Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Etxebizitzako, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

13. artikulua.– Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza.

Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzak sailburuordetzaren jardun-arlo hauetan garatzen ditu bere egitekoak:

  1. Etxebizitzari lotutako lurzorua eta urbanizazioa.
  2. Babes publikoko etxebizitzetarako bizitegi-eremuei lotutako plangintza.
  3. Babes publikoko etxebizitzak edo zuzkidura-bizitokiak eraikitzea.
  4. Arkitektura, eraikingintza, jasangarritasuna, efizientzia energetikoa eta kalitatea eraikuntzan.
  5. Batez ere etxebizitza-erabilera duten eraikinen birgaitzea sustatzea.
  6. Irisgarritasuna sustatzea eraikingintzan eta hiri-ingurunean.

Arlo horietan, egiteko hauek izango ditu Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzak, dekretu honen 6. artikuluak oro har esleitzen dizkionez gain:

  1. Hiri-antolamenduko eta lurzoruko tresnen izapidetzea, eta, hala badagokio, lanketa koordinatu eta kontrolatzea, eta horien gauzatzea kudeatzea, Etxebizitza Sailburuordetzaren eskumenen esparruan.
  2. Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80. artikuluan eta Hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuaren 18. artikuluan aurreikusitako baimen-prozedurak izapidetzea.
  3. Pertsona fisiko eta juridikoekin eta administrazio publikoekin protokolo orokorrak eta hitzarmenak negoziatzea, eta horiek idatzi, izapidetu eta jarraitzea, babes publikoko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak sustatzeko eta ondare arkitektonikoa berreskuratzeko lurzorua lortzeko, hirigintza-antolamendua eta -kudeaketa egiteko.
  4. Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legean araututako lurzoru-ondare publikoan integratutako lurzorua administratzea, lege horretan aurreikusitakoaren esparruan, eta lurzoruaren inbentario espezifikoa egin, antolatu eta kontrolatzea.
  5. Informazio geografikoko sistemak garatu, eguneratu eta mantentzea, non babes publikoko etxebizitzen hirigintza-esparru eta -sustapenak identifikatuko diren, Euskadiko DEAren esparruan, Zerbitzu Zuzendaritzarekin eta Lurralde Plangintzaren Zuzendaritzarekin koordinatuta.
  6. Sailak garatutako jardueren ondoriozko desjabetze-espedienteak izapidetzea, beste sail batzuek agindutakoak izan ezik, eta ordezko bizitokiak esleitzea, Etxebizitzako lurralde-ordezkaritzekin koordinatuta.
  7. Etxebizitzako lurralde-ordezkaritzen egitekoak koordinatzea, Nahitaezko Desjabetzeko lurralde-epaimahaiei eta Lurzorua Balioesteko Batzorde Teknikoari dagokienez.
  8. Sailak, bere egitekoak betez eta Ogasun eta Finantza Sailarekin lankidetzan, parte hartzen duen ondare-eragiketei lotutako higiezinen balorazio teknikoak egitea, baita higiezinen beste balorazio batzuk egitea edo horiek egiten laguntzea ere, sail horrek eskatuta.
  9. Sustapen publikoko eremuak urbanizatzeko obrak eta sailaren zuzeneko sustapeneko babes publikoko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak eraikitzeko obrak planifikatu, programatu, kudeatu eta kontrolatzea. Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien gutxieneko bizigarritasun-baldintzak eta diseinu-arauak arautzen dituen ekainaren 28ko 80/2022 Dekretuan aurreikusitako gutxieneko bizigarritasun-baldintzen printzipioak betez, etxebizitza, espazio eta lurralde irisgarriak, inklusiboak, jasangarriak, seguruak eta indarkeria matxistarik gabekoak sustatuko dira, sozialki integratzaileak, zaintzak erraztuko dituztenak eta zerbitzuak, baliabideak eta azpiegiturak berdintasun-baldintzetan eskuratzeko aukera erraztuko dutenak, EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategian xedatutakoarekin bat etorriz.
  10. Sailak sustatutako babes publikoko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak eraikitzeko eta konpontzeko udal-lizentziak eta baimenak lortzeko urratsak kudeatzea.
  11. Babes publikoko etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien zuzeneko sustapenean eta sustapen publikoko eremuen urbanizazioan proiektuak idaztea eta obrak gainbegiratu, zuzendu eta ikuskatzea, barne hartuta, bi kasuetan, obra-proiektuen onespen teknikoa eta obra horien harrera egin arteko egikaritzaren jarraipen eta kontrola.
  12. Sailak sustatutako babes publikoko etxebizitzen sustapen itunduei buruzko proiektuak aztertzea eta horiei buruzko aholkularitza teknikoa ematea, bai eta, hala badagokio, sustapen horietako obren kudeaketa, kontrola eta jarraipen teknikoa egitea ere.
  13. Sailaren zuzeneko sustapeneko babes publikoko etxebizitzen kalifikazioak ematea, haiek deskalifikatzea, baita eskubideak indargabetzea eta espedientea birgaitzea ere, hala dagokionean, eta etxebizitza horiek aldatzeko, hobetzeko eta eraberritzeko obrak baimentzea, kalifikazioa emandakoan.
  14. Eraikingintzaren eta urbanizazioaren azterketa, ebaluazioa eta kontrola egitea, bai eta eraikuntza-kalitatea antolatu, sustatu eta egiaztatzea ere, etxebizitzak eraikitzean eta lotutako urbanizazio-obretan.
  15. Kalitatearen, jasangarritasunaren eta lan-arriskuen prebentzioaren sistema integratuak sustatzea eraikuntzaren sektorean, hargatik eragotzi gabe, azken kasu horretan, arlo horretan eskumena duten organoen eskumenak.
  16. Eraikingintzaren kalitatea kontrolatzeko entsegu-entitate eta -laborategien erantzukizunpeko adierazpenak erregistratu eta kontrolatzea, horiei eskatzen zaizkien baldintzak betetzen direla egiaztatzea eta arlo horretako lanak, entseguak eta ikuskapenak egitea.
  17. Proiektuak Gainbegiratzeko Bulego gisa jardutea eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailei eragiten dieten eraikingintza-obren harreren kontrol teknikoa egitea, baldin eta sail horiek ez badute proiektuak gainbegiratzeko berariazko zerbitzurik.
  18. Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikinen Ikuskapen Teknikoen Erregistroa kudeatzea.
  19. Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluari laguntzea.
  20. Etxebizitzaren eta eraikingintzaren arloko araudi teknikoa lantzea.
  21. Batetik arkitektura, eraikingintza, urbanizazioa eta birgaitze jasangarriak eta bestetik efizientzia energetikoa eta eraikuntzaren kalitatea sustatu, ikertu, bultzatu, hedatu eta zabaltzea, lankidetzan arituz administrazio publikoetako beste sail eta organo batzuekin, profesionalekin, erakundeekin eta elkarteekin, publikoak zein pribatuak izan.

6. artikulua.– Zuzendariak.

Saileko zuzendaritza bakoitzerako berariaz jasotako egitekoez gain, zuzendaritza bakoitzari egiteko hauek dagozkio, bere eskumen-esparruaren barruan eta dagokion sailburuordearen mende:

  1. Bere jardun-arloei esleitutako kudeaketa publikoko politikak garatzea eta zuzendaritzaren arlo funtzionaletako politika-tresnak garatu eta aplikatzea.
  2. Xedapen orokorren proiektuak, planak, programak eta jarduera esanguratsuak prestatu eta izapidetzea bere eskumeneko gaietan.
  3. Zuzendaritzari dagozkion gaietan, hitzarmenak, protokolo orokorrak eta beste administrazio batzuekin eta gainerako pertsona publiko edo pribatuekin lankidetzan aritzeko bestelako tresnak negoziatu, landu eta izapidetzea, eta horiek gauzatu, jarraitu eta ebaluatzeaz arduratzea.
  4. Dirulaguntzak emateko antolaketa proposatzea, haiek arautzen dituzten dokumentu eta tresna juridiko eta ekonomikoak lantzea, eta horretarako izapideez, kudeaketaz, jarraipenaz eta ebaluazioaz arduratzea.
  5. Zuzendaritzaren tasen eta prezio publikoen zenbatekoa proposatzea eta, hala badagokio, likidazioa egitea.
  6. Kontratazioaren arloan, kontratazio-espedienteetan memoriak eta oinarri teknikoen orriak idaztea, kontratuak behar bezala egiten direla kontrolatzea eta obra-ziurtagiriak onartzea dagokie.
  7. Publizitate aktiboa bultzatzea eta informazio publikoa eskuratzeko eta berrerabiltzeko eskaerak ebaztea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, arlo hauetan: gardentasuna, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea, datu publikoak irekitzea eta sektore publikoko informazioa berrerabiltzea.
  8. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen araudian aurreikusitako kasuetan.
  9. Zehatzeko ahala baliatzea bere eskumeneko eremuan, aplikatu beharreko legeriari jarraituz arintzat eta astuntzat jotzen diren falten kasuan.
  10. Oro har, zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpen, txosten eta azterlanak egitea.

Zuzendariei dagokie:

  1. Zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, jarduerak eta ardurak esleituz, lorpenak kontrolatuz eta kudeaketan beharrezkoak diren zuzenketak ezarriz, organo eskudunek ezarritako arauen arabera.
  2. Zuzendaritzaren jarduerak programatu, zuzendu, bultzatu, koordinatu eta gainbegiratzea, goragoko organoak emandako jarraibideen arabera.
  3. Datu pertsonalak babestearen arloan, zuzendaritzako tratamenduen arduradun gisa dagozkien betebeharrak betetzen direla bermatzea.
  4. Indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planaren helburuak definitzea berari dagokion eremuan, eta helburu horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, euskararen kudeaketa integratua eginez bere zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera. Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea zuzendaritzaren jardun-esparruetan. Hori guztia Zerbitzu Zuzendaritzak koordinatuta eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin lankidetzan.
  5. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea nork bere jardun-alorrean, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez. Hori guztia Zerbitzu Zuzendaritzak koordinatuta eta Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundearekin lankidetzan.
  6. Bere eskumeneko eremuetan dagozkion ebazpenak ematea, eta goragoko organoei ebazpen-proposamenak aurkeztea, hala dagokionean.
  7. Goragoko organoei proposamenak egitea, bere eskumeneko gaietan.
  8. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Administrazioko zuzendariei esleitzen zaizkien egiteko komunak.

Zuzendaritzetako aholkularitza juridikoek, bakoitzak bere eskumen-eremuan, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. artikuluan jasotako eginkizunak beteko dituzte, d), e) eta f) apartatuetakoak izan ezik, horiek Zerbitzu Zuzendaritzaren Zerbitzu Juridikoari baitagozkio.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Pablo Garcia Astrain
(2024/06/27 - ) Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturarako zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak