Osasun Saila

Etxeko bakartzea

Etxean Bakartzeko Neurriak

Bai koronabirusaren kasu positibo batizateagatik, bai koronabirusaren kasu positibo batekin harreman estuan egoteagatik bakartuta dauden pertsonek hartu beharreko neurriak honako hauek dira:

COVID-19 duten pertsonentzat:

  • Ahal den guztietan, erabilera esklusiboko logela eta bainugela izatea.
  • Gelak aireztatuta egon behar du, atea itxita duela.
  • Komunikatzeko telefono operatibo bat.
  • Gelatik irten behar badu, pertsonak maskara kirurgikoa eraman behar du, eta segurtasun-distantzia mantendu.Baina,irtetea saihestu behar da betiere.
  • Bakartze-egoeran dagoen bitartean, saihestu egin behar du adineko pertsonekin, gaixotasun kronikoak dituztenekin edo haurdunekin bizitzea.
  • Logelan zabor-ontzi estalkidun bat jarri, edo itxitura hermetikoko poltsa bat.
  • ERNE EGON EDOZEIN GAIXOTASUN-SINTOMA DELA ETA.

Etxean bizi diren gainerako pertsonentzat, kontu handiz ibili eta neurri hauek hartu behar dituzte:

  • Isolamenduan dagoen pertsonarekin aurrez aurre ez harremanetan jartzea.
  • Egunean bitan tenperatura hartzea.
  • Pertsona bakar batek eman behar dio arreta pazienteari.
  • Eskuak beti garbitzeabakartutako pertsona edo haren tresnak ukitu ondoren.
  • Sarritan garbitzea ukitzen diren eremuak: txorrotak, etengailuak, ateen heldulekuak...

Gainera, honako puntu hauek hartu behar dira kontuan:

  • Garbitzeko: lixiba erabili (1 zopa-koilarakada litro ur bakoitzeko).
  • Bakartuta dagoen pertsonak erabilitako arropa eta izarak poltsa itxi batean sartu behar dira, garbigailura eramateko.
  • Sukaldeko platerak, edalontziak eta tresnak tenperatura altuetan garbitu behar dira, ahal dela ontzi-garbigailuetan.
  • Eta gogoratu eskuak behar bezala garbitzeaz: 40-60s urarekin eta xaboiarekin.

Azken aldaketako data: