Lehendakaritza

Europako Lurraldeetako Ikerketa eta Berrikuntza Sarea (ERRIN)

2001ean sortutako sare honek eskualde mailako 120 erakunde baino gehiago biltzen ditu, ikerketaren eta berrikuntzaren bitartez eskualde-lehiakortasuna garatzeko xedearekin. Baterako askotariko ekintzen bidez, kideek ezagutza elkarri trukatzea sustatzen du, bai eta ikerketa- eta berrikuntza-gaitasunak sendotu ere. Horrez gain, ERRINek babesa ematen die bere kideei ikerketa eta berrikuntzarako Europako politiken garapenean parte har dezaten, EB mailako proiektuak arazorik gabe garatzeko eta Bruselan beren presentzia eta ikusgarritasuna indartzeko helburuz. Webgunea: www.errin.eu

Ekintza hauen bitartez, Europa 2020 Estrategia, Berrikuntzaren aldeko batasuna izeneko ekimen adierazgarria eta Espezializazio Adimendunaren estrategiak ezartzen laguntzea du xede ERRINek.

ERRINen esparruan, Euskadi Fabrikazio Aurreratuaren eta Nanoteknologiaren Lan Taldearen buru da Greater Birmingham eta West-Midlands (Bruselan ordezkaritza partekatzen duten hiri eta eskualdea, hurrenez hurren) eta Rhône-Alpeen eskualdearekin batera. Era berean, Euskadik aktiboki egiten du lan Energiaren Lan Taldean. Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzak koordinatzen du Euskadik sarean duen esku-hartzea.

Azken aldaketako data: 2015/12/21