Ezagutu Euskadi
San Juan itsasontziaren erreplika 2020an uretaratuko dute
XVI eta XVII mendeetan, Pasaia Europako bale-portu nagusia zen, euskal espedizio ugari itsasoratu ziren Ternuara. Garai hartan Pasaiako ontziolak teknologia inbestigazioko erreferenteak ziren. Ozeanoz bestaldeko San Juan baleontzia, 1563.urtean Pasaian eraikitakoa, 1565ean hondoratu zen Red Bay-n Labrador Penintsulan. Lau mende beranduago, 1978.urtean, arkeologi talde batek ontzia egoera bikain batean aurkitu zuen eta hiru hamarkadan zehar ikertzen aritu ziren, XVI.mendeko merkantzia-ontzi ezagunena eta nazioarteko komunitatea zientifikoan informazio gehien eman duen merkantzia-itsasontzia bilakatuz. Gainera, UNESCO-ren Urazpiko Ondare Kulturala irudikatzen duen ikurra bihurtu da. 2013an, Kanadako Gobernuaren laguntzarekin eta Donostia/ San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren baitan, Pasaiako baleontziaren erreplika eraikitzen hasi zen ohiko eraikitze teknikak jarraituz. Arrazoi horregatik, eraikitzearen atzerapenak Donostia 2016ko enbaxadore izateak galarazi zuen.