinarrituko dira, eta helburu dituzten hirugarren herrialdeetako araudi aplikagarrira egokitu beharko dira.

    4. Kalitate bereizgarria duten ardoen kasuan, produktuaren jatorria zehaztu beharko da, informazio- eta sustapen-kanpainaren barruan.

    5. Markei buruzko erreferentziak mezuaren parte izan daitezke, hala badagokio.

    6. Hala badagokio, alderantzizko misio guztiak Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaizkio, gutxienez jarduera egin baino lau egun lehenago.

  5. Espedientearen fase desberdinetan aurkeztu beharreko dokumentazioa.

    1. Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

      Pertsona fisikoen kasuan:

      Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, eskaera aurkeztu den dataren aurreko ekitaldiarena.

      Eskaera aurkeztu den dataren aurreko ekitaldiari dagokion ekonomia-jardueren eranskina.

      Pertsona juridikoen kasuan:

      Legezko ordezkariaren NANa.

      Enpesa eratzeko eskritura.

      Legezko ordezkariaren ahalordetze-eskritura.

      Entitatearen estatutuak.

      Eskaera aurkeztu den dataren aurreko ekitaldiari dagokion sozietateen gaineko zerga.

      Bien kasuan:

      Sustapen-programa honetarako bakarra eta esklusiboa den kontuaren titulartasuna ziurtatzen duen agiri eguneratua, banku-erakundeak egina.

      Azken 3 urteetako finantza-aitorpenak eta/edo urteko txostenak (balantzea eta galera-irabazien kontua).

      Sustapen-programaren memoria deskriptibo zehatza, herrialdeka, eskualdeka, ekintzaka eta jardueraka.

      Xede-taldearen taula, jarduera bakoitzeko eta eskatutako herrialdeka eta eskualdeka.

      Proposatutako kostuek merkatuko prezio normalak gainditzen ez dituztelako justifikazioa, eskatutako gastuaren zenbatekoa gorabehera (hiru hornitzaile desberdinen hiru eskaintza).

      Laguntza bateraezinik eskatu edo jaso ez duela azaltzen duen erantzukizunpeko adierazpena, 1363/2018 Errege Dekretuaren IV. eranskinaren III. puntuaren arabera.

      Luzapenaren kasuan, lehenengo bi urteetako emaitzen txostena.

    2. Programa aldatzeko eskatzen bada, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

      Aldaketa txikiak badira, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari eginiko jakinarazpena.

      Gainerako aldaketen kasuan, aldaketaren eskabide formala.

    3. Programaren parte baten ordainketa eskatzen bada, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

      PDF artxibo pertsonalizatua.

      Txostena-Laburpena (fitxak).

      Fakturak, ordainketa-ziurtagiriak eta aurkeztutako gastuen euskarri materiala.

      Kontu bakar eta berariazkoaren bankuko kontu-laburpena.

      Kontu bakarrari lotutako txartelen bankuko kontu-laburpena.

      Konpentsazio-ordainketen kasuan, faktura igortzen duenaren ziurtagiria.

    4. Programaren azken ordainketa eskatzen bada, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

      PDF artxibo pertsonalizatua.

      Txostena-Laburpena (fitxak).

      Fakturak, ordainketa-ziurtagiriak eta aurkeztutako gastuen euskarri materiala.

      Auditoretza-txostena edo finantza-egoeren ziurtagiria.

      Kontu bakar eta berariazkoaren bankuko kontu-laburpena.

      Kontu bakarrari lotutako txartelen bankuko kontu-laburpena.

      Konpentsazio-ordainketen kasuan, faktura igortzen duenaren ziurtagiria.

      Onuradunaren ziurtagiria, onartutako programaren administrazio- eta kudeaketa-gastuak justifikatzekoa.

      Sustapen-jarduerak egiten dituzten langileen gastuen justifikazioa.

      Onuradunaren erantzukizunpeko adierazpena, honako hauei dagokienez:

      Azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren IV. eranskinean adierazitakoa.

      Hala badagokio, eskatzaileari lotutako enpresek egindako gastuaren fakturazioari dagokiona.

      Aurkeztu diren programa gauzatzeko gastuak laguntza-eskabidean sartutako ardoei bakar-bakarrik dagozkiela.

  6. Balorazio-irizpideak.

    Aurkeztutako eskabideen balorazioa bi fasetan egingo da:

    1. Onargarritasuna egiaztatzeko fasea: egiaztatuko da eskabideek betetzen dituztela Batzordearen 2016ko apirilaren 15eko 2016/1149 Erregelamendu Delegatuaren (EB) 10. artikuluko eskakizunak (erregelamendu horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 Erregelamendua (EB) osatzen da, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko programa nazionalei dagokienez, eta Batzordearen 555/2008 Erregelamendua (EE) aldatzen da). Horretarako, dokumentazioak behar besteko zehaztasuna izan behar du. Ez dira onartuko eskakizun horiek betetzen ez dituzten eskabideak.

    2. Lehenespen-fasea: aurreko fasea gainditu duten programei baino ez zaie aplikatuko. Puntuazioa emateko, azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren V. eranskinean ezarritako irizpideak aplikatuko dira. Bazter utziko dira 25 puntu lortzen ez duten programak.

    3. Gainera, azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren V.3 eranskinean ezarritako irizpidean oinarrituta, Euskal Autonomia Erkidegorako interesgarritzat iritzitako balorazio-irizpide hauek aplikatuko zaizkio:

      1. Kalitate-ikurren bati lotutako produktuak dituen programaren bat izatea: 6 puntu.

      2. ETEek egindako programak, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat etorriz: 4 puntu.

      3. ETE ez direnek egindako programak, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat etorriz: 2 puntu.

    4. Abenduaren 9ko 227/2014 Dekretuaren 10.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, balorazio-batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak baloratzeko. Batzorde hori honako hauek osatuko dute: Mario Michel Rodríguez, batzordeburu eta idazkaria; eta Santiago Martínez Martínez de Lizarduy eta Miguel Angel Osua Perdigón, zeinak bokalak izango baitira.

  7. Ekintzak eta programak aldatzea.

    1. Azken ordainketa egiteko eskaera aurkeztu aurretik, azken ordainketaren aurretik tokian bertan egiten diren kontrolen aurretik, eta, edozein kasutan ere, programa egiten amaitu aurretik, hasieran hautatutako programen aldaketak aurkez ditzakete onuradunek, ez badituzte zalantzan jartzen programen helburuak, ez badituzte garestitzen programen aurrekontuak, ez badute aldaketarik sortzen onargarritasunean, ez badute puntuazioa jaisten, ondo justifikatzen badira, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak edo berme-funtsak hala badagokio finkatutako epeen barruan jakinarazten badira, eta erakunde horiek horretarako baimena ematen badute.

      Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak edo Nekazaritza Bermatzeko Funtsak, hala badagokio, aldaketa-eskabideen gaineko ebazpena emango du eta onuradunei horren berri eman, aldaketa-eskabidea osorik jaso eta gehienez ere 60 eguneko epean. Epe hori eten egin ahal izango da Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak edo, hala badagokio, Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsak egindako jakinarazpenaren bidez, baldin eta informazio gehiago jasotzea edo egiaztapenen bat egitea beharrezkoa dela iritziz gero.

    2. Hala ere, baimena eman daiteke aldaketa txikiak egiteko, automatikoki eta organo kudeatzailearen aldez aurretiko baimena izan gabe, indarrean den azken ebazpenean baimendutako laguntzaren zenbatekoan, betiere aurreko paragrafoko eskakizunak beteta.

