Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadi Literatura Sariak 2024

Saritutako lanak 2024

JON GEREDIAGA Euskarazko literatura
JON GEREDIAGA
ZERU-LURREN LIBURUA
JULIA OTXOAGaztelaniazko literatura
JULIA OTXOA
BAJO LOS ASTROS DE LA REPETICIÓN
HARKAITZ CANOEuskarazko Haur eta Gazte Literatura
HARKAITZ CANO
MUNDUA PITZATUTA DAGO BAINA HANTXE GABILTZA OINEZ
AIORA JAKA IRIZAR Euskarazko literatura itzulpena
AIORA JAKA IRIZAR
INDEPENDENTZIEN EGUZKIAK
DAVID DE LAS HERASLiteratura lanaren ilustrazioa
DAVID DE LAS HERAS
CAMPOS DE CASTILLA
JON URZELAI URBIETA Euskarazko saiakera
JON URZELAI URBIETA
SU FESTAK
BAJO LOS ASTROS DE LA REPETICIÓN

Julia Otxoa

Donostia, 1953

Donostian jaioa 1953ko martxoaren 13an, poeta, narratzailea eta artista bisuala da. Hogeita hamar liburu baino gehiago argitaratu ditu poesian, narratiban eta haurrentzako narratiban, eta hainbat hizkuntzatara itzuli dute. Espainiako eta Amerikako poesia, mikroipuin eta poesia bisualeko hainbat antologiatan ageri da.

Psikologiako ikasketak utzi eta idazketan buru-belarri aritu ondoren, bere lehen poema-liburua argitaratu zuen, Composición entre la luz y la sombra, 1978an. Honako hauek dira nabarmentzeko lanak: Taxua baccata (2005) –Ricardo Ugart eskultorearen marrazkiekin–, La lentitud de la luz (2008), Jardín de arena (2008), Resurrección (2022) eta El instante y su sombra (2023).

Julia Otxoaren konpromiso etikoa nabaria da bere idazkeran, eta nolabaiteko esperimentazio bat ere izan du ezaugarri; maisuki eraman du arte plastikoetara, hala nola ilustraziora edo collagera. Bere literatur belaunaldian poesiari begirada plastikoa emateko duen gaitasunagatik da azpimarragarria, baita gure lurraldean mikro-kontakizunaren generoa sendotzen lagundu duelako ere.

MUNDUA PITZATUTA DAGO BAINA HANTXE GABILTZA OINEZ

Harkaitz Cano

Lasarte, 1975

Euskal idazle eta itzultzailea da. Zuzenbide ikasketak izan arren, literaturara emanda bizi izan da beti. Nobela, poesia, komikia, ipuina eta kronika landu ditu besteak beste. Komiki, irrati eta ikusentzunetako gidoigile gisara ere aritu da eta Hanif Kureishi eta Allen Ginsberg itzuli ditu euskarara. Euskadi Literatura Saria hiru aldiz jaso du: 2005. urtean Belarraren ahoa eleberri laburrarekin, 2012. urtean Twist eleberriarekin, eta 2014. urtean Orkestra lurtarra lanarekin. Pasa den urtean, Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez liburuaz ipuin liburuaz gain, Ulu egiteko bolondres bila poesia liburua argituratu du Susa argitaletxearekin.

INDEPENDENTZIEN EGUZKIAK

Aiora Jaka Irizar

Donostia, 1982.

Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziaduna da eta Euskal Ikasketetan doktorea. Hainbat lanbidetan aritua da (itzulpengintzan, hiztegigintzan, unibertsitate-irakaskuntzan, interpretazio komunitarioan…) eta gaur egun autónomo moduan dihardu, batez ere literatura itzultzen. Mario Beneddeti, Mo Yan, Juliana Léveillé-Trudel, Ibon Martin eta Yan Lianke euskaratu ditu, besteak beste.

CAMPOS DE CASTILLA

David de las Heras

Bilbo, 1984

Artista plastiko eta ilustratzialea. Arte Ederretan lizentziatua (UPV/EHU) eta Escola Massana ilustrazio zikloan graduatua. Bere lan piktorikoa hainbat herrialdeetan egon da ikusgai (Alemania eta Portugalen esaterako). Ilustratzaile gisa hainbat liburu argitaratu ditu: Martín de grumete a capitán eta Atlas de la España imagina dira horietako batzuk. Liburu azaletan ere espazializatu da, eta guztien artean nabarmentzekoak dira James Rhodes pianistarentzat egin zuen azala eta 2015ean Kalimán liburuarentzat egindako azala. Bere lana egunkari, igandekari eta kultura-eranskinetan topatu daiteke.

SU FESTAK

Jon Urzelai Urbieta

Zumarraga, 1990

Fisikari, soziologo eta irakaslea da. 2021. urtean Pentsatu, ez sinistu irratsaioagatik zientziza-kazetaritzaren kategorian aipamen berezia jaso zuen, zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza, eta gizarteratzea bultzatu, saritu eta aitortzeko CAF-Elhuyar sarietan. 2020-2021 bitartean Urretxuko eta Zumarragako proiektu komunikatiboaren KKinZona irratian egin zituen sineskeriari aurre egiteko irrati-pilulak. 2023. urtean Su festak liburua argitaratu du Susa argitaletxearekin.

2024KO SARIDUNAK

JON GEREDIAGA Euskarazko literatura
ARANTXA URRETABIZKAIA
ZERU-LURREN LIBURUA
JULIA OTXOA Gaztelaniazko literatura
JULIA OTXOA
BAJO LOS ASTROS DE LA REPETICIÓN

Julia Otxoa

Donostia, 1953

Donostian jaioa 1953ko martxoaren 13an, poeta, narratzailea eta artista bisuala da. Hogeita hamar liburu baino gehiago argitaratu ditu poesian, narratiban eta haurrentzako narratiban, eta hainbat hizkuntzatara itzuli dute. Espainiako eta Amerikako poesia, mikroipuin eta poesia bisualeko hainbat antologiatan ageri da.

Psikologiako ikasketak utzi eta idazketan buru-belarri aritu ondoren, bere lehen poema-liburua argitaratu zuen, Composición entre la luz y la sombra, 1978an. Honako hauek dira nabarmentzeko lanak: Taxua baccata (2005) –Ricardo Ugart eskultorearen marrazkiekin–, La lentitud de la luz (2008), Jardín de arena (2008), Resurrección (2022) eta El instante y su sombra (2023).

Julia Otxoaren konpromiso etikoa nabaria da bere idazkeran, eta nolabaiteko esperimentazio bat ere izan du ezaugarri; maisuki eraman du arte plastikoetara, hala nola ilustraziora edo collagera. Bere literatur belaunaldian poesiari begirada plastikoa emateko duen gaitasunagatik da azpimarragarria, baita gure lurraldean mikro-kontakizunaren generoa sendotzen lagundu duelako ere.

HARKAITZ CANO Euskarazko Haur eta Gazte Literatura
HARKAITZ CANO
MUNDUA PITZATUTA DAGO BAINA HANTXE GABILTZA OINEZ

Harkaitz Cano

Lasarte, 1975

Euskal idazle eta itzultzailea da. Zuzenbide ikasketak izan arren, literaturara emanda bizi izan da beti. Nobela, poesia, komikia, ipuina eta kronika landu ditu besteak beste. Komiki, irrati eta ikusentzunetako gidoigile gisara ere aritu da eta Hanif Kureishi eta Allen Ginsberg itzuli ditu euskarara. Euskadi Literatura Saria hiru aldiz jaso du: 2005. urtean Belarraren ahoa eleberri laburrarekin, 2012. urtean Twist eleberriarekin, eta 2014. urtean Orkestra lurtarra lanarekin. Pasa den urtean, Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez liburuaz ipuin liburuaz gain, Ulu egiteko bolondres bila poesia liburua argituratu du Susa argitaletxearekin.

AIORA JAKA IRIZAR Euskarazko literatura itzulpena
AIORA JAKA IRIZAR
INDEPENDENTZIEN EGUZKIAK

Aiora Jaka Irizar

Donostia, 1982.

Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziaduna da eta Euskal Ikasketetan doktorea. Hainbat lanbidetan aritua da (itzulpengintzan, hiztegigintzan, unibertsitate-irakaskuntzan, interpretazio komunitarioan…) eta gaur egun autónomo moduan dihardu, batez ere literatura itzultzen. Mario Beneddeti, Mo Yan, Juliana Léveillé-Trudel, Ibon Martin eta Yan Lianke euskaratu ditu, besteak beste.

DAVID DE LAS HERAS Literatura lanaren ilustrazioa