Lehendakaritza

Europako Batzordeko komiteetan parte hartzea

Euskadiren parte-hartzea Europako Batzordeko komiteetan

Autonomia-erkidegoek Europako Batzordeko komiteetan parte hartzen dute 1997tik, garai hartan Europar Erkidegoen inguruko Gaietarako Konferentzia (CARCE) esaten zitzaionaren baitan hartutako erabaki bat oinarri hartuta.

Ordezkaritza hori gauzatzearen funtsa da, hain zuzen, Autonomia Erkidego bat, gainerako 16 Autonomia Erkidegoak eta 2 Hiri Autonomoak ordezkatuz, Estatuaren ordezkaritzaren barruan, Komiteek egiten dituzten bileretara joaten dela. Ordezkaritza hori aurrez ezarritako aldi baterako esleituta egoten da. Bilera horiek normalean Bruselan egiten dira.

Ordezkaritza duen Autonomia Erkidegoak konpromiso hauek izaten ditu: Komiteek egiten dituzten bileretara joatea; gainerako Autonomia Erkidegoei eta Hiri Autonomoei bileretan tratatutako informazioa eta dokumentazioa igortzea; eta ordezkaritzaren epea amaitzen denean, ahal den neurrian behintzat, ordezkaritza hartuko duen hurrengo Autonomia Erkidegoari ordezkaritza-lana erraztea.

Erkidegoaren ordezkaria izaten da Autonomia Erkidegoak Europako Batzordeko komiteetan ordezkaritza esleituta izendatzen duen pertsona, eta berak bere gain hartzen ditu ordezkaritza horrek sortzen dituen konpromiso guztiak.

Bestalde, Autonomia Erkidego bakoitzak bere ordezkari sektorialak izendatu behar ditu, eta horiek izango dira beste Autonomia Erkidego baten ordezkaritzan dauden Komiteetako informazioa eta dokumentazioa jasotzeko harreman-puntuak.

Europako Batzordeko komiteetan Autonomia Erkidegoek duten parte-hartzea sei epealditan egin da orain arte: 1997/8-2002, 2003-2006, 2007-2011, 2013-2017, 2018-2021 eta 2022-2025. Epealdi horietan, Euskadik hainbat batzorde eta unetan izan du ordezkaritza:

  • Lehen epealdia, 1998-2002: Estatuko Administrazioak Autonomia Erkidegoei parte-hartzea eman zien 55 komitetan (garai hartzen 400 komite inguru zeuden). Euskadik 13 komitetan izan zuen ordezkaritza.
  • Bigarren epealdia, 2003-2006: Epealdi horretan 95 komitetan parte hartzeko aukera eman zen. Euskadiri 14 esleitu zitzaizkion.
  • Hirugarren epealdia 2007-2011: Akordioa berritu zenean 2007. urtea oso aurreratua zegoenez, aurreko epealdiko ordezkaritza luzatzea erabaki zen, alde batetik, eta epealdia 2011ra arte luzatu zen, bestetik. Euskadiri, guztira, 23ren ordezkaritza esleitu zitzaion.

Hainbat arrazoi tarteko, 2007-2011 epealdia luzatu egin zen, eta 2013an ordezkaritzarako beste epe bat ireki zen.

  • Laugarren epealdia, 2013-2017: Euskadiri Europako Batzordearen 11 komite esleitu zitzaizkion. Era berean, Horizon 2020 programan sartutako 13 komiteren autonomia-ordezkaritza du. Gainerako komiteetatik bereizita eman ziren ordezkaritza horiek.
  • Bostgarren epealdia, 2018-2021: Euskadiri Europako Batzordearen 25 komite esleitu zitzaizkion.
  • Seigarren epea, 2022-2025: Euskadiri, guztira, 18 Batzorde esleitu zitzaizkion, eta Europe Batzordeei dagokienez (zeinaren ordezkaritza epeak 2021-2027 tartea hartzen baitu), Autonomia Erkidegoek parte har dezaten ireki diren 11 Batzorde horietatik, 3 Batzorderen ordezkaritza dauka Euskadik, garai desberdinetan. 

Europako Batzordeko Komiteetan parte-hartzea: http://www.euskadi.eus/participacion-en-los-comites-de-la-comision-europea/web01-s1leheki/es/

Azken aldaketako data: