COVID-19ko heriotza-tasa adinekoen egoitzetan. 2020-2021eko EOEren taula estatistikoak

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

  • Datuen iturria
  • Mota
    Estatistika | Estatistika ofiziala (Euskal Estatistika Planaren barruan edota Urteko Estatistika Egitarauan)
  • Gaia
  • Etiketak
  • Geografia eremua
    Eskualdekoa, Euskal Autonomia Erkidegoa, Lurralde Historikoa
  • Lizentzia
    Attribution CC BY
  • Sortze-data
    2022/07/12
  • Eguneratze-data
    2022/07/12
  • Eguneratze-maiztasuna
    Aldizkotasun gabe
  • Erreferentzia epea
    2020-2021
  • Datuen hasiera-data
    2020/03/01
  • Datuen amaiera-data
    2021/09/30

Deskribapena

COVID-COVID-19ko heriotza-tasa adinekoen egoitzetan eragiketa estatistikoa 2021eko urritik abendura bitartean egin da.

19 (SARS-CoV-2) birusaren pandemiak ondorio larriak izan ditu Euskadiko eta Espainiako zein munduko osoko ia herrialde guztietako adinekoen egoitza-zentroetan, bai gizakientzat, bai ekonomiaren aldetik. COVIDaren ondoriozko heriotzak adineko pertsonen egoitzetan eragiketa estatistikoaren unibertsoa Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) adinekoen bigarren mailako arretako egoitza-zentroetan bizi diren pertsonen populazioa da. Estatistiketarako, honako hauek hartu dira egoitza-zentrotzat: arreta behar duten edo gizarte-arazoren bat duten adineko pertsonei aldi batez edo modu iraunkorrean ostatua eta arreta ematen dizkieten establezimendu kolektiboak. Horietatik, Euskadiko Gizarte Zerbitzuen Zorroari buruzko 185/2015 Dekretuak “2.4.1. Adineko pertsonentzako egoitza-zentroak” kategorian ezartzen dituenak baino ez dira hartu kontuan estatistiketarako. Estatistiketarako erabili diren zentroak identifikatzeko Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren EOBek egiten duen Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren, Erakundeen eta Zentroen Estatistika (GZEZE) erabili da.

Estatistikaren bi helburu nagusiak honako hauek dira:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoen egoitzetako heriotza-tasan COVID-19ak eta horrekin lotutako sintomek eduki duten eragina zehaztea. Horren adierazle nagusia gehiegizko heriotza-tasa da.
  2. Eragin hori adinekoen egoitza-moten arabera mugatzea.

Xehetasunetara etorrita, azterlan honen helburu zehatzak honako hauek dira:

  1. COVID-19aren ondoriozko heriotzak eta gaixotasunaren hilgarritasuna aztertzea, eta zehaztea zenbatekoa izan den gehiegizko heriotza-tasa pandemian zehar.
  2. Heriotza-tasa denboran zehar nola aldatu den jakitea, batez ere gehiegizko heriotza-tasa handiena izan den aldietan.
  3. Egoitzetan izan den gehiegizko heriotza-tasa 65 urtetik gorako populazio orokorrean izan denarekin alderatzea, bai eta mendekotasuna edukita eta etxean bizi direla mendekotasunaren arretako sistemaren (AMAS) zerbitzu edo prestazioren bat jasotzen duten 65 urtetik gorako pertsonen artean izan denarekin era bai.
  4. COVID-19aren ondorioko heriotzen eta gehiegizko heriotza-tasaren adierazleak aztertzea egoitza-zentroen moten arabera.

Organo Estatistikoa. Kontaktua:

Telefonoa: 945019357 / 945019358

Posta elektronikoa: estadistica-ijps@euskadi.eus

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.