Hezkuntza Saila

Euskal Hezkuntza Sistema. Bizitzarako ikasten

"Bizitzarako ikasten" Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren kanpaina berriaren leloa da, eta Euskal Hezkuntza Sistemak balioen eskola bat eraikitzeko duen konpromisoa indartzea du helburu. Ekitatea, inklusioa, talde-lana edo kultura-aniztasuna dira Euskal Hezkuntza Sisteman egunez egun lantzen diren balioen adibide batzuk.

Kanpaina honek ikastetxetik gordetzen ditugun oroitzapenei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu, askotan ikaskideekin izan ditugun harremanei lotuta egon diren eta bizitza osoan gurekin egoten diren esperientzia horiei buruz. Baina oroitzapenetatik harago, berdintasunean eta errespetuan oinarritutako hezkuntza-eredu batek gure bizi-ibilbidean duen eragina ere azpimarratzen du, eta pertsona guztiek hazteko, ikasteko eta elkarrekin bizitzeko aukera berdinak izango dituzten gizarte baterantz aurrera egiten jarraitzeko gonbita egiten du.

Bideoak

Kartelak

Brasilgo hiriburua Brasilia dela ikasi genuen. Eta brasildar kulturaz gozatzen Joãok irakatsi zigun. (Leiho berrian irekiko da - PDF)

Emozioak lantzen genituen
ikasgelan, eta guztiak batera
sentitu genituen elkarrekin finalera
iritsi ginenean. (Leiho berrian irekiko da - PDF)

Platonek egiaren eta ezagutzaren
teoriaz hitz egiten zuen. Eta Anek, hitzen
beharrik gabe, ilusioa, kemena eta
gizatasunaren indarra irakatsi zizkigun. (Leiho berrian irekiko da - PDF)

Potentziaren formula ikasi genuen,
baina benetako bultzada
gelakideek gure ideia babestean
sentitu genuen.  (Leiho berrian irekiko da - PDF)

Audioak

Platonek egiaren eta ezagutzaren teoriaz hitz egiten zuen. Eta Anek, hitzen beharrik gabe, ilusioa, kemena eta gizatasunaren indarra irakatsi zizkigun. Euskal Hezkuntza Sistema, Bizitzarako ikasten.
Emozioak lantzen genituen ikasgelan, eta guztiak batera sentitu genituen elkarrekin finalera iritsi ginenean. Euskal Hezkuntza Sistema, Bizitzarako ikasten.