Euskadiko Lan Ikuskaritza - Zerbitzu karta
ZERBITZU - KARTA
Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza Sistema antolatzen duen Legearen arabera (23/2015 Legea, uztailaren 21ekoa, 22ko BOE), Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza zerbitzu publiko bat da, eta berari dagokio lan arloko arauak betetzen direla ikuskatzea eta dagozkien erantzukizunak eskatzea, baita gai horiei buruzko adiskidetzea, bitartekaritza eta arbitrajea ere. Espainiako Konstituzioan eta Lanaren Nazioarteko Erakundearen 81. eta 129. hitzarmenetan bildutako Zuzenbideko Estatu sozial eta demokratikoaren printzipioen arabera burutuko du hori guztia..
Lan Ikuskaritza erregulatzen duen araudia honako hauetan bilduta dago: 23/2015 Legea, uztailaren 21ekoa (22ko BOE), Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza Sistema antolatzen duena; 138/2000 Errege Dekretua, otsailaren 4koa (16ko BOE), Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamendua onartzen duena; eta gizarte-arloko arau-hausteen ondoriozko zehapenak ezartzeko prozedurei buruzko erregelamendu orokorra, maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretuaren bidez onartua (ekainaren 3ko BOE).
Eusko Jaurlaritzaren eskumen-esparruetan, Lan Ikuskaritzak honako arau juridiko hauek betetzea fiskalizatzen du:
Euskadiko Lan Ikuskaritzak betetzekoak diren gizarte-arloko arauek lan-harremanei, laneko arriskuen prebentzioari, enpleguari eta Euskadiko kooperatibei buruzkoak hartzen dituzte barnean, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-esparruan..
a. Lan-harremanei buruzko araudia.
1.º Lan-harreman indibidual eta kolektiboei buruzko arauak.
2.º Langileen ordezkarien babesari, eskubideei eta bermeei buruzko arauak.
3.º Laneko tratu- eta aukera-berdintasuna eta diskriminaziorik eza babesteko eta sustatzeko arauak.
4.º Zerbitzugintza transnazionalaren esparruan langileak lekualdatzeari buruzko arauak.
b. Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.
1.º Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, eta arlo horretako lan-baldintzetan eragina duten arau juridiko-teknikoak.
2.º Lan-istripuak eta lanbide-gaixotasunak ikertzeko funtzioak egikaritzea.
c. Enpleguari buruzko araudia.
1.º Lana emateari eta enpleguari buruzko arauak.
2.º Dirulaguntzen, enplegua sustatzeko laguntzen edo enplegu-sorrerari edo enplegurako lanbide-heziketari laguntzeko programetan ezarritako beste edozein laguntzaren aplikazioa kontrolatzea, horretarako ezarritako araudiaren arabera, arlo horretan eskumena duten organoek dirulaguntzen finantza-kontrola egikaritzeko aukera ezertan galarazi gabe.
3.º Enplegurako lanbide-heziketari buruzko arauak, aurreko zenbakian adierazitakoez bestelakoak, autonomia- erkidegoko araudiak arlo horretako beste ikuskaritza-formula batzuk xedatzen dituenean izan ezik.
4.º Aldi baterako laneko enpresei eta enplegu-agentziei buruzko arauak..
d. Euskadiko kooperatibei buruzko legeria, Euskadiko Kooperatiben Legearen (abenduaren 20ko 11/2019 Legea) arabera.
a. Eraginkortasuna eta kalitatea herritarrei zerbitzua eskaintzeko orduan.
b. Sistemaren kontzepzio bakarra eta integrala, administrazio publiko desberdinen koordinazioaren, lankidetzaren eta parte-hartzearen bitartez, haren funtzionamendu kohesionatua bermatuz.
c. Ikuskapen-funtzioaren eta -jarduketaren batasuna lan arloko gai guztietan, lege honetan ezarritako terminoei jarraikiz eta espezializazio funtzionaleko eta jarduketa programatuko irizpideei kalterik egin gabe.
d. Inpartzialtasuna, objektibotasuna eta tratu-berdintasuna eta diskriminaziorik eza ikuskapen-funtzioa gauzatzeko orduan.
e. Lan arloan, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileen Goi Mailako Kidegoko eta Laneko Ikuskariordeen Kidegoko funtzionarioei gordeko zaie ikuskapen-funtzioa, lege honetan aurreikusitako moduan. Sistema antolatzen duen Legearen 2. artikulua. “Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza Sistema antolatzen duten printzipioak”:
artikulu horretako g) apartatuaren arabera, ikuskaritza-sistema honako printzipio honek arautzen du: : “Sarrera eta deialdi bakarrak egingo dira Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileen eta Laneko Ikuskariordeen Kidego Nazionaletan, Estatu mailako hautaketa-prozesu bateratuak eginez”..
1. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskarien Kidegoa.
2. Lan Ikuskariordeen Kidegoa. Bi eskala:
- Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ikuskariordeen Eskala.
- Segurtasuneko eta Osasuneko Ikuskariordeen Eskala.
1. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskarien Goi Mailako Kidegoa.
Sistema antolatzen duen Legearen 3.1 artikuluaren arabera: “Lege honetan aipatzen den Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza Estatuan jarduteko gaitasuna duten goi-mailako karrerako funtzionarioek gauzatuko dute; horiek Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileen Goi Mailako Kidegoko langileak izango dira…”
2. Lan Ikuskariordeen Kidegoa
Laneko Ikuskariordeen Kidegoko (bi eskala izango ditu: Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Eskala eta Segurtasuneko eta Osasuneko Eskala) karrerako funtzionarioek ikuskapen-funtzioak gauzatu ,behar dituzte, lege honetan ezarritako moduan eta irismenarekin; era berean, eginkizun ikuskatzailea garatzeko beharrezkoak diren babes-, lankidetza- eta kudeaketa-funtzioak gauzatu beharko dituzte.
Funtzionario horiek Estatuan jarduteko gaitasuna izango dute, eta horien egoera juridikoak eta zerbitzuko baldintzek objektibotasuna eta inpartzialtasuna bermatuko dituzte.
23/2015 Legearen 14.2 artikuluaren arabera, “Enplegu eta Gizarte Segurantzako Eskalari dagozkion Laneko ikuskariordeek honako esparru hauetan jardun beharko dute”:
a. Kontratazioan enplegu arloko, enplegua lortzeko, hobariak, diru-laguntzak eta laguntzak jasotzeko, eta enplegua sustatzeko edo enplegurako lanbide-heziketarako pizgarriak edo neurriak hartzeko arauak betetzen direla egiaztatu beharko dute.
b. Hamasei urtetik beherakoek lan egitea debekatzen duten arauak betetzen direla egiaztatu beharko dute.
c. Kontratu-modalitateen, iraupen zehatzeko kontratuen eta aldi-baterako kontratuen araudia betetzen dela egiaztatuko dute.
d. Gizarte Segurantzari buruzko araudi guztia betetzen dela egiaztatu beharko dute.
e. Espainian atzerritarren lanari buruzko araudiak eskatzen dituen betebeharrak betetzen direla frogatu beharko dute.
f. Enbargoa eragin dezaketen ondasunak ikertu eta adierazteko lankidetzan jardun beharko dute, bide exekutiboa eta subjektu zordunaren identifikazioa eraginkorra izan dadin.
23/2015 Legearen 14.3 artikuluaren arabera, “Laneko Segurtasun eta Osasun Eskalari dagozkion Laneko ikuskariordeek honako arlo hauetan jardun beharko dute, erregelamendu bidez ezarritako moduan”:
a. Laneko arriskuak saihesteko araudiaren aplikazioa bete eta kontrolatzen dela egiaztatuko dute, laneko baldintza materialei zuzenean eragiten dieten alderdietan.
b. Laneko arriskuen prebentzioan eragiten duen araudi juridiko eta teknikoa betetzen dela zainduko dute.
c. Laneko ezbehar-kopuruaren azterketak eragindako Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren prebentziorako jarduketa-programak.
d. Beren ikuskapen-funtzioa betetzera joaten direnean, enpresaburuei eta langileei laneko arriskuak saihesteko araudia betetzeko modurik eraginkorrenari buruzko informazioa eta aholkuak emango dizkiete.
e. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren eginkizunak garatzeko unitateko edo taldeko arduradunei agindutako antzeko funtzio guztiak beteko dituzte, beren eskumenen esparruan.
