Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Arriskutsuen Estatistika. Urterokoa 2004-2013.

Estatistika ikusi


 


 Europako Hondakinen Katalogoa (PDF, 157 KB) (leiho berri batean irekitzen da)  horietatik izartxoa dutenak "Hondakin Arriskutsuen Zerrendan" daude.


Datuak deskargatu

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Apirilaren 21eko 10/1998 Legeak, hondakinei buruzkoak, 3.c artikuluan ezartzen duenaren arabera:

  • «HONDAKIN ARRISKUTSUAK»: hondakin arriskutsuen zerrendan agertzen direnak (zerrenda hori 952/1997 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen), bai eta hondakin horiek eduki dituzten ontzi eta edukiontziak ere. Europako Erkidegoko araudian arriskutsutzat jo direnak eta Espainiako gobernuak Europako araudian nahiz Espainiak parte hartzen duen nazioarteko hitzarmenetan ezarritakoari jarraiki onets ditzakeenak.

  • HONDAKIN ARRISKUTSUEN ZERRENDA EUROPAKO HONDAKINEN KATALOGOAren zati bat da; katalogo hori 2002ko otsailaren 8ko AGINDUAren bidez argitaratu zen. Hondakin Arriskutsuen Zerrenda Batzordearen 2001/118/EB Erabakian ezartzen da, 2001/573/EB Erabakiak aldatu duena. Biak 2001.2.16 L47 eta 2001.7.28 L203 EEAOn argitaratu dituzte.

Praktikan, konposizioan ARRISKUTSU izaera ematen dieten (833/1988 Errege Dekretua aldatzen duen 952/1997 Errege Dekretuan argitaratutako 5. TAULAko "H" kodeak) OSAGAIAK (833/1988 Errege Dekretua aldatzen duen 952/1997 Errege Dekretuan argitaratutako 4. TAULAko "C" kodeak) dituzten hondakinak ere arriskutsutzat jo daitezke.

833/1988 Errege Dekretuak (Hondakin Arriskutsuen Araudia) 1. eranskineko 2. epigrafeko 15. puntuan zehazten du hondakin batek bere identifikazioan C kodea (zero ez dena) eta H kodea batera azaldu behar dituela hondakin arriskutsutzat jo ahal izateko.

Hondakin bat arriskutsua den ala ez identifikatzeko informazio-iturriak:

  • EUROPAKO HONDAKINEN KATALOGOA  (horietatik, izartxoa dutenak "Hondakin Arriskutsuen Zerrendan" daude).

  • JATORRIZKO PRODUKTUAREN SEGURTASUN-DATUEN FITXAK ("Segurtasun-datuen fitxa"ren arabera, beharrezkoa den kasuetan hondakinaren KONPOSIZIOAREN ANALITIKA egin daiteke, jatorrizko produktuen osagai arriskutsuetan oinarrituz; horrez gain, hondakinak izan ditzakeen ARRISKUGARRITASUN-EZAUGARRIEN SAIAKUNTZA ere egin daiteke).

  • HONDAKINAREN KARAKTERIZAZIOA. 1989ko urriaren 13ko Aginduak hondakin arriskutsuen karakterizazio-metodoak arautzen dira (baliozkoak dira, halaber, Martxoaren 10eko 363/1995 Errege Dekretuan, substantzia berrien jakinarazpenari eta substantzia arriskutsuen sailkapen, ontziratze eta etiketatuari buruzko araudia onesten duen errege-dekretua da).


Argibide gehiago ikusteko, erabilgarria izan daiteke HONDAKIN ARRISKUTSUAK ONGI IDENTIFIKATU ETA KODETZEKO ARGIBIDEAK orria kontsultatzea

Eusko Jaurlaritza. Ingurumena eta Lurralde Politika saila.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.