Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

Euskal Autonomia Erkidegoko Alerta-egoeretan eta balizko lehorteetan jarduteko plan berezia

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2021eko ekainaren 7ko Ebazpenaren (leiho berri batean irekitzen da) bidez, jendaurrean jarri zen, 6 hilabetez, Kantauriko Demarkazio Hidrografikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Arroen eremuan alerta-egoeren eta balizko lehorteen aurrean jarduteko Plan Bereziaren proposamena.
Jendaurreko informazio-aldiaren ondoren, informazio eta parte-hartze publikoaren ondoriozko ekarpen guztiak aztertu ziren, eta egokitzat jo zirenak sartu ziren Lehorteen Plan Bereziaren Proposamenean.

Ondoren, Euskadiko Gobernu Kontseiluak, 2022ko uztailaren 26ko bilkuranEuskal Autonomia Erkidegoko Alerta-egoeretan eta balizko lehorteetan jarduteko plan berezia onartzea erabaki zuen, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak proposatuta.
2022ko irailaren 26an argitaratu zen EHAAn Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2022ko irailaren 16ko Ebazpena (leiho berri batean irekitzen da), 2022ko uztailaren 26ko Gobernu Kontseiluaren Erabakia argitaratzeko agintzen duena. Erabaki horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko barne-arroen alerta-egoeretarako eta balizko lehorteetarako jarduera-plan berezia onartzen da.

Plan honen helburua da balizko lehorteek ingurumenean, ekonomian eta gizartean izan ditzaketen eraginak murriztea, eta Plan Hidrologiko Nazionalari buruzko uztailaren 5eko 10/2001 Legearen 27. artikuluak xedarritutakoari jarraiki egin da.

Planak adierazleen eta agertokien sistema bat ezartzen du, bai lehorteari dagokionez, bai egoeraren araberako urritasunari dagokionez. Sistema hori funtsezko tresna da lehortea kudeatzeko estrategien barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Arroen eremuan. Era berean, lehorteen eta eskasia-arazo koiunturalen nahi gabeko inpaktuak arintzeko zenbait ekintza eta neurri zehazten ditu.

Agiriak

Azken aldaketako data:

boton_subir

Igo

Homa - URA - Uraren Euskal Agentzia

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

NEWSLETTER

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Uraren Euskal Agentzia

Gamarrako Atea kalea 1.A – 11. solairua
01013 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Uraren Euskal Agentzia

Urkixo zumarkalea, 36  7. solairua
48011 – Bilbao

Uraren Euskal Agentzia

Intxaurrondo kalea, 70  1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Euskadi, auzolana