Euskadirako eskualde-helburuko Estatuko laguntzei buruzko mapa
Europako Batzordeak onartu berri du Euskal Autonomia Erkidegoari dagokion eskualdeetarako estatu laguntzei buruzko mapa, Espainiako maparen (PDF, 466 KB) barruan. Mapak 2022ko urtarrilaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra arteko indarraldia izango du.
Eusko Jaurlaritzak, Eskualdeetarako estatu-laguntzen 2022-2027ko jarraibideek (DARek) ezarritako arau-esparruaren barruan, EAErako proposamen bat prestatu zuen, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.3.a) eta c) artikuluen arabera, eta Estatuko Administrazio Orokorrari helarazi zion, 2022ko urtarrilean, Batzordeko Zerbitzuekiko negoziaketa-prozesuan kontuan har zezaten.
Eskualdeetarako estatu-laguntzei buruzko jarraibideen 175. puntuko 5. irizpidea aplikatuta, Batasuneko kide den estatu batek hainbat zona "aurrez zehaztu gabeko c zonatzat" jo ditzake, baldintza hauek betez gero: gutxienez 50.000 biztanle badituzte eta egitura-aldaketa garrantzitsuak jasaten ari badira edo krisi nahiko larria bizi badute, eta, edonola ere, justifikatu egin beharko dute aukera, zona horietan inbertsio-proiektuak garatu nahi dituzten enpresei diru-laguntzak emateko eta, hartara, hazkundea, merkatu bakarra eta kohesio soziala bultzatu ahal izateko.
Zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Europako Batzordeak 2022/03/17an onartutako Erabakiaren bidez, udal-multzo bat onartu zituen (NUTS III). Multzo hau -udalek elkarren ondoan egon behar baitute- honakoek osatzen dituzte:Sestao, Erandio, Portugalete, Valle de Trápaga- Trapagaran, Santurtzi, Ortuella, Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Zierbena, Muskiz, Galdames, Güeñes, Alonsotegi, Sopuerta, Balmaseda, Artzentales, Trucios-Turtzioz eta Karrantza Harana/Valle de Carranzak. 17 udalerri horietan, laguntzaren gehieneko intentsitatea -diru-laguntza baliokide gordina erabiliz adierazita-, % 15ekoa izango da enpresa handientzat; enpresa ertainentzat, berriz, % 25era arte igo ahal izango da ehuneko hori, eta enpresa txikientzat, % 45era arte.
Europako Batzordeak onartu berri du Euskal Autonomia Erkidegoari dagokion eskualdeetarako estatu laguntzei buruzko mapa,Espainiako maparen barruan. Mapak 2014ko uztailaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra arteko indarraldia izango du.
Eusko Jaurlaritzak, Eskualdeetarako estatu-laguntzen 2014-2020ko jarraibideek (DARek) ezarritako arau-esparruaren barruan, EAErako proposamen bat prestatu zuen, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.3.a) eta c) artikuluen arabera, eta Estatuko Administrazio Orokorrari helarazi zion, 2014ko urtarrilean, Batzordeko Zerbitzuekiko negoziaketa-prozesuan kontuan har zezaten.
Eskualdeetarako estatu-laguntzei buruzko jarraibideen 168. puntuko 5. irizpidea aplikatuta, Batasuneko kide den estatu batek hainbat zona "aurrez zehaztu gabeko c zonatzat" jo ditzake, baldintza hauek betez gero: gutxienez 50.000 biztanle badituzte eta egitura-aldaketa garrantzitsuak jasaten ari badira edo krisi nahiko larria bizi badute, eta, edonola ere, justifikatu egin beharko dute aukera, zona horietan inbertsio-proiektuak garatu nahi dituzten enpresei diru-laguntzak emateko eta, hartara, hazkundea, merkatu bakarra eta kohesio soziala bultzatu ahal izateko.
Zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Europako Batzordeak 014/05/21ean onartutako Erabakiaren bidez, bi udal-multzo onartu zituen (NUTS III). Multzo horiek -udalek elkarren ondoan egon behar baitute- honakoek osatzen dituzte: batetik, Sestao, Ortuella, Trapagaran, Abanto, Muskiz, Zierbena, Portugalete, Santurtzi, Barakaldo, Alonsotegi eta Erandiok; eta, bestetik: Errenteria, Pasaia, Lezo, Oiartzun, Hondarribia, Irun eta Hernanik. 18 udalerri horietan, laguntzaren gehieneko intentsitatea -diru-laguntza baliokide gordina erabiliz adierazita-, % 10ekoa izango da enpresa handientzat; enpresa ertainentzat, berriz, % 20ra arte igo ahal izango da ehuneko hori, eta enpresa txikientzat, % 30era arte.
Espainiako maparen zati gisa, joan den abenduaren 20an Batzordeak onartu du Euskal Autonomia Erkidegorako eskualde helburuko estatu laguntzei buruzko mapa, 2007-2013 aldirako indarra izango duena.
Horrela amaiera ematen zaio negoziaketa aldi luze eta zail bati. Aldi horretan "laguntza gutxiago eta hobeto bideratuak" delako irizpidea nagusia izan da Europar Batasunean non 12 estatu berri gehiago ageri diren enpresak erakartzeko bide horretaz ahalik eta gehien erabili nahian. Aurreko 2000-2006 aldiari dagokion maparekin edozein erkaketak adierazitako bi gertakari kontuan hartu behar ditu.
2007-20013 aldirako eskualde helburuko estatu laguntzei buruzko Jarraibideak ezarritako arau-testuinguruaren baitan Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak prestatu zuen proposamena, EE Ituneko 87. artikuluaren 3. atalaren a) eta c) hizkiei jarraituz, 2006ko martxoaren 30ean Estatuaren Administrazio Orokorrari jakinarazi zitzaion Batzordeko Zerbitzuekiko negoziaketan aztertua izan zedin.
Azkenenean onartutako mapak aurrekoa ordezkatu du, hau da 200-2006 aldian indarrean egon dena. Azken honen arabera litekeena zen eskualde helburuko laguntzak ematea %20raino laguntza garbi baliokide gisa. Mapak parte hartzeko bi eremu desberdin ditu eta horietatik bakoitzak zerikusia du aplikatzeko lurralde edo eremu batekin, iraunaldi batekin eta muga-intentsitate batekin haien izenak, 2007-2013 aldian zehar haien iraunaldia zein den kontuan hartuta, alde iragankorra eta alde iraunkorra direlarik.
2007-20013 aldirako eskualde helburuko estatu laguntzei buruzko Jarraibideetako h hizkiko 3.4.2 atalari jarraituz onartu zen alde iraunkorra bat dator Ibaizabaleko Ezkerraldeko sei udalerriekin ( Sestao, Ortuella, Valle de Trapaga-Trapagaran, Abanto, Zierbena eta Muskiz). Udalerri horietan, adierazitako aldi osoan eskualdeko laguntzak eman daitezke %15eraino laguntza gordin baliokide gisa (LGB).
Aipaturiko Jarraibideen 95. puntuko 7.4 atalari jarraituz onartu zen alde iragankorra bat dator Euskal Autonomia Erkide osoarekin baina alde iraunkorra eta hiru hiriburuetako udalerriak salbuetsita daudelarik. Alde iragankorrak 2007 eta 2008 urteetan bakarrik izango du indarra eta haren muga %10 da LGBri dagokionez.
2007-2013 aldirako eskualdeko laguntzei buruzko Jarraibideek ezartzen dituzte hala dagokionean martxan ipin nahi diren laguntza bideen nondik norakoak eta edukiak; beti adierazitako aldeen barruan, onartutako mugetaraino eta ezarritako aldietan zehar, aplikagarria den eremuari osorik edo partzialki alde iraunkorrari ala iragankorrari dagokionaren arabera.
Kontuan hartuta negoziaketa luze honen inguruan izan diren gertaerak eta baldintzak baita onartu den jardute-esparruak garrantzi berezia eduki dezakeela Euskal Herrira, oro har, eta alde zehatz batuetara batez ere, enpresa proiektuak erakartzeko edota beroiek bertan iraun dezaten, Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak pozgarritzat jotzen du lortutako emaitza.