2017. urtean goi-mailako kirol lehiaketak antolatzeko diru-laguntzak
[2017. urtean goi-maila antolatzeko diru-laguntzak]
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
1.- 2017. urtean egiten diren edo hasten diren goi-mailako kirol lehiaketa ofizialak antolatzeko diru-laguntzak emateko erregimena ezartzen du agindu honek, artikulu honetan xedatutako eran. Deialdi honen ondorioei dagokienez, honako hauek joko dira goi-mailako kiroltzat: nazioarteko eremu eta izaerako lehiaketak, betiere honako baldintza hauek betetzen badituzte:
● Nazioarteko federazio baten, europar federazio baten edo nazioarte-mailako liga profesional baten egutegi ofizialaren barruan egon beharko dute.
● Mundu-mailako lehiaketetan, kontinente biko edo gehiagoko kirolariek hartu beharko dute parte.
● Lehiaketa guztietan ere, herrialde biko eta gehiagoko kirolariek hartu beharko dute parte.
● Zirkuitu edo ligaren formatuko lehiaketak, herrialde ezberdin bitan edo gehiagotan antolatu beharko dira.
● Estatuaren eremuko edo erkidegoen eremuko kontsideratzen diren lehiaketak ez dira baloratuko.
Tenis kirol-modalitateari dagokionez, honako hauek izango dira diru-laguntzen helburu: Europar Federazioaren, Tenis Profesionalaren Elkartearen eta Kirol Egokituaren Nazioarteko Federazioaren egutegi ofizialean sartuak diren kirol lehiaketak.
Surf kirol-modalitateari dagokionez, honako hauek izango dira diru-laguntzen helburu: Nazioarteko Elkartearen, Europar Federazioaren eta Surflari Profesionalen Elkartearen egutegi ofizialean sartuak diren kirol lehiaketak.
2.- 2017. urtean hasten diren lehiaketetarako ematen diren diru-laguntzak, ekitaldi horretako gastuak finantzatzeko bakarrik erabiliko dira.
3.- Agindu honetatik kanpo geratzen dira honako lehiaketa hauek: kirol ikuskari edo erakustaldi direnak, eta, halaber, nazioarteko eremua eta izaera ez dutenak.
4.- Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabili beharko dira diru-laguntzak lortzeko; hain justu ere proposatutako lehiaketan zehar, eta, zehazki, publizitateari zein dokumentazioari dagokionez (gutuneria, kartelak, liburuxkak, programak, megafonia, etab.)
5.- Edonola ere, ezin izango dute modalitate honetako diru-laguntzarik jaso, eta, beraz, deialdi honetatik kanpo geratutako dira, bi sexuen arteko
tratu-berdintasuna bermatzen ez duten proiektuek.
6.– Deialdi honetan erregulatutako diru-laguntzak lotuak dira Europar Batasunak ezarritako «minimis» erregimenari. Agindu honetan aurreikusten diren diru-laguntzak Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EE) Araudiaren menpe egongo dira (2013ko abenduaren 24ko EBAO, L 352/1. zk.); araudi hori Europar Batasuneko Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 87. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da.
Aurrekontuko zuzkidura
205000 euroPrestazio ekonomikoa
1.– Probaren edo lehiaketaren maila (50 puntura arte)
– Munduko txapelketak: 50 puntu.– Europako txapelketa: 45 puntu.
– Munduko txapelketa, zirkuitu edo ligaren formatukoa: 30 puntu.
– Munduko txapelketa: 35 puntu.
- Kategoria goreneko proba nazioartekoak: 30 puntu.
– I Nazioarteko beste proba batzuk: 15 puntu.
– II Nazioarteko beste proba batzuk: 10 puntu.
– III Nazioarteko beste proba batzuk: 5 puntu.
2.– Kategoria absolutua (10 puntu).
Lehiaketa kategoria absolutukoa dela egiaztaketen duten eskabideek 10 puntu lortuko dituzte; halakoa ez bada: 0 puntu.
3.– Lehiaketa programa olinpikoan sartuta egotea (10 puntu).
