Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2018ko urriaren 26koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kargutik kendu eta kide berriak izendatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 218
- Hurrenkera-zk.: 5564
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2018/10/26
- Argitaratze-data: 2018/11/13
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, lege hori garatuz Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, eta FAPACNEren proposamenez, honako hau
Lehenengoa. Asunción Eguren Cendoya andrea kentzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide-kargutik; Euskadiko unibertsitateaz kanpoko ikasleen gurasoen ordezkaria zen.
Bigarrena. Luis Castrillo Tejedor jauna kentzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide Asunción Eguren Cendoya andrearen ordezko kargutik; andre hori Euskadiko unibertsitateaz kanpoko ikasleen gurasoen ordezkoa zen.
Hirugarrena. Cristina Sánchez de la Yncera andrea izendatzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide, Euskadiko unibertsitateaz kanpoko ikasleen gurasoen ordezkari gisa, eta Asunción Eguren Cendoya andrearen agintaldia amaitzeko falta den eperako.
Laugarrena. Jesús Lainez Pérez jauna izendatzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide Cristina Sánchez de la Yncera andrearen ordezko; andre hori Euskadiko unibertsitateaz kanpoko ikasleen gurasoen ordezkaria da.
Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 26a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.