Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euslinux 2009 banaketa nola instalatzen den azaltzen duen tutoretza



Oharra: Ordenagailuan beste sistema eragilebat edukiz gero Euslinuxentzako aparteko partizioa eginda eduki beharda. Bestela instalazioan partizioak sortzean aurreko sistemako datuakezabatu egingo baitira.

Sartu Euslinux 2009 banaketaren DVDa ordenagailuan eta abiarazi DVD unitatetik ordenagailua.

Irudia

eta sakatu Sartu tekla.

Hautatu teklatua eta sakatu Sartu tekla. Zerrendan gora eta behera mugitzeko, erabili teklatuko geziak.

Irudia Irudia

Sareko txartela detektatzen saiatukoa da.

Irudia

Ordenagailuak sareko txartelik ez badu hautatu "ez du sareko txartelik" eta sakatu Sartu tekla. Gero, hurrengo elkarrizketa-koadroan hautatu "Jarraitu" eta sakatu Sartu tekla.

Banaketaren instalatzaileak sareko txarteladetektatzean DHCP bidez ordenagailuaren IP helbidea lortzen saiatukoda. Ordenagailua ez badago sarera konektatuta edo instalatzaileak ezinbadu DHCP zerbitzariarekin konektatu hautatu "Ez konfiguratu sarea orain" eta sakatu Sartu tekla.

Irudia

Instalatzaileak DCHP zerbitzariarekin konektatzea lortzen badu hurrengo urratsera automatikoki joango da.

Irudia

Disko bat (edo gehiago) erabil dezakezu Euslinux instalatzeko. Jakin ezazu "Aldaketak diskoan gorde nahi dituzu?" galderari erantzuten ez diozun bitartean diskoan sortutako eta ezabatutako partizioak ez direla benetan gertatuko. "Aldaketak diskoan gorde nahi dituzu?" diskoaren partiziogileko azken urratsa da.

Orain diskoen partizioak automatikoki nola egiten denazalduko da. Urrats honetan diskoaren (edo diskoen) partizioak sortzekoaukera ezberdinak zerrendatzen dira. "Fitxategi guztiak partizio batean" aukera hautatzen baduzu instalatzaileak diskoan / eta Swap partizioak sortuko ditu. "Mahaigaineko makina" hautatuz /, /home eta Swap partizioak sortuko ditu. Aurreko urratsera itzuli nahi izanez gero sakatu Tabulatzailea tekla eta sakatu Sartu.

IrudiaIrudia

Disko gogorra 4 edo 5 GB tamainakoa bada, "Fitxategi guztiak partizio batean" hautatzea gomendatzen da. Diskoaren tamaina 10 GB edo handiagoa bada, hautatu "Mahaigaineko makina" aukera eta sakatu Sartu tekla. Gero honako elkarrizketa-koadro hau bistaratuko da, eta diskoaren partizioak egokiak direla baderitzozu, sakatu Sartu tekla.

Irudia

Diskoaren partizioak diskoan gordetzeko "Aldaketak diskoan gorde nahi dituzu?" galderari Bai erantzun eta sakatu Sartu tekla.

Irudia

Ondoren, banaketako instalatzaileak diskoarenpartizioak sortuko ditu eta diskoan oinarrizko sistema instalatuko du.

Irudia

"root" supererabiltzailearen pasahitza eskatuko dizu, idatzi pasahitza eta sakatu Sartu tekla. Gero berretsi pasahitza.

IrudiaIrudia

Zehaztu erabiltzaile arrunta. Horretarako idatziberaren izen-abizenak. Eta hurrengo urratsean zehaztu dagokionerabiltzaile-izena.

IrudiaIrudia

Idatzi erabiltzaile arruntaren pasahitza. Ondoren, idatzi pasahitza berriro.

IrudiaIrudia

Jarraian Euslinux 2009 banaketako ehundaka pakete instalatu eta konfiguratuko ditu. Honek denbora luzea iraun dezake.

Amaitzen duenean instalazioa burutu dela jakinaraziko dizu. AteraEuslinux banaketaren CD-ROMa CD unitatetik eta sakatu Sartu tekla. Ordenagailua berrabiaraziko da.

Irudia

Ordenagailua berrabiaraztean banaketaren DVDa atera behar da, instalatu berri den sistema disko gogorretik abiatzeko.

Irudia

Azken eguneratzea: 2016/08/03