Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Euskadiko Lan Ikuskaritza - Berriak

BERRIAK, INTERPRETAZIOAK ETA GAURKOTASUNA LEGEDIAN, EUSKO JAURLARITZAREN LAN IKUSKARITZAREN JARDUERAREN ARLOAN

> Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileen Goi Mailako Kidegorako oposizioak. Ikusi deialdia eta egin ondorengo jarraipena.

2024-04-05

Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileen Goi Mailako Kidegorako oposizioen deialdia (EPE 2023) argitaratu da. Eskabidea aurkezteko epea: 20 egun baliodun 2024/03/22tik aurrera.

Otsailaren 1etik aurrera, Bizkaiko Lan Ikuskaritza helbide honetara aldatzen da: Jesusen Bihotza plaza, 5-4º Bilbo.

2024-01-23

> Lan Ikuskatzaileordeen Kidegorako oposizioak (bi eskalak). Ikusi deialdiak eta egin ondorengo jarraipena.

2024-01-11

Lan Ikuskatzaileordeen Kidegoko bi eskaletarako oposizioen deialdiak (EPE 2023) argitaratu dira. Eskaerak aurkezteko epea: Enplegu eta Gizarte Segurantza Eskala (2024/01/25), Laneko Segurtasun eta Osasun Eskala (2024/01/29).

Beken deialdia (PDF)

2023-10-06

AGINDUA, 2023ko irailaren 27koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez bekak deitzen eta arautzen baitira Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileen kidegora eta Laneko Segurtasun eta Osasuneko eskalako Lan Ikuskatzaileordeen kidegora sartzeko prestatzeko 2023rako, 2024rako eta 2025erako.

2022ko Ikuskapenaren Balantzea (PDF)

2023-02-06

Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Elena Pérez Barredok eta Lan Ikuskaritzako zuzendariorde Iciar Gonzálezek 2022ko Ikuskaritzaren balantzea aurkeztu zuten.

> Informazio-gutunak bidaltzea iruzurrezkoak izan daitezkeen aldi baterako kontratuen aurrean

2021-12-30

Nabarmentzekoa da Eusko Jaurlaritzako LAN IKUSKARITZAK 2021eko urriko azken astean 5.465 INFORMAZIO-GUTUN BIDALI DITUELA ENPRESETARA, ALDI BATERAKO 15.650 KONTRATUTAN ANTZEMANDAKO USTEZKO HUTSUNEEN ZIOZ.