Gizarte-Zerbitzuen eta Gizarte-Ekintzaren Estatistika/Gizarte-Zerbitzuen Gastu Publikoa. 2018-2021eko EOBren taula estatistikoak

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Azken urteotan gizarte-zerbitzuen arloko edukiak lortu duen zehaztasun ia-ia behin betikoa aintzat hartuta, Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren Estatistikaren tauletan aipatzen diren informazioa tratatzeko bi arlo handiak gizarte-ekintzaren bi alderdi nagusiei lotzen zaizkie: lehena gizarte-zerbitzuen erdiguneari, eta bigarrena prestazioen sistema osagarriari. Bigarren esparru hori lotzen da, batik bat, 1980ko hamarkadaren amaiera aldera ezarritako diru-sarrerak bermatzeko politikarekin, baina baita familiak babesteko ekintzekin ere. Zerbitzu horiek gizarte-zerbitzuen eta familia-politiken sail eskumendunak bultzatuko zituela adostu zen mendearen hasieratik (une honetan,Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila).

Prestazio horien zati bat, GLLak kasurako, gizarte-zerbitzuen egitura sistematikoaren partetzat hartzen dira. Gainerakoek esparru bereizia eta autonomoa dute, baina sistemarekin lotuta egoten jarraitzen dute, antzeko eraketa-funtsa dutelako, Gizarte Zerbitzuen eraketa- eta estatutu-eskumenaren garapenarekin lotzen den heinean.

Azpimarratu beharreko beste alderdi garrantzitsu bat da txosten honek GZEZE eta Gizarte Zerbitzuen Gastu Publikoa batera ustiatzen dituela. Estatistika osagarri horren helburua da zehaztasunez jasotzea administrazio publikoek gizarte-zerbitzuei, gizarte-prestazioei eta gizarteratzeko prozesuekin lotutako zerbitzuei eustera bideratzen duten gastu publiko arrunta.

Gizarte Zerbitzuen Gastu Publikoa aintzat hartzean, asmoa da hedapenean, dokumentu bakar koordinatu baten bitartez, estatistika-eragiketa honen edukia GZEZEkoarenean sartzea, paraleloki eta gehienbat subsidiarioki (erakunde eta zentroei hurbiltzeko mekanismoei dagokienez). Erabaki hori garrantzitsua da; izan ere, datuen ustiapen-diseinuan ahalegin osagarri bat egitea ekarri du, tradizionalki Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Zerbitzuen Gastu Publikoen estatistiketan jasotako informazioa antolatzeari dagokionez.

Estatistika Organo Bereziarekin harremanetan jartzeko.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.