Euskadiko Lan Ikuskaritza - Jardueraren Jatorria
LAN IKUSKARITZAK BETI JARDUNGO DU OFIZIOZ, ZERBITZU-AGINDUA TARTEAN IZAN ALA EZ, JARDUERAREN JATORRIA SALAKETAK DIRENEAN, BESTEAK BESTE.
Estatuko edo autonomia-erkidegoko agintaritza eskudunak aginduta, Lan Ikuskaritzaren bide organikoaren bitartez.
Ikuskaritzako arduradunek edo ikuskaritzako taldeek aginduta, Lan Ikuskaritzaren jardueraren gaineko plan, programa eta zuzentarauak aplikatuz. Lan Ikuskaritzak eskuragarri duen informazio guztia erabili ahal izango du ikuskaritza-jarduerak programatzeko, tartean salaketa anonimoetako informazioa edo identifikaziorako hutsune edo gabeziak zuzendu gabe dituztenak.
Edozein jurisdikzio-organok egin dezake eskaera, bere helburu, irismen eta xedearen arabera, Gizarte Segurantzako erakundeek eskari zehatza egin badute edo beste administrazio publikoren batek hala eskatu badu.
Kontuan hartuta eraginkortasunaren eta aukeraren irizpideak, indarreko xedapenetan ezarritakoari jarraikiz. Laneko ikuskariordeen kasuan, agindu orokor baten zioz hasi ahalko dute, egiaztapen-lanak egiteko. Ondorioz, sektore edo gune bereko hainbat pertsonari eragiten dioten jarduerak egin ahalko dira.
Salaketaren ekintza publikoa da; edozein pertsona fisiko edo juridikok aurkeztu ahal izango du, bere izenean edo besteren ordezkaritzan. Lan Arloko Legea urratzen duen ezein egintzaren aurrean salaketa aurkeztu ahalko da.
SALATZAILEAK
Salaketaren ekintza publikoa da; edozein pertsona fisiko edo juridikok aurkeztu ahal izango du, bere izenean edo besteren ordezkaritzan.
ARRAZOIA
Lan Arloko Legediaren edozein urraketa.
- Lan Ikuskaritzaren eskumena ez direnak.
- Anonimoak direnak edo identifikaziorako hutsuneak edo gabeziak zuzendu gabe dituztenak.
- Jurisdikzio-organo bat ezagutzen ari den gaiekin lotutako xedea dutenak, baldin eta organo horren adierazpenak baldintzatu egin badezake ikuskaritza-jardueraren emaitza. Salbuespena izango da, baldin eta beste kuota batzuk eskatzea eragin badezake. Halakoetan, jarduerak hasiko dira, soilik preskripzio-etenduraren ondorioetarako (enpresaburuak horren berri formalki izan beharko du).
- Argi eta garbi funtsik ez dutenak.
1 Interesdunaren izaera, ikerketaren fasean:
- Ikerketa-fasean, salatzaileak ezin izango du interesdunaren baldintza inola ere alegatu; halere, bere salaketaren izapidetze-egoeraren informazioa jasotzeko eskubidea izango du, baita frogatu diren egintzei eta zentzu horretan hartutako neurriei buruzko informazioa ere, ikerketaren emaitzek ikuskapen-funtzioaren esparruko araudiak aitortutako eskubide indibidualei edo kolektiboei eragiten dietenean.
- Langileen ordezkari unitarioek edo sindikalek eskubidea izango dute beren ordezkaritza-eremuan aurkeztutako salaketen izapidetze-egoerari buruzko informazioa jasotzeko, bai eta egiaztatutako gertakariei eta hartutako neurriei buruzko informazioa jasotzeko ere.
2 Interesdunaren izaera, zehapen-prozeduraren fasean:
- Salatzaileak, nolanahi ere, interesdun izaera eduki ahal izango du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 4. artikuluan xedatutako baldintza eta betekizunen arabera.
- Erakunde sindikalen ordezkariei edo langileen ordezkariei, beren ordezkaritzaren ziozko interes legitimoen titular diren aldetik.
Lurralde Ikuskatzailetzen egoitzetan, bertan emango diren ereduak betez.
Zuzenean zerbitzuan edo Lurralde Ikuskatzailetzen egoitzetan, horretarako formularioan datuak betez, honako lotura honetan sartuz, ondoren, «Salaketa aurkeztu» klikatuz eta, azkenik, «Aurrez aurre izapidetu» aukeratuz.
Identifikazio eta guzti: Lotura honetan “salaketa aurkeztea” klikatu, eta, ondoren, “tramitazio elektronikoa” aukeratu".
Identifikazio pertsonalik gabe: Laneko iruzurraren postontzia: Lotura honetan “administrazioari komunikazio-egintza” klikatu, eta, ondoren, “tramitazio elektronikoa” aukeratu".
(*) Lotura horietako bakoitzean, izapide bakoitzari buruzko informazio osagarria dago