    3. Bigarren apartatuan adierazitako ondorioetarako, aldaketa txikiak honako hauek izango dira, besteak beste:

      1. Onartuta dagoen programa bateko ekintzen arteko finantza-transferentziak, indarrean den azken ebazpenean ekintza bakoitzerako baimendutako zenbatekoaren ehuneko 20koak gehienez, betiere programarako baimendutako laguntzaren zenbateko osoa gainditu gabe.

      2. Indarrean den azken ebazpenean baimendutako programaren aurrekontua merkatzeko aldaketak, ehuneko 20ko mugaren barrukoak, baldin eta aurrekontu-aurrezpenen ondoriozkoak baino ez badira, eta ekintza guztiak egiten badira.

        Egoera horiek behar bezala egiaztatuta egon beharko dira, eta jakinarazi egingo zaizkio organo kudeatzaileari edozein unetan, edo, bestela, gehienez ere ordainketa-eskabidea egitean.

    4. Gutxienez, jarduera gauzatu baino 15 egun lehenago jakinarazi beharko dira aldaketa guztiak. Betiere, aldatzeko eskaera aurkezteko azken eguna 2021eko martxoaren 15a izango da.

    5. Urte anitzeko programetan, hasi gabeko urterokoei eragiten dieten aldaketak urtarrilaren 15a baino lehen jakinarazi beharko zaizkio, urtero, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, onar ditzan.

  8. Finantzaketa.

    1. Hautatutako programetan Europar Batasunak izango duen finantza-partaidetza ezin izango da izan diruz lagun daitezkeen gastuen % 50etik gorakoa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 Erregelamenduaren (EB) 4. artikuluan xedatutakoaren arabera. Bi edo hiru urteko iraupena duten programetan, exekuzio-urte bakoitzean aplikatuko da gehieneko muga hori.

      Indarrean den azken ebazpenean onartutako laguntza-ehunekoa emango da, baldin eta ebazpenaren xede den programaren aurrekontuaren ehuneko 70 exekutatu bada. Ondorio horietarako, kontuan hartuko dira aldaketa txikiak.

      Aurrekontuaren exekuzioa % 50 eta % 70 bitartean badago, indarrean den azken ebazpenean onartutako laguntza-ehunekoari 5 puntu (ehunekoak) kenduko zaizkio.

      Ez da laguntzarik emango eta gordailututako bermea exekutatuko da baldin eta exekuzio-maila ehuneko 50etik beherakoa bada.

    2. Onuradun bakoitzak eskatutako laguntzaren gehieneko zenbatekoa ezin izango da izan deialdiaren xede den neurri horretara bideratutako aurrekontu osoaren ehuneko 5 baino handiagoa, dagokion ekitaldirako laguntza-programako finantzaketa-fitxa kontuan hartuta. Eranskin honen II. epigrafearen 1. paragrafoko a) apartatuan aipatzen diren onuradunei baino ez zaie aplikatuko muga hori.

    3. Onuradunen ekarpen ekonomikoa nahitaezko kontribuzioetatik edo tarifetatik etor daiteke.

  9. Aurrerakinak.

    1. Onuradunak, erakunde publiko ez bada, aurrerakin-eskabide bat aurkez diezaioke Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, Europar Batasunaren urteko kontribuzioaren zenbatekoaren ehuneko 80ra irits daitekeena.

    2. Ez da aurrerakinik ordainduko, ez bada Eusko Jaurlaritzako erakunde ordaintzailearen aldeko berme bat osatzen, aurrerakinaren ehuneko 100ekoa, betiere Batzordearen martxoaren 11ko 907/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuarekin bat etorriz. Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian gordailutuko dira bermeak.

  10. Ordainketak.

    1. Badago eskatzea Europar Batasunaren urteko kontribuzioa ordainketa bakarrean edo bitarteko ordainketen bidez jasotzeko. Egindako eta ordaindutako ekintzei buruzkoak izango dira eskabideak.

    2. Ordainketa guztiak horretarako bakarrik sortutako banku-kontu bakar baten bidez egingo dira, salbu eta Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak edo, eremu nazionaleko erakunde publikoetarako, Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsak ezarritako salbuespen-kasuetan.

    3. Bitarteko ordainketen eskabideak Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzan aurkeztu behar dira, edo, eremu nazionaleko erakunde publikoak badira, Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsaren aurrean, lau hilabeteko aldi bakoitza bukatzen den hilabetearen hurrengoa bukatu baino lehen, eta maiatzaren 1etik hasita.

      Bitarteko ordainketek eta azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren 14. artikuluan aurreikusitako aurrerakinaren ordainketak ezingo dute guztira gainditu Europar Batasunaren kontribuzio osoaren ehuneko 80.

    4. Urteroko bakoitzaren ekintzak bukatu ondoren, eta ekainaren 1a baino lehen, onuradunak laguntzaren saldoa ordain diezaioten eska dezake Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzan edo, hala badagokio, Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsaren aurrean.

    5. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak edota Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsak, gehienez, 75 eguneko epean egingo dute ordainketa, ordainketa-eskabidea osorik jasotzen duten egunetik hasita. Epe hori eten egin ahal izango da Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak edo, hala badagokio, Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsak egindako jakinarazpenaren bidez, baldin eta informazio gehiago jasotzea edo egiaztapenen bat egitea beharrezkoa dela iritziz gero.

    6. Ordainketa-eskabide guztiekin batera, auditoretza-txosten bat aurkeztuko da, eta, han, epigrafe honen hurrengo apartatuan oro har adierazten diren egiaztapen guztiak jasoko dira gutxienez. 300.000 euroko edo hortik gorako dirulaguntza onartua duten programak badira, txostenak finantza-egoerari buruzko ziurtagiri baten tankera izango du.

      Auditoretza-txosten horretan eta finantza-egoeren ziurtagirian, zehaztuko da zer-nolako egiaztapenak egin diren, eta adieraziko dira onuradunak laguntza jaso ahal izateko betekizunak eta arau aplikagarriak betetzen ez dituela pentsarazten duten gertakari eta salbuespen guztiak. Beraz, informazio hori zehatz eta argi eman beharko da, organo kudeatzaileak modua izan dezan hurrengo apartatuan adierazten diren puntuen gaineko erabakia hartzeko. Betiere, egiaztatutako atal guztietan ateratako ondorioak adieraziko dira, bai eta ez-betetzeak eta/edo aukeratu ezineko gastuak zein diren ere.

      Kontabilitate eta Kontu Ikuskaritza Institutuko Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako kontu-auditore batek egingo ditu auditoretza-txostena eta finantza-egoeren ziurtagiria, Kontu Auditoretzaren uztailaren 20ko 22/2015 Legearen 27. artikuluan adierazitako finantza-bermea ematearren, eta egokiro frogatu beharko du proposatutako gastuak diruz laguntzeko modukoak eta benetakoak direla.

    7. Auditoretza-txostenetan eta finantza-egoeren ziurtagirietan, oro har, honako egiaztapen hauek bilduko dira:

      1. Onuradunak bere gain hartutako gastuak diruz laguntzeko modukotzat hartzen dira azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren I. eranskinean, eta bat datoz Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan xedatutakoarekin.

      2. Aurkeztutako gastuen kontzeptuak bat datoz sustapen-programaren indarreko azken ebazpenean onartutako jarduerekin.

      3. Fakturetako eta gainerako gastu-egiaztagirietako gastuak benetan egindakoak dira.

      4. Aurkeztutako gastuen faktura eta egiaztagiri guztiek zerga- eta gizarte-lege aplikagarriak betetzen dituzte, eta adierazten dute zein diren zenbatekoak, BEZaren banakatzea (hala badagokio), data, kontzeptua, zenbakia eta hornitzailea.

      5. Justifikatzen diren gastuak ordaintzeko, kontu bakar eta esklusiboa erabili da.

      6. Ordaintzeko erabilitako kreditu-txartelak kontu bakar eta esklusibo horri lotuta daude.

      7. Onuradunak kontu bakar eta esklusiboaren banku-laburpena aurkeztu du, eta, han, jasota daude justifikatutako ordainketa guztiak, laguntza ordain dakiola eskatzeko oinarri direnak.

      8. Hirugarrenen bati eta/edo zerbitzu-hornitzaileei azpikontratatutako sustapen-ekintzak justifikatuta daude zein bere fakturarekin eta ordainketa-agiriarekin.

      9. Onuradunak bere gain hartutako gastuak egiaztatzen dituzten jatorrizko fakturak dauzka, eta enpresaren kontabilitate-erregistroetan jasota daude.

      10. Egindako sustapen-jardueretan izandako joan-etorrien bidaia-txartelak eta/edo ontziratze-txartelak aurkeztu dira, honenbestean aurkeztutako dietenak izan ezik (taxia, busa...).

      11. Justifikatutako sustapen-jarduera guztiak egin dira aldi hautagarriaren barruan, hau da, 2020ko maiatzaren 1etik 2021eko apirilaren 30era.

      12. Egindako sustapen-jarduerek euskarri teknikoak dituzte: CDak, argazkiak, liburuxkak, bideoak, prentsa-oharrak, dastaketa-koadernoak, edo antzekoak, bai eta erabilitako sustapen-materiala helmugara heldu delako ebidentziak ere.

      1. Arduraldi esklusiboko eta ez-esklusiboko langileen gastuek egiaztagirien bidez justifikatu dira, azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren VII. eranskinean adierazitakoarekin bat etorriz.

      2. Aurkeztutako administrazio-gastuetarako, kontuan hartu da azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren VII. eranskinean adierazitakoa.

      1. Berrikusitako faktura guztien zerrenda, eta, hala badagokio, gorabeherak edo diruz laguntzeko modukotzat hartzen ez diren zenbateko partzialak edo guztizkoak adierazita.

        Gainera, 300.000 euroko edo hortik gorako eskaeretan:

      2. Proposatutako gastuak identifikagarriak eta egiaztagarriak dira: esaterako, kontsignatuta daude sustapen-ekintzak egiten dituen onuradunaren edo erakundearen kontabilitatean, eta zehaztuta daude onuradunari edo erakundeari aplika dakizkiokeen kontabilitate-arauen arabera.

      3. Proposatutako gastuak zentzuzkoak eta justifikatuak dira, eta finantza-kudeaketa onaren irizpidea betetzen dute, bereziki ekonomian eta eta efizientzian.

    8. Era berean, ekintzak teknikoki justifikatzeko, onuradunari eska dakioke sustapen-ekintzak egin izana egiaztatzeko frogabideak aurkezteko.

    9. Oro har, tributuak diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko dira, baldin eta onuradunak benetan ordaindu baditu. Inoiz ez dira diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko berreskura edo konpentsa daitezkeen zeharkako zergak. Beraz, finantzaketatik kanpo geratuko dira BEZa (balio erantsiaren gaineko zerga) eta IGICa (Kanarietako zeharkako zerga orokorra), kengarriak diren heinean.

    10. Ordainketa-eskaera kasu honetan soilik eman ahal izango da ontzat: onuradunak egiaztatzen duenean egunean dituela zerga-betebeharrak eta gizarte-segurantzarekikoak, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharra ere.

    11. Onuraduna elkarte bat izanez gero, ez da dirulaguntzarik ordainduko baldin eta elkarteko kideren batek aurreko puntuan ezarri diren betebeharrak egunean ez baditu.

  11. Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

    1. Oro har, diruz laguntzeko moduko gastuak izango dira: zalantzarik gabe bat datozenak diruz lagundutako jardueraren izaerarekin.

    2. Halaber, diruz lagunduko dira:

      1. Onuradunaren administrazio-gastuak, baldin eta programaren errekapitulazio-aurrekontuan berariazko partida batean kontsignatuta badaude. Gastu horiek barnean hartuko dituzte, hala badagokio, finantza-egoeren ziurtagiriari dagozkionak eta programa kudeatzeak eragiten dituen burokrazia-gastuak.

      2. Langileen kostuak, baldin eta diruz lagundutako eragiketa zehatza prestatzeko, egiteko eta haren jarraipena eta ebaluazioa egiteko sortu badira. Langileen kostuen barruan daude: onuradunak eragiketa horretarako berariaz kontratatutako langileen kostuak eta onuradunaren langile iraunkorrek eragiketa horretan emandako lanorduen proportzioari dagozkion kostuak.

        Gastu horiek eta beste zenbait diruz laguntzeko baldintzak azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren VIII. eranskinean jasota daude.

    3. Gastu bat diruz lagunduko da:

      1. baldin eta gastua eragiten duen sustapen-jarduera programaren urtealdian egin bada, hau da, 2020ko maiatzaren 1etik 2021eko apirilaren 30era bitartean, eta

      2. baldin eta onuradunak justifikazio-epea bukatu baino lehen ordaindu badu gastua, hau da, 2021eko ekainaren 1a baino lehen.

    4. Aitzitik, ezingo dira diruz lagundu azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren IX. eranskinean aipatutako kostuak.

  12. Bermeak kentzea.

    1. Azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren 14. artikuluan jasotako bermea kenduko da erakunde ordaintzaileak aitortzen duenean aurreratutako zenbatekoa jasotzeko behin betiko eskubidea.

    2. Azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren 11. artikuluan jasotako bermeak saldoa ordaindu arte izango du balioa, eta autonomia-erkidegoko erakunde ordaintzaileak berme hori bertan behera uztea erabakitzen duenean kenduko da.

  13. Materiala egiaztatzea.

    Laguntzaren onuradunek ziurtatu beharko dute programen esparruan informaziorako eta sustapenerako prestatutako materiala bat datorrela bai Europar Batasuneko araudiarekin bai programa garatzeko hirugarren herrialdeko legediarekin. Horretarako, onuradunak erantzukizunpeko adierazpen bar aurkeztu beharko dio Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari edo, hala badagokio, Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsari, eta, han, adierazi beharko du materiala egokia dela, behar den araudi aplikagarria betetzen dela eta hartzaileak hirugarren herrialdean erabilitako sustapen-materiala helmugara heldu delako ebidentziak badaudela, helmugako herrialdeaz beste merkatu batean erabil ahal bada behintzat.

    II. ERASKINA

    MAE SUSTAPENA FORMULARIOAREN EDUKIA:

    Eremu generikoak:

    Titularra.

    Identifikazio-agiriaren mota.

    Zenbakia.

    Izena (pertsona fisikoek soilik).

    Lehen abizena (pertsona fisikoek soilik).

    Bigarren abizena (pertsona fisikoek soilik).

    Sexua (pertsona fisikoek soilik).

    Entitatearen izena (pertsona juridikoek soilik).

    Telefono finkoa.

    Telefono mugikorra.

    Helbide elektronikoa.

    Ordezkaria.

    Lurralde historikoa.

    Jakinarazpen- eta komunikazio-bidea.

    Abisuak jasotzeko posta-helbidea.

    Abisuak jasotzeko helbide elektronikoa.

    Abisuak jasotzeko mugikorra.

    Jakinarazpen, komunikazio eta abisuen hizkuntza.

    Sustatutako ardoen kategoria.

    Destino-merkatuak.

    Gastuaren zenbatekoa aldi hautagarrian.

    Ekintzak egiteko arduraduna.

    Banku-kontuaren kodea, programarako bakarra eta esklusiboa.

    Enpresaren datuak.

    Zerga-egoitza.

    Onuradunak.

    Enpresa eskatzailearen kapital sozialaren egungo egitura.

    Adierazgarritasuna eta garrantzia sektorean.

    Baliabide nahikoak dituela egiaztatzea.

    Adierazleak.

    Egin beharreko ekintzak.

    Deskripzio-memoriaren laburpen-koadroa.

    Produktuen berezko ezaugarriei buruzko mezuak.

    Programak izan dezakeen eragina.

    Programaren interes nazionala eta komunitarioa.

    Eremu osagarriak:

    Honako hauek ziurtatzeko erantzukizunpeko adierazpenak:

    Ez du xede eta helburu bererako laguntza edo dirulaguntzarik jaso administrazio publiko eta erakunde pribatuetatik.

    Laguntza-eskabidean adierazitakoa egia da, eta eskabidearekin batera aurkeztutako agiriak benetakoak dira; faltsutasunik edo datu okerrik azalduz gero, erantzukizun osoa bere gain hartuko du; eta ez du adieraziko faltsutasun edo datu oker horiek eragin dituzten gertaerak ez zituela ezagutzen.

    Konpromisoa hartzen du proiektua gauzatu dela egiaztatzeko beharrezko den dokumentazio guztia Eusko Jaurlaritzaren eta Europar Batasunaren esku jartzeko.

    Proposatutako programaren iraupen osorako finantzaketa bermatzen du.

    Ez da krisian den enpresatzat hartzen, betiere krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Europar Batasuneko zuzentarauetan jasotako definizioaren arabera, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauekin bat etorriz (Batzordearen 2014/C 249/01 Komunikazioa, 2014ko uztailaren 31koa).

    Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta ditu.

    Ez da epai irmo batez kondenatua izan, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

    Ez dago zigor- eta administrazio-arloko dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ere, sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barnean hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoarekin bat.

    Konkurtso-deklaraziorik ez du eskatu, edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta ez dago, konkurtsoan deklaratuta ez dago, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren eraginpean ez dago edo desgaitua ez dago Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

    Ez du administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin, suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratu dutelarik.

    Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daude ekainaren 26ko 1/2014 Legean (kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituena) ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, horietan ezarritako baldintzetan.

    Ez du zerga-egoitza erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

    Ez dago berreskuratze-agindu baten menpe, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

    Enpresa mota:

    Enpresa ez da ez enpresa txikia ez ertaina, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat.

    Enpresa txikia edo ertaina da, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat.

    Enpresaren kategoria:

    ETE-mikroenpresa (10 enplegatu baino gutxiago; 2 milioi eurotik beherako urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra).

    ETE txikia (50 enplegatu baino gutxiago; 10 milioi eurotik beherako urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra).

    ETE ertaina (250 enplegatu baino gutxiago; 50 milioi eurotik beherako urteko negozio-bolumena edo 43 milioi eurotik beherako urteko balantze orokorra).

    Enpresaren kategoria, Sozietateen gaineko Zergan edo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan islatzen dena, ez da aldatu.

    Onuradunari lotutako enpresek jaulkitako fakturak aurkezten badira programan, faktura horiek ez dute gainkostu gehigarririk ekarriko dirulaguntzaren xede den programara.

    Onuraduna ardogintzako enpresa bada, adierazi, itxitako azken zerga-ekitaldiaren arabera, ardoaren sektoretik datorren fakturazio-ehunekoa.

    Era berean, adierazi beharko da laguntza-eskabidea aurkezteak berekin ekarriko duela eskatzailearen baimena, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki egiazta ditzan haren identifikazio-datuak (NANa eta IFK), eta zuzenean egiazta dezan zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela, bai eta baimen hori espresuki ukatzeko aukera ere; kasu horretan, dagozkion agiriak eta ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu eskatzaileak.