Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskarazko softwarea: Sistema eragileak

 

Windows 7-ren hizkuntza-interfazearen paketea (LIP, Language Interface Pack)

Itzuli

Xehetasunen azalpen bizkorra

Fitxategi-izena: LIP_eu-ES.mlc
Bertsioa: 1.0
Argitalpen-data: 2010/03/31
Hizkuntza: Euskara
Deskargaren tamaina: 2.6 MB - 6.7 MB* (* Deskargaren tamaina hautatutako osagaien araberakoa da).

Informazio orokorra

Windows-erako hizkuntza-interfazearen pakete (LIP) honek Windows gehien erabiltzen den eremuetarako bertsioaren zatikako itzulpena ematen du. LIPa instalatu ondoren, morroi, elkarrizketa-koadro, menu eta laguntza-gaietako testua LIPeko hizkuntzan bistaratuko da. Itzulita ez dagoen testua Windows 7-ren oinarri-hizkuntzan egongo da. Adibidez, Windows 7-ren gaztelaniazko bertsioa erosi baduzu eta euskarazko LIPa instalatzen baduzu, testuaren zati batzuk gaztelaniaz geratuko dira. LIP bat baino gehiago instala ditzakezu oinarri-hizkuntza bakarraren gainean. Windows-en LIPak Windows 7-ren edizio guztietan instala daitezke.

Sistema-eskakizunak

Onartzen diren sistema eragileak: Windows 7

  • Microsoft Windows 7
  • Erabiltzaile-interfazea hizkuntza hauetan: gaztelania, frantsesa
  • 4.63 Mb-eko lekua deskargatzeko
  • 15 Mb-eko lekua instalatzeko
Jarraibideak

ABISUA: BitLocker-en enkriptatzea gaituta badaukazu, utzi bertan behera LIPa instalatu aurretik. Ireki Kontrol-panela, hautatu Sistema eta segurtasuna eta, gero, Cifrado de unidad BitLocker. Hautatu Suspender protección.

Windows 7 LIParen 32 eta 64 bit-eko bertsioetarako deskarga desberdinak daudenez, deskargatzen hasi aurretik, begiratu Windows 7-ren zer bertsio daukazun instalatuta: Sakatu Hasi botoia, egin klik eskuineko botoiaz 'Ordenagailua' aukeran eta hautatu Propietateak . Zure ordenagailuari buruzko oinarrizko informazioa bistaratuko da. Begiratu 'Sistema mota'ko 'Sistema' atalean. Horrela Windows 7 sistema eragilearen 32 bit-eko edo 64 bit-eko bertsioa exekutatzen ari zaren jakin ahal izango duzu

  1. Egin klik orri honetako Deskargatu botoian deskargatzen hasteko, edo aukeratu beste hizkuntza bat goitibeherako zerrendan eta egin klik Joan aukeran.
  2. Egin hauetako bat:
    • Berehala instalatzen hasteko, egin klik Ireki edo Exekutatu programa uneko kokalekutik aukeretan
    • Ordenagailuan deskargatu eta geroago instalatzeko, egin klik Gorde edo Gorde programa diskoan aukeretan
Azken eguneratzea: 2016/08/03