Lehiaketa programa olinpikoan sartua dela dela egiaztaketen duten eskabideek 10 puntu lortuko dituzte; halakoa ez bada: 0 puntu.
4.– Lehiaketan goi-mailako euskal kirolariek parte hartzea (5 puntu). Irizpide hori balioesteko, honako hauek joko dira goi-mailako euskal kirolaritzat: Eusko Jaurlaritzaren edo/eta Kirolen Kontseilu Gorenaren zerrendetan goi-mailako kirolaritzat jotzen direnak.
Lehiaketan goi-mailako kirolari batek, bik edo gehiagok parte hartzen dutela egiaztazten duten eskabideek 5 puntu lortuko dituzte; halako parte hartzearik ez bada: 0 puntu.
5.– Lehiaketaren edizio kopurua (20 puntura arte): 2017ko edizioa era kontuan izanik.
Edizio kopuruaren arabera puntu-banaketa, ondoko taulan oinarriturik:
● 50 edizio baino gehiago: 20 puntu.
● 41-50: 15 puntu.
● 31-40: 10 puntu.
● 16-30: 5 puntu.● 1-15: 0 puntu.
6.– Goi-mailako kirol lehiaketa baterako diru-laguntza eskatzen bada, lehiaketa horren programan honako kirol jarduerak sartzea: maila eta parte-hartzea txikiagoko beste kirol jarduera batzuk (5 puntu).
Emakumeak gutxi ordezkatuta dauden kiroletan emakumeen parte-hartzea sustatzen duten lehiaketak direnean (10 puntu).
7.– Nazioarteko Batzorde Olinpikoak errekonozitzen dituen erakundeek antolatutako probak honelaxe balioetsiko dira: nazioarteko bete proba batzuetarako ezarritakoaren arabera artikulu honetako 1. paragrafoan ezarritakorekin bat etorriaz.
8.– Jarduera bakoitzeko diru-laguntza hogei mila (20.000) eurokoa izango da gehienez.
9.– Aurreko paragrafoan ezarritako muga aplikatzearen ondorioz, agindu honetan ezarritako balioespen-irizpideen araberako banaketarekin bat etorriaz esleitutako zenbateko guztia erabiltzen ez bada, beharrezko doiketak egin ahal izango dira, hain justu ere zenbateko osagarriak esleitu dakizkiekeen onuradunen artean banatzeko gaindikina.
Ordainketa-modua:
Diru-laguntza bi alditan ordainduko da: lehenean, diruz lagundutako zenbatekoaren ehuneko berrogeita bost, esleipen-ebazpena jakinaraztean eta hura onartzeko epea igarotakoan auzatuko da; eta bigarrena, gainontzeko berrogeita hamabost, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera gauzatuko da, betiere diruz lagundutako lehiaketa justifikatzean, zeina 2018ko martxoaren 31 baino lehenago burutu beharko baita.
1.– Probaren edo lehiaketaren maila (50 puntura arte)
– Europako txapelketa: 45 puntu.
– Munduko txapelketa, zirkuitu edo ligaren formatukoa: 30 puntu.
– Munduko txapelketa: 35 puntu.
- Kategoria goreneko proba nazioartekoak: 30 puntu.
– I Nazioarteko beste proba batzuk: 15 puntu.
– II Nazioarteko beste proba batzuk: 10 puntu.
– III Nazioarteko beste proba batzuk: 5 puntu.
2.– Kategoria absolutua (10 puntu).
Lehiaketa kategoria absolutukoa dela egiaztaketen duten eskabideek 10 puntu lortuko dituzte; halakoa ez bada: 0 puntu.
3.– Lehiaketa programa olinpikoan sartuta egotea (10 puntu).
Lehiaketa programa olinpikoan sartua dela dela egiaztaketen duten eskabideek 10 puntu lortuko dituzte; halakoa ez bada: 0 puntu.
4.– Lehiaketan goi-mailako euskal kirolariek parte hartzea (5 puntu). Irizpide hori balioesteko, honako hauek joko dira goi-mailako euskal kirolaritzat: Eusko Jaurlaritzaren edo/eta Kirolen Kontseilu Gorenaren zerrendetan goi-mailako kirolaritzat jotzen direnak.
Lehiaketan goi-mailako kirolari batek, bik edo gehiagok parte hartzen dutela egiaztazten duten eskabideek 5 puntu lortuko dituzte; halako parte hartzearik ez bada: 0 puntu.
5.– Lehiaketaren edizio kopurua (20 puntura arte): 2017ko edizioa era kontuan izanik.
Edizio kopuruaren arabera puntu-banaketa, ondoko taulan oinarriturik:
● 50 edizio baino gehiago: 20 puntu.
● 41-50: 15 puntu.
● 31-40: 10 puntu.
● 1-15: 0 puntu.
6.– Goi-mailako kirol lehiaketa baterako diru-laguntza eskatzen bada, lehiaketa horren programan honako kirol jarduerak sartzea: maila eta parte-hartzea txikiagoko beste kirol jarduera batzuk (5 puntu).
Emakumeak gutxi ordezkatuta dauden kiroletan emakumeen parte-hartzea sustatzen duten lehiaketak direnean (10 puntu).
7.– Nazioarteko Batzorde Olinpikoak errekonozitzen dituen erakundeek antolatutako probak honelaxe balioetsiko dira: nazioarteko bete proba batzuetarako ezarritakoaren arabera artikulu honetako 1. paragrafoan ezarritakorekin bat etorriaz.
8.– Jarduera bakoitzeko diru-laguntza hogei mila (20.000) eurokoa izango da gehienez.
9.– Aurreko paragrafoan ezarritako muga aplikatzearen ondorioz, agindu honetan ezarritako balioespen-irizpideen araberako banaketarekin bat etorriaz esleitutako zenbateko guztia erabiltzen ez bada, beharrezko doiketak egin ahal izango dira, hain justu ere zenbateko osagarriak esleitu dakizkiekeen onuradunen artean banatzeko gaindikina.
Diru-laguntza bi alditan ordainduko da: lehenean, diruz lagundutako zenbatekoaren ehuneko berrogeita bost, esleipen-ebazpena jakinaraztean eta hura onartzeko epea igarotakoan auzatuko da; eta bigarrena, gainontzeko berrogeita hamabost, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera gauzatuko da, betiere diruz lagundutako lehiaketa justifikatzean, zeina 2018ko martxoaren 31 baino lehenago burutu beharko baita.
Nori dago zuzenduta
Euskal kirol-federazioak
Kirol elkarteak
Kirola helburutzat duten merkataritza-sozietateak
Kirol jarduerak, beste erakunde antolatzaileak
Betekizun orokorrak
- Jarduera memoria | Eskabidearekin batera jardueraren memoria aurkeztu beharrekoa da
- Aurrekontua | Eskabidearekin batera aurkeztu beharrekoa da sarrera eta jarduerako gastuen aurrekontu banakatu eta zehaztua.
- Zirkuitu edo ligaren formatuko lehiaketei dagokienez, proba guztien egutegia eta haiek non ospatuko diren jasotzen dituen agiria jarduera memoriarekin batera aurkeztu beharrekoa da
- Nazioarteko federazioaren, europar federazioaren edo nazioarteko liga profesionalaren egutegi ofizialeren kopia, zeinetan jasotzen baita zein lehiaketarako eskatzen diru-laguntza; edo, bestela, URL lotura, zeinetan kontsulta baitaiteke aipatu egutegia jarduera memoriarekin batera aurkeztu beharrekoa da
- CSDek nazioarteko lehiaketa ospatzea baimentzeari buruzko agiria jarduera memoriarekin batera aurkeztu beharrekoa da
- Jarduera memoriarekin batera aurkeztu beharrekoa da: Lehiaketa jada ospatua bada, emaitza ofizialak aurkeztu beharko dira, betiere parte hartu duten kontinenteak, herrialdeak eta kirolariak zenbat izan diren zehaztuaz. Lehiaketa ez bada ospatu, aurreko urteko emaitza ofizialak eta lehiaketan parte hartuko duten kirolari kopuruari buruzko aurreikuspena aurkeztu beharko dira
- Eskabidearekin batera aurkeztu beharrekoa da: Lehiaketan goi-mailako euskal kirolariak pate hartu izana egiaztatzeko agiria, hain justu ere Eusko Jaurlaritzaren edo/eta Kirolen Kontseilu Gorenaren zerrendetan errekonoziturik diren kirolariei dagokienez. Eskabide aurkezten denean jada ospaturik badago lehiaketa: arbitroaren akta, eta akta horretako zerrendetan goi-mailako euskal kirolariak zenbat diren egiaztatzeko agiriak Eskabidea aurkezten denean ospaturik gabe badago lehiaketa: lehiaketan parte hartu eta irizpide hori konplitzen duten euskal kirolariei buruzko aurreikuspena, eta haiek goi-mailako direla egiaztatzen dokumentazioa. Lehiaketa aurreko urteetan ospatu bada: arbitroaren akta, eta ospatutako azken lehiaketan izan diren goi-mailako euskal kirolariak zenbat izan diren egiaztatzeko agiriak.
- Lehiaketako programa, eta, halakorik balitz, maila edo/eta parte-hartze txikiagoko lehiaketako beste jarduera batzuk eskabidearekin batera aurkeztu beharrekoa da
- Eskabidearen balioespenerako aurkeztu nahi duten gainerako dokumentazioa
- Beste erakunde publiko edo publiko batzuekin egindako itun edo lankidetzaz garatuz gero jarduera, garapen hori babesten duen kontatuaren edo itunaren kopia. Kasu horretan, eskatzailea ez den erakunde antolatzaileari dagokionez, goragoko paragrafoetan ezarritako dokumentazioa eskabidearekin batera aurkeztu beharrekoa da.
-
Onuradunen betebeharrak.
Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradunek beti bete beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua– 48. artikulutik 53. artikulura ezarritako betebehar-erregimena; zehazki, honako hauek bete beharko dituzte edonola ere:
a) Diruz lagunduko den jarduera egitea.
b) Esleitutako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, diru-laguntza eman zaiela jakitera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamabost egun balioduneko epean, onuradunek ez badiote idatziz eta espresuki uko egiten diru-laguntzari, onartu egin dutela ulertuko da.
c) Diru-laguntzarako eskabidea aurkeztu ostean burutzen bada lehiaketa, burututakoan, arbitroaren aktak eta lehiaketako behin betiko programa helaraztea Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzari.
d) Aurkeztu den aurrekontuan agertzen diren gastuak ordaintzeko erabiltzea diru-laguntza, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen emate-ebazpenarekin bat etorriaz.
e) Gazteria eta Kiroletako Zuzendaritzari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzei buruzko informazioa ematea, haiek hala eskatuz gero beren funtzioen jardunean.
f) Jarduera beste diru-laguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin finantzatu dela jakinaraztea diru-laguntza ematen duten organoari. Adierazitakoaren berri izan bezain laster egin beharko da jakinarazpen hori, eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen.
g) Egiaztatzea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituztela, arauz zehaztutako eran, eta hargatik eragotzi gabe Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa.
h) Kontabilitate-liburuak, erregistro bideratuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak izatea onuradunari kasu bakoitzean aplikatzekoa zaion merkataritza-legeriak eta sektorekoak eskatutako baldintzetan, eta diru-laguntzen oinarri arautzaileek eskatutako kontabilitateko egoera-orri eta erregistro espezifiko oro, egiaztatze- eta kontrol-jardun egokia bermatzeko.
i) Jasotako funtsen aplikazioa justifikatzen duten agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze- eta kontrol-jardueretan eskatu ahal izango baitira.
j) Jarduera burutzen ari delarik eta leku agerikoan, adieraztea ezen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak laguntzen duela hura diruz; salbu eta jarduera bukatu ostean eman bada diru-laguntza.
k) Jarduera aurkezteko burutzen diren ekitaldi publikoetara deitzea Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritza, salbu eta ekitaldia burutu ostean eman bada diru-laguntza; kasu horretan, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hara sortutako agirietan jaso beharko da.
l) Sexismorik gabeko hizkera erabiltzea diruz lagundutako jarduerarekin lotutako ekitaldi guztietan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak agintzen duenari jarraituz. Gizon eta emakumeen rolei dagokienez, erabilera estereotipaturik ez dagoela bermatzea.
m) Jasotako funtsak itzultzea deialdi honen araudian aurreikusitako kasuetan.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Eusko Jaurlaritza
Ebazten duen erakundea
- Eusko Jaurlaritza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Jarduera esplikatzeko dokumentazioa, eskabidearekin batera aurkeztu beharrekoa.
● Nazioarteko federazioaren, europar federazioaren edo nazioarteko liga profesionalaren egutegi ofizialeren kopia, zeinetan jasotzen baita zein lehiaketarako eskatzen diru-laguntza; edo, bestela, URL lotura, zeinetan kontsulta baitaiteke aipatu egutegia.
● Kirol Kontseilu Gorenak nazioarteko lehiaketa egitea baimentzeko agiria. Lehiaketa ez bada egin eskabidea entregatutako unean, goian aipatutako dokumentua Kirolen Goi Kontseiluak egiten duenean entregatuko da.
● Zirkuitu edo ligaren formatuko lehiaketei dagokienez, proba guztien egutegia eta haiek non ospatuko diren jasotzen dituen agiria.
● Lehiaketa jada ospatua bada, emaitza ofizialak aurkeztu beharko dira, betiere parte hartu duten kontinenteak, herrialdeak eta kirolariak zenbat izan diren zehaztuaz. Lehiaketa ez bada ospatu, aurreko urteko emaitza ofizialak eta lehiaketan parte hartuko duten kirolari kopuruari buruzko aurreikuspena aurkeztu beharko dira.
2.– Lehiaketan Kirol Kontseilu Gorenaren eta/edo Eusko Jaurlaritzaren zerrendetan goi-mailako kirolaritzat aitortzen diren kirolariak parte hartu izana egiaztatzeko agiriak.
Eskabidea aurkeztean, lehiaketa jada egin bada, arbitroaren akta, eta akta horretan zenbat goi-mailako euskal kirolari zerrendatzen diren egiaztatzeko agiriak.
Eskabidea aurkeztean, lehiaketa egin gabe badago, lehiaketan parte hartu eta irizpide hori konplitzen duten euskal kirolariei buruzko aurreikuspena, eta haiek goi-mailako direla egiaztatzeko agiriak.
Baldin eta aurreko urteetan deialdi honetako diru-laguntza helburu duen lehiaketa bereko aurreko edizioak egin izan balira, arbitroaren akta, eta egindako azken lehiaketan izan diren goi-mailako euskal kirolariak zenbat izan diren egiaztatzeko agiriak.
3.– Lehiaketako programa, emakumeen parte-hartzea sustatzen duten kirol-lehiaketako beste jarduera batzuk egiaztatuz, halakorik balitz. Era berean, maila edo parte-hartze txikiagoko kirol-lehiaketako beste jarduera batzuk egiaztatuko dira, halakorik balitz.
4.– Sarrera eta jarduerako gastuen aurrekontu banakatu eta zehaztua.
5.– Beste erakunde publiko edo publiko batzuekin egindako itun edo lankidetzaz garatuz gero jarduera, garapen hori babesten duen kontatuaren edo itunaren kopia. Kasu horretan, eskatzailea ez den erakunde antolatzaileari dagokionez, goragoko paragrafoetan ezarritako dokumentazioa.
6.– Eskabidearen balioespenerako aurkeztu nahi duten gainerako dokumentazioa.
7.– Emandako dokumentazio guztiek hizkuntza inklusibo eta ez-sexista izan beharko dute. Gainera, emandako datu guztiek sexuaren arabera bereizita egon beharko dute.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazio orokorra
- Jarduera memoria | Eskabidearekin batera jardueraren memoria aurkeztu beharrekoa da
- Aurrekontua | Eskabidearekin batera aurkeztu beharrekoa da sarrera eta jarduerako gastuen aurrekontu banakatu eta zehaztua.
