Lehendakaritza

Euskadiko Garraio Agintaritza

Garraioaren antolamenduaren eta haren azpiegituren arloan, EAEko Administrazio Orokorraren aholku- eta koordinazio-organo gorena da, eta Euskadiko Garraio Agintaritzaren abenduaren 15eko 5/2003 Legearen bidez sortu zen.

Helburuak

  • Politika koordinatuak zehaztea
  • Erakunde guztien artean koordinatu eta lankidetzan aritzea
  • Eskaintza hobetzea, garraio kolektiboaren erabilera bultzatu eta suspertzeko.
  • Garraioen sare bakarra eta integrala sustatzea
  • Garraio zentzuzkoagoa eta eraginkorragoa lortzea: gizarte, ingurumen eta ekonomiaren arloetan.
  • Baliabide publiko eta pribatuak optimizatzea: moduen elkarreragingarritasuna eta hori Europako garraio sisteman txertatzea bultzatzea

Funtzioak

  • Antolamendua: Antolamenduaren inguruko eta arauak sortzeko oinarrizko irizpideak proposatzea
  • Plangintza: EAEko garraioen zerbitzu eta azpiegiturak eta mugaz gaindiko garraioa.
  • Koordinazioa: 
    • Eusko Jaurlaritzako sail, instituzio etaerakundeen artean.
    • Garraioaren egoerari eta arlo horretako zerbitzuei buruzko informazio-eskaera.
    • Urtero txosten bat ematea, EAEko garraioaren egoeraren gainean.
  • Goi-ikuskaritza: goi-mailako ikuskaritza-eginkizunak bateratzen direla bermatzeko oinarrizko irizpideak proposatzea; ikuskaritzako urteroko planetarako irizpideak ezartzea ikuskaritzaren arloan eskumena duten erakundeekin koordinatuta; eta, Ikuskaritzako kanpaina orokor eta zehatzak egitea proposatzea.
  • Kontsulta: garraioaren arloan eragina duten lurralde-planei buruzko nahitaezko txostenak; sortzen diren garraioen lurralde-agintaritzen estatutuak; zerbitzuak ustiatzeko administrazio-emakiden esleipen, aldaketa edo amaitzeei buruzko espedienteen gainean txostenak egitea, baldin eta zerbitzu horiek lurralde historiko batean baino gehiagotan badute eragina edo beste garraio-modu batzuek ematen dituztenekin bat badatoz; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren eta garraioen arloan garrantzi berezia duten beste administrazio batzuen arteko lankidetzarako proposamen eta akordioen gainean txostenak egitea; eta, Lurreko Garraioen Antolamenduaren gaineko Legeak eta hura garatzeko arauek Lurreko Garraioen Estatuko Kontseiluari esleitzen dizkioten eginkizunak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion eskumenetan.

Erakundearen egitura

Euskadiko Garraio Agintaritza Osoko Bilkuraren, atalen eta txosten-batzordeen bidez jardun ahal izango da.

Osoko Bilkuraren osaera: 

  • Burua: Mugikortasun Jasangarriaren sailburua.
  • Buruordea: Azpiegitura eta Garraio sailburuordea.
  • Idazkari teknikoa: Garraio Plangintzaren zuzendaria.
  • Kideak:
    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren 8 ordezkari (Garraio Plangintzaren zuzendaria barne).
    • Foru-aldundien 6 ordezkari:
      Arabako Foru Aldundiaren 2 ordezkari.
      Bizkaiko Foru Aldundiaren 2 ordezkari.
      Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2 ordezkari.
    • Udalen 4 ordezkari:
      Bilboko Udalaren ordezkari 1.
      Donostiako Udalaren ordezkari 1.
      Vitoria-Gasteizko Udalaren ordezkari 1.
      Euskal Autonomia Erkidegoko udal gehien ordezkatzen dituen udalen elkarteak aukeraturiko ordezkari 1.

Osoko Bilkuraren eginkizunak:

  • Euskadiko Garraio Agintaritzari esleitutako eginkizunak garatzeko beharrezkoak diren erabakiak hartzea.
  • Lege- edo erregelamendu-mailako xedapenen bidez esleitzen zaizkion gainerako eskumenak.

Atalak: iraunkorrrak dira

  • Goi-ikuskaritza. Kideak: Eusko Jaurlaritzako, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundietako garraio eta trafiko atalak.
  • Salgaien Garraioaren Atala. Kideak: Eusko Jaurlaritza, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiak eta sektorean ordezkagarritasun handiena duten elkarteak. 
  • Bidaiarien Garraioaren Atala: Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren Zuzendaritza; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiak; Bilboko, Donostiako eta Vitoria-Gasteizko udalak; Eudel, sektorean ordezkagarritasun handiena duten elkarteak eta trenbide-enpresak.
  • Araudiaren Atala: Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren Zuzendaritza; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiak; Bilboko, Donostiako eta Vitoria-Gasteizko udalak eta Eudel.

Batzordeak: aldi baterako dira eta helburu zehatzetara zuzenduta daude

  • Bat-barik-mugi Batzordea. Kideak: Eusko Jaurlaritzako  Garraio Plangintzaren Zuzendaritza, Bizkaiko Garraioen Partzuergoa, Gipuzkoako Garraio Agintaritza, Euskotren, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiak eta Bilboko, Donostiako eta Vitoria-Gasteizeko udalak.

Araudia

Azken aldaketako data: