Osasun Saila

Euskadiko Osasun Plana 2030

Zer da Euskadiko Osasun Plana?


Eusko Jaurlaritzak datozen urteetan garatuko dituen osasun-politikak definitzen dituen ibilbide-orria da, Euskadi osasuntsuago bat gidatzeko, herritarren osasuna bermatuz eta inor atzean utzi gabe.

Plana XII. Legegintzaldiko 2020- 2024 Gobernu Programaren bi printzipio gidariren barruan kokatzen da: Herritarren osasuna bermatzea —printzipio hori are nabarmenagoa izan da COVID-19aren pandemiatik aurrera—, eta horrek lankidetza-esparru batean aurrera egiteko borondatea berritzen du, Osasuna Politika Guztietan ikuspegi batetik osasunari laguntzen dioten hainbat sektorerekin. Osasun Planak esparru hori ezartzeko oinarri sendoak finkatzen laguntzen du. Hain zuzen ere, Euskadi osasuntsuago bat lortzeko politiken orientazioa eta diseinua erraztu nahi ditu.

Planaren helburuak


Xede hori lortzeko zehazten dituen helburuen artean, lau nagusi nabarmentzen dira:

Haurren eta nerabeen osasunaren garapena sustatzea.

Haurren eta nerabeen osasunaren garapena sustatzea.

Zahartze aktiboa eta bizitza betekoa sustatzea.

Zahartze aktiboa eta bizitza betekoa sustatzea.

EAEko biztanleen artean saihestu daitekeen morbimortalitatea murriztea.

EAEko biztanleen artean saihestu daitekeen morbimortalitatea murriztea.

Osasun-arloko desparekotasunak murriztea.

Osasun-arloko desparekotasunak murriztea.

Planak, aurreko helburuei lotuta, honako hau ere lortu nahi du modu instrumentalean: asistentzia-, gizarte- eta osasun-sistemen kalitatea eta osasun publikoko sistema indartzea; ingurumenaren osasuna Osasun Bakarraren ikuspegitik sustatzea eta hiri- eta gizarte-ingurune osasungarriak bultzatzea; eta pertsonek beren osasunean duten protagonismoa sustatzea. Osasun-arloko ikerketaren eta berrikuntzaren aldeko apustua ahaztu gabe.

Osasun Planak 70 ildo estrategiko baino gehiago biltzen dituzten 10 helburu ezartzen ditu. Definitutako 10 helburuetatik 3k zeharkako izaera dute:

  • Osasun-arloko desparekotasunak murriztea.
  • Pertsonak beren osasunaren eta ongizatearen protagonista eta eragile aktibo izan daitezen lortzea.
  • Erakundeen arteko eta eragile guztiekin eta maila guztietan koordinazioa eta lankidetza hobetzea, osasuna politika guztietan bermatze aldera.

Gainerako helburuak, laburbilduz, honako hauek dira:

  • Haurrak eta nerabeak beren osasun-ahalmen osoarekin jaio, hazi eta gara daitezen lortzea.
  • Osasuna hobetzea eta morbimortalitatea murriztea.
  • Bizitza betearen ikuspegira bideratutako zahartzea lortzea.
  • Jasangarritasuna eta bikaintasuna lortzea kalitateari, humanizazioari eta segurtasunari dagokienez, Euskadiko asistentzia-sistema sanitarioetan eta soziosanitarioetan.
  • Osasun Publikoaren Sistema indartzea, egungo erronkei eta erronka berriei aurre egiteko.
  • Ingurune eta komunitate osasungarriak, jasangarriak eta erresilienteak sortzea eta garatzea, eta klima-aldaketari erantzutea.
  • Euskadin ikerketan eta berrikuntzan inbertitzea, eta osasunean eragina duten sistemen hobekuntzan aplikatzea.
Planaren helburuak

Aginte-taula


Euskadi 2030 Osasun Planak eredu bat aurreikusten du plana monitorizatzeko eta haren hedapenaren jarraipena egiteko, baita haren ezarpenaren bidez erdietsitako lorpenak ebaluatzeko ere. Ezinbesteko tresna da Euskadi 2030 Osasun Planaren hedapena kudeatzeko eta hobetzeko, planaren arrakasta-faktoreak eta oztopoak identifikatzen baititu. Funtsezkoa da, halaber, herritarrei kontuak emateko.

Aginte-taula ebaluazio-ereduaren zutabeetako bat da; taula hori osatzeko, Euskadi 2030 Osasun Planaren helburuen aurrerapenari eta lorpenari buruzko ebaluazio tematikoak egingo dira. Hainbat adierazlek osatzen dute, Osasun Planaren helburuen arabera ordenatuta, eta espero diren lorpenekin erlazionatutako alderdien ikuspegi kuantitatiboa ematea dute xede.

Aginte-koadroak emandako datuak ebaluazio tematikoen emaitzekin batera erabili behar dira, Euskadi 2030 Osasun Planaren barruko jarduketen bidez lortutako erdiespenen irismenari buruzko informazio sendoagoa emateko.

Garapen jasangarriko helburuak (GJH)


2030eko Euskadi Osasun Plana izenekoan planteatutako helburuek lotura estua dute garapen jasangarriko helburuekin (GJH), eta horrek jarduketa-esparru partekatua eskatzen du. GJHak osasunerako baldintzak eta aurrebaldintzak dira, eta osasuna garapenerako baldintza da. Horrela, 3. GJHtik —Bizitza osasuntsua bermatzea eta adin guztietan guztiontzat ongizatea sustatzea – harago, GJHek osasunaren eta osasun-arloko desberdintasunen determinatzaile zuzenak azpimarratzen dituzte, hala nola gosea eta pobrezia amaitzea, enplegua eskuratzea, hezkuntza inklusiboa, bidezkoa eta kalitatezkoa bermatzea, genero-berdintasuna lortzea, ingurumena hobetzea eta klima-aldaketari aurre egitea, besteak beste.

Plan de Salud de Euskadi 2030

Azken aldaketako data: