Euskal Autonomia Erkidegoko EGEF Programa Eragilea 2014-2020
Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020 aldiko EGEF Programa Eragilearen helburua da Euskadin hazkunde ekonomikoa bultzatzea eta hazkunde adimendun, jasangarri eta integratzaile baterako Europa 2020 Estrategiarekin bat datozen helburu tematikoak lortzen laguntzea.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzak COVID-19aren krisiari erantzuteko gaitasuna indartzeko egindako eragiketa EAEko 2014-2020 EGEF Programa Eragilearen 20. ardatzean (REACT-EB) kofinantzatzen da, honako helburu hauekin:
- helburu tematikoa – “COVID-19aren pandemiaren testuinguruan krisia eta izan dituen ondorio sozialak onbideratzen laguntzea, eta ekonomiaren susperraldi berde, digital eta erresilientea prestatzea”.
- 1.1. helburu espezifikoa (HE REACT EB 1) – “Osasun-zerbitzuetarako produktuak eta zerbitzuak”
Eragiketa honen helburua da osasun-sistemak COVID-19aren krisiari erantzuteko duen gaitasuna indartzea, hau da, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak COVID-19ak sortutako pandemiari aurre egiteko egindako kostua:
- Aparteko eta aldi baterako instalazioak instalatzeko eta funtzionatzeko beharrezko ekintzak: klinikak, hotelak eta apartamentu turistikoak, soilik COVIDagatiko osasun-erabilerarako, horien garbiketa- eta zaintza-zerbitzuak barne.
- Hondakin sanitarioak kudeatzea eta tratatzea, gorpuzkiak kudeatzea eta tratatzea ospitale edo zentro soziosanitarioetan,
- Infektatutako pertsonei arreta ematea, baita kutsatuta egon daitezkeen beste pertsona batzuei ere;
- COVID duten pazienteentzako etxeko premiazko arreta-zerbitzuak indartzea.
- Arnas terapien zerbitzuak COVIDagatiko oxigenoterapiako pazienteentzat.
- Garraioa pazienteentzat (taxia, anbulantziak...)
- LST (Larrialdi Sanitarioetako Teknikaria) langile espezifikoak jartzea, COVIDagatiko arrisku biologikoko gaixoak EAEn anbulantzietan garraiatzeko zerbitzua indartzeko.
- Beste gastu arrunt batzuk: osasun-materiala eskura jartzeari buruzko jarduerak, telefono-zerbitzuak, herritarrentzako informazio-kanpainak egitea eta horiek zabaltzeko materialak prestatzea.
Eragiketa honen kostua 7,8 M €-koa da, eta Europar Batasunak finantzatzen du % 100ean, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez.
Osakidetzak-Euskal Osasun Zerbitzuak “COVID-19aren krisiari erantzuteko gaitasuna indartzeko” 4 eragiketa sartu ditu Euskadiko 2014-2020 EGEF Programa Eragilearen 1. ardatzean, 1.2.4. helburu espezifikoan – “COVID-19ak eragindako osasun publikoko krisiari erantzuteko gaitasunak indartzeko beharrezko jarduerak”. HE honen helburua da COVID-19ak eragindako osasun publikoko krisiari aurre egiteko beharrezko neurri guztiak sustatzea, gaixotasunaren aurkako borrokari lotutako mota guztietako gastuak kontuan hartuta (besteak beste, ekipamendu sanitarioko gastuak, probetarako materiala, norbera babesteko ekipamenduak, errefortzu-instalazioak, langile gehigarrien kontratazioa, I+G+b jarduerak, IKT ekipamendu eta aplikazioak, etab.).
Europako funtsen ekarpenak, egindako inbertsioen kofinantzaketaren bidez, berebiziko garrantzia izan du COVID-19ak eragindako pandemiaren inpaktuaren ondoriozko krisi sanitario eta sozioekonomikoari aurre egiteko.
- 1. eragiketa: “Inbertsioak ekipamendu eta material sanitarioan, espazioen gaikuntza eta beste zerbitzu batzuk COVID-19ak sortutako pandemiari aurre egiteko”
-
Eragiketaren barruan sartzen dira ekipamendu eta material sanitarioa eskuratzea (arnasgailuak, haizagailuak, oheak eta altzariak, ekografoak, monitoreak, x izpiak, desfibriladoreak...), zerbitzuak (albaranak biltegiratzeko eta kudeatzeko zerbitzuak, garbiketa, desinfekzioa, hondakinen kudeaketa, garraioak) eta ospitaleetako espazioak egokitzeko jarduerak, COVID-19ak eragindako krisi sanitarioari erantzuteko.
-
Eragiketa honen kostua 23 M €-tik gorakoa da, eta Europar Batasunak finantzatzen du % 100ean, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez.
-
-
2., 3. eta 4. eragiketak: “Norbera babesteko ekipamenduak eskuratzea: batez ere maskarak, batak eta eskularruak (eta beste kategoria batzuk)
-
3 eragiketetan sartzen dira Norbera Babesteko Ekipamenduak (NBE) eskuratzea, osasun-langileak beren eginkizunetan jardutean babesteko, kutsatzea saihesteko eta herritarrak ez kutsatzeko: maskarak (kirurgikoak, IIR, FFP2, FFP3...), pantailak, betaurrekoak, mantalak, txanoak eta oinetakoak, gel desinfektatzailea, eskularruak, buzoak...
3 eragiketen kostua 17M €, 20M € eta 18M €-tik gorakoa da, hurrenez hurren, eta Europar Batasunak finantzatzen du % 100ean, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez.
-
Euskadiko 2014-2020 EGEF Programa Eragilearen 20. ardatza (REACT-EB)
Osakidetzak-Euskal Osasun Zerbitzuak 3 eragiketa sartu ditu Euskadiko 2014-2020 EGEF Programa Eragilearen 20. ardatzean (REACT-EB), helburu espezifiko hauetan:
- HE REACT EB 1 - “Osasun-zerbitzuetarako produktuak eta zerbitzuak”
-
- 5. eragiketa: “COVID-19aren krisiari erantzuteko gaitasuna indartzea”
-
Eragiketa honen helburua da COVID-19aren agerraldiak eragindako osasun publikoko krisiari aurre egiteko beharrezko neurri guztiak sustatzea, gaixotasunaren aurkako borrokari lotutako mota guztietako gastuak kontuan hartuta (besteak beste, ekipamendu sanitarioko gastuak, probetarako materiala, norbera babesteko ekipamenduak, errefortzu-instalazioak, COVID-19aren aurkako borrokarako giza baliabideak, IKT ekipamendu eta aplikazioak, etab.)
Eragiketa honen kostua 249 M €-tik gorakoa da, eta Europar Batasunak finantzatzen du % 100ean, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez.
- EH REACT EB 2 - “Ekonomia digital baterako trantsizioan laguntzen duten inbertsioak babestea”
-
- 6. eragiketa: “Osasun-arloko zerbitzuak eta kudeaketa-softwarea hobetzea”
-
Eragiketa honen helburua da ekonomia digital baterako trantsizioan laguntzen duten inbertsioak babestea, IKTen bidez zerbitzu publikoak indartzeko eta modernizatzeko jardueren gastuak kontuan hartuta, eta zerbitzu publikoak emateko efizientzia sustatzea. (e-osasuna)
Eragiketa honen kostua 4,7M €-koa da, eta Europar Batasunak finantzatzen du % 100ean, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez.
- HE REACT EB 5 - “Herritarrei oinarrizko zerbitzuak ematen dizkieten azpiegituretako inbertsioak babestea”
-
- 7. eta 8. eragiketak: “Herritarrei osasun-arloan ematen zaizkien oinarrizko zerbitzuak indartzea”
-
Eragiketa hauen helburua da herritarrei oinarrizko zerbitzuak ematen dizkieten azpiegituretako inbertsioak babestea. Era berean, zeharka, eraikin publikoetan energia-eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien arloko jarduerak sartu ahal izango dira, klima-helburuak eta ekonomia berde baterako trantsizio-helburuak betetzen laguntzeko.
Eragiketa hauen kostua 40M €-koa da, eta Europar Batasunak finantzatzen du % 100ean, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez.
-
Azken aldaketako data: