Koronabirusaren prebentzioari buruzko galdera ohikoenak lan-eremuan

Osalanek, COVID19 pandemiak eragindako alarma-egoeraren aurrean, leiho bat ireki du bere webgunean, laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan sortzen ari diren zalantza nagusiei erantzun azkar eta zehatza emateko.

Horrela, Osalanek, ahal duen neurrian, egunero jasotzen dituen kontsulta ugariak gaika multzokatu nahi ditu, sortzen diren zalantzei erantzuteko, gomendioak zabaltzeko eta enpresei, prebentzio-profesionalei, delegatuei, langileei eta, oro har, herritarrei eskura jartzeko lan-eremuan koronabirusa kutsatzea prebenitzeko neurririk onenak.

Orain arte, honako zalantza hauei eman zaie erantzuna: zer neurri orokor hartu behar diren lan-arloan, zer egin behar den lanean sintomak izanez gero, zer egin daitekeen norbaitek bere burua arrisku-langiletzat hartzen badu, zer egin daitekeen gomendatutako neurriak betetzen ez badira, zer eginkizun duten prebentzioko ordezkariek … 22 galdera dira guztira, Osalanera heldu diren zalantza nagusietan oinarritutakoak.

Ohiko galderetarako sarbidea