- Zirkuitu edo ligaren formatuko lehiaketei dagokienez, proba guztien egutegia eta haiek non ospatuko diren jasotzen dituen agiria jarduera memoriarekin batera aurkeztu beharrekoa da
- Nazioarteko federazioaren, europar federazioaren edo nazioarteko liga profesionalaren egutegi ofizialeren kopia, zeinetan jasotzen baita zein lehiaketarako eskatzen diru-laguntza; edo, bestela, URL lotura, zeinetan kontsulta baitaiteke aipatu egutegia jarduera memoriarekin batera aurkeztu beharrekoa da
- CSDek nazioarteko lehiaketa ospatzea baimentzeari buruzko agiria jarduera memoriarekin batera aurkeztu beharrekoa da
- Jarduera memoriarekin batera aurkeztu beharrekoa da: Lehiaketa jada ospatua bada, emaitza ofizialak aurkeztu beharko dira, betiere parte hartu duten kontinenteak, herrialdeak eta kirolariak zenbat izan diren zehaztuaz. Lehiaketa ez bada ospatu, aurreko urteko emaitza ofizialak eta lehiaketan parte hartuko duten kirolari kopuruari buruzko aurreikuspena aurkeztu beharko dira
- Eskabidearekin batera aurkeztu beharrekoa da: Lehiaketan goi-mailako euskal kirolariak pate hartu izana egiaztatzeko agiria, hain justu ere Eusko Jaurlaritzaren edo/eta Kirolen Kontseilu Gorenaren zerrendetan errekonoziturik diren kirolariei dagokienez. Eskabide aurkezten denean jada ospaturik badago lehiaketa: arbitroaren akta, eta akta horretako zerrendetan goi-mailako euskal kirolariak zenbat diren egiaztatzeko agiriak Eskabidea aurkezten denean ospaturik gabe badago lehiaketa: lehiaketan parte hartu eta irizpide hori konplitzen duten euskal kirolariei buruzko aurreikuspena, eta haiek goi-mailako direla egiaztatzen dokumentazioa. Lehiaketa aurreko urteetan ospatu bada: arbitroaren akta, eta ospatutako azken lehiaketan izan diren goi-mailako euskal kirolariak zenbat izan diren egiaztatzeko agiriak.
- Lehiaketako programa, eta, halakorik balitz, maila edo/eta parte-hartze txikiagoko lehiaketako beste jarduera batzuk eskabidearekin batera aurkeztu beharrekoa da
- Eskabidearen balioespenerako aurkeztu nahi duten gainerako dokumentazioa
- Beste erakunde publiko edo publiko batzuekin egindako itun edo lankidetzaz garatuz gero jarduera, garapen hori babesten duen kontatuaren edo itunaren kopia. Kasu horretan, eskatzailea ez den erakunde antolatzaileari dagokionez, goragoko paragrafoetan ezarritako dokumentazioa eskabidearekin batera aurkeztu beharrekoa da.
-
Onuradunen betebeharrak.
Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradunek beti bete beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua– 48. artikulutik 53. artikulura ezarritako betebehar-erregimena; zehazki, honako hauek bete beharko dituzte edonola ere:
a) Diruz lagunduko den jarduera egitea.
b) Esleitutako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, diru-laguntza eman zaiela jakitera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamabost egun balioduneko epean, onuradunek ez badiote idatziz eta espresuki uko egiten diru-laguntzari, onartu egin dutela ulertuko da.
c) Diru-laguntzarako eskabidea aurkeztu ostean burutzen bada lehiaketa, burututakoan, arbitroaren aktak eta lehiaketako behin betiko programa helaraztea Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzari.
d) Aurkeztu den aurrekontuan agertzen diren gastuak ordaintzeko erabiltzea diru-laguntza, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen emate-ebazpenarekin bat etorriaz.
e) Gazteria eta Kiroletako Zuzendaritzari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzei buruzko informazioa ematea, haiek hala eskatuz gero beren funtzioen jardunean.
f) Jarduera beste diru-laguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin finantzatu dela jakinaraztea diru-laguntza ematen duten organoari. Adierazitakoaren berri izan bezain laster egin beharko da jakinarazpen hori, eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen.
g) Egiaztatzea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituztela, arauz zehaztutako eran, eta hargatik eragotzi gabe Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa.
h) Kontabilitate-liburuak, erregistro bideratuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak izatea onuradunari kasu bakoitzean aplikatzekoa zaion merkataritza-legeriak eta sektorekoak eskatutako baldintzetan, eta diru-laguntzen oinarri arautzaileek eskatutako kontabilitateko egoera-orri eta erregistro espezifiko oro, egiaztatze- eta kontrol-jardun egokia bermatzeko.
i) Jasotako funtsen aplikazioa justifikatzen duten agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze- eta kontrol-jardueretan eskatu ahal izango baitira.
j) Jarduera burutzen ari delarik eta leku agerikoan, adieraztea ezen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak laguntzen duela hura diruz; salbu eta jarduera bukatu ostean eman bada diru-laguntza.
k) Jarduera aurkezteko burutzen diren ekitaldi publikoetara deitzea Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritza, salbu eta ekitaldia burutu ostean eman bada diru-laguntza; kasu horretan, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hara sortutako agirietan jaso beharko da.
l) Sexismorik gabeko hizkera erabiltzea diruz lagundutako jarduerarekin lotutako ekitaldi guztietan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak agintzen duenari jarraituz. Gizon eta emakumeen rolei dagokienez, erabilera estereotipaturik ez dagoela bermatzea.
m) Jasotako funtsak itzultzea deialdi honen araudian aurreikusitako kasuetan.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena urriaren 1eko, 39/2015 Legeko 28 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire Kudeaketaken egin dezakezu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzei dagokienez, Balorazio Batzordeak helarazitako proposamena aztertu ondoren, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuordeak eman eta jakinaraziko du ebazpena, sei hilabeteko epean, deialdia egiteko Agindu honek indarra hartzen duen egunetik aurrera. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazio orokorra
- Balantzea | Egiaztagiriak: Ekitaldiaren kostuaren behin betiko balantzea; diru-sarrera eta gastu guztiak adierazi behar dira bertan. Bereziki jaso beharko da helburu berarekin eskuratutako gainerako laguntzen zerrenda, eskabideak aurkezteko unean haiek eraginkor izango ziren jakiterik ez bazegoen.
- Egiaztagiriak: Jardueraren exekuzioari buruzko memoria, zeinetan, gutxienez, jasotzen baitira honako hauek: agindu honetan, balioetsiko diren gaiak.
- Egiaztagiriak: Diru-laguntzarako eskabidea aurkeztu ostean burutu bada lehiaketa, arbotroaren aktak, eta lehiaketako behin betiko programa.
- Egiaztagiriak: Egindako gastuen jatorrizko ziurtagiriak, edo, hala badagokio, fotokopia konpultsatuak, emandako diru-laguntzaren kopuruaren adinako zenbatekoz. Hala ere, diru-laguntza egoki aplikatu dela egiaztatzearren, «laginketa-tekniken» bitartez egiaztapenak egingo ditu hura ematen duen organoak, zehazki, hartarako egoki irizten zaien frogagirien gainekoak; eta, bestalde, hasieran aurkeztu ez eta ekitaldiaren kostu osoa hartzen duten frogagiriak entregatzea ere eskatu ahal izango dio onuradunari.
- Egiaztagiriak: Diru-laguntza emateko ebazpenean jarritako baldintzen arabera, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren babesa izan dutela berariaz adierazten duten dokumentu guztien aleak.
- Egiaztagiriak: Jarduera edo programa burutzen den bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabili direla egiaztatzeko agiriak.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire kudeaketaken aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Beste tramite batzuk

Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Espedientean atzera egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Espedientean uko egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.