Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazio Sektorea eta Onura Publikoko Elkartegintzari lotutako definizioak

 

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazio Sektorea eta Onura Publikoko Elkartegintzari lotutako definizioak estatistikan erabilitako kontzeptu nagusiak ulertzeko tresna gisa aurkezten dira. 

 TERMINOEN AURKIBIDEA


AKTIBO

Iraganeko gertaeren ondorioz erakundeak ekonomikoki kontrolatzen dituen ondasunak, eskubideak eta beste baliabide batzuk, baldin eta erakundeak etorkizuneko jardueran etekin onuragarriak lortzea espero bada.

Itzuli

BALIOZKO TRATAMENDUA JASO DUTEN FUNDAZIOAK

Baliozko tratatutako fundazioak erreferentziako urteko kontuak balantze-formatuan eta emaitza-kontuan aurkeztu dituztenak dira, eta horrek aukera ematen du horiek biltegiratzeko eta estatistikoki tratatzeko.

 Itzuli

BEG (BALIO ERANTSI GORDINA)

Sortutako balio erantsia neurtzen duen makromagnitudea da. Zehazki, baloratutako ekoizpenaren eta bitarteko kontsumoen arteko aldea da.

 Itzuli

BOLUNTARIOAK

Erreferentziako ekitaldian zehar interes orokorreko helburuak fundazioaren jardueren barruan modu altruistan eta solidarioan gauzatu dituzten pertsona fisikoak, kontraprestazio ekonomikorik gabe eta inolako lan- edo merkataritza-harremanik gabe.

Itzuli

DIRU-SARRERAK

Emaitza-kontuaren atal hauen batura: jarduera propioaren sarrerak, merkataritza-jardueraren salmentak eta bestelako sarrerak, jardueraren beste diru-sarrera batzuk, dirulaguntzak, kapital-dohaintzak eta kapital-legatuak ekitaldiko soberakinera transferituta eta diru-sarrera finantzarioak.

Itzuli

FUNDAZIOA

Fundazioak irabazi-asmorik gabeko erakundeak dira, fundatzaileek hala nahi izan dutelako beren ondarea interes orokorreko helburuetara lotuta dutenak modu iraunkorrean. Fundazioek fundatzaileen borondatea, beren estatutuak eta, edonola ere, legea izango dituzte arau.[1]

Itzuli

FUNDAZIO EZ-AKTIBOAK

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen Xedapen Iragankorrean aurreikusitako bi urteko epea amaituta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren Xedapen Gehigarriarekin bat etorriz, Fundazioen Erregistroak orri-bazterreko idazpen batean jarduera ezaren presuntzioa jasoko du, estatutuak egokitu gabe, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legea indarrean sartu zenetik erregistroari beste eskaerarik edo jakinarazpenik egin ez dizkioten fundazioentzako.

Itzuli

GASTUAK

Emaitza-kontuaren atal hauen batura: laguntzengatiko gastua, hornikuntzak eta izakinen aldaketa, ustiapeneko beste gastu batzuk, amortizazioa, finantza-gastuak eta langile-gastuak.

Itzuli

HERRI-ONURAKO ELKARTEA

Onura publikokotzat deklaratutako xede orokorreko elkarteak: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak dira, baldin eta Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez halakotzat aitortzen badira, lege honetan aurreikusitako betekizunak betez[2].

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak herri-onurakotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun , altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte. Horretaz gainera, honako betekizun hauek bete behar dituzte:

  1. Interes orokorra edo guztien ongia sustatu behar dute, eta, horretarako, benetan eta jarraituki bete behar dituzte zenbait xede, hala nola izaera zibikoko eta hezkuntza-, zientzia-, kultura-, kirol- edo osasun-izaerako xedeak edo beste hauek eta antzekoak: giza eskubideak sustatzea, gizartean esku hartzea, garapenerako lankidetza, emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea, haurrak babestea, aukera-berdintasuna eta tolerantzia bultzatzea, ingurumena defendatzea, gizarte-ekonomia edo ikerketa bultzatzea, boluntariotza sustatzea, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzea, eta etorkinak eta arrazoi fisiko, sozial, ekonomiko edo kulturalak direla-eta baztertuta geratzeko arriskua duten pertsonak promozionatzea eta artatzea.
  2. Beren jardunean, ez dute batez ere eta eskuarki bakoitzak bere kideen onura bilatu behar, elkartekoak ez diren beste batzuena baizik.
  3. Bitarteko pertsonal eta material nahikoa eta antolamendu egokia izan behar dituzte, estatutuetan ezartzen diren xedeak beteko direla bermatzeko.
  4. Haietako bakoitzak lan- edo zerbitzu-harreman baten bitartez kontratatuta dituen elkartekideen kopuruak ez du handia izan behar elkartekideen kopuru osoa kontuan hartuta.
  5. Frogatu behar dute estatutuetako xedeak benetan eta eskuarki bete dituztela, inskribatzeko eskaera egin aurreko hiru urteetan gutxienez.
  6. Haien gobernu-organoetako kideek doan bete behar dute kargua, inolako ordainsaririk jaso gabe. Dena den, ordainsari egokia jaso ahal izango dute gobernu organoko kide izate hutsagatik dagozkien eginkizunez bestelako zerbitzuak egiteagatik.
  7. Ekonomia-kudeaketa txukuna eta gardena egin behar dute.
  8. Benetan egiten dituzten jarduerek egokiak izan behar dute bilatzen diren interes orokorreko xedeetarako[3].

Itzuli

JARDUERA-EREMUA

Uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duenak[4], Fundazioei buruzko 2016ko Legea garatzeko eman zenak, 20 jarduera jasotzen ditu fundazioen xedea eta jarduera sailkatzeko. Jarduera-arloak honela biltzen ditu jarduera horiek:

Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna

1. Osasuna

9. Gizarte-zerbitzuak. Gizarte-ekintzaren sustapena.

13. Etxebizitza babestea

19. Aukera-berdintasunaren sustapena

Hezkuntza

2. Hezkuntza 

Kultura eta Euskara

3. Kultura

4. Euskararen sustapena. Hizkuntza-aniztasuna eta euskal kultura

Garapen sozioekonomikoa eta komunitarioa

6. Giza-eskubideen eta printzipio etiko eta demokratikoen defentsa

7. Garapenerako lankidetza eta heziketa. Laguntza humanitarioa

8. Boluntariotzaren sustapena eta tolerantziaren defentsa

10. Komunitate-garapena

15. Gizarte-ekonomiaren eta/edo enpresa-ekintzailetzaren sustapena

16. Lehen sektorearen eta industria- eta zerbitzu-sektorearen garapena

Zientzia eta teknologia

17. Informazio-gizartearen garapena

18. Ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa

Bestelakoak

11. Ingurumenaren eta ondarearen defentsa

12. Animalien defentsa eta babesa

14. Segurtasuna

20. Bestelakoak

Onura publikoko elkarteak, duten helburuaren arabera, jarduera-eremu hauetan biltzen dira:

Gaixotasun edo ezintasunengatiko kaltetuak

Pertsonek osatutako elkarteak dira, eta eragiten dien patologia edo gaixotasun baten ondoriozko arazoen inguruan biltzen dira. Helburua bizi-kalitatea hobetzea eta parte-hartzea sustatzea da.

Ongintza-sorospen eta lan arloa

Gizarte-zerbitzuei arreta ematea xede duten elkarteak, pertsona, familia eta talde guztien gizarteratzea, autonomia eta gizarte-ongizatea erraztera bideratuak, prestazio eta zerbitzuen bitartez, batez ere pertsonalak eta harremanezkoak, garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak (GGKE) eta egiten dituzten beste erakunde batzuk.

Eskualde-etxeak

Beste erkidego batean edo atzerrian bizi diren jatorri bereko etorkinak biltzen dituzten elkarteak, kultura, ondarea eta aisia sustatzea eta gizarte-laguntza eta -integrazioa helburu dutenak.

Kultura, gazteria eta kirola

Beren komunitatean kultura, artea eta hezkuntza sustatzea helburu duten elkarteak, bai eta gazteen sustapena, prestakuntza, gizarteratzea eta entretenimendua helburu dutenak ere, eta Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-erakundeen erregistroan inskribatu behar ez duten beste edozein elkarte.

Beste batzuk

Aurreko tipologietan sartzen ez diren jarduera eta helburu ugari dituzten elkarteak biltzen ditu kategoria honek.

Itzuli

ONDARE GARBIA

Geratzen den aktiboen zatia, pasibo guztiak kendu ondoren. Honako hauek hartzen ditu:

  • Eratze-unean edo pasibotzat hartzen ez diren ondorengo beste batzuetan fundazio-zuzkidura gisa egindako ekarpenak.
  • Itzuli behar ez diren dohaintzak eta legatuak, emaitzei egotzi gabe daudenak.
  • Patronatuak modu iraunkorrean lotzen dituen ondasunak eta eskubideak.
  • Metatutako soberakinak.
  • Dirulaguntzak

Itzuli

PATRONATUETAKO PERTSONAK

Fundazioen gobernu- eta ordezkaritza-organoko kide diren pertsona fisikoak, modu pertsonalean edo pertsona juridikoen ordezkari gisa.

Itzuli

SOLDATAPEKO PERTSONAK

Fundazioak kontratatutako soldatapeko langile guztiak, finkoak zein aldi baterakoak, eta edozein lanaldi-motatakoak (lanaldi partzialekoak edo lanaldi osokoak).

Itzuli


[1] 9/2016 LEGEA, ekainaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa. 2. art. https://www.euskadi.eus/web01-bopv/eu/bopv2/datos/2016/06/1602528e.pdf(abre en nueva ventana)

[2]  7/2007 Legea, ekainaren 22koa, Euskadiko Elkarteei buruzkoa. 5. art. https://www.euskadi.eus/web01-a2aderre/eu/contenidos/ley/bopv200703902/eu_def/index.shtml

[3]  7/2007 Legea, ekainaren 22koa, Euskadiko Elkarteei buruzkoa. 42. art. https://www.euskadi.eus/web01-a2aderre/eu/contenidos/ley/bopv200703902/eu_def/index.shtml

[4]  115/2019 DEKRETUA, uztailaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena. https://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2019/08/1903680e.pdf (leiho berri batean irekitzen da)

Azken aldaketako data: