Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zerbitzu-gida

Zerbitzu-gida atalera itzuli   Zerbitzu-gida atalera itzuli

Informazio orokorra

 

Zer da Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea (EIPS)?

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea (EIPS) 2007an sortu zen (11/2007 LEGEA, urriaren 26koa, Euskadiko liburutegiak) eta Euskadiko udal liburutegi guztiek osatzen dute.

Hasierara joan Hasiera

Zer da Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen katalogoa?

On-line sarean parte hartzen duten EAEko udal liburutegietako funtsak biltzen dituen datu-base bat da. On line katalogo (OPAC ere deitua) honi esker posible da parte hartzen duten liburutegi guztietako funtsetan kontsultak egitea web bidez eta elebitan, bai eta erabiltzaile-txartel bakarra edukitzea zentro guztietarako balioduna.

Aukera ematen du, gainera, jakiteko aleak non dauden, eskuragarri dauden, irakurleren batek hartuak dituen eta noiz itzultzekoak diren ere. Horretaz gain, Internetera konektatutako edozein gailu edo ordenagailutatik egin daiteke kontsulta.

Beraz, katalogoa (OPAC) liburutegi-sarean sartzeko-tresna da, gauza ezberdin hauetarako erabiliko duguna:

  • Liburutegi-sareko eta euskal bibliografiako funtsak kontsultatzeko.
  • Egile baten, gai jakin baten, euskarri zehatz baten edo edonolako irizpidearen araberako izenburuak ezagutzeko.
  • Dokumentuak aurkitzeko, dagokion liburutegian.
  • Irakurleari bere bilaketan laguntzeko, lotura edo erreferentzia bidez.
  • Denbora errealean dokumentuen nondik norakoa jakiteko (eskuragarri, mailegatuta, erresertbauta dauden), eta gainera:
    • iradokizunak eta erosketa-proposamenak egin ahal izateko (desideratak),
    • katalogoan sartu berri diren eta gure interesekoak diren azken izenburuak ikusteko,
    • gure bibliografia propioak sortzeko,
    • norberaren fitxa pertsonala kontsultatzeko,
    • transakzioak egiteko (maileguak berritu eta dokumentuak erreserbatu)
  • Kanpoko informazio-iturriekin lotzeko (beste katalogo eta datu-base batzuk eta informazio-sistema desberdinak)

ELSNko OPACen pantaila osoa

 

Hasierara joan Hasiera


Zenbat liburutegi daude EIPSaren katalogoan?

Gaur egun EAEko hiru lurraldeetako 200 udalerriren menpeko 286 liburutegietako funtsak kontsulta daitezke. Horrekin batera, Lege Gordailuko lanak ere kontsulta daitezke, euskal bibliografiaren bilduma osatzen dutenak,
Parte hartzen duten liburutegien zerrenda.

Hasierara joan  Hasiera

Egin daitezke kontsulta bateratuak bertan dauden liburutegi guztien katalogoetan?

Bai. Bertako 286 liburutegietako funtsetan batera kontsulta bat egiteko -Lege Gordailukoak barne-, helbide honetara jo behar da: http://www.liburutegiak.euskadi.eus/katalogobateratua. Orotara, bost milioi ale baino gehiagok osatzen dute funtsa. Era berean, katalogoan (OPAC) liburutegi zehatz bateko berariazko bilaketa egin daiteke.

Hasierara joan  Hasiera

Liburutegi-txartel berarekin EIPSaren katalogoan dauden liburutegi guztien mailegu-zerbitzuan sar naiteke?

Jakina. Azken finean, proiektuaren honen helburua da herritarren eskura jartzea EIPSeko katalogoan sartuta dauden liburutegietako funts eta zerbitzuak.

Hasierara joan  Hasiera

Nola eska dezaket EIPSeko liburutegietan sartzeko erabiltzaile-txartel bakarra?

Bazkide izateko EIPSaren barruan dauden edozein liburutegira hurbildu eta bertako pertsonalak jarraitu beharreko urratsak emango dizkizu. Honako inprimakia (PDF, 187 KB) (PDF) ere bete dezakezu eta hurbilen duzun liburutegira eraman txartela eskatzeko.

Txartela ematen dizutenean pasahitz bat egokituko zaizu, horren bidez katalogotik (OPAC) jardun ahal izango duzu Internet bidez.

Txartel berbera erabiliz eLiburutegiaren zerbitzuak ere erabili ahal izango dituzu. Plataforma horretan EIPSeko eduki digitalak irakurtzeko aukera izango duzu.

http://www.eliburutegia.euskadi.eus/

Hasierara joan  Hasiera

Zer eskaintzen dit EIPSek, etxetik Interneten bidez konektatzen banaiz?

Katalogoaren (OPAC) web helbidera konektatzen bazara:

  • Liburutegi parte-hartzaileen katalogoak kontsultatu ahalko dituzu.
  • Zure maileguak nola dauden ikusi eta haiek berritzeko aukera izango duzu.
  • Aleak eskatu edo erreserbatu ahalko dituzu.
  • Liburutegiari zure iradokizunak eta erosketa-proposamenak -desiderata izenekoak- helaraz diezazkiokezu.
  • Interesatzen zaizkizun gaien inguruko bibliografiak sor ditzakezu.
  • Gustukoen dituzun web-loturen zerrendak egin ditzakezu.

Hasierara joan Hasiera

Azken eguneratzea: 2017/10/09