Lehendakaritza

Euskal Gizataldeen V. mundu biltzarra 2011

2011ko Batzarra: Guztion Artean

Kursaal

Donostiako Kursaal Kongresu jauregia aukeratu zen 2011ko urteko Euskal Gizataldeen V. Mundu Batzarra ospatzeko eszenatokitzat.

Aurreko urteetan izandako kongresuetako egituraz gain, kongresu honetan hainbat ekintza paralelo gauzatu dira, berezko ponentzien osagarritzat balioko dutelarik:

  • Kongresuko jaurnaldiak; egitarauko orokorraren barruan ?Euskal Herria Mugaz Gaindi? mintegia izan da, hau da, kanpoko hiritartasunari buruzko jaurnaldi monografikoa bat.
  • Ikasleei hitzaldiak, beronen helburua euskal curriculumerako euskal emigrazioari buruzko eskola materiala lantzea delarik.
  • Ikus-entzunezko aurkezpenak, non euskal emigrazioari buruzko hainbat dokumental berri proiektatuko diren.
  • Aurkezpen literarioa, sarituriko liburuen aurkezpenekin, Kanpoan diren Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritzak editatu edota eskuratutakoak.
  • Euskal gizataldeen azoka, hainbat kanpoko nahiz euskal erakundek ?stand?ak izango dituzte, berauen produktu eta ekintzak ezagutarazteko.

Kongresistentzat eta aurretiaz akreditatutako behatzaileentzak soilik diren kongresuko jaurdunaldiez kanpo, gainontzeko ekintza guztiak nahi duen orori irekita izan dira, beronen helburua euskal gizarteari euskal emigrazioa ezagutera ematea delarik.

(Kongresuari buruzko Informazio gehiago facebooken)

Argazki erreportaia

Kongresuko liburua (pdf, 6.5Mb)

Azken aldaketako data: 2013/01/31