Otsailaren 4ko 138/2000 Errege Dekretuak onartu eta abenduaren 29ko 1078/2017 Errege Dekretuak aldatutako Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduaren arabera:
8. artikuluak lan-ikuskariordeen ahalmenak arautzen ditu, 3. apartatuan: 23/2015 Legearen 14.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, Segurtasuneko eta Osasuneko Eskalako lan-ikuskariordeei dagokie honako gai hauetan jardutea:
a. Laneko arriskuak saihesteko araudiaren aplikazioa bete eta kontrolatzen dela egiaztatuko dute, laneko baldintza materialei zuzenean eragiten dieten alderdietan.
b. Laneko arriskuen prebentzioan eragiten duen araudi juridiko eta teknikoa betetzen dela zainduko dute…
27. artikuluak lan-ikuskariordeen jardueraren ondorio diren neurriak arautzen ditu, 2. apartatuan:
“23/2015 Legearen 14.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, honako neurri hauek hartu ahal izango dituzte:
a. Zehapen-prozedura bat abiarazi beharrean, subjektu arduradunari ohartarazi eta errekeritu ahal izango diote, kasuaren egoerek hala gomendatzen dutenean eta langileei edo horien ordezkariei kalte zuzenak eragiten ez bazaizkie.
b. Adierazitako epean, dagozkion neurriak har ditzala eskatu ahal izango diote subjektu arduradunari, hark laneko arriskuak saihesteko araudia bete edo hautemandako gabeziak konpondu ditzan, baita funtzionario jardulearen aurrean justifikatuta ere.
c. Zehapen-prozedura abiarazi ahal izango dute, arau-hausteen edo oztopoak jartzeagatiko arau-hausteen aktak igorrita.
d. Laneko arriskuak saihesteko araudia kontuan hartzen ez denean, lanak berehala gerarazteko agindua eman ahal izango dute, langileen segurtasunerako edo osasunerako arrisku handia eta hurbilekoa dagoela igarriz gero.
e. Indarrean den legeditik eratorritako beste neurri batzuk”.
Gainera, segurtasuneko eta osasuneko ikuskariordeek, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Sistema Orokorrean integratutako funtzionarioak diren aldetik, laneko arriskuen prebentzioa gainditzen duten eta Gizarte Segurantzaren arloan kokatzen diren funtzio batzuk dituzte.
Hala arautzen da gizarte-arloko arau-hausteen ondoriozko zehapenak ezartzeko eta Gizarte Segurantzako kuoten kitapen-espedienteetarako prozedurei buruzko araudi orokorra onartzen duen maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretuan. Hori ere 1078/2017 Errege Dekretuak aldatu du.
Zehazki, 11. artikuluak honako hau adierazten du 7. apartatuan:
“Laneko segurtasun eta osasuneko ikuskariordeek, laneko arriskuen prebentzioaren arloan beren funtzioak betez egindako egiaztapenen ondorioz, Gizarte Segurantzari buruzko araudia ez bete izanaren berri dutenean (enpresen inskripzioa, altak, bajak…), barnetik jakinaraziko dute, eta, horretarako, gertaeren eta inguruabarren txostena egingo dute. Gertaera eta inguruabarrek ziurtasun-presuntzioa izango dute, hala ezartzen baitu Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza Sistema antolatzen duen Legearen 23. artikuluak…
Era berean, Laneko eta Gizarte Segurantzako ikuskariari jakinaraziko diote, beren iritziz lan-arriskuen prebentzio-neurririk ez izatearen ondorioz Gizarte Segurantzaren prestazioen errekarguak proposatzeko inguruabarrak betetzen badira, baita lan-istripuen edo lanbide-gaixotasunen aseguramendu-primen errekarguak edo murrizketak ere, enpresak laneko arriskuen prebentzioaren arloan duen jokabidean oinarrituta”.
1. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza Sistemako funtzionarioek isilpeko informazio gisa hartuko dute funtzio ikuskatzailearen esparruan ezagutzen duten kexa ororen jatorria, lege-xedapenak ez betetzeari buruzko kexak, alegia.
2. Jardunaren barruan ezagutu ahal izan dituzten datu, txosten edo aurrekariak, halaber, isilpean gordetzeko eta ez jakinarazteko beharra izango dute, baita zerbitzua utzi ondoren ere, delitu publikoak ikertzeko edo jazartzeko ez bada; lan arloko administrazioarekin, Gizarte Segurantzakoarekin, zerga arlokoarekin, era guztietako iruzurren aurkako borrokakoarekin edota ikerketarako legebiltzar-batzordeekin lankidetzan dagokion moduan jarduteko legez ezarritako esparruaren barruan.
Beren funtzioak betetzean, Laneko eta Gizarte Segurantzako ikuskariek agintari publikoen izaera izango dute, etaautonomia tekniko eta funtzional osoa , izango dute, eta babesa bermatuko zaie indarkeria, hertsapen eta mehatxu guztien aurrean, baita eragin okerren aurreko independentzia ere, Lanaren Nazioarteko Erakundearen 81. Hitzarmenaren 6. artikuluan eta 129. Hitzarmenaren zortzigarren artikuluan ezarritako moduan.
Bi eskaletako lan-ikuskariordeek agintaritzako agenteen izaerarekin jardungo dute, eta autonomia teknikoa eta independentzia bermatuko zaie baldintza beretan.
1. LANTOKIAK BISITATZEA: ikuskapenarekin lotutako lantokira, establezimendura edo lekura uneoro eta inolako jakinarazpenik egin gabe sartu eta bertan egon ahal izango dira. Ikuskapenaren xede den zentroa pertsona fisiko baten bizilekua bada, haren berariazko baimena edo, horrelakorik izan ezean, dagokion baimen judiziala izan beharko dute.
Ikuskapen-bisitak enpresariarekin edo haren ordezkariarekin, langileekin, horien ordezkariekin eta enpresako peritu eta teknikoekin edo ikuskapen-funtzioa hobeto garatzeko beharrezkotzat jotzen dituzten aholkularitza- erakundeekin batera egingo dituzte, baita Administrazioari dagozkion peritu edo adituekin edo ofizialki gaituta dauden beste batzuekin ere.
2. Beharrezkotzat jotzen duten EDOZEIN MOTATAKO IKERKETA-DILIGENTZIA, azterketa, berreraikuntza edo froga egingo dute 12.1 artikuluan aurreikusitako funtzioa betetzeko, eta batez ere, honako hauetarako:
a. Enpresariari edo enpresako langileei lege-xedapenak aplikatzearekin lotutako edozein gairi buruzko informazioa eskatzeko, bakarrik edo lekukoen aurrean, eta ikuskatutako lantokian dauden pertsonen identifikazioa edo presentziaren arrazoia eskatzeko.
b. Enpresaburua edo haren ordezkaria eta arduraduna, langileak, prestazio sozialen hartzaile edo eskatzaileak eta, haren jarduketa-eremuan, ikuskatutako lantokian edo ikuskatzaile jarduleak izendatutako herri-bulegoetan gaineratuta dauden beste subjektu batzuk ager daitezela eskatzeko.
c. Lantokian lan arloko legedia betetzen dela egiaztatzeko orduan garrantzitsua izan daitekeen dokumentazioa aztertzeko.
d. Establezimenduan erabilitako edo manipulatutako substantzien edo materialen laginak hartu edo atera, neurketak egin, argazkiak atera, bideoak eta irudiak grabatu, eta krokisak eta planoak egiteko, enpresaburuari edo haren ordezkariari aldez aurretik jakinarazten bazaio, eta 3.c) paragrafoan aipatzen diren dokumentuen kopiak eta laburpenak egiteko.
1. Lan Ikuskaritzak ofizioz jarduten du beti.
2. Ikuskaritza-plan edo -programetatik eratorritako goragoko agindu baten ondorioz.
3. Beste organo batzuek modu arrazoituan eskatuta.
4. Laneko eta Gizarte Segurantzako ikuskarien ekimenez, eraginkortasun- eta aukera-irizpideetan oinarrituta.
5. SALAKETAREN indarrez.
Lan Ikuskatzailetzaren Sistema antolatzeko Legearen arabera:
- Lan-arloko legeria ez betetzea salatzeko ekintza publikoa da.
- Salaketen jatorria eta edukia konfidentziala da eta Lan Ikuskaritzaren isilpekotasun-betebeharrarenmende dago.
1. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren sistemako funtzionarioek isilpean gorde beharko dituzte beren kargua dela-eta ezagutzen dituzten gaiak, bai eta beren eginkizunak betetzean jakiten dituzten datuak, txostenak, salaketen jatorria edo aurrekariak ere, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza Antolatzeko Legearen 12. artikuluan eta Laneko Ikuskatzailetzaren Antolaketa eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduaren 10. artikuluan ezarritako moduan.
2. Ikuskaritza-sistemako organo eta bulegoetan lan egiten duten baina ikuskaritza-eginkizunik ez duten langileek ere isilpekotasun-betebehar berberak izango dituzte lanpostua dela-eta dakitenari buruz.
3. Salatzaileak inola ere ezin izango du ikerketa-fasean alegatu interesdun denik, baina eskubidea izango du bere salaketaren izapidetzea zertan den jakiteko, baita egiaztatu diren egitateen eta hartutako neurrien berri izateko ere, baldin eta ikerketaren emaitzak eragiten badie ikuskaritza-eginkizunaren esparruko araudian aitortuta dituen eskubide indibidual edo kolektiboei.
4. Langileen ordezkari unitario edo sindikalek eskubidea izango dute langileek aurkeztutako salaketaren izapidetzea zertan den jakiteko beren ordezkaritza-esparruan, baita egiaztatutako egitateen eta hartutako neurrien berri izateko ere.
5. Salaketaren ondorioz zehapen-prozedura bat hasten bada, salatzailea, hala badagokio, interesdun izan daiteke, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren uztailaren 1eko 40/2015 Legean ezarritako moduan eta baldintzetan. Kasu horretan, gainera, espresuki aitortzen zaie prozeduran interesdun direla erakunde sindikalen ordezkariei edo langileen ordezkariei, beren ordezkaritzaren ondoriozko interes legitimoen titular diren aldetik.
6. Ez dira izapidetuko ez salaketa anonimoak, ez eta identifikazioan akatsak edo gabeziak dituztenak ere akats edo gabezia horiek zuzentzeko ezarritako epean zuzendu ez badira.
7. Salaketa baten objektua bat baldin badator organo jurisdikzionalen bat arduratzen ari den gaiekin, eta organo jurisdikzional horren erabakiak ikuskapen-jardueraren emaitza baldintzatu badezake, salaketa horri ez zaio bide emango; ez zaie bide emango, ezta ere, argi eta garbi oinarririk ez duten salaketei.
Aurreko zenbakian adierazitakoa gorabehera, gai horiek organo jurisdikzional bat arduratzen ari den gaiekin bat badatoz eta horrek Gizarte Segurantzako kuoten ordainketa eragiten badu, ikuskapen-jarduketa abiaraziko da, 3. zenbakian adierazten diren egoera guztietan. Jarduketak abiarazi eta enpresaburuari haren jakinarazpen formala egin ostean, eten egingo da ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 21. artikuluan aurreikusitako preskripzio-epea. .
Epaia sendoa denean eta hura Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzari jakinarazten zaionean, likidazio- eta, hala badagokio, zehapen-espedientea izapidetzeari ekingo zaio, edo jarduketak artxibatuko dira.
1. Salaketak telematikoki aurkezteak bermatu behar du haien edukia bat datorrela maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretuaren bidez onartutako gizarte-arloko arau-hausteen ondoriozko zehapenak ezartzeko prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorraren 9.2 artikuluan adierazitako aurreikuspenekin.
“Salaketa-idazkian, salatzailearen identifikazio pertsonaleko datuak eta sinadura (elektronikoa) ez ezik, honako hauek ere jaso beharko dira: Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren eskumenekoak diren gaietan ustez arau-hauste diren egitateak; egitate horien data eta tokia; ustez erantzule diren subjektuen identifikazioa (izena edo izen soziala, IFK edo IFZ, helbidea, telefonoa eta abar); eta gainerako inguruabar garrantzitsuak”.
