Lehendakaritza

Europa berritzailea, enpresen, unibertsitateen eta gizartearen arteko harreman eredu berri batera

Nola sortu zubiak zientziaren eta enpresaren artean? Nola ireki jakintza, gizartearen erronkei erantzuteko? eta, norantz joan behar du Unibertsitateak?

Eusko Jaurlaritzaren eskutik, Bizkaiko Foru Aldundia eta Orkestrarekin lankidetzan Europaren etorkizunaren inguruan egin nahi den gogoetan parte hartu ezazu.

Izen ematea zabalik!

Parte hartu eta lagundu Europa irekiagoa eta lankidetzakoa eraikitzen: jardunaldiak enpresen, unibertsitateen eta gizartearen arteko harreman eredu berri baten inguruko gogoeta sustatu nahi du, bereziki gizarte kapitala zainduko duena.

Eusko Jaurlaritzak bat egiten du Europako Batzordeak Europaren iraganaren, orainaren eta etorkizunaren inguruan gogoeta egiteko sustatu duen eztabaidarekin.

Jardunaldia Europa 2020 Estrategiaren baitan kokatzen da. Parte hartzera gonbidatzen zaitugu, beste gazte batzuekin batera, horrela Europaren etorkizunaren protagonista bihurtzeko.

Jardunaldiari buruzko informazio gehiago | Parte hartu, idatzi eta irabazi!

Antolatzailea:
Eusko Jaurlaritzaren eskutik, Bizkaiko Foru Aldundia eta Orkestrarekin lankidetzarekin | Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Euskara Gaztelania Ingelesa
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
09:30etatik - 14:00etara
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)