Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Euskadiko Lan Ikuskaritza - Aurkezpena

LAN-ARLOKO ARAUAK BETETZEN DIRELA ZAINTZEN DUEN ZERBITZU PUBLIKOA DA. ZEREGIN HORI EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO LANEKO ETA GIZARTE SEGURANTZAKO IKUSKARITZAREN BIDEZ GARATZEN DA, BERE LURRALDEAN ETA BERE ESKUMENEN EREMUAN, ETA LANEKO ETA GIZARTE SEGURANTZAKO IKUSKARITZAKO ERAKUNDE AUTONOMOAREN BIDEZ, ESTATU OSOAN ETA BERE ESKUMENEN EREMUAN.

LAN-ARLOKO ARAUAK HONAKO HAUEKIN LOTUTA DAUDE:
LanaLANA
LAN-ARRISKUEN PREBENTZIOALAN-ARRISKUEN PREBENTZIOA
GIZARTE-SEGURANTZA ETA GIZARTE-BABESAGIZARTE-SEGURANTZA ETA GIZARTE-BABESA
KOLOKAZIOA, ENPLEGUA, LANBIDE-HEZIKETA ETA LANGABEZIAGATIKO BABESAKOLOKAZIOA, ENPLEGUA, LANBIDE-HEZIKETA ETA LANGABEZIAGATIKO BABESA
GIZARTE-EKONOMIAGIZARTE-EKONOMIA
EMIGRAZIOA, MIGRAZIO-MUGIMENDUAK ETA ATZERRITARREN LANAEMIGRAZIOA, MIGRAZIO-MUGIMENDUAK ETA ATZERRITARREN LANA
TRATU-ETA AUKERA-BERDINTASUNA ETA DISKRIMINAZIORIK EZA ENPLEGUAN  TRATU-ETA AUKERA-BERDINTASUNA ETA DISKRIMINAZIORIK EZA ENPLEGUAN
LANEKO ETA GIZARTE SEGURANTZAKO IKUSKARITZARI DAGOZKION BESTELAKOAKLANEKO ETA GIZARTE SEGURANTZAKO IKUSKARITZARI DAGOZKION BESTELAKOAK
PRINTZIPIOAK
Ikuskaritza-sistemaren antolaketak eta funtzionamenduak bete egin behar dituzte zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoaren printzipioak eta Laneko Nazioarteko Erakundeko 81. zenbakiko (industria eta merkataritza) eta 129. zenbakiko (nekazaritza) hitzarmenak, bai eta, besteak beste, honako irizpide hauek ere:

- Eraginkortasuna eta kalitatea herritarrei zerbitzua emateko orduan.
- Sistemaren kontzepzio bakar eta integrala, administrazio publiko desberdinen koordinazio, lankidetza eta partaidetzarekin.
- Ikuskaritza-jardueraren eta ikuskaritza-funtzioaren batasuna lan-arloko gai guztietan.
- Inpartzialtasuna, objektibotasuna, tratu-berdintasuna eta diskriminaziorik eza ikuskaritza-funtzioa betetzean.
- Ikuskaritza-funtzioa Laneko eta Gizarte Segurantzako ikuskarien goi-mailako kidegoko eta laneko ikuskariordeen kidegoko funtzionarioei esleitzea.
- Sistemara atxikitako funtzioen arloan ordezkaritza handiena duten erakunde sindikal eta enpresarialen partaidetza instituzionala
Lan
ARAUDIA
kuskaritza-sistema, gaur egun, laneko hiru ikuskaritzak, estatuko ikuskaritza batek, eta bi ikuskaritza autonomikok (Katalunia eta EAE) osatzen dute. Horiek guztiak araudi orokorraren eta berariazko araudiaren bidez arautzen dira. Azken araudi horretan zehazten da, hain zuzen ere, eskumenen eskualdaketa, eta horien guztien arteko koordinazio-organoak arautzen dira, antolaketa-arauak, zehapen-prozeduraren garapena eta kooperatibak barne.
ESTATUA

- 23/2015 Legea, uztailaren 21ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza Sistema antolatzen duena (22ko BOE).
Testu bateratua: https://www.boe.es/eli/es/l/2015/07/21/23/con

- 138/2000 Errege Dekretua, otsailaren 4koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren antolamenduaren eta funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duena (16ko BOE).
Testu bateratua: https://www.boe.es/eli/es/rd/2000/02/04/138/con

- ESS/1452/2016 Agindua, ekainaren 10ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren jardueraren eginbide-eredua arautzen duena (irailaren 12ko BOE).
Jatorrizko testua: https://www.boe.es/eli/es/o/2016/06/10/ess1452

- 192/2018 Errege Dekretua, apirilaren 6koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako Estatuko Ikuskaritza erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituena (7ko BOE).
Testu bateratua: https://www.boe.es/eli/es/rd/2018/04/06/192/con

- 5/2000 Legegintzako Errege Dekretua, abuztuaren 4koa, Lan Arloko Arau Hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena (8ko BOE).
Testu bateratua: https://www.boe.es/eli/es/rdlg/2000/08/04/5/con

- 928/1998 Errege Dekretua, maiatzaren 14koa, lan arloko arau-hausteengatiko zigorrak ezartzeko eta Gizarte Segurantzaren kuotak kitatzeko espedienteen prozedurei buruzko erregelamendu orokorra onartzen duena (ekainaren 3ko BOE).
Testu bateratua: https://www.boe.es/eli/es/rd/1998/05/14/928/con

EAE

Ikuskapen Sistema osoari aplika dakiokeen araudi orokorraz gain, Euskal Autonomia Erkidegoan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak onartutako eta argitaratutako arauak ere aplikatu behar dira, hala badagokio, Estatuko Administrazioak onartu eta argitaratu dituen eta eduki bera duten beste arau batzuekin eta zehapen-arloan lehendik daudenekin duten korrelazioa adierazita:

1) EGINKIZUNAK ETA ZERBITZUAK ESKUALDATZEA:

- 138/2011 DEKRETUA, ekainaren 28koa, Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22an onartutako Akordioa onartzen duena. Akordio horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio laneko eta gizarte segurantzako ikuskaritzak betetzen dituen ikuskapen funtzio publikoaren alorreko zeregin eta zerbitzuak (30eko EHAA).
Jatorrizko testua: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2011/06/1103374e.shtml
(243/2011 Dekretuaren bidez eranskina aldatua).

- 895/2011 Errege Dekretua, ekainaren 24koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak betetzen dituen Ikuskaritzako Funtzio Publikoko esparruko funtzioak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatzeari buruzkoa (30eko BOE).
Jatorrizko testua: https://www.boe.es/eli/es/rd/2011/06/24/895
(1712/2011 Errege Dekretuaren bidez eranskina aldatua).

- 243/2011 DEKRETUA, azaroaren 22koa, Transferentzien Bitariko Batzordearen 2011ko azaroaren 16ko Akordioa onartzeko dena. Akordio horren gaia hauxe da: Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoari ekainaren 24ko 895/2011 Errege Dekretuaren bidez eskualdatutako zereginei eta zerbitzuei atxikitako ondare- eta giza-baliabideak aldatzea. Zeregin eta zerbitzu horiek lan eta gizarte segurantzako ikuskaritzak betetzen dituen ikuskaritzako funtzio publikoaren arlokoak dira (25eko EHAA).
Jatorrizko testua: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2011/11/1105725e.shtml

- 1712/2011 Errege Dekretua, azaroaren 18koa. Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoari ekainaren 24ko 895/2011 Errege Dekretuaren bidez eskualdatutako zereginei eta zerbitzuei atxikitako ondare eta giza baliabideak aldatzen dituena. Zeregin eta zerbitzu horiek Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak betetzen duen ikuskapen funtzio publikoaren arlokoak dira (25eko BOE).
Jatorrizko testua: https://www.boe.es/eli/es/rd/2011/11/18/1712

2) IKUSKARITZAREN EUSKAL KONTSEILUA ETA BESTE KOORDINAZIO-ARAU BATZUK:

- 2/2012 EBAZPENA, urtarrilaren 18koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak izenpetutako hitzarmenak argitaratzeko xedatzen duena (martxoaren 16ko EHAA) (tartean Ikuskaritzaren Euskal Kontseilua).
Jatorrizko testua: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2012/03/1201287e.shtml

- Ebazpena, 2011ko abenduaren 21ekoa, Idazkaritza Nagusi Teknikoarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Eusko Jaurlaritzarekiko lankidetza-hitzarmena, Laneko eta Gizarte Segurantzako antolamenduaren eta funtzionamenduaren gainean (28ko BOE) (Ikuskaritzaren Euskal Kontseilua).
Jatorrizko testua: https://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2011-20442

- 21/2017 EBAZPENA, urtarrilaren 25ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Estatuko Administrazioarekin eta Kataluniako Generalitatearekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza Sistemaren administrazioen arteko Lankidetza Batzordea sortu eta arautzen duena (otsailaren 6ko EHAA).
Jatorrizko testua:  https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2017/02/1700647e.shtml

BESTE ARLO BATZUK:

a) ZEHAPEN-PROZEDURA:

- AGINDUA, 2012ko ekainaren 14koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, lan-arloko arau-hausteak direla eta, zehapen prozeduretan instrukzioa egiteko eskumena duten organoak zein diren zehaztekoa (abuztuaren 16ko EHAA).
Jatorrizko testua: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2012/08/1203740a.shtml

b) KOOPERATIBAK:

-11/2019 Legea, abenduaren 20koa, Euskadiko Kooperatibena (30eko EHAA).
Jatorrizko testua: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2019/12/1905891e.shtml
(Partzialki aldatua urriaren 7ko 5/2021 LEGEAREN bidez).

-5/2021 LEGEA, urriaren 7koa, Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legea aldatzekoa (20ko EHAA).
Jatorrizko testua: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/10/2105332e.shtml

- 11/2019 Legea, abenduaren 20koa, Euskadiko Kooperatibena (2020ko urtarrilaren 16ko BOE).
Testu bateratua: https://www.boe.es/eli/es-pv/l/2019/12/20/11/con

- 12/2024 DEKRETUA, otsailaren 13koa, kooperatiben arloko ikuskapenari eta zehapen-prozedurari buruzkoa (28eko EHAA).
Testu bateratua: https://www.euskadi.eus/web01-bopv/eu/bopv2/datos/2024/02/2401041e.shtml

c) ANTOLAKUNTZA:

- 7/2021 DEKRETUA, urtarrilaren 19koa, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa (29ko EHAA).
Jatorrizko testua: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/01/2100485e.shtml
(Uztailaren 6ko 167/2021 DEKRETUAREN bidez aldatua).

- 167/2021 DEKRETUA, uztailaren 6koa, zeinaren bidez aldatzen baita Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko dekretua (9ko EHAA).
Jatorrizko testua:https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/07/2103903e.shtml

- 18/2024 DEKRETUA, ekainaren 23koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena (24eko EHAA).
Jatorrizko testua:https://www.euskadi.eus/web01-bopv/eu/bopv2/datos/2024/06/2403015e.shtml

- 36/2024 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, lehendakariarena, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Dekretua (Abuztua 6ko EHAA).
Jatorrizko testua:https://www.euskadi.eus/web01-bopv/eu/bopv2/datos/2024/08/2403800e.shtml