Xabier Mendiguren Elizegi
Xabier Mendiguren Elizegi beasaindar idazlea gogor ari da azken urteotan han eta hemen gauza idatziak argitaratuz eta zenbait kasutan sariak ere irabaziz. "Susa" aldizkariko kolaborazio-habe sendoenetakoa dugu. Erregistro desberdinen menderatzea eta narrazioaren barruko oreka ditugu, agian beren ezaugarririk nabarmenenak. Behatzaile zorrotza dugu Xabier, eta idazterakoan isurtzen duen irudimenak borobildu egiten ditu literturkiok.