Epaimahaia
- M.Bakartxo Arrizabalaga Labrousse, epaimahaiburu.
- Karlos del Olmo Serna, epaimahaikide.
- Irene Arrarats Lizeaga, epaimahaikide.
- Mikel Hoyos Sein, epaimahaikide.
- Josu Barambones Zubiria, epaimahaikide.
- Marta Merino Ortiz de Landaluce, epaimahaiko idazkari (hautespiderik gabea).
Sariak:
Epaimahaiak ikusitako merituak
Lan finalisten kalitateaz luze-zabal hitz egin ondoren epaimahaiak honako erabaki hau hartu du: aurtengo itzulpenaren Euskadi sariaren irabazle Fernando Rey jauna izendatzea, Antonio Tabucchiren Pereirak dioenez lana euskaraz emateagatik.
Besteren artean, epaimahaiak honako arrazoi hauek ikusi ditu liburu hau saritzeko:
- “Liburu honen bidez, euskal irakurleak badu Tabucchiren estiloa jasotzeko aukera, jatorrizkoaren usaina nabaritzen baita.”
- “Naturaltasuna eta fideltasunaren arteko oreka modu errazean lortzen du, estilo itxuraz arina eta behartu gabea erabiliz.”
- “Euskara betean, italierazko liburu bat oparitu digu.”
Literatura Itzulpengintzari dagokion Euskadi literatura sariaren finalistak
Literatura itzulpengintzari dagokion sarian, Euskadi literatura saria jaso duen liburuaz gain, hauek izan dira finalistak:
- Peaceful soldadua (Michael Morpurgo) - Mirentxu Larrañaga. Editorial: Alberdania
- Zenbakirik gabe bizi: matematika-ezjakintasuna eta haren ondorioak (John Allen Paulos) - Josu Zabaleta. Editorial: EHU
- Mirarien kalezuloa (Nagib Mahfuz) - Patxi Zubizarreta. Editorial: Elkar & Alberdania