Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren zerbitzu eta prozedura elektronikoak diseinatzeko 10 printzipioak.
Herritarrei zerbitzurik onena emateko eta Administrazio Elektronikoa benetan eraldatzeko jauzi kualitatiboa egiteko, EAEko Administrazio Orokorrak, Euskal Sektore Publikoari buruzko maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 68. artikuluan aurreikusitako printzipioez gain, zerbitzu publiko digital on bat nolakoa izan behar den eta nola diseinatu behar den gidatzen duten zerbitzu eta prozedura elektronikoak diseinatzeko hamar printzipioak bultzatu ditu. Printzipio horiek labur azaltzen dira taula honetan::
Printzipioak |
Deskripzioa |
Ekintzak |
---|---|---|
1. «Behin bakarrik» printzipioa |
Herritarrek informazioa behin bakarrik emango dutela bermatzea. |
|
2. Inklusioa |
Talde jakin batzuen beharrak aintzat hartzen dituzten zerbitzu inklusiboak diseinatzea, hala nola adinekoenak eta desgaitasuna dutenenak. |
|
3. Homogeneizazioa |
Interfaze homogeneoaren bidez zerbitzu eta prozedura elektronikoak sinplifikatzea, herritarrei zerbitzuen erabileraren ikaskuntza erraztuz. |
|
4. Argitasuna |
Eskatzen zaien informazioa ulertzea. Beraz, elementu guztiek ulergarriak izan beharko dute, hizkera argiarekin eta estilo erraz eta zuzenarekin. |
|
5. Erabilgarritasuna |
Diseinatzen ditugun zerbitzuak pertsona guztiek ulertzeko eta erabiltzeko modukoak direla bermatzea, haien egoera fisikoa, gaitasun ekonomikoa, alfabetatze digitaleko maila eta Administrazioaren ezagutza edozein direla ere. |
|
6. Elkareragingarritasuna
|
Administrazio publikoen artean datuak eta dokumentuak trukatzea ahalbidetzen duten elkarreragingarritasun-arau teknikoak betetzen direla bermatzea. |
|
7. Pertsonalizazioa
|
Irtenbide elektroniko pertsonalizatuak prestatzea, herritarren kolektibo espezifikoen eta pertsonen profilen eskaera eta berezitasunetara hobeto egokitzeko. |
|
8. Automatizazioa
|
Administrazio-jarduera automatizatuak sustatzea. |
|
9. Errespetua (autonomia)
|
Herritarrei beren datuak eskuratzeko, kontrolatzeko eta aldatzeko aukera ematea, eta interesdun diren administrazio-prozeduren jarraipena egitea. |
|
10. Ordainketa elektronikoa
|
Tasen ordainketa eta prezio publikoak ordainketa elektronikoaren bidez sustatzea. |
|
Zerbitzuak eta prozedurak konfiguratzeko helburuak
Zerbitzuen eta prozeduren konfigurazioa |
Ekintzak |
---|---|
Helburua |
|
Betekizunak eta oinarrizko alderdiak |
|
Azken aldaketako data: