Euskadi Literatura Sariak 2023
Irabazleak 2023
MAIALEN BERASATEGI ETA JOXE MARI BERASATEGI
PARADISUA (ABDULRAZAK GURNAH)
Alejandro Morellón Mariano
Madrid, 1978
Alejandro Morellón idazleak La noche en que caemos (Monteleón Saria, 2012), El estado natural de las cosas (Gabriel García Márquez Sari Hispanoamerikarra, 2017) eta Caballo sea la noche (Candaya, 2019) liburuak argitaratu ditu. 2019an, AECIDek eta Europako CELA (Connecting Emerging Literary Artists) programak abiatutako «30etik 10» proiekturako aukeratu zuten. Duela gutxi, 2021ean, GRANTA nazioarteko aldizkariak gaztelaniazko idazle gazte onenen artean hautatu du. 2022an Ignacio Aldecoa Sariaren 50. edizioa irabazi zuen El peor escenario posible liburuan jasotako ipuinengatik.
Patxi Zubizarreta Dorronsoro
Ordizia, 1964
Haren lanetan erroak nabarmentzen dira, hala nola 1948ko uda obran edo Hiru gutun Iruñetik nobelan. Baina hegoak ere nabariak dira, batez ere migrazioak eta mundu arabiarra guregana hurbiltzeko orduan, esate baterako Usoa ipuinean edo Eztia eta ozpina nobelan. Hark egindako Exupéryren Printze Txikia edo Eric-Emmanuel Schmitt-en Ibrahim jauna eta Koranaren loreak itzulpenetan ere ageri dira erroak eta hegoak. Goraipamen ugariren artean, Lizardi Sariaren XL. edizioa irabazi du Zerria lan honekin. Generoak eta diziplinak bateratuz, hainbat ikuskizun eta performance eskaintzen jarraitzen du bai gurean bai atzerrian.
Maialen Berasategi
Gasteiz, 1989
Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziaduna EHUn, itzultzaile eta zuzentzaile lanetan dihardu gaur egun, Berria egunkarian. Rebecca Westen Soldaduaren itzulera itzuli du Literatura Unibertsala bildumarako, lehenbiziko literatur itzulpen bakarkakoa.
2021ean, IV. Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren saria irabazi du.
Joxe Mari Berasategi
Zegama
Ingeles eta Euskal Filologietan lizentziaduna.
Lan-ibilbidea: irakaskuntzan, Beasaingo Lizeoan; euskara-teknikari Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuko NOLEGA atalean; Euskara Zerbitzuaren buru Arabako Foru Aldundian. 2018an hartu zuen erretiroa.
Joseba Larratxe Berazadi
Irun, 1985
Josevisky ezizenarekin ezagutzen da. Donostiako eskolan arkitektura ikasketak egin zituen, baina komikigintza izan zuen beti pasio. Argia-rako ilustrazioak egin ditu, H28 aldizkari satirikoarekin kolaboratu du eta Gaztezulo-n Aingurak komikia argitaratu du.
Miren Billelabeitia Bengoa
Mungia, 1960
Euskal Filologian lizentziatua, Literatura Unibertsala eta Euskara eta Literatura irakasle izan da Mungiako Institutuan. Irakurketaren pedagogia aztertu du eta irakurketa bultzatzeko praktikari buruzko gogoeta egin du. Hitzaldiak eta formakuntza jarduerak eman ditu Eskualdeetako Berritzeguneetan, ikastetxeetan eta udako ikastaroetan literaturaren irakaskuntzaz eta solasaldi literarioen bidezko irakurketaren sustapenaz.
Argitalpenen artean aipa daitezke: Euskal literaturaren historia (2003), Esquemas de euskera (2003) eta Lauaxeta. Oihartzunak (2008) Esteban Urkiaga Lauaxeta euskal poetaren antologia. Eta irakurketa proiektu baten ondorioz, Mungia BHI institutuko ikasleekin batera Aitita-amamen guda zibila (Erein, 2019).
Ander Izagirre Olaizola
Donostia, 1976
Pedalei eragiten die idazteko, bestela ez zaio irteten. Liburuen pedalei eragiten die, oinez ibili edo, gutxienez, pasillotik salto egin ideiak apur bat astintzeko. Horrela argitaratu ditu Cansasuelos (Apeninoetan barrena oinez egindako bidaia), Los sótanos del mundo (sei kontinentetako sakonune geografiko sakonenetan barrena egindako ibilbidea), Plomo en los bolsillos (Frantziako Tourreko bere istorio liburua) eta Cómo ganar el Giro bebiendo sangre de buey (Italiako Giroko bere istorio liburua).
Potosí liburuagatik 2017ko Euskadi Literatura Saria, 2018ko English Pen Award saria eta 2022ko Poloniako Ryszard Kapuscinski Literatur Erreportaia saria eman zizkioten. Boliviako meategien kronika hau bost hizkuntzatara itzuli da.
2015ean Europako Prentsa Saria jaso zuen Kolonbiako krimen militarrei buruzko erreportaje batengatik.