Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Euskadiko Inklusiorako III. Jardunaldia

 

Legegintzaldi honetan zehar, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Departamentuak aurreraketa handiak egin ditu Euskadiko inklusio politiken antolaketan.

Duela gutxi onartu den 14/2022 Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Legeaz gain, Inklusioari buruzko V. Euskal Plana egin eta onartu da. Plan horrek instituzioek arlo horretan garatzen dituzten politikak egituratzen ditu.

V. Plan hori gauzatzeko, 2023 / 2024 aldirako lehen plan eragile bat egin da, eta plan horrek neurri eragile eta proiektu esperimentalen multzo handi bat jasotzen du, inklusiorako euskal ereduaren eraldaketan aurrera egiteko.

Testuinguru horretan, Gasteizko Europa Jauregian egingo da ekainean Euskadiko III. Inklusio Jardunaldia, eta —2021ean Bilbon eta 2022an Donostian egindakoen ondoren— gogoeta egin nahi du inklusiorako politiken diseinuan berrikuntzarako funtsezkoak diren bi elementuri buruz:

·   alde batetik, bazterketa eta inklusio prozesuen lurralde-dimentsioa, hau da, hirigintzaplangintzarekin, etxebizitza-politikarekin, arkitektura-diseinuarekin, mugikortasunarekin edo gizartean eta espazioan banatzeko moduekin lotutako faktoreen garrantzia, bazterkeriatik inklusiorako ibilbideetan, eta alderantziz.

 ·   bestetik, gizarteratze-politikak pertsonalizatzea, edo, bestela esanda, enplegu-politikak, diru-sarreren bermea, osasuna, etxebizitza edo hezkuntza diseinatu eta gauzatzeko formulak, helburu dituzten pertsonen beharrak, lehentasunak, itxaropenak eta lehentasunak kontuan hartuta.

Pobreziari buruzko soziologiako klasiko batek, Serge Paugam-ek, Parisko Goi Mailako Gizarte Ikasketen Eskolako zuzendariak, parte hartuko du jardunaldian, eta inklusio eta baztertze-prozesuetan gizarte-loturek duten garrantziari buruzko bere azken liburua aurkeztuko du (L’Attachement social: formes et fondements de la solidarité humaine; Seuil, 2023).

Ondoren, gizarte-politikak lurralde-ikuspegitik eta zerbitzuen pertsonalizazioaren ikuspegitik aztertzeko eta diseinatzeko espezialisten arteko elkarrizketa (Ricard Gomá eta Fernando Fantova) eta esku-hartze sozialaren ikuspegi etikoari buruzko ponentziarekin (Marije Goikoetxea) izango du jarraipena.
Gainera, hainbat adituk hiru mahai-ingurutan eztabaidatuko dute: inklusioa eta hiri-agenda, inklusio-enpresak eta gizarteratzeko zerbitzuen pertsonalizazioaren inguruan. Amaitzeko, zuzenean emango da Locura Feliz programa, Bizitegi elkartearekin lotutako pertsona-talde batek egina. Erakunde horrek bazterketa-arriskuan edo egoeran dauden pertsonei gizarteratze-procesuak errazten dizkie.

Inklusioaren arloko profesionalei, erakunde publiko edo pribatuei eta arlo horretan intesa duten pertsonei zuzenduta dago.
Ustea dugu oso interesgarria izango dela bazterketa-arrakalak murrizten eta pertsona ahulenekiko sentsibilizazio sozial eta polikoa lortzen jarraitzeko.

Idoia Mendia

Bigarren Lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko Sailburua

Egitaraua (PDF) (leiho berri batean irekitzen da)

Inklusiorako III Jardunaldia

"Berrikuntza inklusiorako politiketan: pertsonalizazioa eta lurraldetasuna"

Europa Biltzar Jauregia (Vitoria - Gasteiz)

 

8:45-09:15      Bertaratutakoen harrera eta akreditazioa.

Jardunaldiaren aurkezlea: Ana Urrutia.

 

9:15-09:30      Inaugurazioa.

  •  Maider Etxebarria. Vitoria-Gasteizko alkatea.
  • Idoia Mendia. Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea eta Lan eta Enplegu sailburua.

 

09:30-10:15    Ponentzia: gizarte-lotura eta gizarte-babeseko politikak.

  •  Serge Paugam. Ikasketa zuzendaria Pariseko Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolan (EHESS) eta ikerketa-zuzendaria Pariseko Ikerketa Zientifikoko Zentro Nazionalean (CNRS).

 

10:15-11:15    Elkarrizketa. Lurralde-ikuspegia inklusiorako politiketan.

  • Ricard Gomá. Bartzelonako Eskualdeetako eta Metropolietako Azterlanen Institutuko (IERMB) zuzendaria. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi ohia Bartzelonako Udalean.
  • Fernando Fantova. Gizarte aholkulari. Zientzia Politikoetan eta Soziologian doktorea.

 

11:15-11:45 Kafea.

 

11:45-13:15    Elkarrizketa-mahia: inklusioa eta hiri-agenda.

  • Miguel de los Toyos. Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordea. Eusko Jaurlaritza.
  • Braulio Gómez. Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Zientzia Politikoko irakaslea eta Deustobarometroko zuzendarikidea.
  • Patxi Galarraga. Arkitektoa. Projekta Urbes-eko bazkide zuzendaria.
  • Eider Bilbao. Bilboko Udal Etxebizitzen zuzendaria.

 Moderatzailea: Joseba Zalakain. SIISeko zuzendaria.

 

13:15-14:15    Elkarrizketa-mahaia: Laneratzeko enpresak eta Lurralde-ikuspegia.

  • Auxtin Ortiz. LANAGRO ZERBITZUAK - Laneratze Enpresako gerentea.
  • Paco Punzano. INTEGRADOS - Gizarte ekimeneko enplegurako zentro bereziko zuzendaria.
  • Mar González. ENTRE TODOS. Elkarteko INTEGRA TODOS gizarteratze-enpresako gerentea.
Moderatzailea: Joana Revilla. GIZATEA - Gizarteratzen eta Laneratzeko Euskadi Enpresen Elkarteko koordinatzailea.

 

14:15-15:30    Atsedenaldia.

 

15:30-16:15    Ponentzia: Etika, pertsonalizazioa eta baldintzazkotasuna inklusiorako politiketan.

  •  Marije Goikoetxea. Giza Eskubideetan doktorea eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea.

 

16:15-17:15    Elkarrizketa-mahia: Nola pertsonalizatu inklusiorako Zerbitzuak.

  • Javier Sancho. EMAÚS Gizarte Fundazioko Inklusio arloko koordinatzailea.
  • Natxo Martínez. Deustuko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakaslea. "Gizarteratzea eta Bizi Kalitatea" ikerketa-taldeko kidea.
  • María Muñoz.  MATIA Fundazioa egoitza-zuzendaria.
 Moderatzailea: Oscar Seco. Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Inklusioa Sustatzeko Zuzendaria.

 

17:15-17:45    Lehen pertsonan izandako esperientziak: Bizitegik eta Candela Radiok sustatutako “Locura Feliz” programa zuzenean ematea.

 

17:45-18:00    Amaiera.

  •  Alfonso Gurpegui. Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea. Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saila.

 

 

2023ko ekainaren 28a

EUROPA BILTZAR JAUREGIA

Avda. Gasteiz, 85

01009 Vitoria-Gasteiz

Álava

*Nola heldu:

https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/was/contenidoAction.do?idioma=es&uid=u3a27921f_126da61747f__7fd4

*Gertuko aparkalekuak / TAO / Bilatu zure ibilbidea oinez edo autobusez:

https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/was/contenidoAction.do?idioma=es&uid=38d7c3f5_1212de88e95__7fda