Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Estrategikoa (2018-2022)
Helburu nagusia
Helburu nagusia da herritarrak beraiek aukeratutako hizkuntza ofizialean (euskaraz edo gaztelaniaz) artatzea, haien hizkuntza-eskubideak betetzea eta, beraz, euskara zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza gisa erabiltzea.
Helburu orokorrak eta zehar-lerroak
Planak lau helburu nagusi ezartzen ditu:
- Herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea Kontsumibiderekiko harremanetan.
- Euskara lan-hizkuntza izateko aurrerapausoak egitea.
- Kontsumobideren eta bestelako herri administrazioen arteko harremanetan euskara gehiago erabiltzea.
- Kontsumobideren Zuzendaritzaren lidergoa indartzea euskararen normalizazio prozesua Kontsumobideren ohiko jardunean txertatzeko.
Era berean, hiru zehar-lerro ditu, hain zuzen ere, helburu horietan guztietan eragina daukatenak eta horiek guztiak lantzeko lagungarri gertatzen direnak:
- Hizkuntza ofizialak erabiltzeko zehaztutako irizpideak eta arauak aplikatzea.
- Kontsumobideko langileen eta Zuzendaritzaren hizkuntza-gaitasuna handitzea.
- Kontsumobideko langileen eta Zuzendaritzaren euskararekiko atxikimendua areagotzea.
Informazio gehiago:
Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Estrategikoa. VI. Plangintzaldia (2018-2022)
'Kontsumobiden euskararen erabilera normalizatzeko berariazko plana (2013-2017)' (pdf, 1,47 MB)
Azken aldaketako data: