Euskadiko munduko ondarea
Euskadin, nazioarteko aintzatespena lortu duten kultura-ondasunak aurki ditzakegu: Kantauri itsasertzeko haitzuloetako Paleolitoko pinturak, historiaurreko komunitateak nola bizi ziren esaten digutenak; Donejakue Bideko ibilbide desberdinak, monumentu ikusgarriz apainduak, eta Bizkaia Zubia, gure industria-ondarearen ikurra.
UNESCOren Munduko Ondarearen Zerrendan sartutako monumentuak dira. Zerrenda hori 1972an sortu zen, “aparteko balio unibertsala” dutelako gizateriaren ondare komunekoak diren ondasunak babesteko.
Zerrendak mila ondasun baino gehiago ditu gaur egun, eta horien artean daude Euskal Autonomia Erkidegoko batzuk:
- Kostaldeko Bidea eta Barnealdekoa, “Donejakue Bide”-en barruan.
- Bizkaia Zubia.
- Santimamiñe, Ekain eta Altxerriko haitzuloak, “Kantauriko Erlaitzeko Paleolitoko labar-artea”-ren barruan.