Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko Langileen Estatistikari lotutako definizioak

 

'Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko Langileen Estatistikari’ lotutako definizioak, funtzio publikoa arautzen duten araudietan oinarrituak, tresna garrantzitsua da administrazio publikoen funtzionamendua ulertzeko, langileei dagokienez.

TERMINOEN AURKIBIDEA


ERAKUNDE-EREMUA

Estatistikaren eremuan sartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren erakunde autonomoak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan zehaztutakoaren arabera. 7.,8. eta 9. artikuluak.[20]

Ez dira sartzen EAEko Administrazioaren sektore publikoko ezein erakundetako langileak -zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, sozietate publikoak, fundazio edo partzuergo publikoak-. Partaidetza duten erakundeetako langileak ere ez dira sartzen.

Aurrekontu-plantilletako informazioan 'Haurreskolak’ eta 'Consorcio Científico-Tecnológico Vasco Basque Research and Technology Alliance (BRTA)’ partzuergoak sartzen dira.

Itzuli

JARDUNEAN DAUDEN LANGILEAK

Zerbitzu aktiboko egoera administratiboan dauden langileak. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina[21] onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 86. artikuluak emandako definizioaren arabera, “zerbitzu aktiboko egoeran daude, Estatutu hau garatzeko Funtzio Publikoak emandako arautegiaren arabera, funtzionario publiko modura zerbitzua ematen duten pertsonak, destinotzat duten Administrazio edo organismo publikoa nahiz erakundea edozein dela ere, baldin eta beste egoera batean egotea ez badagokie”.

Erreferentzia-datan zerbitzu aktiboan dauden langile guztiak zenbatuko dira, nahiz eta lanera joateko betebeharretik juridikoki salbuetsita egoeran egon -adibidez, aldi baterako ezintasunagatiko bajan, onartutako baimenak...-. Absentzia horietarako ordezko langileak kontratatu badira, langile horiek ere zenbatu egingo dira.

Kanpoan geratuko dira behin-behineko langileak eta goi-kargudunak, baita sei hilabetetik beherako kontratua duten lan-kontratudunak eta praktiketako funtzionarioak ere.

Itzuli

A) LANGILE-KOLEKTIBOAK

Langile-kolektiboak funtzionarioen eta langile lan-kontratudunen taldeak dira, jarduera-sektore zehatzetan zerbitzua ematen dutenak, sektorearen berezitasunen araberako lan-baldintza espezifikoetan. Oro har, funtzio publikoko gaietan araudi espezifikoaren mende daude eta lan-baldintzei dagokienez, lan-baldintzak arautzen dituzten akordio edo hitzarmen kolektibo propioak dituzte.

Kolektibo hauen funtzio publikoko eskumenei dagokienez, gaiaren araberako eskumena duten sailei esleitu zaizkie, EAEko Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak[22] 6.3 artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

A.1.- Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako langileak

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren sailetan eta haren erakunde autonomoetan zerbitzua ematen duten funtzionarioak eta langile lan-kontratudunak sartzen dira. Kanpoan geratuko dira behin-behineko langileak eta goi-kargudunak. Lan-kontratudunei dagokionez, ez dira sartzen sei hilabetetik beherako kontratua dutenak.

Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioen lan-baldintzak apirilaren 3ko 50/2012 Dekretuan daude araututa. Dekretu horrek aldatu egiten du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura diharduten funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzeko den Dekretua aldatzen du[23].

Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako lan-kontratudunen lan-baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako 2010-2011 Hitzarmenean daude araututa (hitzarmen-kodea: 8600612)[24].

Kolektibo horretatik kanpo geratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioan laguntza-zerbitzua ematen duten lan-kontratudunek. Langile horiek Justiziako Langileak atalean zenbatuko dira.

Administrazio Orokorreko lan-kontratudunen artean bereizi egin behar dira Segurtasun Sailera atxikitako langileak eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiara atxikitakoak. Azken hauek atal honetan sartzen dira eta lan-baldintzei dagokionez, Herrizaingo Saileko eta Euskal Herriko Polizia Ikastegia erakunde autonomoko lan-kontratudunen Hitzarmen Kolektiboan daude aurreikusita (hitzarmen-kodea: 8600120)[25].

A.2.- Justiziako langileak

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioan zerbitzua ematen duten funtzionarioak sartzen dira.

Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten Justizia Administrazio funtzionarioen lan-baldintzak abuztuaren 31ko 223/2010 Dekretuan daude araututa. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko funtzionarioak Euskal Administrazio Orokorreko funtzionarioekin nola parekatu arautzeko eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren eta CC.OO., CSI/CSIF, LAB eta UGT sindikatuen artean Bulego Judizial eta Fiskala ezartzeko IV. Akordioa onartu zen[26].

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioan laguntza-zerbitzua ematen duten lan-kontratudunak atal honetan sartzen dira. Lan-kontratudunei dagokionez, ez dira sartzen sei hilabetetik beherako kontratua dutenak.

A.3.- Ertzaintzako langileak

Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen arabera araututako Ertzaintzaren kidegoko funtzionarioak sartzen dira[27].

Ertzaintzako funtzionarioen lan-baldintzak urtarrilaren 17ko 4/2012 Dekretuan eta ondorengo aldaketetan daude araututa. Dekretu horren bidez, Ertzaintzako langileen 2011., 2012. eta 2013. urteetarako lan-baldintzak araupetzeko Akordioa onartu zen[28].

Ertzaintzako langile guztiak karrerako funtzionarioak dira.

Praktikaldian dauden Ertzaintzako funtzionarioak ez daude sartuta.

A.4.- Hezkuntzako langileak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko funtzionario irakasleak eta Hezkuntza Saileko langile lan-kontratudunak daude sartuta.

Funtzionario irakasleak Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legean[29] aurreikusitako kidegoetakoren batean dauden pertsonak dira.

Hezkuntza Saileko langile lan-kontratudunetan daude bilduta kolektibo hauek:

·         Lan-kontratudun irakasleak eta hezitzaileak.

·         Hezkuntza Saileko Erlijioko lan-kontratudun irakasleak.

·         Hezkuntza Saileko langile lan-kontratudunak.

Langile lan-kontratudunei dagokionez, ez dira sartzen sei hilabetetik beherako kontratua dutenak.

Lan-kontratudun irakasleen eta hezitzaileen lan-baldintzak uztailaren 6ko 185/2010 Dekretuan daude araututa. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko funtzionario irakasleen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa onartu zen[30].

Lan-kontratudun irakasleen eta hezitzaileen lan-baldintzak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko irakaskuntza eta hezkuntzaren alorreko langileentzako Hitzarmen Kolektiboan daude araututa (hitzarmen-kodea: 8602345) [31].

Lan-kontratudun irakasleen eta hezitzaileen lan-baldintzak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mende dauden erlijioko langile lan-kontratudunentzako Hitzarmen Kolektiboan daude araututa (hitzarmen-kodea: 8600050) [32].

Lan-kontratudun irakasleen eta hezitzaileen lan-baldintzak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko langile lan-kontratudunentzako Hitzarmen Kolektiboan daude araututa (hitzarmen-kodea: 8600050)[33].

Itzuli

B) ATXIKITAKO LURRALDEA

Lanpostuari dagokion destinoko zentroa kokatzen den lurraldea esleitzen da, onartutako lanpostuen zerrenden arabera.

Itzuli

C) LAN-HARREMANA

C.1 Aintzat hartutako langile-tipologiak honako hauek dira:

C.1.1.- Karrerako funtzionarioak: karrerako funtzionario dira, legezko izendapen bati esker, ordainsari baten truke eta behin betiko izaeraz zerbitzu profesionalak betetzeko, Administrazio Zuzenbideaz araututako estatutupeko harreman baten bitartez Herri Administrazio bati lotuta daudenak (EPOETBren 9.1 art.).

C.1.2- Bitarteko funtzionarioak: bitarteko funtzionarioak dira behar bezala justifikatutako beharrak eta urgentziak eraginda, karrerako funtzionarioei dagozkien betekizunak betetzeko izendatzen direnak, hain zuzen inguruabar hauetako bat gertatzen denean:

a) Plaza hutsak egotea, ezinezkoa bada plaza horiek karrerako funtzionarioek betetzea.

b) Titularren ordezte iragankorra.

c) Aldi baterako programak gauzatzea, zeinek ezingo baitute izan hiru urtetik gorako iraupena, iraupena gehienez ere beste hamabi hilabetez luzatu ahal izanik estatutu hau garatzeko ematen diren funtzio publikoari buruzko legeengatik

d) Atazak gehiegi izatea edo metatzea gehienez ere sei hilabetez, hamabi hileko aldi batean. (EPOETBren 10. art.)

 C.1.3.- Langile lan-kontratudunak: langile lan-kontratudunak dira, lan-arloko legeriaren arabera langileak kontratatzeko edozein modalitate erabilita, idatziz formalizatutako lan-kontratu bati esker, administrazio publikoei ordaindutako zerbitzuak ematen dizkietenak.

Iraupenaren arabera, kontratua izan daiteke finkoa, mugagabea edo aldi baterakoa. (EPOETBren 11.1. art.) Aldi baterako kontratu-modalitateak Langileen Estatutuan daude aurreikusita 15.1. artikuluan[34].

a) Langilea lan edo zerbitzu jakin batzuk aurrera eramateko kontratatzen denean, enpresako jardueraren barruan autonomia eta berezko ezaugarriak izanik, eta lana bukatzeko epea, nahiz eta denboran mugatuta egon, iraupen jakin gabekoa baldin bada.

b) Merkatuaren gora-beheren eraginez eta zereginak metatu edo eskabide larregi izatearen eraginez, halako kontratuak egitea beharrezkoa denean, nahiz eta aipatutako lan guztiok enpresaren ohiko jarduerakoak izan.

c) Lanpostua gordetzeko eskubidea duten langileak ordezkatzeko denean.

Lan-pilaketengatik kontratatutako langileak ez dira sartzen, araudiaren arabera kontratu horien iraupena sei hilabetetik beherakoa delako.

 

C.2. Sartzen ez diren langile-tipologiak:

C.2.1.- Goi-kargudunak: Enplegatu publikoak izan daitezke edo ez, eta goi-zuzendaritzako eginkizunak dituzte administrazio bateko unitate gutxi gorabehera zabaletan. Estatutu espezifiko batean oinarrituta egongo da haien administrazio publikoekiko lotura.

C.2.2.- Behin-behineko langileak: izendapen bati esker eta behin betiko izaerarik gabe, konfiantzakotzat edo aholkularitza berezitzat berariaz kalifikatutako eginkizunak bakarrik egiten dituztenak; xede horretarako izendatutako aurrekontu-kredituetatik ordaintzen zaie (EPOETBren 12.1 art.)

C.2.3.- Prestakuntzan edo praktiketan dauden funtzionarioak: hautaketa-probak gainditu ondoren, izangaiak prestakuntzan edo praktiketan dauden funtzionario izendatuko dituzte eta praktikaldia edo hautaketa-ikastaroa gainditu beharko dute karrerako funtzionario izendatu aurretik.

C.2.4.- Sei hilabetetik beherako kontratua duten lan-kontratudunak.

Itzuli

Prekarietatea administrazio publikoetan.

 

Prekarietatea, hau da, Administrazio Publikoarekin lotutako mota guztietako langileak, funtzionarioak eta langileak egotea, aldi baterako edo bitarteko araubide juridikoekin.[36]

Itzuli

Prekarietate-tasa: bitarteko funtzionarioen eta aldi baterako lan-kontratudun langileen zatidura, erakunde publiko bateko edo haren eremu bateko langile guztiekin alderatuta.

Itzuli

Prekarietate-tasa, sexua bereizita: sexu jakin bateko bitarteko funtzionarioen eta aldi baterako lan-kontratudun langileen zatidura, erakunde publiko bateko edo haren eremu bateko sexu bereko langile guztiekin alderatuta.

Itzuli

Bitarteko-tasa: bitarteko funtzionarioen zatidura, erakunde publiko bateko edo haren eremu bateko funtzionario guztiekin alderatuta.

Itzuli

Bitarteko-tasa, sexua bereizita: sexu jakin bateko bitarteko funtzionarioen zatidura, erakunde publiko bateko edo haren eremu bateko sexu bereko funtzionario guztiekin alderatuta.

Itzuli

Behin-behinekotasunaren tasa: aldi baterako lan-kontratudun langileen zatidura, erakunde publiko bateko edo haren eremu bateko lan-kontratudun langile guztiekin alderatuta.

Itzuli

Behin-behinekotasunaren tasa, sexua bereizita: sexu jakin bateko aldi baterako lan-kontratudun langileen zatidura, erakunde publiko bateko edo haren eremu bateko sexu bereko lan-kontratudun langile guztiekin alderatuta.

Itzuli

D) TITULAZIO-TALDEAK

Kidegoak eta eskalak honela sailkatzen dira, horietara iristeko eskatutako titulazioaren arabera, talde hauek oinarri hartuta:

- A taldea: Bi azpitaldetan sailkatuta: A1 eta A2.

Talde honetako kidego eta eskaletara iritsi ahal izateko, graduko unibertsitate-tituluaren jabe izatea eskatuko da. Legeak beste unibertsitate-tituluren bat eskatzen duenean, unibertsitate-titulu hori hartuko da aintzakotzat.

Kidegoak eta eskalak azpitalde horietako bakoitzean sailkatzeko, kontuan hartuko dira bete beharreko funtzioetan eskatzen den erantzukizun-maila eta sarrera-proben ezaugarriak.

- B taldea: talde honi dagozkion kidego eta eskaletara iritsi ahal izateko, goi-mailako teknikariaren tituluaren jabe izatea eskatuko da.

- C taldea. Bi azpitaldetan sailkatuta (C1 eta C2), sartzeko eskatzen den titulazioaren arabera.

- C1: Batxilergoko titulua edo titulu teknikoa.

- C2: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua. (EPOETBren 76. art.)

Itzuli

E) KIDEGOAK ETA ESKALAK

Funtzionarioak kidego, eskala, espezialitate eta bestelako sistemen bidez sailkatzen dira, eta sailkapen-elementu horiek hautaketa-prozesuen bidez egiaztatzen diren konpetentzia, gaitasun eta jakintza komunak biltzen dituzte.

Funtzionarioen kidegoak eta eskalak Gorte Nagusiek edota autonomia-erkidegoetako legebiltzarrek onetsitako lege bidez sortzen, aldatzen edo ezabatzen dira. (EPOETBren 75.1 eta 2. art.)

Guztientzako sarrerako eta barne-mailatan gora egiteko frogak arrazoibideratu ahal izateko, lanpostu-zerrendak antolatzeko helburuak Kidegoek osatzen dituzte.[35]

E.1.- Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako langileak

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean aurreikusitako kidego eta eskaletako batean sartzen dira. Euskal Autonomia Erkidegoa Lege horren 8. artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kidegoak honela sailkatzen dira [37]:

1. Kidego orokorrak, administrazio-jarduerari lotutako eginkizunak betetzeaz arduratzen direnak; besteak beste, izapidetzea, kudeatzea, gauzatzea, aholkatzea eta ikuskatzea.

2. Kidego bereziak, lanbide edo lanpostu jakin batzuei dagozkien ezagutza espezifikoak eskatzen dituzten eginkizunak betetzen dituztenak.

Hauek dira kidego orokorrak:

1. Administrazioko Goi-mailako Kidegoa: A taldea, A1 azpitaldea.

2. Administrazio Kudeaketako Kidegoa: A taldea, A2 azpitaldea.

3. Administrarien Kidegoa, C taldean,

4. Administrari Laguntzaileen Kidegoa: C taldea, C2 azpitaldea.

5. Laguntzako langileen lanbide-taldea.

Hauek dira kidego bereziak:

1. Goi-mailako teknikarien kidegoa: A taldea, A1 azpitaldea.

2. Teknikarien Kidegoa: A taldea, A2 azpitaldea.

3. Laguntzaile Teknikoen Kidegoa: B taldea.

Kidegoen barruan eskalak egon daitezke.

Kidego orokorretako eskalak:

A) Administrazioko Goi-mailako Kidegoko Administrazio Eskala.

B) Administrazio Kudeaketako Kidegoko Administrazio Kudeaketako Eskala.

C) Administrarien Kidegoko Administrazio Eskala.

D) Administrari Laguntzaileen Eskala Administrari Laguntzaileen Kidegoan.

Kidego berezietako eskalak:

A) Goi-mailako Teknikarien Kidegoa:

1. Telekomunikazioetako Eskala.

2. Meatzeetako Eskala.

3. Itsas Eskala.

4. Kartografia-eskala.

5. Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko Eskala.

6. Industriako Eskala.

7. Azpiegituretako Eskala.

8. Medikuntzako Eskala.

9. Farmaziako Eskala.

10. Albaitaritzako Eskala.

11. Eskala Juridikoa.

12. Ekonomia eta Enpresa Eskala.

13. Informazio Sistemen Eskala.

14. Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Eskala.

15. Ingurumeneko Eskala.

16. Kultura Administrazioko Eskala.

17. Kiroletako Eskala.

18. Nekazaritza eta Abeltzaintzako Sektoreko Eskala.

19. Arreta Soziolaboraleko Eskala.

20. Estatistikako eta Datu Analisiko Eskala.

21. Larrialdietako eta Meteorologiako Eskala.

22. Hizkuntza Normalizazioko Eskala.

23. Prentsa eta Argitalpen Eskala.

24. Laneko Arriskuen Prebentzioko Eskala.

25. Giza Baliabideen eta Prestakuntzaren Eskala.

26. Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala.

27. Laborategi Eskala.

28. Itzulpengintzako Eskala.

B) Teknikarien Kidegoa:

1. Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko Eskala.

2. Industriako Eskala.

3. Azpiegituretako Eskala.

4. Telekomunikazioetako Eskala.

5. Meatzeetako Eskala.

6. Erizaintzako Eskala.

7. Ekonomia eta Enpresa Eskala.

8. Estatistika Eskala.

9. Ingurumeneko Eskala.

10. Hizkuntza Normalizazioko Eskala.

11. Laneko Arriskuen Prebentzioko Eskala.

12. Informazio Sistemen Eskala.

13. Laborategi Eskala.

14. Itzulpengintzako Eskala.

15. Nekazaritza eta Abeltzaintzako Sektoreko Eskala.

16. Arreta Soziolaboraleko Eskala.

17. Larrialdietako eta Meteorologiako Eskala.

C) Laguntzaile Teknikoen Kidegoa:

1. Obra eta Instalazioen Delineazioko Eskala.

2. Kudeaketa Informatikako Eskala.

3. Osasun eta Ingurumeneko Laborategiko eta Ikuskaritzako Eskala.

4. Hazien Eskala.

5. Arrantzako Eskala.

E.2.- Justiziako funtzionarioak

Justizia Administrazioko funtzionarioen kidegoak Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoan daude araututa. (BJLO, 475. art.)[38].

Honela sailkatuko dira funtzionarioen kidegoak:

a) Kidego orokorrak, haien zeregina funtsean eduki prozesaleko lanak egitea denean, lan horiei loturiko administrazio-funtzioak alde batera utzi gabe.

Kidego orokorrak dira:

- Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoa. Kidego honetan sartzeko, unibertsitate-diplomadun, ingeniari tekniko, arkitekto tekniko edo horien baliokide den titulu baten jabe izatea eskatuko da.

- Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoa. Kidego honetan sartzeko, batxilergoko edo horren baliokide den titulu baten jabe izatea eskatuko da.

- Laguntza Judizialeko Kidegoa: Kidego honetan sartzeko, DBHko edo horren baliokide den titulu baten jabe izatea eskatuko da.

b) Kidego bereziak: batez ere lanbide edo titulazio espezifiko bat eskatzen duten funtzioak egiten dituztenak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioan, Kidego berezietan, Auzitegi Medikuen Kidegoko langileak baino ez daude. Auzitegi Medikuen Kidegoan sartzeko, Medikuntzako Lizentziatura edo Gradua eta Auzitegi Medikuntzako espezialista tituluaren jabe izatea eskatuko da.

E.3.- Poliziaren funtzionarioak

Ertzaintza eskaletan egituratzen da hierarkikoki, eta eskala horien barruan, kategoria hauetan:

a) Goi-mailako Eskala: intendente kategoriarekin, A taldean sailkatua, A1 azpitaldean.

b) Eskala betearazlea: komisario eta komisariorde kategoriekin, A taldean sailkatua, A1 azpitaldean.

a) Ikuskapen Eskala: ofizial eta ofizial-ondoko kategoriekin, C taldean sailkatua, C1 azpitaldean.

d) Oinarrizko Eskala: agente lehena eta agente kategoriekin, C taldean sailkatua, C1 azpitaldean.

Medikuen eta teknikarien eskala ere egongo da Ertzaintzan, eta haien lanpostuak A1, A2 eta C1 sailkapen-taldekoak izango dira, kasu bakoitzean eskatzen den titulazioaren arabera. (EAEPLren 105. art.)

E.4.- Funtzionario irakasleak

Euskal Autonomia Erkidegoko funtzionario irakasleen kidegoak Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legean daude araututa (10-13. art.).

Funtzionario irakasleak kidegoetan bilduko dira, ematen dituzten irakaskuntzen eta kidego bakoitzera sartzeko eskatutako titulazio-mailaren arabera.

Araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten funtzionarioak irakasleen kidego hauetan egongo dira:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren Kidegoa.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoa.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoen Kidegoa.

Musikako eta arte eszenikoetako irakaskuntzak ematen dituzten funtzionarioak irakasleen kidego hauetan egongo dira:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen Kidegoa.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen Kidegoa.

Arte plastikoetako eta diseinuko irakaskuntzak ematen dituzten funtzionarioak irakasleen kidego hauetan egongo dira:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen Kidegoa.

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren Kidegoa.

Hizkuntza Eskoletan hizkuntzak irakasten dituzten funtzionarioak Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen Kidegoan egongo dira.

Itzuli

F) LAN-KONTRATUDUNEN LANBIDE-KATEGORIAK

Gaitasun profesionalak, titulazioak eta prestazioaren eduki orokorra bateratzen dira lanbide-talde bakoitzean, eta langileari esleitutako zeregin, eginkizun, lanbide-espezialitate eta ardurak ere sar daitezke bertan.

Negoziazio kolektiboen bidez edo, halakorik ezean, enpresaren eta langileen ordezkarien arteko akordioen bidez, langileen lanbide-sailkapenaren sistema zehaztuko da, lanbide-taldeak eginez. (Langileen Estatutuaren 22. art.)

Itzuli

G) ORDAINSARI-MAILAK

Karrerako funtzionarioen ordainsariak oinarrizkoak eta espezifikoak izan daitezke.

Funtzionarioak oinarrizko ordainsariak jasotzen ditu, bere kidego edo eskalak atxikita duen lanbide-sailkapeneko azpitaldearen arabera (edo taldearen arabera, azpitalderik ez badago), eta horretan izandako antzinatasuna aintzat hartuta.

Ordainsari osagarriak dira lanpostuaren ezaugarriak, funtzionarioaren lanbide-karrera, jarduna, eta errendimendua edo emaitzak aintzat hartuta jasotzen direnak. (EPOETBren 22. art.)

Langile lan-kontratudunen ordainsariak finkatzeko orduan, lan-arloko legeria, aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboa eta lan-kontratua hartuko dira oinarri (EPOETBren 27. art.).

Itzuli

H.- AURREKONTU-PLANTILLA

Administrazio Publikoek lanpostuen zerrenden edo antzeko antolaketa-tresnen bitartez egituratuko dute beren antolaketa. Zerrenda eta tresna horietan, behintzat, honako datu hauek jasoko dira: lanpostuen izenak, lanbide-sailkapeneko taldeak, zer kidegotara edo eskalatara (hala dagokionean) atxikita dauden, lanpostuak betetzeko sistemak eta ordainsari osagarriak (EPOETBren 74. art.)

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan zehaztuko dira langile-kategoria bakoitzari dagozkion aurrekontu-plantillak edo plazen zerrenda eta, funtzionarioen kasuan, Taldeka ordenatuta.

Lanpostuen zerrenden aurrean, plantillak eremu txikiagoa dauka. Ez ditu lanpostuaren ezaugarri funtsezkoak zehazten, ez eta hura betetzeko betekizunak ere. Aurrekontu-antolaketa du helburu, batez ere. Kidego eta eskala desberdinetako plazak egituratzea da helburua[39]

Itzuli



[20] 1/1997 LEGEGINTZAKO DEKRETUA, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd1998000271 (leiho berri batean irekitzen da)

[21] 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. https://www.boe.es/eli/es/rdlg/2015/10/30/5/con (leiho berri batean irekitzen da)

[22] 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzkoa. https://www.euskadi.eus/bopv2/datos/textosconsolidados/198902092_vigentea.pdf (leiho berri batean irekitzen da)

[23] 50/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura diharduten funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzeko den Dekretua aldatzen duena https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2010/03/1001722a.pdf (leiho berri batean irekitzen da)

[27] 4/1992 Legea, uztailaren 17koa, Euskal Herriko Poliziari buruzkoa

https://www.euskadi.eus/bopv2/datos/textosconsolidados/199202163_vigentea.pdf (leiho berri batean irekitzen da)

[29] 2/1993 Legea, otsailaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzkoa https://www.euskadi.eus/bopv2/datos/textosconsolidados/199300651_vigentea.pdf (leiho berri batean irekitzen da)

[34] 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena.

https://www.boe.es/eli/es/rdlg/2015/10/23/2/con (leiho berri batean irekitzen da)

[35] 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzkoa. 39. artikulua

https://www.boe.es/buscar/pdf/2012/BOE-A-2012-3405-consolidado.pdf (leiho berri batean irekitzen da)

[36] Boltaina i Bosch, Xabier. (2005). Enplegu prekarioa eta gatazka juridikoak tokiko administrazio publikoetan eta autonomikoetan.

Cuadernos constitucionales de la Cátedra Fadrique Furió Ceriol, ISSN 1133-7087, 52-53 zk., 2005 (Gaia: Erronka berriak Espainiako tokiko administrazioentzat eta administrazio autonomoentzat), 185-219 or.https://dialnet.unirioja.es/servlet/autor?codigo=83318

[37] Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legea https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2004/03/0401207a.pdf

[38] Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa https://www.boe.es/eli/es/lo/1985/07/01/6/con.

[39] Auzitegi Gorenaren 2014ko apirilaren 9ko sententzia.

https://supremo.vlex.es/vid/-513419958 (leiho berri batean irekitzen da)

Azken aldaketako data: