Euskarazko softwarea: Sistema eragileak
Itzuli
Euslinux Debian 2005 banaketa nola instalatzen den azaltzen du tutoretza honek.
Oharra: Ordenagailuan beste sistema eragile bat edukiz gero Euslinuxentzako aparteko partizioa eginda eduki behar da. Bestela instalazioan partizioak sortzean aurreko sistemako datuak ezabatu egingo baitira.
Sartu Euslinux Debian 2005 banaketaren CD-ROMa ordenagailuan eta abiarazi CD unitatetik ordenagailua.
eta sakatu Sartu tekla.
Oharra: "boot:" gonbitean automatikoa sartzen baduzu aurreko disko gogorra erabat ezabatu egingo da, eta disko partizioak automatikoki egingo ditu, bertan egon daitezkeen datu guztiak betiko galduko dira.
Hautatu teklatua eta sakatu Sartu tekla. Zerrendan gora eta behera mugitzeko, erabili teklatuko geziak.
Sareko txartela detektatzen saiatukoa da.
Ordenagailuak sareko txartelik ez badu hautatu "ez du sareko txartelik" eta sakatu Sartu tekla. Gero, hurrengo elkarrizketa-koadroan hautatu "Jarraitu" eta sakatu Sartu tekla.
Banaketaren instalatzaileak sareko txartela detektatzean DHCP bidez ordenagailuaren IP helbidea lortzen saiatuko da. Ordenagailua ez badago sarera konektatuta edo instalatzaileak ezin badu DHCP zerbitzariarekin konektatu hautatu "Ez konfiguratu sarea orain" eta sakatu Sartu tekla.
Instalatzaileak DCHP zerbitzariarekin konektatzea lortzen badu hurrengo urratsera automatikoki joango da.
Disko bat (edo gehiago) erabil dezakezu Euslinux instalatzeko. Jakin ezazu "Aldaketak diskoan gorde nahi dituzu?" galderari erantzuten ez diozun bitartean diskoan sortutako eta ezabatutako partizioak ez direla benetan gertatuko. "Aldaketak diskoan gorde nahi dituzu?" diskoaren partiziogileko azken urratsa da.
Orain diskoen partizioak automatikoki nola egiten den azalduko da. Urrats honetan diskoaren (edo diskoen) partizioak sortzeko aukera ezberdinak zerrendatzen dira. "Fitxategi guztiak partizio batean" aukera hautatzen baduzu instalatzaileak diskoan / eta Swap partizioak sortuko ditu. "Mahaigaineko makina" hautatuz /, /home eta Swap partizioak sortuko ditu. Aurreko urratsera itzuli nahi izanez gero sakatu Tabulatzailea tekla eta sakatu Sartu.
Disko gogorra 4 edo 5 GB tamainakoa bada, "Fitxategi guztiak partizio batean" hautatzea gomendatzen da. Diskoaren tamaina 10 GB edo handiagoa bada, hautatu "Mahaigaineko makina" aukera eta sakatu Sartu tekla. Gero honako elkarrizketa-koadro hau bistaratuko da, eta diskoaren partizioak egokiak direla baderitzozu, sakatu Sartu tekla.
Diskoaren partizioak diskoan gordetzeko "Aldaketak diskoan gorde nahi dituzu?" galderari Bai erantzun eta sakatu Sartu tekla.
Diskoaren partizioak eskuz egiteko, irakurri urratsen azalpena orrialde honetan: disko-partizioak.html
Ondoren, banaketako instalatzaileak diskoaren partizioak sortuko ditu eta diskoan oinarrizko sistema instalatuko du. Amaitzen duenean instalazioa burutu dela jakinaraziko dizu. Atera Euslinux banaketaren CD-ROMa CD unitatetik eta sakatu Sartu tekla. Ordenagailua berrabiaraziko da.
Euslinux Debian 2005 sistema disko gogorretik abiatzen denean, ireki CD unitatea eta sartu Euslinux banaketaren CD-ROMa.
"root" supererabiltzailearen pasahitza eskatuko dizu, idatzi pasahitza eta sakatu Sartu tekla. Gero berretsi pasahitza.
Zehaztu erabiltzaile arrunta. Horretarako idatzi beraren izen-abizenak. Eta hurrengo urratsean zehaztu dagokion erabiltzaile-izena.
Idatzi erabiltzaile arruntaren pasahitza. Ondoren, idatzi pasahitza berriro.
Orain, instalatzaileak falta diren beste pakete guztiak automatikoki instalatuko ditu, eta arazorik ez bada gertatzen, automatikoki konfiguratuko ditu ingurune grafikoa, soinua eta bestelakoak.
|