2. Webgune honetan nahitaezkotzat jotako eremuak bete behar dira.
3. Beharrezkotzat jotzen diren adina dokumentu erantsi sahal izango dira, salaketaren edukia jorratzen ari den ikuskariak informazio eta froga osotuagoak izan ditzan.
4. Salaketa langileak zuzenean jartzen ez badu , nahitaez aurkeztu beharko da Langileen Legezko Ordezkaritzari Lan Ikuskaritzaren aurrean jarduteko baimena emateko webgune honetan jasotako dokumentua.
- Salatzaileak ez dira alderdi interesduntzat hartzen ikuskaritza-jarduketaren garapenean, baina haren amaiera eta emaitzak jakinaraziko zaizkie.
- Ikuskaritza-jarduketak ez dira bederatzi hilabete baino gehiago luzatuko haiek hasten direnetik; bisitaren eguna edo enpresa administrazio-bulegoetan jarduneko funtzionarioaren aurrean agertzen den eguna hartuko da hasieratzat
Arau orokor hori salbuetsi ahal izango da ikuskaritza-lana bereziki konplexua den kasuetan.
- Ikuskaritza-jarduketak ez dira bost hilabetetik gorako epean etengo, ikuskatutako subjektuari egotz dakiokeenean izan ezik.
- Las actuaciones inspectoras no se interrumpirán por un plazo mayor de cinco meses salvo que sea imputable al sujeto inspeccionado.
- - Ikuskaritza-jarduketak eten egingo dira jurisdikzio-organo bat gertakari berberez arduratzen ari denean. Epaia eman ondoren berrabiarazi ahal izango dira, betiere non bis in idem printzipioa errespetatuta.
Lan Ikuskaritzaren ikerketa-jarduketaren ondorioz, honako emaitza hauek lor daitezke:
• Lanak geldiarazteko edo kautela-neurriak hartzeko agindua, enpresak lan-araudia ez betetzen jarraitzeak langileei konpondu ezin diren kalteak eragin diezazkien saihesteko.
• Enpresaburuekarau-irregulartasunak zuzentzeko errekerimenduak jaulkitzea. Errekerimenduak nahitaez betetzekoak dira, eta enpresak horretarako duen epea eta Ikuskaritzaren aurreko justifikazioa agertzen dira beti.
• Enpresek edozein arlo (lan-harremanak, enplegua, segurtasuna eta osasuna, edo Gizarte Segurantza) ez betetzearen ondoriozko arau-hausteen aktak egitea. Arau-hausteen aktek zehaztuko dituzte jarduneko funtzionarioak egiaztatutako arau-hausteen subjektu arduradunak eta zehapen-proposamena. Lan Agintaritzak osorik edo partzialki berretsi edo ezeztatuko ditu.
• Lan-istripuen edo lanbide-gaixotasunen ikerketa-txostenak, Lan Agintaritzari zuzenduak.
• Gizarte Segurantzaren prestazioen errekargua proposatzea, lan-istripuen eta lanbide-gaixotasunen ikerketaren ondorioz, gorabehera horiek enpresak segurtasun- eta osasun-neurriak ez hartu izanaren ondorio izan direnean.
• Txostenak egitea epaitegi eta auzitegientzat, lan-agintaritzentzat (hala nola enplegu-erregulazioko espedienteei, mugikortasun geografikoari edo amianto-planei buruzko txostenak), Lanbiderentzat, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzarentzat edo Gizarte Segurantzaren erakunde kudeatzaileentzat (GSIN, IGI, GSDN edo SPEE).
• Alderdien aholkularitza juridikoa, betiere ikuskaritza-lana egiten denean. Ez dagokio prozesuaz kanpoko aholkularitza juridikoa emateko funtzioa, Lan Agintaritzaren mendeko gizarte- eta lan-arloko informazio-bulegoei ematekoa baizik.
• Gizarte Segurantzako kuoten likidazio-aktak egitea.