Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

4 Etxanobe Atelier

Eremu geografikoa
Tokikoa
Iharduera arloak
Digitala
Elikaduraren sektorea
Gastronomia
KSI sektorea
Eduki digitalak
Serious Games
Teknologia
Bai (VR)
Jankideak errealitate birtualeko esperientzia batekin

Fernando Canales sukaldariak bere plateretako bat berritu du. Kasu honetan, bere "bioletak" postre harrigarria berritu du; hemendik aurrera, postre horretaz goza daiteke errealitate birtualeko esperientzia batekin eta, horri esker, jankideek bioleta-zelai baten gainean hegan egingo dute.

Emaitza Efektu/Eragin mailan:

Erabiltzailearen esperientzia

Errealitate birtualeko esperientzia uztartzen da bioleten postreak ahoan eragindako sentsazioarekin eta horrek ikusmen-entzumen-dastamen sentsazioen nahasketa bat sortzen du, zaporea indartzen duena eta lasaitasun-sentsazio paregabea eragiten duena.

Emaitza nagusia izan da jatetxean lan egiteko modua aldatu dela. Komunikazio digitalari esker, atmosfera isilagoa mantentzen da jangelan; izan ere, zerbitzariak sukaldearekin komunika daitezke mugitu eta hitz egin gabe. Hortaz, behar-beharrezkoak diren bidaiak soilik egiten dituzte, hau da, platera prest dagoenean.

Estekak