Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskal Idazle Klasikoak

Euskal Idazle KlasikoakEusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskal Editoreen Elkarteak sinatutako hitzarmenaren ondorioz, Euskal Idazle Klasikoak bildumari ekin zion 1986. urtean. Gaur egun, euskal literaturako laurogeita lau izenburu esanguratsuk osatzen dute bilduma, bakoitzetik 1.000 aleko tirada egin delarik.

Lanen aukeraketa honako irakasle hauek egin zuten: Patxi Altuna, Joseba A. Lakarra, Ibon Sarasola eta Blanca Urgell.

Liburu bakoitza atontzeko lan eta idazle horietan ezagupen zabalak zituztenen artean egin zen hautapena. Prestatzaile bakoitzak, bestalde, hitzaurrea landu behar izan du idazlearen bizitza eta lanaren berri luze eta zabala emateko.

Bilduma honen bitartez, Eusko Jaurlaritzak euskal irakurle orori liburu-bilduma interesgarria eskaini nahi izan dio, gure klasikorik onenak hurbilagotik ezagutzeko bidea emanez.

Argitaratutako izenburuen zerrenda ezagutu nahi izanez gero, kontsulta ezazu gure katalogoan. Liburuen eta idazleen erreferentziekin batera, Interneten euren berri ematen duten loturak paratu ditugu. Gehienek Susa argitaletxearen eskutik sarera ekarritako Literaturaren Zubitegira batetik, eta Liburutegi Digitalera bestetik garamatzate: hartan amaraunean topa daitezkeen idazleen zantzu eta lorratz ugari dituzu, eta honetan jatorrizko argitalpenen edizio digitalak.

Azkenik, irakurtzeaz gain baduzu zer entzun. HABEk sortu Dokutekan bildumako hainbat idazleren gaineko entzungaiak dituzu eskura.

 

   Katalogoa                                                    Dokuteka

      Katalogoan kontsulta egin                               Entzungaietara jo

 

Azken eguneratzea: 2016/11/02